Noiz argitaratua Osteguna, 2018.eko Maiatzak 10

Espainiako Gobernua premiatzen duen ebazpena sexu eraso gisa izendatu ditzan adostasunik gabeko sexu harremanak

Osoko Bilkuran onetsia. 2018ko maiatzaren 10ean

1.- Espainiako Gobernua premiatzen da Zigor Kodea alda dezan, halako moduan non bertan jasoko baita sexu-erasoa direla –bortxaketa, alegia– adostasunik gabeko sexu-harremanak.

 

2.- Espainiako Gobernua premiatzen da genero indarkerian espezializatutako formakuntza eraginkor bat berma dezan esparru judizialean lan egiten duten profesionalei zuzenduta (magistratuei, fiskalei, poliziei, abokatuei eta forentseei) diputatuen Kongresuak 2017ko irailean onetsitako Genero Indarkeriaren inguruko Akordioak jasotzen duen gisan, baita 2017ko “Sombra Cedaw” txostenak ere

 

3.- Espainiako Gobernua premiatzen da genero indarkerian espezializatutako formakuntza eraginkor bat berma dezan esparru judizialean lan egiten duten profesionalei zuzenduta diputatuen Kongresuak 2017ko irailean onetsitako Genero Indarkeriaren inguruko Akordioak jasotzen duen gisan.

 

4.- Espainiako Gobernua premiatzen da uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoa, Botere Judizialarena aldatzeko Proposamena babes dezan, Diputatuen Kongresuan Alderdi Sozialistak proposatutakoa. Azken bi epigrafeak PSNk eskatuta gehitu dira, aurkeztutako gehitzeko zuzenketa Geroa Baik onartu baitu, eta aho batez onetsi dira, UPN eta PPNren babes gehituarekin.

 

Geroa Bai talde parlamentarioak aurkeztua.

 

1.puntua Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu, PSN eta I-Eren aldeko botoekin eta UPN eta PPNren abstentzioekin onetsi da.

 

2, 3 eta 4 puntuak aho batez onetsi dira.