Noiz argitaratua Astelehena, 2020.eko Otsailak 10

2020ko otsailaren 10eko bilkura

MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTELEHENA, OTSAILAK 10– EGINIKO BILKURAN HARTUTAKO ERABAKIAK

 

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura egin dute gaur –astelehena, otsailak 10–, 10:00etan, eta honako erabaki hauek hartu dituzte:

 

MOZIOAK:

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Banku Publiko bat sor dezan, zeinak zuzenean esku hartuko baitu gure erkidegoaren garapen ekonomikoan. Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu du. (10-20/MOC-00019). Osoko Bilkura.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da N-121 errepidea Belate-Bidasoa autobia bihur dezan. Navarra Suma talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Aranazko eta Olaztiko liburutegiak pareka ditzan liburutegi sareko gainerakoekin. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Patricia Perales Hurtado andreak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da 2020-2023 aldirako urte anitzeko finantzaketa-hitzarmen bat egin dezan Nafarroako Antzerki Sarearekin. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Erro Ramírez jaunak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da lantalde bat sor dezan eta Europar Batasunaren Nekazaritzako Politika Komunen aitzinean Nafarroak izan beharreko jarrera zehaztu dezan. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

 

AGERRALDIAK:

- Bertan behera uzten da Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariaren agerraldi-eskaera, Iruñeko espetxeko arreta medikoa zertan den azaltzekoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.

- Kultura eta Kiroleko kontseilariarena eta Kulturako zuzendari nagusiarena, Kultur Eskubideei buruzko Legearen garapena eta aplikazioa zertan diren azal dezaten. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.

- Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariarena, Foruzaingoaren eta Suhiltzaileen zerbitzuak direla-eta egindako diagnostikoei buruz informa dezan. Navarra Suma talde parlamentarioko José Suárez Benito jaunak aurkeztu du.

- Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariarena, Parte-hartze demokratikoari buruzko Foru Legea dela-eta Estatuko Gobernuarekin izandako desadostasunak eta lortutako akordioa azal ditzan. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Osasuneko eta Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariena, Iruñeko espetxeko arreta medikoa zertan den, zer neurri hartu diren eta espetxe arloko osasungintzaren eskumena eskuratzeari buruzko aurreikuspena azal dezan. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariarena, Klima aldaketari eta trantsizio energetikoari buruzko Foru Legearen aurreproiektuaren ildo orokorrak eta 2019ko martxoan jendaurrean paratutako aurreproiektuan izandako aldaketak azal ditzan. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Virginia Magdaleno Alegría andreak aurkeztu du.

- Lurralde Kohesiorako kontseilariarena eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariarena, N-121-A errepideko segurtasuna hobetzeko xedez hartutako neurriei buruz informa dezaten. Navarra Suma talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

 

LAN-BILKURAK ETA BISITAK:

- Erizaintzako Teknikarien Sindikatuaren ordezkariekin, sektorearen egoera eta egiten dituzten proposamenak azal ditzaten. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute. Hedabideak bertan direla, eta ikus-entzunezko emanaldian.

- Minbiziaren aurkako Espainiako Elkartearen ordezkariekin, egiten duten lana eta dauzkaten premiak azal ditzaten. Navarra Suma, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute. Hedabideak bertan direla, eta ikus-entzunezko emanaldian.

- Nafarroako Txile Etxearen ordezkariekin, Txilen azken hilabeteotan bizi duten krisi sozial eta politikoa azal dezaten. Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute. Hedabideak bertan direla, eta ikus-entzunezko emanaldian.

- Fiteroko Udalaren ordezkariekin eta bertako gizarte- eta enpresa-erakundeen ordezkariekin, NA-6900 errepidetik herrira sartzeko bideetan hobekuntzak egin beharrari buruz informa dezaten. Navarra Suma talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du. Hedabideak bertan direla, eta ikus-entzunezko emanaldian.

