Noiz argitaratua Asteartea, 2020.eko Otsailak 18

2020rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Lege proiektuari buruzko irizpena onetsi da

4.573.798.028 euroko kredituak bildu dira, eta gastu ez-finantzarioan 16.739.530 euroko gehikuntza izan da, hau da, gastu muga baino 5.470 euro gutxiago

Ekonomia eta Ogasun Batzordeak 2020rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Lege proiektuari buruzko irizpena onetsi du gaur, zeinetan 4.573.798.028 euroko kredituak bildu diren,  PSN eta EH Bilduk adostutako gehikuntzaren (16.745.000 euro) ondoren gastu-muga baino 5.470 euro gutxiago.

 

Irizpena sinatu ondoren, 2020rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Lege proiektua Osoko Bilkuran eztabaidatu eta bozkatuko da otsailaren 27an. Zuzenketa eta boto partikularrei eusteko epea hilaren 21ean (ostirala) amaituko da, 12:00etan.

 

Otsailaren 10etik 14ra bitartean Batzordeak legearen testu artikulatuari dagozkion zuzenketa guztiak eztabaidatu ditu, bai eta departamentu hauen gastu-partidei aurkeztutakoak ere: Lehendakaritza, Berdintasuna, Funtzio Publikoa eta Barnea; Ekonomia eta Ogasuna; Lurralde Antolamendua, Etxebizitza, Paisaia eta Proiektu Estrategikoak; Hezkuntza; Osasuna; Landa Garapena eta Ingurumena; Eskubide Sozialak; Kultura eta Kirola; Herritarrekiko Harremanak; Migrazio Politikak; eta Unibertsitatea, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitala. 955 zuzenketa eztabaidatu dira —horietatik 152 in voce aurkeztu dira—, eta 269 onetsi dira; denak, sigla guztiek sinatu duten bat izan ezik, konbinazio ezberdinetan PSNk, Geroa Baik, EH Bilduk eta Podemos-Ahal Duguk izenpetu dituzte. Guztira 22.628.540 euro egiten dute.

 

269 zuzenketa eginez, 4.573.798.028 euroko kredituak bildu dira (gastu ez-finantzarioan 16.739.530 euroko gehikuntza izan da, gastu muga baino 5.470 euro gutxiago). 

 

Gastu ez-finantzarioaren muga 2019ko aurrekontuekin alderatuz %5,9 hazi da, 4.016.552.285 eurokoa izan zen eta beraz, 240.015.738 eurokoa da desberdintasuna.

 

Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 34. artikuluan dago araututa 4.256.568.023 euroko gastu ez-finantzarioaren muga.

 

Aurrekontu-egonkortasunaren arloko helburuak betetze aldera, eta Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoaren 30. artikuluan ezarritakoarekin bat, 3.434.611.608 euroko muga ezarri zaio gastu ez-finantzarioari, behin Toki Ogasunen Funtsa deskontatuta.

 

2020rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Lege proiektuaren testu artikulatuari aurkeztutako zuzenketak

 

40 zuzenketa eztabaidatu dira (horietatik 11 in voce aurkeztu dira), eta Batzordeak 21 onetsi ditu, guztiak PSN, Geroa Bai, EH Bildu eta Podemos-Ahal Dugu taldeen eskariz. Hauek dira:

 

- In voce zuzenketa, 5. artikuluari (kreditu-gehikuntzak) b bis letra gehitzekoa: Arbizuko Udalarentzako transferentzia, 0-3 urteko ikastetxea eraikitzeko zorra ordaintzeko. Helburua da Hezkuntza Departamentuak 144.235,46 euro ordain ditzala, 2008an agindutako dirulaguntzatik ordaindu gabe dituenak. EH Bilduk eta Geroa Baik aurkeztu dute. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren kontrako botoarekin onetsi da.

 

- In voce zuzenketa, 5. artikuluari (kreditu-gehikuntzak), a bis letra gehitzekoa, Jardunbide Egokien aldeko eta Ustelkeriaren kontrako Bulegoa. Nafarroako Gobernuaren transferentzia arruntak izenekoa, handitzen ahal den partida bat edukitzeko, aurreko legegintzaldian onetsitako foru legea betez. PSNk eta EH Bilduk aurkeztu dute. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren kontrako botoarekin onetsi da.

 

- In voce zuzenketa, 45 bis artikulua gehitzekoa. Helburua da Eskubide Sozialetako Departamentuko titularrari ahalmena ematea funts-mugimenduak egiteko Esku-hartze Sozialeko Hitzarmena izeneko partidaren eta honako hauen artean: Ingurune irekiko akonpainamendu sozialaren kontratua; Gizarteratzeko egoitza zerbitzuaren kudeaketa; Gizarteratze eta laneratze zerbitzuen kontratua; Etxebizitzan gizarteratzeko zerbitzuaren kontratuak; Familia adoptatzaile eta harreragileentzako baliabideak; Adingabeentzako laguntza; eta Adopzio aurreko prestakuntza. Finantzaketa nahikoa bildu nahi da, Esku-hartze Sozialeko Hitzarmena onesten denean lizitazioen kostu handiagoari aurre egin ahal izateko, langileen kostuaren gehikuntzak hartaratuta. EH Bilduk eta Geroa Baik aurkeztu dute. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren abstentzioarekin onetsi da.

 

- In voce zuzenketa, hamabigarren xedapen gehigarria eranstekoa. Xedapen horrek aldatu egiten du Kontratu Publikoei buruzko 2/2018 Foru Legearen 18. artikulua, izenburu hau duena: Lizitatzailearen kaudimen ekonomiko eta teknikoa beste enpresa batzuen erreferentziaren bidez baloratzea. “Laneratze eta gizarteratze enpresen inguruan sor daitezkeen arazoak” ebatzi nahi dira. Ildo horretan, hau zehazten da: “lizitatzailea gizarteratze eta laneratze enpresa bat bada, gizarteratze eta laneratze zentro gisa eduki duen kaudimena baliatu ahalko du (Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren ziurtagiria, edo erakunde baliokidearena, beste autonomia erkidego batekoa bada), kasua denean. Jasorik utzi beharko da enpresak jarraitzen duela zentroak garatutako jarduera egiten”. Navarra Sumak, PSNk, Geroa Baik, EH Bilduk, Podemos-Ahal Duguk eta I-Ek aurkeztu dute. Aho batez onetsi da.

 

- In voce zuzenketa, hamabigarren bis xedapen gehigarria eransteko, Enpresen inbertsioengatiko laguntzetan bete gabe dauden konpromisoak izenekoa. Helburua hau da: “Industria Sustatzeko Zerbitzuan 2019an exekutatu ez diren aurrekontu-partidei dagozkien kredituak 2020ko aurrekontu-ekitaldian erabili ahal izatea”. Horretarako, “beste kapitulu batzuetatik I. kapitulura egindako kreditu-mugimenduak ez dira aurrekontu-aldaketatzat joko, kanporatutako zerbitzuak Foru Komunitateko Administraziora eta haren erakunde autonomoetara itzultzearen ondorioz egiten badira”. PSNk eta Geroa Baik aurkeztu dute. PSN, Geroa Bai, EH Bildu eta Podemos-Ahal Duguren aldeko botoekin I-Eren kontrako botoarekin eta Navarra Sumaren abstentzioarekin onetsi da.

 

- In voce zuzenketa, beste azken xedapen bat gehitzekoa, hamabigarrena bis, zeinak izenburu hau baitu: O-NOZeko profesionalentzako konpentsazioa barneko mediku egoiliarrak trebatzeagatik. Helburua da “beren eginbehar klinikoez gain osasun arloko prestakuntza espezializatua emateko konpromisoa hartzen duten pertsonen ardura konpentsatzea”. Neurri horrek O-NOZeko medikuen ordezkariekin sinatutako akordioetan du jatorria, eta ez die BAMEko tutoreei soilik eragiten; aitzitik, “erizaintza, farmakologia, biologia, fisika, psikologia eta kimika arloetako osasun-profesionalengana hedatzen ahal da”. Eragin ekonomikoa “mugatua da, eta, nolanahi ere, O-NOZi esleitutako aurrekontuak nahikoa dira hari aurre egiteko”. PSNk, Geroa Baik, EH Bilduk eta Podemos-Ahal Duguk aurkeztu dute. PSN, Geroa Bai, EH Bildu eta Podemos-Ahal Dugu taldeen aldeko botoekin eta Navarra Sumaren eta I-Eren kontrako botoekin onetsi da.

 

- In voce zuzenketa, beste xedapen iragankor bat gehitzekoa, O-NOZeko langileen guardiak egun berezietan izenekoa. Helburua da “produktibitate modulu aldakorraren zenbatekoa guardiakoaren berdina izatea”. “Hain egun berezietan funtsezko zerbitzua bermatu ahal izateko” O-NOZeko medikuen ordezkariekin sinatu diren akordioetan du jatorria. PSNk, Geroa Baik, EH Bilduk eta Podemos-Ahal Duguk aurkeztu dute. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren kontrako botoarekin onetsi da.

 

- In voce zuzenketa, beste azken xedapen bat gehitzekoa, bigarrena bis, zeinaren bidez aldatzen baita Nafarroan Etxebizitza izateko Eskubideari buruzko maiatzaren 10eko 10/2010 Foru Legearen 3 quater artikulua. Aldaketak 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera sortzen ditu ondorioak. Helburua da arauak egokiro koordinatzea, halako moduan non baldintza berberak jasoko baitira Nafarroan Etxebizitza izateko Eskubideari buruzko 10/2010 Foru Legean eta PFEZari buruzko Foru Legearen testu bateginean, EmanZipa eta David planak baliatu eta haien kenkariak aplikatzeari dagokionez. Horretarako, 10/2010 Foru Legean aldatu egin da EmanZipa planera biltzeko adina, 30 urtetik 31ra pasatuz. Eta David programari buruz honako hau zehazten da: “hor ere baldintzak beteko dituzte (babes ofizialeko etxebizitzen errentariek) Administrazioak ikus-onetsitako kontratua badute eta kontratu horrek gutxienez urtebeteko antzinatasuna badu urte natural bakoitzeko urtarrilaren 1ean”. Gainera, "2 urteko antzinatasuna urtebetera murrizten da, gizarte integrazioko alokairuko etxebizitzen programaren onuradun izan beharrari dagokionez". PSNk Geroa Baik eta Podemos-Ahal Duguk aurkeztu dute. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren abstentzioarekin onetsi da.

 

- In voce zuzenketa, beste azken xedapen bat gehitzekoa, lehenengoa bis, hamaikagarrena bis, zeinaren bidez aldatzen baita Nafarroan Etxebizitza izateko Eskubideari buruzko maiatzaren 10eko 10/2010 Foru Legearen 13. artikulua. Helburua da “legean jasotzea ezen alokairu poltsako maizterrei dirulaguntza eman behar zaiela babes ofizialeko etxebizitzetako maizterrek dituzten baldintza berberekin”. PSNk Geroa Baik eta Podemos-Ahal Duguk aurkeztu dute. Aho batez onetsi da.

 

- In voce zuzenketa, beste azken xedapen bat gehitzekoa, lehenengoa bis, hamaikagarrena bis, zeinaren bidez aldatzen baita Nafarroan Etxebizitza izateko Eskubideari buruzko maiatzaren 10eko 10/2010 Foru Legearen 26. artikulua, hau ezartzeko: “Etxebizitza babestuaren eskatzaileen zentsua kudeatzeko, Administrazioaren baliabide berekiak edo besterenak erabili ahalko dira, eta ez soilik baliabide berekiak ente instrumental baten bitartez”. PSNk Geroa Baik eta Podemos-Ahal Duguk aurkeztu dute. Aho batez onetsi da.

 

- In voce zuzenketa, testu artikulatuari eta departamentuen partidei buruzko zenbait zuzenketatan akats teknikoak zuzentzen dituena. PSNk, Geroa Baik, EH Bilduk eta Podemos-Ahal Duguk aurkeztu dute. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, 5. artikuluari (kreditu-gehikuntzak) beste letra bat gehitzekoa, h) bis letra, Transferentzia arrunta, INTIA izenekoa. Helburua da Nafarroako Ubidearen 1. fasea zabaltzeko kontratuaren exekuzioaren ondoriozko gastuari aurre egitea, INTIAk egindako lanak direla eta: “une oro kontratuaren exekuzioaren alderdi guztien berri ematea Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari eta Lurralde Kohesiorako Departamentuari”. Ez denez ezagutzen zenbateko diru kopurua beharko den, proposatzen da 10 euroko kopuru sinboliko bat jartzea eta partida hori zabalgarria izanen dela jasotzea. PSNk Geroa Baik eta Podemos-Ahal Duguk aurkeztu dute. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren abstentzioarekin onetsi da.

 

- Zuzenketa, 5. artikuluari (kreditu-gehikuntzak) beste letra bat gehitzen diona, i) bis letra, Kirurgia-tresnak izenekoa, “hondatutako tresnen berrezarpen kontrolaturako” partida zabalgarri bat sortzeko. PSNk Geroa Baik eta Podemos-Ahal Duguk aurkeztu dute. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, 39. artikulua (Gehikuntza izan dezaketen kredituen kudeaketa Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan) aldatzen duena. Helburua da baimena ematea funts-mugimenduak egiteko 54. programa multzoko aurrekontu-partida zabalgarrien artean, egokiro kudeatu ahal izan dadin “kontsumitzeko osasun alorreko materiala”, eta zehazkiago ebakuntza-geletako tresnak. PSNk Geroa Baik eta Podemos-Ahal Duguk aurkeztu dute. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren kontrako botoarekin onetsi da.

 

- Zuzenketa, 5. artikuluko (kreditu-gehikuntzak) 7. apartatuari d) bis letra gehitzekoa. Helburua da, laster Nafarroako Klima Aldaketari buruzko Foru Legea onetsiko dela aurreikusita, “berotegi efektuko gasen isuria murriztea eta isuri horiek osasunean eta ingurumenean duten eragin kaltegarriari aurre egitea xede duten neurriak finantzatzea”. EH Bilduk aurkeztu du. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren kontrako botoarekin onetsi da.

