Noiz argitaratua Astelehena, 2019.eko Azaroak 18

Adierazpen instituzional bat onetsi da, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak dei egiten baitio nazioarteko komunitateari, Boliviako estatu plurinazionalean ordena konstituzionala berrezartzeko

Mahaiaren eta Eledunen Batzarrak onetsia. 2019ko azaroaren 18an

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak dei egiten baitio nazioarteko komunitateari, Boliviako estatu plurinazionalean ordena konstituzionala berrezartzeko. I-E talde parlamentario mistoak aurkeztu du.

 

PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezquerrak alde bozkatu dute; Navarra Sumak 2. puntuaren alde eta 1. puntuaren aurka bozkatu du.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

  1. Nafarroako Parlamentuak dei egiten die nazioarteko komunitateari eta nazioarteko elkartasuneko mugimenduei, eta, halaber, Boliviako Estatu Plurinazionalean ordena konstituzionala berrezartzearen aldeko mobilizaziorako dei egiten du.

     

  2. Nafarroako Parlamentuak gogor gaitzesten ditu Bolivian gertatzen ari diren giza eskubideen urraketak, eta aldarri egiten du elkarrizketaren, ordena konstituzionala berrezartzearen eta ahalik eta lasterren behar bezalako berme demokratikoak dituzten hauteskunde batzuk egitearen alde.