Noiz argitaratua Astelehena, 2019.eko Azaroak 18

Adin txikikoen aurkako sexu abusuen eta tratu txarren prebentziorako nazioarteko egunarekin bat egin du Parlamentuak

Nafarroako Parlamentuak bat egingo du astearte honetan Adin txikikoen aurkako sexu abusuen eta tratu txarren prebentziorako nazioarteko egunarekin, zeina azaroaren 19an ospatuko baita.

 

12.00ean Legebiltzarraren atarian ospatuko den ekitaldian, Amabizia elkarteko ordezkariek manifestu bat irakurriko dute eta jarraian, talde parlamentarioetako kideek adierazpen instituzional bat irakurriko dute, Mahaiaren eta Eledunen Batzarrak astelehen honetako bilkuran onetsitakoa.

 

Horrez hain, Legebiltzarraren aurrealdea berdez argiztatuko da 18:30etatik 00:00etara.