 

- Zuzenketa, 5. artikuluko (kreditu-gehikuntzak) 8. apartatuari beste letra bat gehitzekoa, d) bis letra, Nasuvinsarekiko hitzarmena. Legasako industrialdea handitzea izenekoa. Helburua da partida zabalgarri bat sortzea, “gaur egun Arcelor Mital-en jabetzakoak diren 30.000 metro karratuak erabilita Legasako industrialdea handitu ahal izateko. Nafarroako Parlamentuak ebazpen baten bidez neurri hori babestu zuen, eta Nafarroako Gobernuak elkarrizketak hasi zituen enpresarekin”. EH Bilduk aurkeztu du. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren kontrako botoarekin onetsi da.

 

- Zuzenketa, 40. artikuluko (Sindikatuak eta enpresaburuen elkarteak) 4. apartatua kentzekoa, “aurkeztutako beste zuzenketa batzuekin bat etorriz”. EH Bilduk aurkeztu du. PSN, Geroa Bai, EH Bildu eta Podemos-Ahal Dugu taldeen aldeko botoekin eta Navarra Sumaren eta I-Eren kontrako botoekin onetsi da.

 

- Zuzenketa, hamaikagarren xedapen gehigarria (Aldi baterako kontratua duten medikuen eta fakultatibo espezialisten esklusibotasun araubidea) aldatzekoa. Helburua da “neurriaren salbuespenezko izaera bermatzea, eta, horretarako, 2019ko testua berreskuratzea”. Hartara, salbuespenezko neurri hori aplikatuko da “betetzen zailak diren espezialitate eta lanpostuetan; zerbitzuak hori justifikatzen duen txostena egin beharko du aldez aurretik, eta kontratuek urtebete baino gutxiagoko iraupena izan beharko dute”. EH Bilduk aurkeztu du. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren kontrako botoarekin onetsi da.

 

- Zuzenketa, beste xedapen gehigarri bat gehitzekoa: hamabigarren bis xedapen gehigarria, Toki inbertsioen plana, libreki erabaki beharrekoa, 10.000 biztanletik beherako udalerrietarako-Despopulazioaren aurkako borroka izeneko partidaren banaketari buruzkoa. Honako hauek izanen dira jaso beharreko zenbatekoak: 2.000 biztanle baino gutxiagoko 212 udalerriek, 16.518 euro udalerri bakoitzak, 3.501.816 euro guztira; 2.000 biztanle edo gehiagoko eta 3.000 biztanle baino gutxiagoko 23 udalerriek, 26.000 euro udalerri bakoitzak, 598.000 euro guztira; 3.000 biztanle edo gehiagoko eta 10.000 biztanle baino gutxiagoko 25 udalerriek, 36.000 euro udalerri bakoitzak, 900.000 euro guztira”. EH Bilduk aurkeztu du. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren kontrako botoarekin onetsi da.

 

- Zuzenketa, beste xedapen gehigarri bat gehitzekoa: hamabigarren bis xedapen gehigarria. Helburua da Nafarroako pentsiodunen egoerari buruzko azterlan bat finantzatzea. Bertan aztertu beharko da, besteak beste, aurrekontuetan nola eraginen lukeen pentsio baxuenak osatzeak LGSarekin parekatu arte, hasiera batean, eta 1.080 eurora iritsi arte, gero, hori baita Europako Gutun Sozialak gomendatutako gutxienekoa”. EH Bilduk aurkeztu du. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren kontrako botoarekin onetsi da.

 

- Zuzenketa, beste azken xedapen bat gehitzekoa, bederatzigarrena bis, zeinaren bidez aldatzen baita Sozietateen gaineko Zergari buruzko 26/2016 Foru Legea; aldaketak 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera hasitako zergaldietarako izanen du eragina. Lanbide arteko gutxieneko soldataren aipamenaren ordez zenbateko finko bat jarri nahi da, Zenbait zerga aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzeari buruzko 29/2019 Foru Legeak 26/2016 Foru Legearen 66. artikuluaren 1. eta 2. apartatuetan egin duen aldaketarekin bat etorriz. PSNk Geroa Baik eta Podemos-Ahal Duguk aurkeztu dute. Navarra Suma, PSN, Geroa Bai, EH Bildu eta Podemos-Ahal Dugu taldeen aldeko botoekin eta I-Eren kontrako botoarekin onetsi da.

 

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentua

 

80 zuzenketa eztabaidatu dira (horietatik 9 in voce aurkeztu dira), eta Batzordeak 33 onetsi ditu, guztiak PSN, Geroa Bai, EH Bildu eta Podemos-Ahal Dugu taldeen eskariz. Guztira 3.852.110 euro egiten dute. Hauek dira:

 

- Zuzenketa, Nafarroako kazetari grafikoen elkartearentzako dirulaguntza izeneko partida berrian gastuei 4.000 euro gehitzekoa. Xedetzat du "prestakuntzarako laguntza ematea". Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuaren Nafarroako ikus-entzunezko ekoizpenerako laguntza partidaren kargura finantzatuko da. PSNk, Geroa Baik, EH Bilduk, Podemos-Ahal Duguk eta I-Ek aurkeztu dute. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, Irisgarritasun Unibertsalari buruzko 12/2018 Foru Legea izeneko partida berrian gastuei 28.000 euro gehitzekoa. Xedetzat du "lege hori garatzeko jarduketekin jarraitzea. Gaiaren zeharkakotasunagatik kokatu da Lehendakaritza Departamentuan". Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. PSNk aurkeztu du. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren abstentzioarekin onetsi da.

 

- Zuzenketa, Jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako bulegoa izeneko partida zabalgarri berrian gastuei 10 euro gehitzekoa, aurreko legegintzaldian onetsitako foru legea betez. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. PSNk eta EH Bilduk aurkeztu dute. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren kontrako botoarekin onetsi da.

 

- Zuzenketa, Partaidetzazko aurrekontuen diseinua eta prestakuntza izeneko partida berrian gastuei 50.000 euro gehitzekoa, Parte-hartze Demokratikoari buruzko Foru Legea betez. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. EH Bilduk aurkeztu du. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren kontrako botoarekin onetsi da.

 

- Zuzenketa, Informatikako elkarreragingarritasuna, Gardentasunaren Kontseilua izeneko partida berrian gastuei 40.000 euro gehitzekoa, Gardentasunaren Kontseiluak adierazi baitu "erabiltzen diren estatistikako parametro guztiak bateratzeko" premia dagoela, eragingarritasun handiagoa lortzeko. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. PSNk, Geroa Baik eta EH Bilduk aurkeztu dute. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, Iruñeko Udaleko montepioen epaia izeneko partida berrian gastuei 2.956.613 euro gehitzekoa. Helburua "kode ekonomiko eta funtzionalaren aldaketa" da. Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuaren Iruñeko Udaleko montepioen epaia partidaren kargura finantzatuko da. PSNk, Geroa Baik eta EH Bilduk aurkeztu dute. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, Udalentzako dirulaguntzak, suhiltzaile boluntarioetarako izeneko partidan gastuei 22.000 euro gehitzekoa. Suteak itzaltzeko lankidetza hobetzea du xede. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. EH Bilduk aurkeztu du. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren kontrako botoarekin onetsi da.

 

- Zuzenketa, Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako jarduketak izeneko partidan gastuei 125.000 euro gehitzekoa, "beharrezkoa baita Berdintasunari buruzko Foru Legea garatzeko". Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. EH Bilduk aurkeztu du. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren kontrako botoarekin onetsi da.

 

- Zuzenketa, Toki entitateentzako transferentziak, berdintasun-politikak sustatzeko izeneko partidan gastuei 60.000 euro gehitzekoa. Xedetzat du “bizilagunen hurbileneko entitate horien planak eta jarduerak babestea”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. EH Bilduk aurkeztu du. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren abstentzioarekin onetsi da.

 

- Zuzenketa, Ikerketa-beka eta -proiektuetarako transferentziak izeneko partidan gastuei 36.000 euro gehitzekoa. Xedetzat du “bi ikerlan egitea. Bat, Nafarroan zainketen erradiografia edukitzeko, gero kontziliazioa bultzatuko duten ekintzak garatze aldera. Eta bestea, etxeko langileen egoera ezagutzeko, haietako askok egoera irregularra eta lan-baldintza ezin txarragoak baitituzte; hortik aurrera haien egoera arautu eta duintzeko neurriak garatuko lirateke". Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. EH Bilduk aurkeztu du. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren kontrako botoarekin onetsi da.

 

- Zuzenketa, COMFINekiko hitzarmena emakumeen parte-hartzea sustatzeko izeneko partidan gastuei 3.500 euro gehitzekoa, "erakunde horren programak finkatze aldera, izandako hazkundea ikusirik". Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. PSNk aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, COMFINekiko hitzarmena emakumeen parte-hartzea sustatzeko izeneko partidan gastuei 3.000 euro gehitzekoa, "INAI/NABIrekin hitzartzen den urteko proiektua osatzeko". Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. Podemos-Ahal Duguk aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, COMFINekiko hitzarmena emakumeen parte-hartzea sustatzeko izeneko partidan gastuei 40.000 euro gehitzekoa, "elkarte ehuna sendotzeko eta mugimendu feministak berdintasunaren aurkako borrokan parte har dezan sustatzeko". Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. EH Bilduk aurkeztu du. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren kontrako botoarekin onetsi da.

 

- Zuzenketa, Kattalingorrirekiko hitzarmena, LGTBI kolektiboari arreta-zerbitzua emateko izeneko partidan gastuei 40.000 euro gehitzekoa, "haren lana modu deszentralizatuagoan bultzatzen jarraitzeko eta proiektu pilotu bat sustatzeko Tuterako barrutian". Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. EH Bilduk aurkeztu du. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren kontrako botoarekin onetsi da.

 

- Zuzenketa, Tokiko ekintzako taldeentzako transferentziak izeneko partidan gastuei 20.000 euro gehitzekoa. Helburua da "berdintasunaren aldeko lan ildoen garapena babestea, bereziki landa-eremuan". Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. EH Bilduk aurkeztu du. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren kontrako botoarekin onetsi da.

 

- Zuzenketa, Indarkeria Legeko Ekintza Planaren garapena eta bertako jarduketak izeneko partidan gastuei 50.000 euro gehitzekoa, "arau horren garapena bultzatzeko". Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. EH Bilduk aurkeztu du. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren abstentzioarekin onetsi da.

 

- Zuzenketa, Munduko Medikuekiko hitzarmena, Nafarroan emakumeen genitalen mutilazioaren kontrako prebentzioa eta ekintza sustatzeko izeneko partidan gastuari 20.000 euro gehitzekoa, "prebentzio, sentsibilizazio eta prestakuntza lana Nafarroako beste eskualde batzuetara hedatzeko, bereziki Erriberara". Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. PSNk, Geroa Baik, EH Bilduk, Podemos-Ahal Duguk eta I-Ek aurkeztu dute. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, Gazteriaren Behatokia izeneko partidan gastuari 21.000 euro gehitzekoa, unitate hori arduratzen baita "Gazteriaren Foru Estrategia eta Gazteria Plana egiteaz eta aurten ekin behar baitzaio horiek eguneratzeari. Legegintzaldi honetan Behatokia indarberritzeko asmoak ere eragin du gehikuntza". Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. Podemos-Ahal Duguk aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, Sustapen-programak: arte gaztea, elkartasuna, kontsumoa eta beste batzuk izeneko partidan gastuei 3.990 euro gehitzekoa, "Arte Gaztearen Topaketak programari izaera parte-hartzaileagoa eta ez hain lehiakorra emateko". Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuaren Arte Gaztearen dirulaguntzak partidaren kargura finantzatuko da. Podemos-Ahal Duguk aurkeztu du. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren kontrako botoarekin onetsi da.

 

- Zuzenketa, Toki entitateetako gazte-programetarako dirulaguntzak izeneko partidan gastuei 20.000 euro gehitzekoa. Helburua da "deialdi hori sendotzea, zeinean dirulaguntzak ematen baitira, besteak beste, gazteriaren arloko udal teknikariak kontratatzeko, gazteen jarduerak eta horien programak eta proiektuak egiteko, eta tokiko gazteria plana, aurretiazko diagnostikoa, urteko programazioa, gazteekiko foro eta elkarrizketak eta gazteen gaiei buruzko azterlan sektorialak egiteko". Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. Podemos-Ahal Duguk aurkeztu du. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren abstentzioarekin onetsi da.

 

- Zuzenketa, Gazteen elkarteen programetarako dirulaguntzak izeneko partidan gastuei 10.000 euro gehitzekoa. Helburua da "deialdi hori sendotzea, zeinean dirulaguntzak ematen baitira gazteen jardueren programak eta proiektuak egiteko
". Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. Podemos-Ahal Duguk aurkeztu du. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren abstentzioarekin onetsi da.

 

- Zuzenketa, Gazteriaren Kontseilua izeneko partidan gastuei 20.000 euro gehitzekoa, "Kontseiluaren jardueren eta funtzionamenduaren sustapena indartzeko". Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. PSNk aurkeztu du. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren abstentzioarekin onetsi da.

 

- Zuzenketa, Nafarroako kazetari grafikoen elkartearentzako dirulaguntza izeneko partida berrian gastuei 4.000 euro gehitzekoa. Xedetzat du "prestakuntzarako laguntza ematea". Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuaren Nafarroako ikus-entzunezko ekoizpenerako laguntza partidaren kargura finantzatuko da. PSNk, Geroa Baik, EH Bilduk, Podemos-Ahal Duguk eta I-Ek aurkeztu dute. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, LGTBI+ pertsonen berdintasun sozialari buruzko eta sexu-joeragatik, genero-adierazpenarengatik eta genero-identitatearengatik diskriminatzearen aurkako Legea izeneko partidan gastuei 15.000 euro gehitzekoa, LGTBI+ Pertsonen Berdintasun Sozialari buruzko Foru Legearen zuzkidura hobetze aldera. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. PSNk eta Podemos-Ahal Duguk aurkeztu dute. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, Genero-zeharkakotasunaren arloko jarduketak izeneko partidan gastuei 15.000 euro gehitzekoa, arlo horretan berdintasunaren aldeko jarduketak babeste aldera. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. PSNk eta Podemos-Ahal Duguk aurkeztu dute. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, Antolakundeetan berdintasun-planak egiteko transferentziak izeneko partidan gastuei 22.000 euro gehitzekoa, hainbat entitatetan pixkanaka planak ezar daitezen sustatzeko. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. PSNk eta Podemos-Ahal Duguk aurkeztu dute. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, Antolakundeetan berdintasun-planak egiteko transferentziak izeneko partidan gastuei 30.000 euro gehitzekoa, hainbat entitatetan pixkanaka planak ezar daitezen sustatzeko. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. PSNk eta Podemos-Ahal Duguk aurkeztu dute. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, Entitateentzako dirulaguntza, sexu- eta genero-dibertsitateari buruzko proiektuetarako izeneko partidan gastuei 10.000 euro gehitzekoa, horrelako proiektuak sustatze aldera. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. PSNk eta Podemos-Ahal Duguk aurkeztu dute. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, Gizarte ekintzako taldeentzako transferentziak izeneko partidan gastuei 8.000 euro gehitzekoa, "toki eremuan emakumeak ahalduntzen jarraitzeko". Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. PSNk eta Podemos-Ahal Duguk aurkeztu dute. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, Genero-indarkeriaren arloko arreta integraleko taldeak izeneko partidan gastuei 22.000 euro gehitzekoa, talde horiek "babeste aldera". Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. PSNk eta Podemos-Ahal Duguk aurkeztu dute. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, Itxaropen Gunerekiko hitzarmena, gizakien salerosketaren biktimentzako harrera-baliabiderako izeneko partidan gastuei 8.000 euro gehitzekoa, laguntza-tresna hori finantzatzeko. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. PSNk eta Podemos-Ahal Duguk aurkeztu dute. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, gastuei 135.000 euro gehitzekoa, Zangozako Udalarekiko hitzarmena, Ebakuazio Planeranzko ibilbide-orria finantzatzeko izeneko partida berrirako. Helburua da “beharrizan horretarako aurrekontu-estaldura ematea”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. PSNk, Geroa Baik eta EH Bilduk aurkeztu dute. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren kontrako botoarekin onetsi da.

