Noiz argitaratua Astelehena, 2020.eko Otsaila 24

2020ko otsailaren 24ko bilkura

MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTELEHENA, OTSAILAK 24– EGINIKO BILKURAN HARTUTAKO ERABAKIAK

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura egin dute gaur –astelehena, otsailak 24–, 10:00etan, eta honako erabaki hauek hartu dituzte:

 

FORU LEGE PROIEKTUAK:

- Mahaiak jasotzat eman ditu 2020rako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Legea dela-eta mantendu diren zuzenketak.

 

MOZIOAK:

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da berrikus ditzan gaur egun dituen protokoloak eta bitartekoak, eutanasia arautzeko lege proposamenaren arau-garapenaren ondoren prozedura berriak behar diren edo ez antzematekoak. Geroa Bai parlamentu taldeko Ana Isabel Ansa Ascunce andreak aurkeztu du.

- Horren bidez, Osasun Departamentua premiatzen da osasun-garraioa berehala lizita dezan. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da ikasle guztiei ikaspostu publiko bat berma diezaien beren bizilekuaren eremuko ikastetxe batean. Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da bitartekari lana egin dezan etxebizitza sozialak erosi dituzten enpresekin, irteera espekulatiborik bila ez dezaten, hurrengo urteetan babes ofizialeko izaera galduko duten etxebizitzekin errolda egin dezan eta etxebizitza sozialen inguruko araudia alda dezan. Geroa Bai talde parlamentarioko Mikel Asiain Torres jaunak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Osasun Departamentuak 2014/2020 aldirako sustatu duen Kronikoen Planeko dementzien atala ezartzeko prozesua osa dezan. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Patricia Fanlo Mateo andreak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da praktikaldia eta lekualdatze-lehiaketa egokitu ditzan amatasun edo aitatasun baja hartu duten praktiketako funtzionarioen egoerara. Navarra Suma talde parlamentarioko Alberto Bonilla Zafra jaunak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Madrilgo Erkidegoko lehendakariari exigi diezaion, bai eta haren alderdi politikoari ere, publikoki zuzendu ditzan nafarren ordezkari politikoak “kaikuak” direla esanez egindako adierazpenak. Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek eta Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da kartzela zaharra zegoen orubea Memoriaren Leku deklara dezan, Nafarroako Memoria Historikoaren Tokiei buruzko abenduaren 26ko 29/2018 Foru Legea betetzeko. Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da etxerik gabeko pertsonentzako etxebizitza-politikarekin jarrai dezan, bereziki HousingFirst programarekin. Nafarroako Alderdi Sozialista eta Geroa Bai talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- Horren bidez, Espainiako Gobernua premiatzen da erretira dezan Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilaren Konpilazioa edo Foru Berria aldatu eta gaurkotzeko apirilaren 4ko 21/2019 Foru Legearen zenbait apartaturen aurka aurkeztutako konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Juan Luis Sánchez de Muniáin Lacasia jaunak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da behar diren jarraibide eta neurriak har ditzan material didaktikoetan jasotzeko ezker abertzale bortitzaren gizateriaren aurkako genozidio eta krimenen ekintzen kontakizuna. Navarra Suma talde parlamentarioko Carlos Pérez-Nievas López de Goicoechea jaunak aurkeztu du.

 

AGERRALDIAK:

- Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariarena, etxebizitza galtzeko arriskuagatik ehunka familiak bizi duten egoera larria konpontzeko egindako kudeaketei buruz informa dezan. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.

- Iruñerriko Mankomunitateko lehendakariak azaldu eta erakuts dezan Iruñerriko hiri-garraioaren VII. Plana (2020). EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- Hezkuntza kontseilariak 2020-21 ikasturterako aurre-matrikulazio prozesua azal dezan, bereziki aukeratutako ikastetxe publikoan onartu ez diren ikasleen egoera, eta ikastetxe publikoetan eskola-unitateak automatikoki ez banatzeko arrazoiak, ikasgela bakoitzeko 25 eskaera gainditzen direnean. Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu du.

- Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariarena, azal ditzan Ingurumeneko Konferentzia Sektorialean trantsizio energetikoa dela-eta landutako edukiak. Nafarroako Alderdi Sozialista eta Geroa Bai talde parlamentarioek eta Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

- Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariarena, Nafarroako Osasun Publikoan medikuntza pertsonalizatuari buruz ezarriko diren estrategiari eta neurriei buruz informa dezan. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Antonio Javier Lecumberri Urabayen jaunak aurkeztu du.

- Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariarena, NASUVINSAren konplexutasun-mailaren aldaketari buruz informa dezan. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.

- Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariarena, Nafarroako zabortegien egoerari buruz informa dezan. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.

- Unibertsitateko, Berrikuntzako, eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariarena, Datuaren Manifestu Etikoari buruz informa dezan. Navarra Suma talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.

 

LAN-BILKURAK ETA BISITAK:

- Iruñeko alkateak etxebizitzetarako lurzoru alternatiben berri eman dezan, Erripagaineko UPSa aldatu eta Belosoko Erripako paisaia eta ingurumen interesa errespetatze aldera. Navarra Suma talde parlamentarioko Juan Luis Sánchez de Muniáin Lacasia jaunak aurkeztu du.

- TRADISNAren eta ANETen ordezkaritza batek garraiolariaren ikuspuntutik azter ditzan Nafarroako Gobernuak N-121-A errepidean ezarritako epe laburreko eta luzeko neurriak. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- Beireko eta Pitillasko herritarren ordezkaritza batek, Osasungintza Duinaren aldeko Plataforma ordezkatuz, eskualdearen egoera azal dezan. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu Nafarroa foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- Nafarroako Langile Komisioak Sindikatuko ordezkariek, Iruñeko Guelbenzu Kirol Zentroko langileek eta instalazio horretako erabiltzaileek azal dezaten nolako arazoa sortu den instalazioa guztiz ixteko Kultura eta Kirol Departamentuak hartu duen erabakiarekin. Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoko María Luisa De Simón Caballero andreak aurkeztu du.

 

AHOZKO GALDERAK:

- Nafarroako Gobernuak finantzatutako Nagen1000 eta Diana ikerketa-proiektuei, haien emaitzei eta Nafarroako herritarrei osasun laguntza emateko aplikazioari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Antonio Javier Lecumberri Urabayen jaunak aurkeztu du.

- Lehen sektorearentzako laguntzen deialdiari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.

- Itxarote-zerrenden Kontingentzia Planari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Aurre-matrikulazioaren datuei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Jorge Aguirre Oviedo jaunak aurkeztu du.

- Castejongo Dos de Mayo ikastetxe publikoari ingelesez ikasteko
programa uzteko baimena ez emateko arrazoiei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Jorge Aguirre Oviedo jaunak aurkeztu du.

- Gizarte Segurantzaren kudeaketa Foruaren Hobekuntzan adierazitako moduan hartzeari dagokionez Gobernuak daukan jarrerari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

- Otsailaren 16an, “ETAk bortxaz lekualdatuen eta gizateriaren aurkako bere krimenen biktima guztien oroitzapen-eguneko” ekitaldian Nafarroako Gobernuak izan zuen ordezkaritza instituzionalari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko José Suárez Benito jaunak aurkeztu du.

 

GALDERA IDATZIAK:

- Uxueko monumentu-multzoari buruzko galdera berrestea. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- Tuterako bigarren ZIU mugikorrari eta Lodosako anbulantzia berriari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- 2015etik aurrera hizkuntza eskakizuna jarri zaien Nafarroako Administrazio Publikoko lanpostuei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Herritarren Segurtasuna Babesteko 4/2015 Lege Organikoa indarrean sartu zenetik Foruzaingoak egindako zehapen-espedienteei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- Arriskutsuak ez diren industria-hondakinen zabortegiei eta amianto-hondakinen biltegiei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- Finantza-transakzioen gaineko zerga eta zenbait zerbitzu digitalen gaineko zerga direla-eta Ministroen Kontseiluak 2020ko otsailaren 18an onetsitako lege-proiektuei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- Zuastiko Zerbitzugunearen ondoko atean ordainleku bat jartzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- Enplegu plana prestatu eta onesteko egutegiari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko María Isabel García Malo andreak aurkeztu du.

- Enplegu Plana onesteko datari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko María Isabel García Malo andreak aurkeztu du.

- Enplegu planaren prestaketari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko María Isabel García Malo andreak aurkeztu du.

