Noiz argitaratua Osteguna, 2019.eko Azaroak 14

Ebazpen bat onetsi da, Espainiako Gobernua premiatzen duena Noaingo aireportuan Virgilio Leret zenaren omenez monolito bat ipini dezan

Hegazkinlaria eta erreakzio-motorraren asmatzailea, II. Errepublikako Gobernuarekiko leiala izateagatik matxinatuek 1936ko uztailaren 18an exekutatu zuten

 

Parlamentuko Osoko Bilkuran ebazpen bat onetsi du gaur PSNren, Geroa Bairen, EH Bilduren, Podemos-Ahal Duguren eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren abstentzioarekin, zeinaren bidez Espainiako Gobernua premiatzen baita “beharrezko urratsak egin daitezen, Nafarroako Gobernuarekin lankidetzan, Noain-Iruñeko aireportuaren hall nagusian monolito bat eta informazio-plaka bat ipintze aldera Virgilio Leret zenaren omenez eta gorazarrez”.

 

Geroa Bairen hasierako proposamenak Espainiako Gobernua premiatzen zuen “beharrezkoak diren izapideei ekin ziezaien Noain-Iruñeko aireportuari Virgilio Leret Noain-Iruña aireportua izena jartzeko”.

 

EH Bilduren ordezteko zuzenketa bat ere baztertu dute, Nafarroako Gobernua premiatzen zuena “partaidetza-prozesu bat abiaraz zezan, herritarrengandik Noain-Iruñeko aireportuarentzat izen berri bat hautatzeko proposamenak biltzekoa, aukeren artean halaber eskainirik aireportuak gaur egun duen goitizena mantentzearena”. Nafarroako Parlamentuak Espainiako Gobernua premiatzen zuen, beraz, “Noain-Iruñeko aireportuak izena aldatzeko beharrezkoak diren zuzemenak egin zitzan, aipatu partaidetza-prozesuaren emaitzaren arabera betiere”.

 

Zioen azalpenean, Geroa Bai talde parlamentarioak sustatutako ebazpenak dio “Virgilio Lereten memoria ohoratzeko unea iritsi dela, hegazkinlaria eta erreakzio-motorraren asmatzailea, II. Errepublikako Gobernuarekiko leiala izateagatik matxinatuek 1936ko uztailaren 18an exekutatua”.