Noiz argitaratua Asteartea, 2020.eko Martxoak 24

2020ko martxoaren 24ko bilkura

MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTEARTEA, MARTXOAK 24– EGINIKO BILKURAN HARTUTAKO ERABAKIAK

 

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura (bideokonferentzia bitartez) egin dute gaur –asteartea, martxoak 24–, 10:00etan, eta honako erabaki hauek hartu dituzte:

 

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Urgentziazko arrazoiak direla medio, murrizketa-aldian ezinbestekoak diren parlamentu-eginkizunak betetzeari buruz Zerbitzu Juridikoek egindako txosten juridikoa.

 

- Mahaiak, Eledunen Batzarrak erabaki loteslea hartu ondoren, aho batez onetsi du Lehendakaritzaren ebazpen-proposamena, foru parlamentarien botoa eskuordetzeari buruzkoa, COVID-19 koronabirusak eragindako osasun-larrialdiko egoerari aurre egiteko.

 

- Mahaiak, Eledunen Batzarrak erabaki loteslea hartu ondoren, osoko bilkuretan botoa eskuordetzeko eredu-proposamena.

 

Interes publikoko arrazoiengatik gomendatzen bada ere, boto-eskuordetza borondatezkoa izanen da (“ezinezkoa da Osoko Bilkura bat egitea 50 parlamentarirekin”, ohartarazten da), eta Parlamentuko Idazkaritzaren aurrean formalizatu beharko da (biharko 14:00etan amaituko da epea), hark emanen baitu dagokion ziurtagiria. Botoen zerrenda eta lehentasun-ordena (boto presentzialak + boto delegatuak) asteazken honetan zehaztuko dira, 17:00etarako deituta dagoen Mahaiaren eta Eledunen Batzarraren bilkuran.