- Alokairu araubideko etxebizitza babestuei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

- Nekazariek eta abeltzainek produktuak zuzenean saltzea arautuko duen dekretu berria onesteari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

- NPBrekiko jarrera bateratua zehazte aldera, Nafarroako Gobernuak, parlamentuko taldeek eta nekazaritza eta abeltzaintzako erakundeek osatutako lantalde bat sortzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

 

GOBERNUAREN BESTELAKO EKIMENAK (HITZARMENAK, FORU DEKRETUAK, KOMUNIKAZIOAK, PLANAK ETA PROGRAMAK):

- Mahaiak, Eledunen Batzarrari entzun ondoren, jasotzat eman du 1/2020 Legegintzako Foru Dekretua, otsailaren 19koa, Tributu Harmonizazioari buruzkoa, zeinaren bidez aldatzen baitira Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 19/1992 Foru Legea eta Balio Erantsiaren gaineko Zergaren Erregelamendua, martxoaren 8ko 86/1993 Foru Dekretuaren bidez onetsia.

 

KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Castejongo Udalaren 2018ko ekitaldiari buruzko fiskalizazio-txostena.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute 2019ko abenduaren 31n emandako abalei eta abalatutako zenbatekoei buruzko informazioa.

 

BESTELAKO GAIAK:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute 5/2020 Irizpena, Nafarroako Kontseiluarena, Nafarroako Zuzenbide Zibilaren Konpilazioa edo Foru Berria aldatu eta gaurkotzeko apirilaren 4ko 21/2019 Foru Legearen honako legeen konstituzionaltasunari buruzkoa: 11., 12. eta 54. legeak –c letraren bigarren paragrafoa–, 72. legea –azken paragrafoa–, 471. legea –azken paragrafoa–, 483. legea –bigarren paragrafoa–, 495. legea –bigarren eta hirugarren paragrafoak– eta 511. eta 544. legeak.

 

ADIERAZPEN INSTITUZIONALAK:

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak Madrilgo Erkidegoko lehendakariari eta haren alderdi politikoari exigitzen baitie publikoki zuzen ditzatela 2020ko otsailaren 18an egindako adierazpenak. Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek eta Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

 

1. eta 2. puntuak aho batez onetsi dira. 3. puntua PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-E-ren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren abstentzioarekin onetsi da.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

“1. Nafarroako Parlamentuak adierazpen horiek publikoki zuzentzeko exigitzen die Madrilgo Erkidegoko lehendakariari eta bere alderdi politikoari.

 

2. Nafarroako Parlamentuak arbuiatu egiten du erkidegoen arteko liskarra erabiltzea, eta, azkenik, pertsonen arteko liskarra argudio politiko gisa erabiltzea, hori baita jarduera politikoaren adierazpenik okerrena.

 

3. Nafarroako Parlamentuak elkartasuna adierazi nahi die Leongo, Balearretako eta Kataluniako herritarrei, horiek izan baitira, nafarrarekin batera, Madrilgo Erkidegoko lehendakariaren irainen amaierako helburua”.

 

- Eledunen Batzarrak aho batez onetsi du adierazpen instituzional bat. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak berretsi eta babestu egiten du Bakea eta Askatasuna Sahara Mendebaldean taldeartekoen XXIV. Konferentziak onetsitako Santanderko Adierazpena. “Paz y Libertad en el Sahara-Bakea eta Askatasuna Saharan” taldeartekoak aurkeztu du.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

“Nafarroako Parlamentuak berretsi eta babestu egiten du Bakea eta Askatasuna Sahara Mendebaldean taldeartekoen XXIV. Konferentziak onetsitako Santanderko Adierazpena”.

 

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du aho batez. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Gaixotasun Arraroen Munduko Egunaren ospakizunarekin. Navarra Suma talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

“1. Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Gaixotasun Arraroen Nazioarteko Egunaren ospakizunarekin, eta horretarako egoitzako fatxada arrosaz argiztatuko du 2019ko otsailaren 29an.

 

2. Nafarroako Parlamentuak beharrezkotzat jotzen du Nafarroan Gaixotasun Arraroek ukitutako Pertsonentzako Arreta Plana garatu eta ezartzea. Plana 2017an egin zen.

 

3. Nafarroako Parlamentuak beharrezkotzat jotzen du Nafarroako Gaixotasun Arraroen Erregistroaren jarraipena eta etengabeko eguneratzea bermatzea, horretarako behar adina baliabide emanez, bai Estatuko erregistroarekiko lankidetza eta koordinazioa ere.

