Noiz argitaratua Astelehena, 2020.eko Urtarrila 13

2020ko urtarrilaren 13ko bilkura

NAFARROAKO PARLAMENTUKO MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTEARTEA, URTARRILAK 13– EGINIKO BILKURAN HARTUTAKO ERABAKIAK

 

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura egin dute gaur –astelehena, urtarrilak 13–, 10:00etan, eta honako erabaki hauek hartu dituzte:

 

FORU LEGE PROPOSAMENAK:

- Nafarroako Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorra hein batean aldatzen duen Foru Lege proposamena erretiratzea. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- Lana eta familia bateragarri egiteko laguntzei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioak aurkeztu du.

2.3 Jaiotzagatik edo urtebetetik beherako seme-alabak zaintzeagatik gurasoek baliatutako kotizaziopeko prestazio-aldiak parekatzen dituena. Navarra Suma talde parlamentarioak aurkeztu du. (10-20/PRO-00002).

 

MOZIOAK:

- Eskaria, mozio hau batzordean eztabaidatu dadin: Hezkuntza Departamentua premiatzen da indartu dezan ospitaleratuta dauden edo etxeko arreta behar duten ikasleei laguntza emateko programa, 3tik 6 urtera bitarteko zikloa barne. Geroa Bai talde parlamentarioko María Roncesvalles Solana Arana andreak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da itxarote-zerrenden sistema garden bat eta mendekotasuna baloratzeko nahiz gizarte zerbitzu orokorren zorroan bermatzen diren prestazio bakoitzerako erantzun bat emateko ustez beharko den denbora ezar ditzan. Nafarroako Alderdi Sozialista eta Geroa Bai talde parlamentarioek eta Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da tren-txartelak saltzeko leihatilen itxierak ukitutako udalekin batera lan egin dezan konponbide bat aurkitzeko eta horiek ADIFi nahiz RENFEri egindako eskariak bideratzeko. Geroa Bai talde parlamentarioko Pablo Azcona Molinet jaunak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da berehala bete dezan Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 17. artikuluaren 3. eta 4. apartatuetan xedatutakoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.

 

AGERRALDIAK:

- Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariarena, Suhiltzaileen zerbitzuaren gaineko diagnostikoa azal dezan. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.

- Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariarena, Erripagaineko Udalez gaindiko Plan Sektorialaren aldaketa zertan den azal dezan. Nafarroako Alderdi Sozialista eta Geroa Bai talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- Nafarroako Gobernuko lehendakariarena, PSOEk eta EAJk hitzartutako trafiko-eskumenaren eskualdaketa dela-eta bere Gobernuak zer jarrera duen azal dezan. Navarra Suma talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Eskubide Sozialetako kontseilariarena, lan-merkatuaren diagnostikoari buruz informa dezan. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Patricia Perales Hurtado andreak aurkeztu du.

 

LAN-BILKURAK ETA BISITAK:

- “Nafarroa Bekak” auziak ukitutako bekadunen ordezkariekin, beren ikuspuntua, esperientzia eta proposamenak aurkez ditzaten. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek eta Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

- Noaingo kirol-instalazioetara. Navarra Suma talde parlamentarioko Raquel Garbayo Berdonces andreak aurkeztu du.

- Leitzako Bigarren Hezkuntzako Institutura eta Ikastetxe Publikora. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

AHOZKO GALDERAK:

- Programa-akordioaren helburuak betetzeko behar diren finantzaketa-bermeei buruzko galdera erretiratzea. Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteko Mikel Buil García jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Tuterako campusean unibertsitate-gradu berriak abiarazteari buruzko galdera erretiratzea. Navarra Suma talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

- Zizurko Osasun Eskualde Oinarrizkoan eta Nafarroan gabeziak dituzten gainontzeko herrietan osasun-laguntza egokia eta bete gabeko lanpostuak betetzea bermatze aldera Nafarroako Gobernuak hartuko dituen neurriei eta neurriak hartzeko epeei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Domingo González Martínez jaunak aurkeztu du.

 

GALDERA IDATZIAK:

- “Tracasa Instrumental sozietateari eginiko enkargua, kobrantzen, jakinarazpenen eta lan osagarrien kudeaketa zerbitzuak egin ditzan” 1550003 17830 2272 932100 (E) aurrekontu-partidari buruzko galdera berrestea. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- Berrikuntzaren Hiria etorbidean sartzeko biribilguneko trafiko-gorabeherei, istripuei edo harrapatzeei buruzko galdera berrestea. Navarra Suma talde parlamentarioko María Elena Llorente Trujillo andreak aurkeztu du.