 

- Zuzenketa, Gazteriaren Kontseilua izeneko partidan gastuei 10.000 euro gehitzekoa, “aurreikusitako helburuak eta jarduerak garatu ahal ditzan”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. PSNk eta Geroa Baik aurkeztu dute. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren abstentzioarekin onetsi da.

 

Ekonomia eta Ogasun Departamentua

 

6 zuzenketa eztabaidatu dira (horietako bat in voce aurkeztu da), eta Batzordeak 5 onetsi ditu, guztiak PSN eta EH Bildu taldeen eskariz. Hauek dira:

 

- Zuzenketa, Gizarte Segurantza izeneko partida berrian gastuei 8.500 euro gehitzekoa. Helburua da Ekonomia adarreko APT lanpostu bat sortzea, "Osasunbidea-Osasun Departamentuaren finantza-kontrol iraunkorrari ekin ahal izateko". PSNk aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, Langile finkoen ordainsariak izeneko partida berrian gastuei 31.500 euro gehitzekoa. Helburua da Ekonomia adarreko APT lanpostu bat sortzea, "Osasunbidea-Osasun Departamentuaren finantza-kontrol iraunkorrari ekin ahal izateko". PSNk aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, Gizarte Segurantza izeneko partidan gastuei 23.000 euro gehitzekoa. Helburua da "Foru Ogasunean iruzur fiskalaren kontrako borrokarako langile kualifikatuak hartzen jarraitzea". Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. PSNk eta EH Bilduk aurkeztu dute. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, gastuei 20.000 euro gehitzekoa, Nafarroako pentsioen errealitateari buruzko azterlana izeneko partida berria sortzeko. Helburua da "jakitea zer eragin izanen lukeen aurrekontuetan pentsioak osatzeak egungo lanbide arteko gutxieneko soldataraino eta, bigarren fase batean, 1.080 euroraino". Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. EH Bilduk aurkeztu du. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren kontrako botoarekin onetsi da.

 

- Zuzenketa, gastuei 77.000 euro gehitzekoa, Lanpostu hutsak betetzeko kontratatutako langileen ordainsariak izeneko partida berria sortzeko. Helburua da "Foru Ogasunean iruzur fiskalaren kontrako borrokarako langile kualifikatuak hartzen jarraitzea". Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. PSNk eta EH Bilduk aurkeztu dute. Aho batez onetsi da.

 

Lurralde Kohesiorako Departamentua

 

137 zuzenketa eztabaidatu dira (horietatik 24 in voce aurkeztu dira), eta Batzordeak 43 onetsi ditu, denak PSN, Geroa Bai eta EH Bildu taldeen eskariz. Guztira 12.547.213 euro egiten dute. Hauek dira:

 

- Zuzenketa, gastuei 100.000 euro gehitzekoa, Carcarko alde zaharrean aparkaleku berri bat egitea izeneko partida berrirako. Aparkaleku hori “beharrezkoa da, Udalak egin duen Mugikortasun Planera egokitzeko". Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. PSNk aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, gastuei 44.000 euro gehitzekoa, Baztango Arizkun herriko bidea hormigoitzea izeneko partida berrirako. Helburua da “Pertalatx auzoko bizilagunek toki errepiderako irteera zuzenagoa izatea, hirigunearen erditik pasatu behar izan gabe". Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. Geroa Baik aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, gastuei 30.000 euro gehitzekoa, Larragako udal igerilekuetarako sarbideen kontrola izeneko partida berrirako, erabiltzaileen sarrera-irteerak kontrolatu ahal izan daitezen. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. Geroa Baik aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, gastuei 170.000 euro gehitzekoa, Arradako kontzeju-etxea zaharberritzea eta bertan igogailua jartzea izeneko partida berrirako. Eraikina 1962koa da, hainbat zerbitzu emateko erabiltzen da eta hura zaharberritzeko premia dago. Oztopo arkitektonikoak ere kendu behar dira. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. PSNk aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, gastuei 40.000 euro gehitzekoa, Izabako farmazia egokitzeko obrak izeneko partida berrirako. Asmoa da “lokala egungo araudira egokitzea, berriz ireki ahal izan dadin”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. Geroa Baik aurkeztu du. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren kontrako botoarekin onetsi da.

 

- Zuzenketa, gastuei 2.213 euro gehitzekoa, Aparteko orduak izeneko partida berrirako. Helburua da “partida egokiro kodetzea, aparteko orduak ordaindu ahal izateko departamentu osoan, behar izanez gero”. PSNk eta Geroa Baik aurkeztu dute. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, gastuetako partida baten izena aldatzekoa. Nilsarentzako enkargua, Uraren Ziklo Integralaren Plan Zuzendariaren jarraipenerako izena hartuko du. Helburu bakarra da “partida definitzea enkargua ahalbidetzeko”. PSNk, Geroa Baik, EH Bilduk eta Podemos-Ahal Duguk aurkeztu dute. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, gastuetako partida baten izena aldatzekoa. Nasuvinsa-Lursaldearentzako enkargua, despopulazioaren aurkako neurriak identifikatzeko izena hartuko du. Helburu bakarra da “partida definitzea enkargua ahalbidetzeko”. PSNk, Geroa Baik, EH Bilduk eta Podemos-Ahal Duguk aurkeztu dute. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren kontrako botoarekin onetsi da.

 

- Zuzenketa, gastuei 150.000 euro gehitzekoa, Despopulazioaren aurkako neurriak ezartzeko laguntzak izeneko partida berrirako. Helburua da "partida horri bere helbururako egokiagoak diren definizioa eta kokapena ematea". Lurralde Kohesiorako Departamentuaren Toki entitateentzako laguntzak, despopulazioaren aurkako neurriak ezartzeko partidaren kargura finantzatuko da. PSNk, Geroa Baik, EH Bilduk eta Podemos-Ahal Duguk aurkeztu dute. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, gastuei 50.000 euro gehitzekoa, GANentzako enkargua, hiriguneetan uholdeen prebentziorako planak egiteko izeneko partida berrirako. Helburu bakarra da “partida definitzea enkargua ahalbidetzeko”. Lurralde Kohesiorako Departamentuaren Udalentzako dirulaguntzak, hiriguneetan uholdeen prebentziorako planak egiteko partidaren kargura finantzatuko da. PSNk, Geroa Baik, EH Bilduk eta Podemos-Ahal Duguk aurkeztu dute. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren kontrako botoarekin onetsi da.

 

- Zuzenketa, gastuei 50.000 euro gehitzekoa, Toki finantzaketarako azterlanak egitea izeneko partida berrirako. Helburu bakarra da “partida hau kudeaketa ekonomikoko zerbitzuari esleitzea”. PSNk, Geroa Baik, EH Bilduk eta Podemos-Ahal Duguk aurkeztu dute. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, gastuei 150.000 euro gehitzekoa, Faltzesko erabilera anitzeko eremu estalia izeneko partida berrirako, herriak “urte osoan gizarte, kirol eta josteta jarduerak” egiteko barruti bat izan dezan. Helburu bakarra da “partida definitzea enkargua ahalbidetzeko”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. PSNk aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, gastuei 100.000 euro gehitzekoa, Ribaforadako udal kiroldegia. Indarreko araudira egokitzea izeneko partida berrirako. Helburua da “jarduketa integral bat sustatzea, baita irisgarritasunaren alorrean ere”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. Geroa Baik aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, gastuei 100.000 euro gehitzekoa, Ribaforadako udal kiroldegia. Indarreko araudira egokitzea izeneko partida berrirako. Helburua da “jarduketa integral bat sustatzea, baita irisgarritasunaren alorrean ere”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. PSNk aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, gastuei 80.000 euro gehitzekoa, Azkoiengo zeharkalea berritzeko proiektua idaztea izeneko partida berrirako, ezinbestekoa baita “kale hori berritu eta egokitzeko lanei ekin ahal izateko”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. Geroa Baik aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, gastuei 60.000 euro gehitzekoa, Atarrabiako Kale Nagusian hondakin-edukiontziak lurperatzeko obrak izeneko partida berrirako, “arrazoi praktiko eta estetikoengatik; izan ere, kale hori herriko ardatz nagusia da, eta Donejakue Bidea bertatik pasatzen da”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. Geroa Baik aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, gastuei 55.000 euro gehitzekoa, San Adrianen jolas-eremuak egitea eta daudenak hobetzea izeneko partida berrirako, “inguru hori parke edo lorategiez hobetze aldera”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. PSNk aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, gastuei 50.000 euro gehitzekoa, Erriberriko Uxue eta Molinacho kaleetako egokitze-lanak izeneko partida berrirako. Helburua da “uztailaren 8ko uholdeak eragindako kalteak konpontzea”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. Geroa Baik aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, gastuei 40.000 euro gehitzekoa, Leringo landa-bideetan hobekuntzak egiteko jarduketak izeneko partida berrirako. Helburua da “bideen egoera hobetzea”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. Geroa Baik aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, gastuei 38.000 euro gehitzekoa, Mantentze- eta sendotze-lanak Zuñigako Erdi Aroko harresiaren zenbait tartetan izeneko partida berrirako. Jarduketaren helburua da “mantentze- eta sendotze-lanak egitea harresi osoan, zatikatuta baitago eta zati guztiak ez baitaude berdin kontserbatuta”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. Geroa Baik aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, gastuei 37.000 euro gehitzekoa, Oteitzako erretirodunen lokalean arkitektura-oztopoak kentzea izeneko partida berrirako. Lokal hori udaletxeko beheko solairuan dago. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. Geroa Baik aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, gastuei 35.000 euro gehitzekoa, Ziraukiko ospitale ohiaren eraikina zaharberritzeko proiektua izeneko partida berrirako, Udalaren lokal hori “hainbat kolektiboren erabileretara egokitzeko” premia baitago. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. Geroa Baik aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, gastuei 30.000 euro gehitzekoa, Villamayor de Monjardingo udal eraikin baterako proiektu eta jarduketak, erabilera anitzeko eraikin baterakoak izeneko partida berrirako. Helburua da higiezin hori “erabilera anitzeko eraikina eta Monjardingo Gazteluko Interpretazio Zentroa” izatea. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. Geroa Baik aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, gastuei 27.000 euro gehitzekoa, Azueloko plazako horma konpontzea izeneko partida berrirako. Helburua da “lur jotzeko arriskuan dagoen horma hori konpontzea, lurzati mugakideei edo oinezkoei kalterik eragin ez diezaien”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. Geroa Baik aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, gastuei 15.000 euro gehitzekoa, Mañerun markesina bat jartzea izeneko partida berrirako. “Kale Nagusiko 23 zenbakiaren parean jarriko da, ikasleen autobusari eta garraio publikoko beste zerbitzu batzuei itxaron bitartean jendea erosoago egon dadin”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. Geroa Baik aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, gastuei 5.000.000 euro gehitzekoa, Ollaranean desfibriladoreak jartzea izeneko partida berrirako. Desfibriladoreak Ollaraneko bederatzi herrietan jarriko dira. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. Geroa Baik aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, gastuei 5.000.000 euro gehitzekoa, Xedapen lilbrea, 10.000 biztanletik beherako udalerriak. Despopulazioaren aurkako borroka izeneko partida berrirako. Helburua da “xedapen libreko inbertsioak egitea despopulazioaren aurkako borrokarako”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. EH Bilduk aurkeztu du. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren kontrako botoarekin onetsi da.

 

- Zuzenketa, gastuei 150.000 euro gehitzekoa, Caparrosoko futbol-zelaiko sarbideen urbanizazioa izeneko partida berrirako. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. PSNk aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, gastuei 150.000 euro gehitzekoa, Sesmako kirol eremuaren ingurua egokitzea eta hobetzea izeneko partida berrirako, “zirkulazio handiko inguru hori oso egoera txarrean dagoelako”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. PSNk aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, gastuei 143.000 euro gehitzekoa, Sartagudako igerilekuak, taberna eta aldagelak egokitzea izeneko partida berrirako, “erabiltzaileei zerbitzu hobea” eskaini ahal izateko. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. PSNk eta EH Bilduk aurkeztu dute. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren kontrako botoarekin onetsi da.