 

4. Nafarroako Parlamentuak beharrezkotzat jotzen du gaixotasun arraroen ikerketa, diagnostikoa eta aholku genetikoa, medikuntza genomikoa eta doitasunezko medikuntza bultzatzea eta lehenestea, gaixoaren ikuspegia txertatuz.

 

5.- Nafarroako Parlamentuaren ustez, beharrezkoa da gaixotasun arraroen diagnostiko goiztiarra hobetzeko neurriak ezartzea eta arretarako eredu integratu, integral eta sozio-sanitario bat bermatzea, gaixotasun arraroak dituzten pertsonengan eta haien familietan zentratua, ahal den neurrian, desgaitasunari aurrea hartuz eta autonomia sustatuz.

 

6. Nafarroako Parlamentuak beharrezkotzat jotzen du koordinazioa eta sarean lan egitea, bai gaixotasun arraroen arretan, bai ikerketan, eta emaitzak gaixotasun arraroen arloan lan egiten duten beste erakunde eta ikerketa zentro batzuekin partekatzea.

 

7. Nafarroako Parlamentuak beharrezkotzat jotzen du beharrezko neurriak ezartzea diagnostiko goiztiarra bermatzeko, arretarako erreferentziazko zentro eta unitateetarako sarbidea bermatzeko eta ebidentzia zientifikoan oinarrituta egon eta gaixotasun arraroak dituzten pazienteei osasunean balioa emango dien berrikuntza diagnostiko eta terapeutikorako sarbidea bermatzeko.

 

8. Nafarroako Parlamentuak beharrezkotzat jotzen du hezkuntza, gizarte eta osasun arloko baliabideak behar adina hornitzea, hezkuntza erabat inklusiboa bermatzeko eta gaixotasun arraroak dituzten pertsonei beharrezko prestazioak eskuratzeko aukera bermatzeko.

 

9. Nafarroako Parlamentuak beharrezkotzat jotzen du elkarteen mugimenduari laguntza ematea eta desgaitasunari laguntzeko zentro eta zerbitzuetarako behar diren baliabideak bermatzea, Nafarroako Gaixotasun Arraroen Taldearekin (GERNA) eta gaixotasun arraroak dituzten pertsonei laguntzen dieten beste elkarte batzuekin lankidetzan.

 

10. Nafarroako Parlamentuaren ustez, beharrezkoa da gaixotasun arraroak dituzten pertsonek eta haien familiek bizi duten egoeraren inguruko gizarte sentsibilizazioa bultzatzea, baita osasun arloko profesionalei gaixotasun arraroetan prestakuntza ematea ere".

 

- Eledunen Batzarrak aho batez onetsi du adierazpen instituzional bat, zienaren bidez Nafarroako Parlamentuak bat eginen baitu Palestinako herriaren giza eskubideak errespetatuko direla bermatzeko kanpaina eta ekimen sozialekin. EH Bildu talde parlamentarioak, Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquieda-Ezkerra talde mistoak aurkeztu dute.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

“Nafarroako Parlamentuak bat eginen du Palestinako herriaren giza eskubideen errespetua ziurtatzeko eta, bereziki, Nafarroako enpresek lurralde okupatuetan nazioarteko zuzenbidea betetzen dutela bermatzeko kanpaina eta ekimen sozialekin”.

 

Adierazpenak beste bi puntu bazeuzkan, baztertu egin direnak kontrako botoa eman dutelako Navarra Sumak eta PSNk eta Geroa bai abstenitu delako. Honako hau zioten:

 

“1. Nafarroako Parlamentuak Espainiako Gobernuari eskatzen dio berehala aplika dezan Israelgo Estatuarekin eta estatuko enpresa israeldarrekin armen eta segurtasun- eta ziberzaintza-aparatuen merkataritza-debekua, estatu horrek nazioarteko zuzenbidea urratzeari eta herri palestinarraren aurkako gerra krimenak egiteari uzten ez dien bitartean.

 

2. Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernua premiatzen du lurralde palestinar okupatuko proiektuetan lan egiten duten enpresei edozein motatako laguntza publikoa ken diezaien, horrela ekonomikoki ez laguntzeko ez okupazioa, ez giza eskubideen urraketa, ez lurren espoliazioa, ez legez kanpoko kokaguneak, horiek gerra krimenak baitira Genevako IV. Konbentzioaren arabera".