Noiz argitaratua Astelehena, 2020.eko Otsailak 17

2020ko otsailaren 17ko bilkura

NAFARROAKO PARLAMENTUKO MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR, ASTELEHENA, OTSAILAK 17, EGINIKO BILKURAN HARTUTAKO ERABAKIAK

 

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura egin dute gaur –astelehena, otsailak 17–, 10:00etan, eta honako erabaki hauek hartu dituzte:

 

INTERPELAZIOAK:

- Trantsizio energetikoaren arloko politika orokorrari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko María Elena Llorente Trujillo andreak aurkeztu du.

- Nafarroako langile autonomoei dagokienez garatu beharreko politika orokorrari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Alberto Bonilla Zafra jaunak aurkeztu du.

 

MOZIOAK:

- Eskaria, mozio hau batzordean izapidetu dadin: Espainiako Gobernua premiatzen da Zigor Kodea alda dezan, halako moduan non eragotzi eginen baita adingabeei egindako sexu-abusuen delituen preskripzioa, edo gehieneko preskripzio-epeak handituko baitira. Geroa Bai talde parlamentarioko Jabi Arakama Urtiaga jaunak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Hiri erabilerako uraren ziklo integralaren 2019tik 2030era bitarteko plan zuzendariaren ezarpena azkartu dezan Egaren adarrean Nafarroako Ubidearen 1. fasea handitzearen herrietan. Navarra Suma talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da belaunaldiarteko elkarbizitzako eredu ezberdinetan sakondu dezan. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

AGERRALDIAK:

- Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariarena, NASUVINSA sozietate publikoaren egiturari eta katalogazioari buruz informa dezan.Geroa Bai talde parlamentarioko Ana Isabel Ansa Ascunce andreak aurkeztu du.

- Herritarrekiko Harremanetarako kontseilariarena, hizkuntzen ezagutza dela-eta NASTATek 2018ko bizi-baldintzei eta gizarteari buruz egin duen inkestaren balorazioa egin dezan. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.

- Kontuen Ganberako lehendakariarena, toki sektore publikoari buruzko 2017ko ekitaldiko fiskalizazio txostena azal dezan. Geroa Bai talde parlamentarioko Pablo Azcona Molinet jaunak aurkeztu du.

- Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariarena, Testa Residencial higiezinen agentziaren kaltetuen egoerari buruz informa dezan. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Patricia Perales Hurtado andreak aurkeztu du.

 

LAN-BILKURAK ETA BISITAK:

- Onetsi da baimena, Espainian haurduntza subrogatua zertan den eta praktika horretara jo duten espainiar familiek duten egoera azal dezaten “Son nuestros hijos” elkartearen ordezkariekin egin beharreko lan-bilkurak eragindako gastuei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Alberto Bonilla Zafra jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Beisbol eta Sofbol Federazioaren ordezkariekin, Nafarroan kirol horien egoera zein den eta zer instalazio dauzkaten azal dezaten. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute. -

- SSG Ambulancias enpresako langile-batzordearen ordezkariekin, Tutera eta Zangoza eskualdeetako osasun-garraioaren egoera zein den azal dezaten. Navarra Suma talde parlamentarioak eta Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

- Belosoko Hegoaldeko Erripako parkearen aldeko bizilagunen elkartearen ordezkariekin, beren proposamenari buruz informa dezaten. Navarra Suma talde parlamentarioko Juan Luis Sánchez de Muniain Lacasia jaunak aurkeztu du.

- Pobreziaren eta Gizarte-bazterketaren aurkako Nafarroako Sarearen ordezkariekin, etxebizitzaren arloari dagokionez Nafarroan egindako analisia eta beren proposamenak azal ditzaten. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- Seme-alabak D ereduan matrikulatu nahi dituzten Mendigorriko gurasoekin, Hezkuntza Departamentuarekin izandako elkarrizketak eta egungo egoera azal ditzaten. Geroa Bai eta EH Bildu talde parlamentarioek eta Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

 

AHOZKO GALDERAK:

- INTERREG POCTEFA NATURCLIMA proiektuari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Blanca Isabel Regúlez Álvarez andreak aurkeztu du.

- Bicimugi proiektuari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Pablo Azcona Molinet jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Hondakinen Erakundea plangintza orokorreko mankomunitatea eratzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- Amiantoa kentzeko plan zuzendaria betetzeari eta ekintza plana taxutu eta abian jartzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Bakartxo Ruiz Jaso andreak aurkeztu du.

- Goizuetako osasun-garraio urgenteari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Domingo González Martínez jaunak aurkeztu du.

- Nekazaritza, Arrantza eta Elikadurako ministroak otsailaren 12an deitutako Madrileko konferentzia sektorialean Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak mahai gainean jarritako neurriei eta jarduketei buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Pablo Azcona Molinet jaunak aurkeztu du.

- Anbulantzien zerbitzua hobetze aldera Osasun Departamentuak garatzea aurreikusi dituen jarduketei buruzkoa. Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoko María Luisa De Simón andreak aurkeztu du.

- Funts putreek beren etxebizitzak erosi ostean beren etxebizitza uzteko arriskuan dauden familiei konponbide bat emateko aurreikusi diren jarduketei buruzkoa. Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoko María Luisa De Simón Caballero andreak aurkeztu du.

- Banda Zabalaren II. Plana batera finantzatze aldera Espainiako Gobernuarekin hartutako konpromisoei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Antonio Javier Lecumberri Urabayen jaunak aurkeztu du.