 

- Zuzenketa, gastuei 140.000 euro gehitzekoa, Alloko Bide Zaharrean zoladura berritzea izeneko partida berrirako. Helburua da “adingabeen segurtasuna hobetzea ikastetxe publikorako ibilbideetan, eta, oro har, kirol instalazioen erabiltzaileen segurtasuna hobetzea”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. PSNk aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, gastuei 140.000 euro gehitzekoa, Cabanillasko ubidearen ertzeko oinezkoen pasealekua egokitzea eta luzatzea izeneko partida berrirako. Helburua da “bultzada ematea obra hori amaitu dadin, funtsezkoa baita herritarrei zerbitzua emateko”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. PSNk aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, gastuei 125.000 euro gehitzekoa, San Adriango kirol instalazioetarako sarbidea egokitzea eta hobetzea izeneko partida berrirako. Helburua da “sarbidea hobetzea eta erraztea”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. PSNk aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, gastuei 100.000 euro gehitzekoa, Ribaforadako aterpetxe berria izeneko partida berrirako. Asmoa da “medikuarena izandako etxebizitza egokitzea, gaur egun hutsik baitago, gazteen eta Donejakue Bideko erabiltzaileen eskura jartzeko”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. PSNk aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, gastuei 98.000 euro gehitzekoa, Armañantzasko el Sol kalearen zoladura eta euri-uren sarea izeneko partida berrirako. Helburua da “jendearen bizi kalitatea hobetzea, zolatze eta saneamendu lan horien bitartez”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. PSNk aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, gastuei 48.000 euro gehitzekoa, Fontellasko Udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoa handitzea izeneko partida berrirako. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. PSNk aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, gastuei 40.000 euro gehitzekoa, Marañongo Udalaren erabilera anitzeko eraikinaren estaldura izeneko partida berrirako, “eraikin hori funtsezkoa baita udalerriko bizitza sozialerako”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. PSNk aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, gastuei 45.000 euro gehitzekoa, Trenbide-azpiegiturak hobetzeko azterlanak izeneko partidan. Helburua da “Nafarroan aldirietako trenaren erabilera eta horren bitartez barneko mugikortasuna hobetzeko aukerak aztertzea”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. EH Bilduk aurkeztu du. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren kontrako botoarekin onetsi da.

 

- Zuzenketa, gastuei 20.000 euro gehitzekoa, A-12 eta A-15 arteko semaforo-lotunean, Zizur Nagusian, trafikoa birbanatzeko proiektua eta lehenengo jarduketak izeneko partida berrirako, “gertatzen diren buxadurak eta trafiko arazoak konpontzeko” jarduketak egin daitezen A-12 eta A-15 arteko bidegurutzeko semaforo-lotunean. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. Geroa Baik aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, gastuei 20.000 euro gehitzekoa, Iruñeko Nafarroa Behereko etorbideak eta Burlatako Kale Nagusiak eta Bizkarmendia kaleak bat egiten duten biribilguneko hobekuntza-lanak izeneko partida berrirako. Asmoa da “azterlan bat egitea, behin betiko konponbidea emateko Burlatako sarreran (Iruñetik etorrita) dagoen biribilguneari, zirkulazioa seguruagoa izan dadin. Bertan iturri handi bat dago, baina inoiz ez da martxan jarri eraikuntza-akatsak dituelako. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. Geroa Baik aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, gastuei 20.000 euro gehitzekoa, Carcarko industrialdean sartzeko biribilgunerako proiektua izeneko partida berrirako. Biribilgunea NA-134 errepidean eginen da industrialdearen parean, “azkenaldian kokatu diren enpresa berrien ondorioz trafikoaren gehikuntzak sortutako bide-segurtasuneko arazoak ezabatze aldera”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. PSNk aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, gastuei 20.000 euro gehitzekoa, San Adriango N-134 irteeraren sarbidearen proiektua izeneko partida berrirako, “bide-segurtasuna hobetzeko eta industrialde erakargarriagoa sortzeko”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. PSNk aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, gastuei 10 euro gehitzekoa, Transferentzia arrunta INTIA izeneko partida berrirako. Helburua da kreditu lerro zabalgarri bat ezartzea “Nafarroako Ubideko 1. fasea handitzeko kontratuaren exekuzioaren ondoriozko gastuari aurre egiteko, zeren INTIAk beti informatuta eduki behar baititu Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua eta Lurralde Kohesiorako Departamentua”. Lurralde Kohesiorako Departamentuaren Programa informatikoak partidaren kargura finantzatuko da. PSNk aurkeztu du. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren kontrako botoarekin onetsi da.

 

Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentua

 

30 zuzenketa eztabaidatu dira (horietatik 5 in voce aurkeztu dira), eta Batzordeak 6 onetsi ditu, denak PSN, Geroa Bai edota EH Bildu taldeen eskariz. Guztira 350.000 euro egiten dute. Hauek dira:

 

- Zuzenketa, gastuei 66.000 euro gehitzekoa, Ariben aparkaleku publikoa egitea izeneko partida berrirako. Helburua da “Aribeko 1. poligonoko 61. eta 62. hiri lurzatiak aparkaleku publiko gisa atontzea (ez dago halakorik), kontuan izanik udalerri horretan daudela 9 udalez osatutako haraneko zerbitzu nagusiak”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. Geroa Baik aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, gastuei 50.000 euro gehitzekoa, Artzibarko Udala - Artziko Jauregiaren inguruneak egokitzeko jarduketak izeneko partida berrirako. Helburua da ingurunea egokitzea hura zaharberritu baino lehen. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. Geroa Baik aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, gastuei 125.000 euro gehitzekoa, Nasuvinsa-Lursarearentzako transferentzia: lurraldeko proiektu estrategikoak garatzea izeneko partida berrirako. Helburua da “Lursarearen jarduera sustengatzea Nafarroa osoan, bereziki Pirinio aldeari laguntzeko eta lurraldea dinamizatzeko ekintzetan”. Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuaren Nasuvinsa-Lursarearentzako enkargua partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Baik aurkeztu du. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren kontrako botoarekin onetsi da.

 

- Zuzenketa, gastuei 20.000 euro gehitzekoa, Etxebizitza-eredu berriak aktibatzeko estrategiak diseinatzea (elkarlanekoak, Cohousing) izeneko partida berrirako. Helburua da “etxebizitzarako eskubidea baliatzeko era berriek eskatzen duten esparru juridikoa eta erakunde-babesarena zehaztea, eta, horrekin batera, inplementaziorako estrategia azaltzea”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. EH Bilduk aurkeztu du. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren kontrako botoarekin onetsi da.

 

- Zuzenketa, Pirinioetako eskualdean proiektuak egiteko dirulaguntzak (toki entitateak) izeneko partidan gastuei 75.000 euro gehitzekoa, beharrezkotzat jotzen delako “despopulazioaren kontra borrokatzea xede duen partida horren zenbatekoa handitzea”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. EH Bilduk aurkeztu du. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren kontrako botoarekin onetsi da.

 

- Zuzenketa, gastuei 14.000 euro gehitzekoa, Pirinioetako adineko pertsonen beharrizanei eta haien bizi-kalitatea hobetzeari buruzko azterlana izeneko partida berrirako. Xedea da “gerora eguneko zentroen edo antzekoen sare bat ezartzea”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. Geroa Baik aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

Hezkuntza Departamentua

 

93 zuzenketa eztabaidatu dira (horietatik 13 in voce), eta Batzordeak 21 onetsi ditu, denak ere PSN, Geroa Bai, EH Bildu edota Podemos-Ahal Dugu taldeen eskariz. Guztira 2.075.000 euro egiten dute. Hauek dira:

 

- Zuzenketa, gastuei 100.000 euro gehitzekoa, 1.500 biztanletik beherako udalentzako transferentziak eskola-jantoki baimenduetako bazkaltiar garraiatu gabeentzat izeneko partida berrirako. Helburua da “diskriminazio positiboa sustatzea, landa inguruneetako biztanleriaren iraupena ahalbidetzen laguntzeko”. Hezkuntza Departamentuaren Epaimahaietan egindako lanengatiko kalte-ordaina partidaren kargura finantzatuko da. PSNk aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, gastuei 50.000 euro gehitzekoa, Sartagudako ikastetxe publikoa egokitzeko lanak izeneko partida berrirako. Helburua da “egokitze obrak egitea, ikasleei zerbitzu hobeak eskaintzeko”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. PSNk aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, gastuei 40.000 euro gehitzekoa, Buñuelgo ikastetxe publikoa egokitzeko lanak izeneko partida berrirako. Helburua da “egokitze obrak egitea, ikasleei zerbitzu hobeak eskaintzeko”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. PSNk aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, gastuei 30.000 euro gehitzekoa, Ardoiko eskola-garraioa izeneko partida berrirako, “Ardoi auzoaren eta Zizurko hirigune zaharraren arteko antolaketa konpontzeko, ikasleak Zizur Nagusiko ikastetxeetara garraiatzeari dagokionez”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. Podemos-Ahal Duguk aurkeztu du. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren abstentzioarekin onetsi da.

 

- Zuzenketa, gastuei 250.000 euro gehitzekoa, Barañaingo Alaitz BHIa egokitzeko obrak izeneko partida berrirako. Helburua da “bi musika-gelaren eta espazio eszeniko baten eraikuntzari ekitea. Obrak 720.000 euroko kostua duenez, urte anitzeko jarduketa bat plantea liteke”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. Geroa Baik eta EH Bilduk aurkeztu dute. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, gastuei 200.000 euro gehitzekoa, Iruñeko Iturrama BHIaren patioan estalpea eraikitzeko obrak izeneko partida berrirako. Helburua da “ikastetxeari berriz ematea garai batean izan zuen zuzkidura, handitu zenean galdutakoa. Proiektua eginda dago”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. Geroa Baik eta EH Bilduk aurkeztu dute. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren abstentzioarekin onetsi da.

 

- Zuzenketa, gastuei 200.000 euro gehitzekoa, Eskualdeko eskola-jantokietako ekipamendua izeneko partida berrirako. Helburua da “espazio horiek baldintza-agiri berrietara egokitzea pixkanaka”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. EH Bilduk aurkeztu du. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren kontrako botoarekin onetsi da.

 

- Zuzenketa, gastuei 80.000 euro gehitzekoa, Agoitzen DBHI berri bat egiteko proiektua izeneko partida berrirako. Proiektu horri buruz “Hezkuntza Departamentuak aldeko txostena egin du, ikasle kopurua % 50 hazi baita azken 13 urteetan, eta, eskola-mapa aldatu ondoren, 2020-2021 ikasturtetik aurrera ikastetxeak jasoko baititu orain arte Uhartera joan diren ikasleak”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. EH Bilduk aurkeztu du. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren abstentzioarekin onetsi da.

 

- Zuzenketa, gastuei 70.000 euro gehitzekoa, Agoizko San Miguel ikastetxe publikoa egokitzeko obrak izeneko partida berrirako. Efizientzia energetikoaren arloko premia larriak ase nahi dira; besteak beste, galdara eta kanpoaldeko leihoetako arotzeria metalikoa berritu behar dira”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. EH Bilduk aurkeztu du. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren abstentzioarekin onetsi da.

 

- Zuzenketa, gastuei 50.000 euro gehitzekoa, Lekunberriko Ibarberri ikastetxe publikoaren instalazioak egokitu eta hobetzeko obrak izeneko partida berrirako. Zuzenketan zehazten denez, “ikastetxe honek hainbat udalerritako ikasleak jasotzen ditu, eta bertan egin beharreko jarduketetako batzuek berehalako esku-hartzea eskatzen dute”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. Geroa Baik aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, gastuei 50.000 euro gehitzekoa, Hobetze-lanak Lekunberriko haur eskolan izeneko partida berrirako. Helburua da “hobeki egokitzea” zerbitzuaren berezko eskakizunei. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. Geroa Baik aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, gastuei 40.000 euro gehitzekoa, Caparrosoko Virgen del Soto ikastetxe publikoko patioa zaharberritzea izeneko partida berrirako, “patioa beste hezkuntza-gune bat izan dadin”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. Geroa Baik aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, gastuei 35.000 euro gehitzekoa, Obanosko ikastetxe publikoko kanpoko jolastokiko estaldura izeneko partida berrirako, “beharrizan garrantzitsua” delako. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. Geroa Baik aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, gastuei 20.000 euro gehitzekoa, Uxueko ikastetxe publikoko teilatua konpontzea izeneko partida berrirako. Ikastetxe horrek “hamarkadak egin ditu zaharberritu gabe eta presaz konpondu beharreko hainbat arazo ditu, horien artean itoginak”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. Geroa Baik aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, Udalekiko hitzarmenak, 0-3 urteko haurrak eskolatzeko izeneko partidan gastuei 600.000 euro gehitzekoa. Xedetzat du “moduluak eguneratu ahal izatea eta lan-baldintzak eta tasak hobetzea”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Joko jardueren gaineko zerga partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. EH Bilduk aurkeztu du. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren abstentzioarekin onetsi da.

 

- Zuzenketa, Hezkuntza berezirako laguntzak izeneko partidan gastuei 50.000 euro gehitzekoa, “bekek hilabete gehiago iraun dezaten, eta, horrenbestez, adingabeek behar-beharrezkoak dituzten tratamenduak jaso ahal ditzaten hainbat arlotan”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. Geroa Baik aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, Opor-eskolarako laguntzak, desgaitasunak dituzten ikasleentzakoak izeneko partidan gastuei 20.000 gehitzekoa, “doako arreta unibertsalerako bidean aurrerapausoak emateko, Nafarroako Parlamentuak ebazpen bidez adierazitakoarekin bat etorriz”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. Geroa Baik aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, Baterako hezkuntza eta genero-berdintasuna izeneko partidan gastuei 50.000 euro gehitzekoa. Xedetzat du “Skolae programa orokortzeko bultzada ematea”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. EH Bilduk aurkeztu du. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren kontrako botoarekin onetsi da.

 

- Zuzenketa, gastuei 80.000 euro gehitzekoa, Arbizuko Udalarentzako transferentzia, 0-3 urteko haurrentzako ikastetxearen eraikuntzaren zorra ordaintzeko izeneko partida zabalgarri berrirako. Hezkuntza Departamentuak 144.235,46 euro ditu ordaindu gabe 2008ko dirulaguntzatik, eta zor horren zenbatekoa murriztu nahi da, Udalak interes handiko kreditu bat eskatu behar izan baitu berari aurre egiteko”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. Geroa Baik eta EH Bilduk aurkeztu dute. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, gastuei 30.000 euro gehitzekoa, Erronkariko ikastetxe publiko berrian argindar hargunea egiteko obrak izeneko partida berrirako, urbanizazioa burutu ahal izateko. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. Geroa Baik eta EH Bilduk aurkeztu dute. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, Tuterako Udalarekiko hitzarmena, Udalaren Musika Kontserbatorioaren funtzionamendurakoa izeneko partidan gastuei 30.000 euro gehitzekoa, “2020-2021 ikasturterako aurreikusten den ikasle kopuruaren gehikuntzaren kostu ekonomikoa bermatze aldera”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. Geroa Baik eta EH Bilduk aurkeztu dute. Aho batez onetsi da.

