Noiz argitaratua Osteguna, 2018.eko Maiatzak 10

Espainiako Gobernua preso nafar guztiak Iruñeko espetxera ekar ditzan premiatzen duen ebazpena

Osoko Bilkuran onetsia. 2018ko maiatzaren 10ean

1.- Espainiako Gobernua premiatzen da, zehazki Barne Ministerioa, ahalik lasterren Nafarroako Parlamentuari honako informazio hau igor diezaion, preso nafarren kokalekuari dagokionez.

 

Zentzu horretan, Barne Ministerioari eskatzen zaio argitu dezan Nafarroakoak izan edo Nafarroan erroturik dauden (halakotzat harturik espetxean sartu baino gutxienez ere urtebete lehenagotik Nafarroan erroldatuta daudenak) pertsonetatik zenbat ari diren zigorra betetzen Estatuko beste espetxe batzuetan, eta zeinetan.

 

Bestetik, beste espetxe batean daudenetatik zein diren beraiek erabakita han daudenak eta zein espetxe-administrazioak erabakita. Espetxe-administrazioaren erabakia denean, haren zergatiak.

 

2.- Espainiako Gobernua premiatzen da Iruñeko espetxera berehala ekar ditzan nafarrak diren edo Nafarroan erroturik dauden preso guztiak, zigorra beste espetxe batean betetzen ari direnak; betiere, interesdunek haien adostasuna adierazten badute.

 

3.- Adosten da erabaki hau Barne Ministerioari eta Ministroen Kontseiluari igorriko zaiela.

 

Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerrak aurkeztua.

 

eta 3 puntuak Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu, PSN eta I-Eren aldeko botoekin eta UPN eta PPNren aurkakoekin onetsia.

 

2. puntua Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta UPN, PSN eta PPNren aurkakoekin.