Noiz argitaratua Asteartea, 2020.eko Martxoa 10

Espainiako Gobernua premiatzen duen ebazpena Zigor Kodea alda dezan, adingabeei egindako sexu-abusuen delituen preskripzioa eragotzi dadin

Migrazio Politiketako eta Justiziako Batzordean onetsia. 2020ko martxoaren 10ean

1.- Espainiako Gobernua premiatzen da Zigor Kodea alda dezan, halako moduan non eragotzi eginen baita adingabeei egindako sexu-abusuen delituen preskripzioa, beste delitu batzuen kasuan gertatzen den moduan, edo, halakorik ezean, handituko baitira gehieneko preskripzio-epeak.

 

2.- Nafarroako Gobernua premiatzen da hezkidetza eta hezkuntza afektibo-sexuala bultzatzen jarrai dezan Nafarroako ikastetxe guztietan, hori baita neurririk onena prebentziorako eta, gisa horretako delitu bat gertatuz gero, adingabeen aurkako sexu-abusuak identifikatzeko eta salatzeko.

 

3.- Nafarroako Gobernuari eskatzen zaio departamentuarteko akordio bat egin dadin, jarraiturik Haurren eta Familien Babeserako II. Planari eta Haur-babesgabetasuneko egoerak detektatu, jakinarazi, baloratu eta haietan esku hartzeko II. Prozedura-eskuliburuari, halatan jardute-protokoloak prestatzearren tratu txar fisikoen eta haurren sexu-abusuaren egoeretarako, eta protokolo horien berri emateko. Gainera, prestakuntza emanen zaie zerikusia duten profesional guztiei, adingabeen sexu-abusuen detekzioa hobetzeko.

 

4.- Nafarroako Gobernua premiatzen da ekitaldi publiko bat egin dezan 2020ko azaroaren 19an –Haurren Sexu-abusuaren Prebentziorako Nazioarteko Eguna–, adingabeen aurkako sexu-abusuen biktima guztiei erreparazioa emateko.

 

Geroa Bai talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

Aho batez onetsi da.