 

Osasun Departamentua

 

70 zuzenketa eztabaidatu dira (horietatik 6 in voce, zeinetatik 5 Gobernuaren irizpidearen zain gelditu baitira, kredituen edo gastuen gehikuntza dakartelako), eta Batzordeak 12 onetsi ditu, denak ere PSN, Geroa Bai, EH Bildu edota Podemos-Ahal Dugu taldeen eskariz. Guztira 997.000 euro egiten dute. Hauek dira:

 

- Zuzenketa, gastuei 100.000 euro gehitzekoa, Kirurgia-tresnak izeneko partida zabalgarri berrirako. Helburua da “material horren kudeaketa egokia erraztea, behin hondatutakoan ordezpen kontrolatua eskatzen baitu”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. PSNk ,Geroa Baik eta Podemos-Ahal Duguk aurkeztu dute. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, Osasun arloko langile publikoen ikerketa areagotzeko bekak partidan gastuei 35.000 euro gehitzekoa, sistema publikoko ikerketa sustatzeko “babes” gisara. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. Podemos-Ahal Duguk aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, Langileak kontratatzea NOPLOIren proiektu estrategikoetarako izeneko partidan gastuei 250.000 euro gehitzekoa. Helburua da “aurreko urteetako partidari eustea, Amiantoaren Plana, laneko minbizien erregistro berria, enpresei lan-istripuen prebentziorako bisitak egiteko kanpaina eta hainbat esku-hartze komunitario garatzeko”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Joko jardueren gaineko zerga partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. EH Bilduk aurkeztu du. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren kontrako botoarekin onetsi da.

 

- Zuzenketa, Gaixo kronikoek eta adinekoek ariketa fisikoa egiteko programetarako hitzarmena Uharteko Udalarekin izeneko partidan gastuei 30.000 euro gehitzekoa. Asmoa da “bizimodu osasungarria eta ariketa fisikoa sustatzeko ‘Pilulatik kirol-oinetakoetara’ programari eustea, eraginkortasun handia baitu”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. Geroa Baik eta EH Bilduk aurkeztu dute. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren kontrako botoarekin onetsi da.

 

- Zuzenketa, Hirugarrenek egindako beste lan batzuk. Amiantoa kentzeko plana izeneko partidan gastuari 50.000 euro gehitzekoa. Helburua da “Nafarroan Amiantoaren Plan Zuzendariaren ezarpen mailakaturako proiektu pilotuak sustatzea. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Joko jardueren gaineko zerga partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. EH Bilduk aurkeztu du. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren kontrako botoarekin onetsi da.

 

- Zuzenketa, gastuei 40.000 gehitzekoa, Nafarroako Ospitaleguneko jarduerak izeneko partida berria sortzeko. Helburua da “zelula eta ehunekin terapia geniko aurreratuak egiteko erabiltzen den GMP gela edo Gela Zuria hornitzea (jada eraikita dago)”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. Podemos-Ahal Duguk aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, gastuei 200.000 euro gehitzekoa, Tuterako Reina Sofía Ospitaleko inbertsioak aldeztea izeneko partida berria sortzeko. Helburua da “logela eta komun batzuk zaharberritzea”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. PSNk eta Geroa Baik aurkeztu dute. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, Gaixo eta senideen elkarteentzako dirulaguntzak izeneko partidan gastuei 7.000 euro gehitzekoa, lehengo kontsignazioari “gutxiegi” iritzita. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. PSNk aurkeztu du. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren kontrako botoarekin onetsi da.

 

- Zuzenketa, Goizargi Doluan dauden Familien eta Adiskideen Elkartearentzako laguntza izeneko partidan gastuei 60.000 euro gehitzekoa, “langileak kontratatzeko eta pixkanaka tarifak jaisteko”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. Podemos-Ahal Duguk aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, Laguntza ADACENi, garuneko kaltearen alorreko errehabilitazio-jardueretarako izeneko partidan gastuei 10.000 euro gehitzekoa, “egiten dituzten programetako beharrizanak asetze aldera”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. PSNk aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, gastuei 25.000 euro gehitzekoa, Aralar Elkartearentzako laguntza, joko-adikzioari aurrea hartzeko jardueretarako izeneko partida berrirako. “Joko-adikzioaren indize handiei aurre egin nahi zaie, hura murrizten lagun dezaketen elkarteentzako partida bat sortuz”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. PSNk, Geroa Baik, EH Bilduk, Podemos-Ahal Duguk eta I-Ek aurkeztu dute. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren abstentzioarekin onetsi da.

 

- Zuzenketa, gastuei 190.000 euro gehitzekoa, Obrak Pediatriako solairuan izeneko partida berrirako. Helburua da “ospitaleratze baldintzak hobetzea, logeletan bainugela osoa instalatuz, besteak beste”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. PSNk, Geroa Baik, EH Bilduk, Podemos-Ahal Duguk eta I-Ek aurkeztu dute. Aho batez onetsi da.

 

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua

 

58 zuzenketa eztabaidatu dira (horietatik 10 in voce, zeinetatik 1 Gobernuaren irizpidearen zain gelditu baita, kredituen edo gastuen gehikuntza dakarrelako), eta Batzordeak 8 onetsi ditu, denak ere Geroa Bai, EH Bildu edota Podemos-Ahal Dugu taldeen eskariz. Guztira 335.010 euro egiten dute.

 

- Zuzenketa, gastuei 25.000 euro gehitzekoa, Nekazaritza ekologikoko kontrol-ildoa eta ziurtagiriak. NNPEK izeneko partida berria sortzeko, beharrezkoa den aurrekontua “doitze” aldera. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. Podemos-Ahal Duguk aurkeztu du. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren kontrako botoarekin onetsi da.

 

- Zuzenketa, gastuei 65.000 euro gehitzekoa, Animaliak hartzeko Nafarroako Gobernuaren zentroko instalazioetan mantentze- eta hobekuntza-lanak egitea izeneko partida berria sortzeko, “Animalien Babesari buruzko Foru Legea betez”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. EH Bilduk aurkeztu du. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren kontrako botoarekin onetsi da.

 

- Zuzenketa, gastuei 50.000 euro gehitzekoa, NNPEKrekiko hitzarmena. Jatetxe kolektiboen arloko aholkularitza izeneko partida berria sortzeko, “zeren, Garapen Jasangarrirako Helburuekin bat, aholkularitzek funtsezko eginkizuna betetzen baitute aldaketa egiteko eta elikagai ekologikoak sartu ahal izateko”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. EH Bilduk aurkeztu du. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren kontrako botoarekin onetsi da.

 

- Zuzenketa, gastuei 100.000 euro gehitzekoa, CEDERNA-GARALUR toki-ekintzako taldearekiko hitzarmena izeneko partida berria sortzeko, “haren zerbitzuen prestaziorako laguntza gisara”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Joko jardueren gaineko zerga partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. EH Bilduk aurkeztu du. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren kontrako botoarekin onetsi da.

 

- Zuzenketa, gastuei 20.000 euro gehitzekoa, Erriberan airearen kalitateari buruzko azterlanak egitea izeneko partida berria sortzeko. “Erriberako herritarren egiazko eskakizun bat da hori, eskualde bereziki arazotsua baita troposferako ozonoaren helburuei dagokienez. Nahiz eta azken bi urteetan ez den gainditu osasuna babesteko atalasea, lanean jarraitu beharra dago ozonoaren neurketetan ateratako datuak aztertzen eta hobekuntza lerroak planteatzen”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. EH Bilduk aurkeztu du. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren kontrako botoarekin onetsi da.

 

- Zuzenketa, gastuei 10 euro gehitzekoa, Nafarroako Funts Klimatikoa izeneko partida zabalgarri berria sortzeko. Helburua da "Nafarroako Funts Klimatikoa sortzea, berotegi-efektuko gasen isuriak murrizteko neurriak finantzatzea eta osasunean eta ingurumenean duten eragin kaltegarriari aurre egitea; hori guztia, kontuan izanik laster dela onestekoa Klima Aldaketari buruzko Foru Legea”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. EH Bilduk aurkeztu du. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren kontrako botoarekin onetsi da.

 

- Zuzenketa, Parte hartzeko, jasangarritasunerako eta ingurumen-hezkuntzarako gastuak izeneko partidan gastuei 20.000 euro gehitzekoa, Ekologistak Martxan elkartearen ingurumen arloko hezkuntza eta sentsibilizazio ekintzetan laguntze aldera. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. Podemos-Ahal Duguk aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, Parte hartzeko, jasangarritasunerako eta ingurumen-hezkuntzarako gastuak izeneko partidan gastuei 5.000 euro gehitzekoa, “ingurumen-hezkuntzan parte hartzea” sustatze aldera. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. EH Bilduk aurkeztu du. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren kontrako botoarekin onetsi da.

 

- Zuzenketa, gastuei 50.000 euro gehitzekoa, Entitate laguntzaile gisa onarturik dauden animalien babeserako elkarteentzako laguntzak izeneko partida berrirako, “entitate horiek laguntzak eskatu ahal ditzaten”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. PSNk eta Geroa Baik aurkeztu dute. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren kontrako botoarekin onetsi da.

 

Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentua

 

41 zuzenketa eztabaidatu dira (horietatik 7 in voce aurkeztu dira), eta Batzordeak 13 onetsi ditu, denak ere PSN, Geroa Bai, EH Bildu eta Podemos-Ahal Dugu taldeen eskariz. Guztira 1.147.000 euro egiten dute.

 

- Zuzenketa, gastuei 50.000 euro gehitzekoa, ACANentzako ekarpena ibilgailuen sektorearen eraldaketa dinamizatzeko, ibilgailu elektrikoa helburu izeneko partida berrirako, kluster horrentzako babes modura, “ibilgailu elektrikoak sustatzen ari baita klima aldaketaren kontrako borrokaren esparruan, gas kutsatzaileen isuriaren murrizketatik abiaturik”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. Geroa Baik aurkeztu du. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren kontrako botoarekin onetsi da.

 

- Zuzenketa, gastuei 75.000 euro gehitzekoa, Garesko Udala. Zubi erromanikoaren eta inguruaren LED argiztapena izeneko partida berrirako. Helburua da “kutsatzen ez duen teknologia efizientea sustatzea, baita Toda Erreginaren pasealekuan dauden luminarietan ere”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. Geroa Baik aurkeztu du. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren kontrako botoarekin onetsi da.

 

- Zuzenketa, gastuei 190.000 euro gehitzekoa, Nasuvinsarentzako transferentzia, Andosillako industrialdeko obretarako eta urbanizaziorako izeneko partida berrirako. Helburua da “azpiegitura hobetuko duen bide bat eraikitzea, industrialdeko laugarren fasearen barnean”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. PSNk aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, gastuei 15.000 euro gehitzekoa, Nafarroako Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Sarearekiko hitzarmena, ekonomia sozialaren arloko aholkularitzarako izeneko partida berrirako. Ekonomia sozialeko gaiei buruzko laguntza eta aholkularitza lanetarako erabiliko da. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. Podemos-Ahal Duguk aurkeztu du. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren kontrako botoarekin onetsi da.

 

- Zuzenketa, gastuei 40.000 euro gehitzekoa, Vianako Udala. Turismo-bulegoa zaharberritzea izeneko partida berrirako. Helburua da “oraingo bulego zaharkituaren ordez, irudiaren aldetik ere egungo eskariari dagokion moduko bulego bat edukitzea”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. PSNk aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, gastuei 250.000 euro gehitzekoa, Altsasuko Ibarrea industrialdeko uren saneamenduaren bigarren fasea izeneko partida berrirako. Helburua da “jada eginda dagoen instalazioa NILSAren hustubide nagusiarekin konektatzea, enpresetako ur beltzak Altzania ibaira ez isurtzeko”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. Geroa Baik aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, gastuei 50.000 euro gehitzekoa, Lizarrako Udala. Enpresa-haztegia handitzea izeneko partida berrirako. Asmoa da “enpresa-haztegia handitzeko proiektua (eraikin berri bat egitekoa) adjudikatu eta gauzatzea, eskari handia dagoelako eta zalantzarik gabe lagungarria izanen delako ekintzaileak sustatzeko eta kalitatezko enplegua sortzeko, desindustrializazioak eta langabeziak gogor astindutako zona honetan”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. Geroa Baik aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, gastuei 2.000 euro gehitzekoa, Adimen artifizialaren Fundazioa izeneko partida berrirako; horren bidez programa bat garatuko da eta boluntarioek aplikatuko dute eremu informaletan. Horrela erraztu egin nahi dira bokazio teknikoak eta oinarrizko ezagutza baliagarriak, enplegagarritasuna eta, horrekin batera, lehiakortasuna handitzeko gai direnak”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. Geroa Baik aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, gastuei 10 euro gehitzekoa, Nasuvinsarekiko hitzarmena. Legasako industrialdea handitzea izeneko partida zabalgarri berrirako. Asmoa da “Legasako industrialdean Arcelor Mital-en jabetzakoak diren 30.000 metro karratuak aktibatzea. Nafarroako Gobernuak dagoeneko hasi ditu elkarrizketak, eta Nafarroako Parlamentuak babesa eman dio ebazpen baten bitartez”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. EH Bilduk aurkeztu du. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren kontrako botoarekin onetsi da.

 

- Zuzenketa, Lan-arriskuen prebentziorako jarduketak. Sektorearteko akordioa sinatu duten erakundeak izeneko partidan aurrekontu-zuzkidura kentzekoa, ekimenaren titularrak “aurkeztutako beste zuzenketa batzuekin bat etorriz”. EH Bilduk aurkeztu du. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren kontrako botoarekin onetsi da.

 

- Zuzenketa, Sindikatu-zentralei egindako transferentziak, ordezkagarritasunaren araberakoak izeneko partidan gastuei 309.575 euro gehitzekoa. Ekarpen horiek “hobetzea” du xede. Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuaren Lan-arriskuen prebentziorako jarduketak. Sektorearteko akordioa sinatu duten entitateak partidaren kargura finantzatuko da. EH Bilduk aurkeztu du. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren kontrako botoarekin onetsi da.

 

- Zuzenketa, Enpresaburuen elkarteentzako transferentziak, haien ordezkagarritasunaren arabera. CEN izeneko partidan gastuei 90.425 euro gehitzekoa. Ekarpen horiek “hobetzea” du xede. Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuaren Lan-arriskuen prebentziorako jarduketak. Sektorearteko akordioa sinatu duten entitateak partidaren kargura finantzatuko da. EH Bilduk aurkeztu du. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren kontrako botoarekin onetsi da.