 

GALDERA IDATZIAK:

- Nafarroan ibilgailu elektrikoetarako bateriak egiteko txinatar kapitaleko fabrika bat ezartzeko aukerari buruzko galdera berrestea. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

- Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko fisioterapeuta izateko lan-eskaintza publikoari buruzko galdera berrestea. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- NUPeko anatomiako laborategiari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Barañaingo Oinarrizko Osasun Eskualdeko pediatriako arretari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Hezkuntza Departamentuak iaz egin zuen lan-eskaintza publikoan parte hartu zuten zenbait langileri aparteko orduak ordaintzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Bakartxo Ruiz Jaso andreak aurkeztu du.

- Funts putreen esku dauden etxebizitzei buruzkoa. Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteko Mikel Buil García jaunak aurkeztu du.

- Zaragozako mugaren eta Cortesko hirigunearen artean NA-5221 errepidea egokitzeko eta zabaltzeko proiektuari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

 

KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute eskaria, fiskalizazio-txostena egitekoa Alesbesko II. industrialdeko 1141 eta 1142 zenbakiko lurzatien zuzeneko besterentzea dela-eta eginiko kudeaketari buruz. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Jorge Aguirre Oviedo jaunak aurkeztu du.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute eskaria, fiskalizazio-txostena egitekoa Cadreitako Udalaren kudeaketa ekonomiko-finantzarioari eta 2017tik gaur bitarteko ekitaldietako aurrekontuen betetzeari buruz. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Jorge Aguirre Oviedo jaunak aurkeztu du.

 

BESTELAKO GAIAK:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Iruñerriko hiri-garraioaren VII. Plana (2020). Iruñerriko Mankomunitateko idazkari Mª Teresa Donázar Pascal andreak aurkeztu du.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Yosheba Miren Sainz Pikotze Gartzia jaunak aurkeztutako eskari-idazkia, ingurumenaren arloko hainbat auzi salatzekoa.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute transferentziak eskuratzeko –zehazki, Nafarroako Foru Komunitateak trafikoaren arloko eskumen esklusiboa berreskuratzeko– prozedurei eta egin beharreko urratsei buruzko txostena. Navarra Suma talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

ADIERAZPEN INSTITUZIONALAK:

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak uste baitu pertsonen eskubidea dela sufrimendua askatasunez eta autonomiaz amaiaraztea, beren integritatea eta duintasuna zaintzea eta eta ez behartzea baldintza onartezinetan bizitzera. PSN eta Geroa Bai talde parlamentarioek, Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

 

PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren kontrako botoekin onetsi da.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

1.- Nafarroako Parlamentuak uste baitu pertsonen eskubidea dela sufrimendua askatasunez eta autonomiaz amaiaraztea, beren integritatea eta duintasuna zaintzea eta eta ez behartzea baldintza onartezinetan bizitzera.

 

2.- Nafarroako Parlamentuak aldezten du eutanasia eskubide subjektibo eta artikulatu gisa arautzea, Osasun Sistema Nazionaleko zerbitzu-zorroan sartutako prestazioen egon dadin eta, horrenbestez, herritar guztiei baldintza berdinetan eskaini dakien.

 

3.- Nafarroako Parlamentuak urgente eta beharrezkotzat jotzen du eutanasia arautuko duen lege bat onestea, zeren eta, giza duintasuna edo askatasuna bezalako printzipio eta balio konstituzionalak ukitzeaz harago, Konstituzioak aitorturiko zenbait oinarrizko eskubideri eragiten baitie, hala nola bizirako eta osotasun fisiko eta moralerako eskubideari, askatasun ideologikoari, kontzientzia-askatasunari eta intimitaterako eskubideari.

 

4.- Nafarroako Parlamentuak bere babesa ematen dio hiltzeko laguntza Zigor Kodearen 143.4 artikulua aldatuz despenalizatzeari.

 

– Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak berretsi egiten baitu 2015eko martxoko bere adierazpen instituzionala eta otsailaren 11 deklaratzen baitu "ETAk bortxaz lekualdatuen oroitzapenerako eguna". Navarra Suma talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

1. puntua Navarra Sumaren aldeko botoarekin, PSN eta Podemos-Ahal Duguren abstentzioarekin eta Geroa Bai, EH Bildu eta I-Eren aurkako botoekin onetsi da. 2. eta 3. puntuak Navrra Sumaren, PSNren, Geroa Bairen, Podemos-Ahal Duguren eta I-Eren aldeko botoekin eta EH Bilduren abstentzioarekin onetsi dira eta 4. puntua Navarra Sumaren, PSNren eta I-Eren aldeko botoekin eta Geroa Bairen, EH Bilduren eta Podemos-Ahal Duguren abstentzioarekin onetsi da.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

1.- Nafarroako Parlamentuak berresten du 2015eko martxoko adierazpen instituzionala eta otsailaren 11 deklaratzen du "ETAk bortxaz lekualdatuen oroitzapenerako eguna”.

 

2. Nafarroako Parlamentuak gaitzetsi egiten ditu ETA banda terroristak 40 urte baino gehiagoan eginiko hilketa, bahiketa eta estortsioak.

 

3.- Nafarroako Parlamentuak aitortu egiten du eragindako min itzela, eta konpromisoa hartzen du ETAren biktimak ez ahazteko, zeinak 40 urte baino gehiagoan banda terroristak eginiko hilketen, bahiketen edo estortsioen jomuga izan baitira.

 

4.- Parlamentuak konpromisoa hartzen du ETAk bortxaz lekualdatuen eta terrorismoaren biktimen omenezko ekitaldi bat antolatzeko.