Noiz argitaratua Ostirala, 2020.eko Maiatzak 8

2020ko maiatzaren 8ko bilkura

MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –OSTIRALA, MAIATZAK 8– EGINIKO BILKURAN HARTUTAKO ERABAKIAK

 

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura egin dute gaur –ostirala, maiatzak 8–, 12:30etan bideokonferentzia bidez, eta erabaki hauek hartu dituzte:

 

- Mahaiak, Eledunen Batzarrari entzun ondoren, aho batez onetsi du Nafarroako Parlamentuan jarduera presentzialera itzultzeari buruzko Kontingentzia Plana.

 

- Mahaiak, Eledunen Batzarrari entzun ondoren, aho batez onetsi du lan-jarduera presentzialera itzultzeko protokoloa eta horren eranskina.

 

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat jo dute Nafarroako Parlamentuko Segurtasun eta Osasun Batzordeak eginiko txostena.

 

- Goizargi dolu prozesuan diren pertsonen laguntzarako elkarteak aurkeztutako idazkiari dagokionez, konfinamenduan senitarteko edo lagunen bat galdu duten pertsonen mina ikustarazteko gizarte sentsibilizazio kanpainarekin bat egitea erabaki du Mahaiak aho batez, eta hori dela eta, gaur gauean Parlamentuaren egoitzaren aurrealdea zuriz argiztatuko da (22:00etatik 01:00 arte).