 

- Zuzenketa, gastuei 75.000 euro gehitzekoa, Enpresaburuen elkarteentzako transferentziak, haien ordezkagarritasunaren arabera. CEN izeneko partida berrirako. Helburua da “aurrekontu-lerro osagarri bat gaitzea, saltoki txikiei lekua emanen diena ekonomia digitalean, merkatarien elkarteak eskatzen duen bezala”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. EH Bilduk aurkeztu du. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren kontrako botoarekin onetsi da.

 

Eskubide Sozialetako Departamentua

 

120 zuzenketa eztabaidatu dira (horietatik 17 in voce aurkeztu dira), eta Batzordeak 23 onetsi ditu, denak ere PSN, Geroa Bai, EH Bildu edota Podemos-Ahal Dugu taldeen eskariz. Guztira 1.953.721 euro egiten dute.

 

- Zuzenketa, Kotizaziorik gabeko pentsioak izeneko partidan gastuei 200.000 euro gehitzekoa, “ez delako nahikoa hasierako kontsignazioa, kontuan izanik eskabideen kopuruan eta emandako zenbatekoetan izandako gehikuntza”. Eskubide Sozialetako Departamentuaren Errenta bermatua jasotzen dutenak kontratatzeko pizgarriak. Konferentzia Sektoriala partidaren kargura finantzatuko da. PSNk ,Geroa Baik eta Podemos-Ahal Duguk aurkeztu dute. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren kontrako botoarekin onetsi da.

 

- Zuzenketa, PFEZaren % 0,7ko funtsa. Diru-laguntzak bazterketa sozialaren eta gutxiengo etnikoak sustatzearen arloetako entitateentzat izeneko partidan gastuei 10.000 euro gehitzekoa, hasierako zuzkidura “ez delako nahikoa”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. PSNk aurkeztu du. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren abstentzioarekin onetsi da.

 

- Zuzenketa, Gaz Kalo elkartearentzako dirulaguntza. Ijitoen elkarteen jarduketa federatiboak izeneko partidan 10.000 euro gehitzekoa, erakunde horrek “sustapen lanean jarraitu ahal dezan eta jarduketa gehiago egin ditzan”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. PSNk aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, ANARASDentzako dirulaguntza, Nafarroako saharar ordezkaritzaren egitura sustengatzeko izeneko partidan gastuei 5.000 euro gehitzekoa, Fronte Polisarioaren Nafarroako Ordezkaritzak, ANARASDen bidez, “autonomia handiagoa izan dezan bere funtzionamenduan”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. Navarra Sumak, PSNk, Geroa Baik, EH Bilduk, Podemos-Ahal Duguk eta I-Ek aurkeztu dute. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, Irisgarritasun osorako Eunaterekiko hitzarmenerako dirulaguntza izeneko partidan gastuei 11.000 euro gehitzekoa. Helburua da “zerbitzuen eskariaren gehikuntzari erantzutea, ikus-entzunezko edukiei (azpitituluak eta zeinu-hizkuntza) eta ekitaldi publikoetako arretari dagokienez”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. PSNk eta Geroa Baik aurkeztu dute. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren abstentzioarekin onetsi da.

 

- Zuzenketa, Irisgarritasun osorako Eunaterekiko hitzarmenerako dirulaguntza izeneko partidan gastuei 9.000 euro gehitzekoa. Helburua da “zerbitzuen eskariaren gehikuntzari erantzutea, ikus-entzunezko edukiei (azpitituluak eta zeinu-hizkuntza) eta ekitaldi publikoetako arretari dagokienez”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. PSNk eta Podemos-Ahal Duguk aurkeztu dute. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren abstentzioarekin onetsi da.

 

- Zuzenketa, Irisgarritasun osorako Eunaterekiko hitzarmenerako dirulaguntza izeneko partidan gastuei 5.000 euro gehitzekoa. Helburua da “irisgarritasunaren arloko eskariaren hazkundeari erantzutea”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. PSNk aurkeztu du. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren abstentzioarekin onetsi da.

 

- Zuzenketa, CERMINekiko hitzarmena. Desgaitasuna duten pertsonei laguntza emateko programa izeneko partidan gastuei 25.000 euro gehitzekoa, “CERMINek arlo horretan egiten dituen jarduketetan laguntzeko”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. EH Bilduk, Podemos-Ahal Duguk eta I-Ek aurkeztu dute. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren abstentzioarekin onetsi da.

 

- Zuzenketa, gastuei 500.000 euro gehitzekoa, Esku-hartze sozialerako eta lan-baldintzak hobetzeko hitzarmena izeneko partida berrirako, “beharrezkoa baita dekretua egokitzeko, hitzarmenen hurrengo berriztapenari begira”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. PSNk eta EH Bilduk aurkeztu dute. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren abstentzioarekin onetsi da.

 

- Zuzenketa, gastuei 60.000 euro gehitzekoa, ANFASentzako dirulaguntza. Eskualdeetako zeharkako zerbitzuei lotutako gastuak izeneko partida berrirako, “erabiltzaileen eta haien senitartekoen eskariaren hazkundeari erantzuteko”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. Geroa Baik eta Podemos-Ahal Duguk aurkeztu dute. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, gastuei 10.000 euro gehitzekoa, ANFASentzako dirulaguntza. Eskualdeetako zeharkako zerbitzuei lotutako gastuak izeneko partida berrirako, “erabiltzaileen eta haien senitartekoen eskariaren hazkundeari erantzuteko”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. PSNk eta EH Bilduk aurkeztu dute. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, Adingabeentzako arreta izeneko partidan gastuei 300.000 euro gehitzekoa, arlo horretako “beharrak asetze aldera”. Eskubide Sozialetako Departamentuaren Gaixotasun mentalerako zentroen kudeaketa partidaren kargura finantzatuko da. PSNk, Geroa Baik, EH Bilduk eta Podemos-Ahal Duguk aurkeztu dute. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren abstentzioarekin onetsi da.

 

- Zuzenketa, PFEZaren % 0,7ko funtsa. Dirulaguntzak bazterketa sozialaren eta gutxiengo etnikoak sustatzearen arloetako entitateentzat izeneko partidan gastuei 10.000 euro gehitzekoa, “presoentzako edo preso ohientzako gizarte- eta hezkuntza-jarduketen deialdiak egin ahal izateko, halako moduan non 160.000 euro gordeko baitira horretarako, eta gehienez ere 90.000 euro eskatu ahalko baitira”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. PSNk, Geroa Baik, EH Bilduk, Podemos-Ahal Duguk eta I-Ek aurkeztu dute. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren abstentzioarekin onetsi da.

 

- Zuzenketa, Pobreziaren eta gizarte bazterkeriaren aurkako Sarearentzako dirulaguntza izeneko partidan gastuei 25.000 euro gehitzekoa. Helburua da “entitate horrek pobreziaren eta bazterketaren arloan egiten duen lana sustatzen jarraitzea”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. PSNk, Geroa Baik, EH Bilduk, Podemos-Ahal Duguk eta I-Ek aurkeztu dute. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, Laneratze Programarako dirulaguntza izeneko partidan gastuei 10.000 euro gehitzekoa. Asmoa da “Nafarroako ijitoen artean enplegu normalizaturako irispidea eta lan-prekarietatearen murrizketa sustatzea Tuteran”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. Podemos-Ahal Duguk aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, gastuei 10.000 euro gehitzekoa, Bakardadea Nafarroan azterlana, etxeko laguntza zerbitzua sendotzeari begira izeneko partida berrirako. Asmoa da “bakarrik bizi diren pertsonen eta etxeko laguntza soziosanitarioaren erabiltzaileen profila ezagutzea, zerbitzua egokitzeko, zer beharrizan estaltzen ez diren zehaztu ondoren”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. EH Bilduk aurkeztu du. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren kontrako botoarekin onetsi da.

 

- Zuzenketa, Aldi baterako kontratatutako langileen ordainsariak izeneko partidan gastuei 418.721 euro gehitzekoa. Helburua da “El Vergel egoitzan langileak kontratatzea, egoitzako arreta homogeneizatzeko (zaintzaileak eta erizainak), pertsona erdigunean kokatzen duen arreta-eredu integrala ezartzeko, mendekotasuna duten pertsonen kopuruaren gehikuntzari erantzuteko, eta 10 toki gehiagorekin okupazio osoa lortzeko”. Eskubide Sozialetako Departamentuaren Zerbitzuari lotutako laguntzak partidaren kargura finantzatuko da. PSNk ,Geroa Baik eta Podemos-Ahal Duguk aurkeztu dute. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren kontrako botoarekin onetsi da.

 

- Zuzenketa, gastuei 150.000 euro gehitzekoa, Komunitateko etxebizitzaren ‘nire etxea’ proiektua, Tuteran laguntza-premia handiak dauzkaten desgaituentzakoa izeneko partida berrirako. Helburua da “egoitzen ordezko bizileku aukerak izateko aurrerapausoak ematea, oraingoan Tuteran gauzatuko den proiektu pilotu baten bitartez, Erriberan eskari handia baitago”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. EH Bilduk aurkeztu du. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren abstentzioarekin onetsi da.

 

- Zuzenketa, ASORNArentzako dirulaguntza, pertsona gorren irisgarritasuna sustatzeko izeneko partidan gastuei 15.000 euro gehitzekoa, entitate horrentzako “babes” gisara. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. Podemos-Ahal Duguk aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, Down Sindromea Elkartearekiko hitzarmena, desgaitasun intelektuala duten pertsonentzako lanerako ikastegirako izeneko partidan gastuei 34.000 euro gehitzekoa. Xedea da “kontratazio gehiago egin ahal izatea, lanerako zentro hori handitzeak sortutako beharrizanak asetzeko, 36 erabiltzaile izatetik 44 izatera igaroko baita”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. Geroa Baik, EH Bilduk eta Podemos-Ahal Duguk aurkeztu dute. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren abstentzioarekin onetsi da.

 

-Zuzenketa, ANAIFekiko hitzarmena, neurodibertsitate soziofuntzionala duten gazteentzako tutoretzapeko etxebizitza proiektua garatzeko izeneko partidan gastuei 10.000 euro gehitzekoa, “entitate horrek kudeatzen duen etxebizitza domotizatuan lan egiten duten hiru pertsonen zuzeneko kontratazioari lotutako gastu-gehikuntza finantzatzeko”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. Geroa Baik eta Podemos-Ahal Duguk aurkeztu dute. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, LARESekiko hitzarmena izeneko partidan gastuei 10.000 euro gehitzekoa, “pertsona erdigunean kokatzen duen arreta-ereduari buruzko prestakuntza tailerrak egiteko; LARESen erronka da hori, eta Gobernuak sustatu egiten du, pixkanaka egoitza guztietan ezar dadin”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. Geroa Baik aurkeztu du. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren kontrako botoarekin onetsi da.

 

- Zuzenketa, ELKARKIDE: nahasmendu mental larria duten pertsonentzako orientazio eta akonpainamendu soziolaboraleko zerbitzua izeneko partida berrian gastuei 116.000 euro gehitzekoa, “martxan jartzeko zerbitzu hori, zeinak barnean hartzen dituen baita zaurgarritasun sozialari lotutako nahasmendu mental arrunta duten pertsonak ere”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. Geroa Baik aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

Kultura eta Kirol Departamentua

 

119 zuzenketa eztabaidatu dira (horietatik 26 in voce aurkeztu dira), eta Batzordeak 46 onetsi ditu, denak ere PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu edota I-E taldeen eskariz. Guztira 2.930.486 euro egiten dute.

 

- Zuzenketa, gastuei 8.990 euro gehitzekoa, Amado Alonso fundazioarekiko hitzarmena izeneko partida berrirako. Helburua da “Amado Alonsoren oroimenez Literatura Kritikako Saria antolatzea”. Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuaren Obrak Nafarroako Jauregian eta beste eraikin instituzional batzuetan partidaren kargura finantzatuko da. PSNk aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, gastuei 40.000 euro gehitzekoa, Nafarroako Kulturaren Behatokia sortu eta abian jartzea izeneko partida berrirako. “2017-2023 aldirako Nafarroako Kulturaren Plan Estrategikoarekin bat etorriz, garapen ekonomiko eta sozialaren ardatzean kultura kokatuko duen erakunde bat sortu nahi da, sorkuntza-sektoreen ezagutza hobea abiapuntutzat harturik”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. Geroa Baik aurkeztu du. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren kontrako botoarekin onetsi da.

 

- Zuzenketa, gastuei 5.000 euro gehitzekoa, Aurizko Udalarekiko hitzarmena, Zaldua aztarnategiaren proiekturako izeneko partida berrirako. Helburua da “lanei jarraipena ematea Astorga eta Bordele lortzen zituen Pirinioetako galtzadaren inguruetan dagoen erromatarren garaiko aztarnategian”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. Podemos-Ahal Duguk aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, Udaletako kultur ekintzetarako laguntzak izeneko partidan gastuei 55.000 euro gehitzekoa, “toki entitateen kultur egitarauen kopurua handitu eta kalitatea hobetzeko”. Kultura eta Kirol Departamentuaren NICDO. Kultur programazioa Navarra Arenan partidaren kargura finantzatuko da. PSNk, Geroa Baik, EH Bilduk eta Podemos-Ahal Duguk aurkeztu dute. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, gastuei 150.000 euro gehitzekoa, Udal eraikina zaharberritzea bertan Arroizko gune soziokulturala paratzeko izeneko partida berrirako. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. PSNk aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, gastuei 65.000 euro gehitzekoa, Nafarroako Abesbatzen Elkartea izeneko partida berrirako. Helburua da “musika sustatzen eta kantariak trebatzen lagundu, koruen irudia indartu eta haien proiektuak eta jarduerak bideratzea”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. Geroa Baik eta Podemos-Ahal Duguk aurkeztu dute. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, gastuei 95.000 euro gehitzekoa, Tafallako Kultur Etxea - Kulturgunearen ingurua. Sarbideak eta aparkalekua. Inguru hori “hobetzea” da helburua. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. Geroa Baik eta EH Bilduk aurkeztu dute. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren abstentzioarekin onetsi da.