- Médicos del Mundo eta Medicus Mundi elkarteen ordezkariekin, “Osasuna garapenerako lankidetzan eta ekintza humanitarioa” txostena azal dezaten. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute. Hedabideak bertan direla, eta ikus-entzunezko emanaldian.

- Ustaizeko Kotzejura, kaleen egoera eta uraren hornidura eta saneamendua ikusteko. Navarra Suma talde parlamentarioko Francisco Pérez Arregui jaunak aurkeztu du.

- N-121-Ara; zehazki, Arraitz-Orkingo zeharbidera. Navarra Suma talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

- Noaingo Udalera. Navarra Suma talde parlamentarioko María Elena Llorente Trujillo andreak aurkeztu du.

- TRACASA Instrumental SLra eta CENERen instalazioetara. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Javier Lecumberri Urabayen jaunak aurkeztu du.

 

AHOZKO GALDERAK:

- POT 2-Nafarroa Atlantikoko Lurralde Antolamenduko Planaren eta POT 5-Ebroren Ardatzaren Lurralde Planaren esparruetan paisaiaren gizarte-ikuskera dela-eta garatutako prozesuen emaitzei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioaren María Aranzazu Biurrun Urpegui andreak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Lurraldearen Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilaria.

- Paisaiaren Europako Hitzarmenaren araberako paisaia-politika ezartzeari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Aranzazu Biurrun Urpegui andreak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Lurraldearen Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilaria.

- Nafarroako Aurrekontu Orokorren proiektua Kulturaren eta Kirolaren arloetan zehazteari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Kultura eta Kiroleko kontseilaria

- Superser zenaren lurzatiak saltzeari eta bertan paratuko den merkataritza-proiektuari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilaria.

- D ereduan aurrematrikulatzeko kanpainari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Bakartxo Ruiz Jaso andreak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Herritarrekiko Harremanetako kontseilaria.

- Foruzaingoko Trafikoaren eta Bide Segurtasunaren Arloak zerbitzu emateko beharko lituzkeen foruzain berrien kopuruari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du. Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Batzordea.

- Trafikoa, ibilgailu motordunen zirkulazioa eta bide-segurtasuna direla-eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria zenak Estatuko Gobernuari 2019ko abenduaren 20an igorri zion akordio-proposamenari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du. Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Batzordea.

- Ekonomia zirkularra garatzeko agenda betetzeari buruzkoa. Nafarroako Podemos Ahal Dugu talde parlamentarioko Ainhoa Aznárez Igarza andreak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria.

 

IDATZIZKO GALDERAK:

- Erriberriko oinarrizko osasun barrutiko osasun-arretari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Iruñeko espetxeko presoei ematen zaien osasun-arretari buruzkoa buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Doneztebeko oinarrizko osasun barrutiko pediatriako lanpostuari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoko langileak hautatzeko prozesuei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

- NASUVINSAk sinatutako eta sinatzea aurreikusitako hitzarmenei buruzkoa. EH Bildu-Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

- Administrazio Publikoak etxebizitza babestuei dagokienez lehentasunez erosteko eta atzera eskuratzeko daukan eskubidea baliatzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

- Superser zenaren eraikinak botatzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

- Tafallako saihesbideko lanei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

 

KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak eginiko aurrekontu-aldaketei buruzko legezkotasunezko txostena. Aldaketa horiek 2019ko urrian igorri ziren Parlamentura.

 

BESTELAKO GAIAK:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak onetsi dute lan-bilkura bat egitea Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Batzordean, Nafarroako Gazteriaren Kontseiluak Nafarroako Parlamentu Gaztearen proposamenak aurkez ditzan.

 

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko zuzendari nagusiaren txostena, foru legeen aurka konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoak aurkezteari dagokionez Nazioko Gobernuarekin izandako negoziazioei buruzkoa.