- Nafarroako Ospitaleguneko Pediatriako ZIUari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Nafarroako Foruzaingoko kideen lanaldien, ordutegien eta ordainsarien Erregelamendua onesten duen urtarrilaren 10eko 1/2005 Foru Dekretuaren indarraldiari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

 

BESTELAKO GAIAK:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak erabaki dute urtarrilaren 16ra bitarteko epea abiaraztea –17:30era bitartekoa, hain zuzen ere–, Memoria Historikoaren arloko Koordinazio Batzorde Teknikorako Nafarroako Parlamentuko ordezkari gisa bi kide hautatzeko arauak aldatzeko proposamenak aurkez daitezen.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Navarra Suma talde parlamentarioak Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Batzordearen eta Osasun Batzordearen osaera aldatu izana. Zehazki, Yolanda Ibáñez Pérezek Jorge Esparza Garrido ordeztuko du Osasun Batzordean, eta Jorge Esparza Garridok Yolanda Ibáñez Pérez ordeztuko du Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Batzordean.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak urtarrilaren 16ra bitarteko epea ezarri du –17:30era bitartekoa, hain zuzen ere–, talde parlamentarioek eta parlamentarien elkarteek titular bat eta haren ordezkoa izenda diztzaten Transferentzien Batzorderako. Hartara, aintzat hartu da izendapen horiek direla-eta Nafarroako Gobernuak urriaren 16an hartutako erabakiari jarraikiz Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko zuzendari nagusiak igorritako idazkia.

 

GAI EKONOMIKOAK, BARNE ANTOLAMENDUKOAK ETA KONTRATAZIOARI BURUZKOAK:

- Mahaiak erabaki du Parlamentuko lehendakari Unai Hualde eta bigarren idazkari Maiorga Ramírez izendatzea NUPen eta eta Nafarroako Parlamentuaren arteko lankidetza-hitzarmenaren jarraipena egiteko batzorde mistoko kide.

 

ADIERAZPEN INSTITUZIONALAK:

- Eledunen Batzarrak aho batez onetsi du adierazpen instituzional bat, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak zeharo errefusatzen baitu Tuteran izandako sexu-erasoa, eta bere elkartasuna adierazten baitio biktimari. Navarra Suma, PSN, Geroa Bai eta EH Bildu talde parlamentarioek, Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarioen elkarteak eta I-E talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

“1. Nafarroako Parlamentuak zeharo errefusatzen du Tuteran izandako sexu-erasoa, eta Foruzaingoaren lanak ustezko erasotzailea lehenbailehen atxilotzea ahalbidetuko duela espero du.

 

2. Nafarroako Parlamentuak bere elkartasuna eta babesa agertzen dizkie sexu-eraso horren biktima izandako emakumeari eta haren familiari.

 

3. Nafarroako Parlamentuaren ustez, sexu batek bestea menderatzearen adierazgarririk gorena da sexu-indarkeria, bai eta emakumeen integritatearen eta askatasunaren aurkako atentatu handi bat ere.

 

4. Nafarroako Parlamentuak zeharo errefusatzen du emakumeen aurkako indarkeria oro, indarkeria matxista modu ororekiko tolerantziarik batere ez duela izanen adierazten du eta indarkeria mota hori desagerrarazteko, segurtasuna hobetu eta emakumeek edozein ingurunetan askatasuna erabat baliatzeko lan egiteko konpromisoa agertzen du.

 

5. Nafarroako Parlamentuak herritarrei berriz ere gonbit egiten die ez daitezen ezer egin gabe gelditu emakumeen aurkako indarkeriaren eta erasoen aitzinean, eta emakumeek beren harremanei, gorputzari eta sexualitateari buruz erabakitzeko eskubidea dutela erreklamatzen du.

 

6. Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Tuterako Udalaren komunikatuarekin, eta eskertu egiten du atzo, 19:00etan, herritarrek deitu zen elkarretaratzean parte hartu izana.

 

7. Nafarroako Parlamentuak Tuterako Udalari eta, horresbestez, Erriberako hiriburuko herritar guztiei helaraziko die adierazpen hau”.