Noiz argitaratua Osteguna, 2018.eko Ekainak 14

Espainiako Gobernua premiatzen duen ebazpena Egoitza Santuarekiko akordioak sala ditzan, hezkuntza-sistema laiko bat ahalbidetzeko

Osoko Bilkuran onetsia. 2018ko ekainaren 14an

1.- Espainiako Gobernua premiatzen da Espainiaren eta Egoitza Santuaren arteko akordioak sala ditzan, hezkuntza-sistema laiko bat lortu ahal izateko Espainia osoan.

 

2.- Estatuko Gobernuari eskatzen dio Estatuaren eta konfesio-erlijio ezberdinen arteko akordio indardunak sala edo alda ditzan, helburu hori lortzeko.

 

3.- Espainiako Gobernua premiatzen da behar diren lege-aldaketak abiaraz ditzaten, eskola-curriculumean erlijio konfesionalik ez irakasteko.

 

4.- Erabaki hau Estatuko Gobernuari eta Diputatuen Kongresuko eta Senatuko mahaiei helaraziko zaiela, bi legebiltzarretako talde parlamentarioei igor diezaieten.

 

Geroa Bai talde parlamentarioak aurkeztua.

 

Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu, PSN eta I-Eren aldeko botoekin eta UPN eta PPNren aurkakoekin onetsia.