Noiz argitaratua Osteguna, 2020.eko Irailak 17

Ebazpen bat onetsi da, Nafarroako Gobernua premiatzen duena garapen digitaleko estrategia bat defini dezan

Foru Erkidegoaren eguneratze teknologikoaren programak Europatik babes ekonomiko handiena izan dezan

Parlamentuaren Osoko Bilkurak ebazpen bat onetsi du gaur aho batez, zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen baita “defini dezan garapen digitalerako estrategia bat, administrazioa digitalizatzeko ekintzak bildu eta koordinatuko dituena, ekintzen garapenean ahalik eta eraginkortasun handiena lortzen saiatzeko, eta Europatik babes ekonomiko handiena izan dezan Nafarroa osoaren –eta, zehazki, nafarren, haien enpresen, entitateen eta gainerako erakundeen– eguneratze teknologikoan”.

 

Nafarroako Gobernua premiatzen da “urte amaiera baino lehen defini dezan garapen digitalerako estrategia bat, administrazioa digitalizatzeko ekintzak bildu eta koordinatuko dituena eta kronograma bat jasoko duena, ekintzen garapenean ahalik eta eraginkortasun handiena lortzen saiatzeko, eta Europatik babes ekonomiko handiena izan dezan Nafarroa osoaren –eta, zehazki, nafarren, haien enpresen, entitateen eta gainerako erakundeen– eguneratze teknologikoan”. Atal hau Navarra Sumak aurkeztu duen gehitzeko zuzenketa baten bidez gehitu da, PSN ekimenaren titularrak onartu baitu.

 

Zioen azalpenean, PSN talde parlamentarioak sustatutako ebazpenak aipatzen du Espainia Digitala 2025 Planak “ trantsizio ekologiko eta digital bikoitza bizkortuko” duela, 2021-2024 aldirako eta 750.000 milioi euro izanen dituen Next Generation Europe programaren baitan dagoena.

 

Aukera honen aurrean, sustatzaileak uste du digitalizazioa oinarrizko zutabea dela Nafarroarentzat, “Foru Erkidegoa aitzindaria da IKTen esparru publikoan eta pribatuan, baina oraindik ibilbide luzea du bilakaera teknologikoan eta, beraz, modernizazioan”.