Noiz argitaratua Asteazkena, 2020.eko Martxoa 25

2020ko martxoaren 25eko bilkura

MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTEAZKENA, MARTXOAK 25– EGINIKO BILKURAN HARTUTAKO ERABAKIAK

 

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura (bideokonferentzia bitartez) egin dute gaur –asteazkena, martxoak 25–, 17:00etan, eta honako erabaki hauek hartu dituzte:

 

1.- Mahaiak izapidetzeko onartu ditu 1/2020 Foru Lege-dekretua, martxoaren 18koa, eta 2/2020 Foru Lege-dekretua, martxoaren 25ekoa, biek premiazko neurriak onesten dituzte koronabirusaren (COVID-19) osasun krisiak eragindako inpaktuari aurre egiteko. Baliozkotzeko eztabaida ostiral honetarako deitutako Osoko Bilkuran eginen da, hilaren 27arekin, 9:15ean.

 

2.- Mahaiak martxoaren 27ko Osoko Bilkurarako botoak eledunei eskuordetzea baimendu du, martxoaren 24ko Lehendakaritzaren ebazpenarekin bat etorriz.