Noiz argitaratua Asteazkena, 2008.eko Apirilak 2

Aralarko aingeruaren irudiak bisita egin du gaur Nafarroako Parlamentura

Aralarko aingeruaren irudiak bisita egin du gaur, asteazkena, apirilak 2, Nafarroako Parlamentura.

Nafarroako Parlamentuko lehendakari Elena Torresek Nafarroako Parlamentuko atarian, Navas de Tolosa kalean, egin dio harrera San Miguel Excelsisen irudiari, Legebiltzarreko Javier Marcotegui, Koldo Amezketa eta José Andrés Burguete mahaikideek lagundurik. Aralarko santutegiko kapilau Jesús María Sotilek, zeinak irudia baitzekarren, Mahaiko kideak agurtu ditu Legebiltzarraren egoitzan sartu aurretik.

Ekitaldia Legebiltzarreko Osoko Bilkuren aretoan egin da, eta bertan, Jesús María Sotilek bedeinkatu egin du Parlamentuko eztabaidak eta akordioak gauzatzen direneko gune hori.

Ekitaldira bertaratu dira parlamentu-taldeen honako eledun hauek: Carlos García Adanero (UPN), Patxi Zabaleta (NaBai), Roberto Jiménez (SPN) eta Juan Cruz Alli (CDN).

UPN parlamentu-taldetik etorri dira Amaya Otamendi, Faustino León, Concepción Mateo, Reyes Carmona, Mª José Vidaurreta, Carmen González eta Sergio Sayas foru parlamentariak; NaBai parlamentu-taldetik, Maiorga Ramírez, Patxi Telletxea, Aitor Etxarri, Paula Kasares, María Luisa Mangado eta Asun Fernández de Garaialde foru parlamentariak; SPN parlamentu-taldetik, Júan José LIzarbe, José María Vázquez, Román Felones, Mª Victoria Arraiza eta Amanda Acedo foru parlamentariak.

San Miguel Excelsisen irudiak Nafarroako Parlamentura eginiko bisitaren osagarri, Aranguren Ibarreko Abesbatza arduratu da musikaren alorraz; horrela, "Mikel, Mikel Guria" eta "Agur Mikel Aingeru" kantu tradizionalak abestu ditu, bai eta hasierako agurra, "Bienvenida al Ángel de Aralar", eta "Tebe Poem" konposizioa ere.