 

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Berdintasunerako Institutuko zuzendari kudeatzaileak bidalitako Balorazio- eta bideragarritasun-azterlana, genero-indarkeriako arriskuan edo egoeran dauden emakumeentzako babes-neurri gisa txakur bizkartzainen laguntza aintzat hartzekoa. Halaber, erabaki dute azterlan hori Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Batzordeko kideei helaraztea.

 

- Konstituzio-kontrakotasuneko 315-2020 errekurtsoa dela-eta, Mahaiak eta Eledunen Batzarrak erabaki dute prozesuan agertzea eta Parlamentuaren alde egitea. Aipatu errekurtsoa Gobernuko lehendakariak sustatu du Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilaren Konpilazioa edo Foru Berria aldatu eta gaurkotzeko apirilaren 4ko 21/2019 Foru Legearen 2. artikuluaren aurka, Konpilazioan honako lege hauei ematen zaien idazketa dela-eta: 11, 12, 54 –c) letrako bigarren paragrafoa–, 72 –azken paragrafoa–, 471 –azken paragrafoa–, 483 –bigarren paragrafoa–, 495 –bigarren eta hirugarren paragrafoak–, 511 eta 544garrena. Konstituzio Auzitegiak aurkeztu du.

 

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dituzte Memoria Historikoaren arloko Koordinazio Batzorde Teknikorako Nafarroako Parlamentuko ordezkari gisa bi kide hautatzeko hautagaitzak: PSN talde parlamentarioak aurkeztutako Pedro Rascón Macías jaunarena eta Geroa Bai talde parlamentarioak aurkeztutako Jabi Arakama Urtiaga jaunarena. Onetsitako arauen arabera, bozketa sekretua izanen da eta boto-paper bakoitzean gehienez bi izen sartu ahal izanen dira, aukeratu beharreko karguak adina.

 

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak txosten juridiko bat eskatu dute Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteari atxikiak diren foru parlamentari Buil García jaunak eta Aznárez Igarza andreak Mahaiaren 2020ko urtarrilaren 27ko erabakiaren aurka aurkeztutako errekurtsoa dela-eta.

Urtarrilaren 27ko bilkuran, Mahaiak, Eledunen Batzarrari entzun ondoren, jasotzat eman zuen Podemos Ahal Dugu talde parlamentarioari IX. legegintzaldian esleitutako dirulaguntzak ordaintzeko eta dirulaguntza horiei buruzko espediente ekonomiko-administratiboa bukatzeko eskariari buruzko txostena. Txostenaren amaieran, Mahaia premiatzen zen deklara zezan “dirulaguntzak huts egin duela” eta “Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko 13/2007 Foru Legearen lehen xedapen gehigarriaren 3. apartatuari jarraituz, hura itzul diezaion Foru Komunitatearen altxorrari”.

 

ADIERAZPEN INSTITUZIONALAK:

- Eledunen Batzarrak aho batez onetsi du adierazpen instituzional bat, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak bat egiten baitu Zientziako Emakumearen eta Neskaren Nazioarteko Eguneko ospakizunarekin. Navarra Suma, PSN, Geroa Bai eta EH Bildu talde parlamentarioek, Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

“1. Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Zientziako Emakumearen eta Neskaren Nazioarteko Egunaren ospakizunarekin.

2. Nafarroako Parlamentuak berresten du konpromisoa duela genero-arraila diziplina guztietan, bereziki STEM deiturikoetan, desagerrarazteko lanean jarraitzeko.

3. Nafarroako Parlamentuak aitortzen du emakumeek eta neskek funtsezko eginkizuna dutela komunitate zientifikoan eta teknologikoan, eta beharrezkoa dela alor horietan duten parte-hartzea sustatzea.

4. Nafarroako Parlamentuak uste du beharrezkoa dela lan egitea komunitate zientifikoak eta teknologikoak garapen jasangarriari eta emakume eta nesken ahalduntzeari eta zientzia, teknologia eta berrikuntzaren alorreko parte-hartzeari eta ekarpenei egiten dieten ekarri garrantzitsua aitortu eta sustatzeko”.