 

- Zuzenketa, gastuei 15.000 euro gehitzekoa, Milagroko kulturgunean berokuntza aldatzea izeneko partida berrirako, “arazoak konpontzeko eta efizientzia energetikoa handitzeko”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. PSNk aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, gastuei 10.000 euro gehitzekoa, Parte hartzeko prozesu baten bitartez Arte Garaikidearen Plana egitea izeneko partida berrirako, arlo horretako “plangintza koherente, ireki eta eraginkorra” helburu. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. Geroa Baik eta EH Bilduk aurkeztu dute. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren kontrako botoarekin onetsi da.

 

- Zuzenketa, gastuei 75.000 euro gehitzekoa, Sustraiak: kultur entitateetako laguntzak, kultura ondare immaterialaren arloko proiektuetarako izeneko partida berrirako. Arrazoia zera da, “Kultura Herrikoiaren Bulegoa kendu dela Kultur Ekintza Zerbitzuan, eta Ondare Etnologiko eta Immaterialaren Bulegoa sortu dela Museoen Zerbitzuan”. Kultura eta Kirol Departamentuaren Sustraiak: kultur entitateentzako laguntzak, herri kultura hedatu eta zabaltzekoak partidaren kargura finantzatuko da. PSNk ,Geroa Baik eta Podemos-Ahal Duguk aurkeztu dute. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren kontrako botoarekin onetsi da.

 

- Zuzenketa, Liburutegi-hedapenaren proiekturako ibilgailu bat erostea izeneko partidan gastuei 45.000 euro gehitzekoa. Bibliobusaren bitartez “Estellerriko herri txikietara zabaldu nahi da liburutegi-zerbitzua”. Kultura eta Kirol Departamentuaren NICDO. Kultur programazioa Navarra Arenan partidaren kargura finantzatuko da. PSNk, Geroa Baik, EH Bilduk eta Podemos-Ahal Duguk aurkeztu dute. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, Nafarroako Errege Artxibo Nagusiko erabiltzaileen kudeaketa izeneko partidan gastuei 15.000 euro gehitzekoa. Helburua da “kudeaketa indartu eta hobetzea, ekipamendu publiko horrek inoizko erabiltzaile kopururik handiena izan baitzuen 2019an”. Kultura eta Kirol Departamentuaren NICDO. Obra eta instalazioak Nafarroako Errege Artxibo Nagusian partidaren kargura finantzatuko da. PSNk aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, Artxibo Administratiboaren antolaketa eta inbentarioa partidari izena aldatzekoa. Artxibo Garaikidearen antolaketa eta inbentarioa izena jarriko zaio. Horrela “artxibo konplexuagoa sortu nahi da, Gobernuaren zati ofizialarekin batera norbanako eta erakundeen dohaintzak jasoko dituena, Nafarroako errealitatea erakutsiko duen memoria eratzeko, dokumentuen kontserbazioaren bitartez”. PSNk ,Geroa Baik eta Podemos-Ahal Duguk aurkeztu dute. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, Birmoldaketak zentro berekietan izeneko partidan gastuei 450.000 euro gehitzekoa. “Beste 250.000 euro bideratuko dira Guelbenzu zentrora, abenduko ekaitzak eragindako kalteen ondorioz estalkia aldatzeko gastuei aurre egiteko”. Kultura eta Kirol Departamentuaren NICDO: kirol azpiegituren kudeaketa partidaren kargura finantzatuko da. PSNk, Geroa Baik, EH Bilduk eta Podemos-Ahal Duguk aurkeztu dute. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, gastuei 18.000 euro gehitzekoa, Cortesko kirol instalazioen egokitzapena, hobekuntzak eta eraikuntza izeneko partida berrirako. Asmoa da “kiroldegian larrialdietako irteera bat egitea eta erretako luminarien ordez kontsumo txikikoak jartzea”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. PSNk aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, gastuei 200.000 euro gehitzekoa, Soropil artifiziala Murchanteko futbol-zelaia izeneko partida berrirako, “belar naturala kentzeko, oso egoera txarrean baitago”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. PSNk aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, gastuei 150.000 euro gehitzekoa, Arguedasko kirol instalazioen egokitzapena, hobekuntzak eta eraikuntza izeneko partida berrirako, “zenbait hobekuntza” egiteko. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. PSNk aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, gastuei 50.000 euro gehitzekoa, Fontellasko kirol instalazioak izeneko partida berrirako, “zenbait zaharberritze-lan” egiteko. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. PSNk aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, gastuei 50.000 euro gehitzekoa, Mendabiako futbol zelaiko aldagelak eraberritzea izeneko partida berrirako, “zenbait zaharberritze-lan” egiteko. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. PSNk aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, gastuei 25.000 euro gehitzekoa, Erriberriko udal igerilekuetako aldagelak zaharberritzea izeneko partida berrirako, “erabiltzaileei zerbitzu hobea” eskaini ahal izateko. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. PSNk aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, gastuei 79.506 euro gehitzekoa, POCTEFA Belarouat FNDME proiekturako dirulaguntza izeneko partida berrirako. Helburua da 2019ko 240.848 euroetara iristea. Urte horretan “ordaindu gabe utzi ziren 79.5050,53 euro, Ogasun Departamentuak hala gomendatuta; hark, guztizko gasturako dirulaguntza eman ordez, Mendi Kirol eta Eskalada Federazioak aurkeztutako gastuen % 25 diruz laguntzea hobetsi zuen”. Kultura eta Kirol Departamentuaren NICDO: kirol azpiegituren kudeaketa partidaren kargura finantzatuko da. PSNk, Geroa Baik, EH Bilduk eta Podemos-Ahal Duguk aurkeztu dute. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, gastuei 15.000 euro gehitzekoa, Kirol Txartela izeneko partida berrirako, “Lizarran eta Aiegin harrera ona izan duen programa hori beste udalerri batzuetara hedatzeko”. Kultura eta Kirol Departamentuaren NICDO: kirol azpiegituren kudeaketa partidaren kargura finantzatuko da. PSNk, Geroa Baik, EH Bilduk eta Podemos-Ahal Duguk aurkeztu dute. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, Remonte Euskal Jai Berri fundazioa izeneko partidan gastuei 20.000 euro gehitzekoa, “Lizarran eta Aiegin harrera ona izan duen programa hori beste udalerri batzuetara hedatzeko”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. Geroa Baik aurkeztu du. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren kontrako botoarekin onetsi da.

 

- Zuzenketa, Indurain Sari Nagusirako dirulaguntza. Lizarrako Txirrindularitza Elkartea izeneko partidan gastuei 4.990 euro gehitzekoa. Zuzkidura hobetu eginen da, zeren “UCIk kategoriaz igo baitu proba hori, urte osoan Nafarroan egiten den proba profesional bakarra. Kultura eta Kirol Departamentuaren Ariketa fisikoa eta osasuna sustatzeko jarduerak partidaren kargura finantzatuko da. PSNk aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, gastuei 10.000 euro gehitzekoa, Laxoa Elkartearentzako dirulaguntza izeneko partida berrirako, laxoa sustatzeko, interes kulturaleko ondasuna baita. “Baztanen eta Malerrekan baizik praktikatzen ez den modalitate hori indartu eta sustatu egin nahi da, materiala erosteko eta informazio-panelak paratzeko laguntza emanez”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. PSNk aurkeztu du. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren kontrako botoarekin onetsi da.

 

- Zuzenketa, gastuei 120.000 euro gehitzekoa, Uharteko Zentroarekiko hitzarmena, Arte Ederretako unibertsitate arteko masterra egiteko, NUP-EHUrekin lankidetzan izeneko partida berrirako. Asmoa da “ikasketa berekien ‘Zero Azpitik’ programa master bilakatzea, arte-agenteen prestakuntzan dagoen hutsunea betetzeko”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. EH Bilduk aurkeztu du. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren kontrako botoarekin onetsi da.

 

- Zuzenketa, gastuei 40.000 euro gehitzekoa, Nafarroako Editore Independenteen Elkartearekiko Hitzarmena partida berrirako. Helburua da "bultzada ematea haiek antolatzen duten azokari eta, horrenbestez, kultur sustapenari". Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. PSNk, Geroa Baik, EH Bilduk, Podemos-Ahal Duguk eta I-Ek aurkeztu dute. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, Vianako harresietako argiztapena izeneko partida berrian gastuei 125.000 euro gehitzekoa, “herri horretako historia eta kultura ondarea sustatze aldera”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. PSNk aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, gastuei 80.000 euro gehitzekoa, Eslabako Udalarekiko hitzarmena, Santa Crizen esku hartzeko eta erakusketa iraunkorrerako izeneko partida berrirako, “aztarnategia egokiro kudeatze aldera”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. EH Bilduk aurkeztu du. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren abstentzioarekin onetsi da.

 

- Zuzenketa, Nafarroako Antzokien Sarea Elkartearentzako dirulaguntza izeneko partidan gastuei 15.000 euro gehitzekoa, “antzerki ikuskizunak herritar guztien eskura jartzeko”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. EH Bilduk aurkeztu du. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren kontrako botoarekin onetsi da.

 

- Zuzenketa, Uharteko Arte Garaikideko Zentroa. Inbertsioak izeneko partidan gastuei 10.000 euro gehitzekoa, “zentroa baldintza duinetan erabili ahal izan dadin laguntzen jarraitzeko”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. Podemos-Ahal Duguk aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, Iruñeko Orfeoiarentzako dirulaguntza. Funtzionamendu gastuak izeneko partidan gastuei 45.000 euro gehitzekoa, “2019ko zenbatekoaren parera iristeko”. Partida beraren kargura finantzatuko da. Geroa Baik eta Podemos-Ahal Duguk aurkeztu dute. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, Mendabiako Kultur Etxea izeneko partidan gastuei 72.000 euro gehitzekoa, lehengo zenbatekoari “gutxiegi” iritzita. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. PSNk aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, gastuei 70.000 euro gehitzekoa, Geltokirekiko hitzarmena, kultur jarduerak sustatzeko izeneko partida berrirako, “elkartasunezko gizarte-ekonomiari, elikadura-subiranotasunari eta kulturari begira”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. EH Bilduk aurkeztu du. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren kontrako botoarekin onetsi da.

 

- Zuzenketa, gastuei 15.000 euro gehitzekoa, Vianako San Frantzisko eliza desakralizatuaren proiektua izeneko partida berrirako, “herrian kultura sustatzen jarraitzea” helburu. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. PSNk aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, gastuei 75.000 euro gehitzekoa, Gaztelu Elkartearekiko hitzarmena, Amaiurko Bisita-zentrorako proiektu museologiko bat idazteko izeneko partida berrirako. Xedea da “Amaiurko gazteluaren hondarren eta Baztango kultura eta natura ondarearen balioa nabarmentzen laguntzea”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. Geroa Baik aurkeztu du. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren kontrako botoarekin onetsi da.

 

- Zuzenketa, gastuei 65.000 euro gehitzekoa, Berako Udalarekiko hitzarmena, Ondare-baliabideen Gunerako izeneko partida berrirako “proiektua bultzatze aldera”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. EH Bilduk aurkeztu du. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren kontrako botoarekin onetsi da.

 

- Zuzenketa, gastuei 40.000 euro gehitzekoa, Henri Lenaerts Fundazioarekiko hitzarmena, Irurren erabilera anitzeko toki bat (estalia) prestatzeko obretarako izeneko partida berrirako. Horrela “bisitariak hartu eta solasaldiak, tailerrak eta bestelako jarduerak antolatu ahalko dira”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. Geroa Baik aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, gastuetako Artxibo Administratiboa mantentzea partidari izena aldatzekoa. Artxibo Garaikidea mantentzea izena jarriko zaio. PSNk ,Geroa Baik eta Podemos-Ahal Duguk aurkeztu dute. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, gastuetako Artxibo Administratiboko lokaletako obrak eta instalazioak partidari izena aldatzekoa. Artxibo Garaikideko lokaletako obrak eta instalazioak izena jarriko zaio. PSNk ,Geroa Baik eta Podemos-Ahal Duguk aurkeztu dute. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, gastuetako Artxibo Administratiboko sistemaren kudeaketa partidari izena aldatzekoa. Artxibo Garaikideko sistemaren kudeaketa izena jarriko zaio. PSNk ,Geroa Baik eta Podemos-Ahal Duguk aurkeztu dute. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, gastuei 150.000 euro gehitzekoa, Lodosako Udalaren futbol-zelaiko soropila ordeztu-berritzea izeneko partida berrirako. Soropil hori “2008an jarri zen, eta amaitu zaio bizitza baliagarria”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. Geroa Baik aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, gastuei 150.000 euro gehitzekoa, Villatuertako futbol-zelaian soropil artifiziala jartzea izeneko partida berrirako, “hondatuta dagoelako”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. PSNk aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, gastuei 125.000 euro gehitzekoa, Milagroko kiroldegiaren eremua eraberritzea izeneko partida berrirako, “erabiltzaileei zerbitzu hobea” eskaini ahal izateko. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. PSNk aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, gastuei 75.000 euro gehitzekoa, Vianako Printzea Kirolguneko futbol-zelaiko aldagelak egitea izeneko partida berrirako. Helburua da “eskariaren gehikuntzaren ondorioz instalazioak egokitzea, baita irisgarritasun aldetik ere”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. Geroa Baik aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, Remonte Euskal Jai Berri fundazioa izeneko partidan gastuei 7.000 euro gehitzekoa, “erremonte eskola sortzeko”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. Podemos-Ahal Duguk aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

Herritarrekiko Harremanetako Departamentua

 

40 zuzenketa eztabaidatu dira (horietatik 6 in voce aurkeztu dira), eta Batzordeak 22 onetsi ditu, denak ere PSN, Geroa Bai, EH Bildu eta Podemos-Ahal Dugu taldeen eskariz. Guztira 881.000 euro egiten dute.

 

- Zuzenketa, Toki entitateetako dirulaguntzak, Memoriaren, biktimen eta giza eskubideen alorreko jarduketetarako izeneko partidan gastuei 10.000 euro gehitzekoa. Partida hori handitu eginen da “proiektu gehiago biltzeko; besteak beste, Inkisizioaren garaian Zugarramurdin zigortutako emakumeen ingurukoa”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. Geroa Baik eta EH Bilduk aurkeztu dute. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren kontrako botoarekin onetsi da.

 

- Zuzenketa, Nafarroako Memoriaren Institutuaren dokumentu eta ikus-entzunezkoen Zentroa izeneko partidan gastuei 25.000 euro gehitzekoa. Helburua da “Nafarroako antimilitarismoaren eta intsumisioaren artxiboa sortzen hastea, Parlamentuak eskatu bezala, 2018an horretarako ebazpen bat onetsi baitzuen”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. PSNk eta EH Bilduk aurkeztu dute. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren kontrako botoarekin onetsi da.

 

- Zuzenketa, gastuei 10.000 euro gehitzekoa, Jaso Fundazioarekiko hitzarmena izeneko partida berrirako. Helburua da “fundazioaren jardueren bitartez euskara sustatu eta zabaltzea”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. PSNk eta Geroa Baik aurkeztu dute. PSN, Geroa Bai, EH Bildu eta Podemos-Ahal Duguren aldeko botoekin, I-Eren abstentzioarekin eta Navarra Sumaren kontrako botoarekin onetsi da.

 

- Zuzenketa, gastuei 96.000 euro gehitzekoa, Aditech fundazioarekiko hitzarmena, EBko ekimen eta sareetako presentzia aktiboa koordinatzeko izeneko partida berrirako, “azaldutako zereginak eta helburuak garatzeko aproposa” dela uste baita. Herritarrekiko Harremanetako Departamentuaren EBko ekimen eta sareetako presentzia aktiboaren koordinazioa partidaren kargura finantzatuko da. PSNk eta Geroa Baik aurkeztu dute. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, gastuei 40.000 euro gehitzekoa, NUPekiko hitzarmena. Europako proiektuen kudeatzaileen prestakuntza izeneko partida berrirako, “Europako proiektuetan parte hartzen duten operadore nafarrei detektatu zaien beharrizanari erantzuteko”. Herritarrekiko Harremanetako Departamentuaren Europako funtsak eskuratzeko laguntza teknikoa partidaren kargura finantzatuko da. PSNk eta Geroa Baik aurkeztu dute. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, Nafar erbesteratuen arloko jarduerak izeneko partidan gastuei 25.000 euro gehitzekoa, “Nafarroako Memoriaren Institutuaren proiektua bultzatzeko eta 2020an jarduera gehiagori ekin ahal izateko”. Herritarrekiko Harremanetako Departamentuaren Lokalak egokitzea partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Baik aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, Giza eskubideen urratze larrien biktima aitortugabeen arloko jarduketak izeneko partidan gastuei 10.000 euro gehitzekoa. Helburua da “arlo horretako jarduerak sustatzea, partida ez dela nahikoa ikusita”. Herritarrekiko Harremanetako Departamentuaren Lokalak egokitzea partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Baik aurkeztu du. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren kontrako botoarekin onetsi da.

 

- Zuzenketa, Giza eskubideak direla eta sentsibilizatzeko jarduerak izeneko partidan gastuei 25.000 euro gehitzekoa, “jarduera horiek foru lurralde osora helarazteko”. Herritarrekiko Harremanetako Departamentuaren Lokalak egokitzea partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Baik aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, Kontratatutako langileen ordainsariak izeneko partidan gastuei 150.000 euro gehitzekoa. Helburua da “teknikariak kontratatzea, Euskarari buruzko Legea aplikatzearen ondoriozko beharrizan multzoari ekiteko”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. Geroa Baik aurkeztu du. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren kontrako botoarekin onetsi da.

 

- Zuzenketa, Euskararen erabilera sustatu eta harekin sentsibilizatzea izeneko partidan gastuei 35.000 euro gehitzekoa. Xedetzat du “jarduera eskaintza hobetzea”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. Geroa Baik aurkeztu du. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren kontrako botoarekin onetsi da.

 

- Zuzenketa, Euskara udal eremuan garatzeko laguntza-programa izeneko partidan gastuei 30.000 euro gehitzekoa. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. EH Bilduk aurkeztu du. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren kontrako botoarekin onetsi da.

 

- Zuzenketa, Hedabideetan euskararen presentzia sustatzeko laguntzak izeneko partidan gastuei 100.000 euro gehitzekoa. Herritarrekiko Harremanetako Departamentuaren Lokalak egokitzea partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Baik aurkeztu du. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren kontrako botoarekin onetsi da.

 

- Zuzenketa, Irabazi-asmorik gabeko entitateentzako laguntzak, euskara sustatzeko izeneko partidan gastuei 40.000 euro gehitzekoa. Helburua da “gizarte arloan euskara sustatzen jarraitzea, Euskarari buruzko Foru Legeak xedatzen duen bezala”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. EH Bilduk aurkeztu du. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren kontrako botoarekin onetsi da.

 

- Zuzenketa, Topagunea Euskara Elkarteen Federazioarekiko hitzarmena izeneko partidan gastuei 30.000 euro gehitzekoa. “Euskaraldiaren barnean Nafarroan garatu beharreko jarduera guztien antolaketa eta komunikazioa hobetu nahi dira”. Herritarrekiko Harremanetako Departamentuaren Lokalak egokitzea partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Baik aurkeztu du. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren kontrako botoarekin onetsi da.

 

- Zuzenketa, Helduei euskara irakasteko laguntzak izeneko partidan gastuei 100.000 euro gehitzekoa. Asmoa da “euskara ikasi edo euskaraz alfabetatu nahi duten helduentzako irakaskuntza sustatzen jarraitzea, Euskarari buruzko Foru Legeak ezartzen duen bezala”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. EH Bilduk aurkeztu du. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren kontrako botoarekin onetsi da.

 

- Zuzenketa, gastuei 25.000 euro gehitzekoa, Euskal Wikilarien Elkartearekiko hitzarmena izeneko partida berrirako, “Nafarroari buruz Interneten argitaratzen diren edukien kopurua handitu eta kalitatea hobetzeko”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. Geroa Baik eta EH Bilduk aurkeztu dute. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren kontrako botoarekin onetsi da.

 

- Zuzenketa, gastuei 20.000 euro gehitzekoa, Euskarabentura Elkartearekiko hitzarmena izeneko partida berrirako. Helburua da “euskaraz irakasten duten ikastetxeetako gazteen arteko jarduerak sustatzea, bizikidetza, berdintasuna eta ingurumenaren errespetua landu ditzaten”. Herritarrekiko Harremanetako Departamentuaren Lokalak egokitzea partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Baik aurkeztu du. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren kontrako botoarekin onetsi da.

 

- Zuzenketa, gastuei 45.000 euro gehitzekoa, Nafar herritarrak kanpotik itzultzeko plana izeneko partida berrirako, itzuli ahal daitezen, edozein izanda ere haien “egoera ekonomiko edo profesionala”. Herritarrekiko Harremanetako Departamentuaren Lokalak egokitzea partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Baik aurkeztu du. Navarra Suma, PSN, Geroa Bai, EH Bildu eta Podemos-Ahal Dugu taldeen aldeko botoekin eta I-Eren kontrako botoarekin onetsi da.

 

- Zuzenketa, gastuei 20.000 euro gehitzekoa, Kanpoko herritarrekiko jarduerak izeneko partida berrirako. Xedea da “larrialdiak direla eta egoera zailean dauden herrialdeetatik itzuli ahal izatea”. Herritarrekiko Harremanetako Departamentuaren Lokalak egokitzea partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Baik aurkeztu du. PSN, Geroa Bai, EH Bildu eta Podemos-Ahal Dugu taldeen aldeko botoekin eta Navarra Sumaren eta I-Eren kontrako botoekin onetsi da.

 

- Zuzenketa, gastuei 20.000 euro gehitzekoa, DUGUNArekiko hitzarmena, atzerrian kultur jarduerak egiteko izeneko partida berrirako. Xedetzat du “Nafarroako tradizioei eta herri dantzei buruzko kultur proiektu bat sustatzea NEXT estrategiaren barnean”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. Geroa Baik eta EH Bilduk aurkeztu dute. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren kontrako botoarekin onetsi da.

 

- Zuzenketa, gastuei 12.500 euro gehitzekoa, Toki entitateentzako laguntzak, mugaz haragoko eta Europa mailako lankidetzako jarduerei bultzada ematekoak izeneko partida berrirako. Herritarrekiko Harremanetako Departamentuaren Lokalak egokitzea partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Baik aurkeztu du. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren abstentzioarekin onetsi da.

 

- Zuzenketa, gastuei 12.500 euro gehitzekoa, Toki entitateentzako laguntzak, mugaz haragoko eta Europa mailako lankidetzako jarduerei bultzada ematekoak izeneko partida berrirako. Herritarrekiko Harremanetako Departamentuaren Lokalak egokitzea partidaren kargura finantzatuko da. Geroa Baik aurkeztu du. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren abstentzioarekin onetsi da.

 

Migrazio Politiketako Departamentua

 

48 zuzenketa eztabaidatu dira (horietatik 6 in voce aurkeztu dira), eta Batzordeak 12 onetsi ditu, denak ere PSN, Geroa Bai, EH Bildu eta Podemos-Ahal Dugu taldeen eskariz. Guztira 325.000 euro egiten dute.

 

- Zuzenketa, gastuei 20.000 euro gehitzekoa, Abusuak pairatu dituzten Haurren Elkartearekiko hitzarmena izeneko partida berrirako, “salaketen eta aholkularitzaren arloko jarduketak garatzeko”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. PSNk eta Podemos-Ahal Duguk aurkeztu dute. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, gastuei 10.000 euro gehitzekoa, Gezurren aurkako IKTko tresna izeneko partida berrirako. Gobernuak “diskurtso arrazista eta xenofoboen” kontra erabil dezan sortutako tresna da. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. PSNk eta Podemos-Ahal Duguk aurkeztu dute. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, gastuei 30.000 euro gehitzekoa, Nafarroako Medikuntzaren Instituturako laguntza-zerbitzuak izeneko partida berrirako. Helburua da “autopsietako laguntzaileen lan zama arintzea, hileta enpresek lehen egiten zituzten lan batzuk orain langile horiek egin behar baitituzte eta horrek kontziliazioari eragiten baitio”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. PSNk eta Podemos-Ahal Duguk aurkeztu dute. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, gastuei 7.000 euro gehitzekoa, Elizaren esparruko sexu-abusuei buruzko txostena egitea izeneko partida berrirako. Helburua da “gizartean eragin handia duten egitate larri horiei buruz dauden informazioak sistematizatzea”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. PSNk eta Podemos-Ahal Duguk aurkeztu dute. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren kontrako botoarekin onetsi da.

 

- Zuzenketa, PFEZaren % 0,7ko funtsa. Dirulaguntzak bazterketa sozialaren eta gutxiengo etnikoak sustatzearen arloetako entitateentzat partidari izena aldatzekoa. Honela deituko da: PFEZaren % 0,7ko funtsa. Dirulaguntzak migratzaileei harrera eta akonpainamendua egiten dieten entitateentzat. PSNk eta Podemos-Ahal Duguk aurkeztu dute. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, PFEZaren % 0,7ko funtsa. Toki entitateentzako dirulaguntzak, kultur aniztasunaren proiektuak direla eta partidari izena aldatzekoa. Honela deituko da: Toki entitateentzako dirulaguntzak, bizikidetza eta sentsibilizazio proiektuak direla eta. PSNk eta Podemos-Ahal Duguk aurkeztu dute. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, Gurutze Gorriarentzako dirulaguntza. Etorkinei harrera egiteko zentroa izeneko partidan gastuei 45.000 euro gehitzekoa. Helburua da “beren ardurapean adingabeak dituzten emakume migratzaileei bizilekua emateko baliabide berri bat sustatzea”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. Podemos-Ahal Duguk aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, gastuei 30.000 euro gehitzekoa, Itsas Salbamendu Humanitariorako dirulaguntza izeneko partida berrirako. “Aita Mari ontziaren espedizioetarako laguntza ekonomikoa eman nahi zaio Itsas Salbamendu Humanitarioa erakundeari, Mediterraneoan pertsonak salbatzen egiten duen lana sustatzeko”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. Geroa Baik eta Podemos-Ahal Duguk aurkeztu dute. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren kontrako botoarekin onetsi da.

 

- Zuzenketa, Zurrumurruen aurkako Zaska Sarearekiko hitzarmena-Zurrumurruen aurkako eragileen prestakuntza izeneko partidan gastuei 20.000 euro gehitzekoa. Helburua da “aurreiritziak gezurtatuko dituzten profesionalak trebatzea”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. Podemos-Ahal Duguk aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, Peritu-lanak, itzulpenak eta lekukoak izeneko partidan gastuei 70.000 euro gehitzekoa, “familiaren eta genero-indarkeriaren arloko txosten psikosozialak atzerapen gutxiagorekin emateko”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. Podemos-Ahal Duguk aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

- Zuzenketa, Peritu-lanak, itzulpenak eta lekukoak izeneko partidan gastuei 50.000 euro gehitzekoa, “genero-indarkeriaren arloko peritu-lan psikologikoetarako laguntza gisa”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. EH Bilduk aurkeztu du. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren abstentzioarekin onetsi da.

 

- Zuzenketa, TRACASA Instrumentali egindako enkargua. Informazio sistemak izeneko partidan gastuari 40.000 euro gehitzekoa, “Iruñeko espetxean irekiko den bulego judizial berriaren ordezkaritza aplikazio informatikoz hornitzeko”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. Podemos-Ahal Duguk aurkeztu du. Aho batez onetsi da.

 

Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentua

 

31 zuzenketa eztabaidatu dira, eta horietatik 2 onetsi ditu Batzordeak, biak ere Geroa Bai eta EH Bilduren eskariz. Guztira 60.000 euro egiten dute.

 

- Zuzenketa, Udako Euskal Unibertsitatearekiko hitzarmena izeneko partidan gastuei 20.000 euro gehitzekoa, “UEUk Nafarroan proposatzen dituen udako ikastaroak behar adinako zenbatekoaz hornitzeko, pertsona asko gelditzen baitira itxarote-zerrendetan”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. Geroa Baik eta EH Bilduk aurkeztu dute. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren kontrako botoarekin onetsi da.

 

- Zuzenketa, gastuei 40.000 euro gehitzekoa, Jakiunderekiko hitzarmena izeneko partida berrirako. Helburua da Zientzia, Arte eta Letren Akademiari babesa ematea, Bigarren Hezkuntzako ikasleekin lan egiten baitu, IX. Jakin Mina programan. Arlo anitzeko adituek hitzaldiak eta erakustaldiak egiten dituzte programa horretan”. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren PFEZaren bidezko diru-sarrerak partidaren kargura finantzatuko da, kontzeptu horretako “diru-sarreren gehikuntza” aurreikusten baita. Geroa Baik aurkeztu du. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren kontrako botoarekin onetsi da.