Noiz argitaratua Astelehena, 2020.eko Maiatzak 25

2020ko maiatzaren 25eko bilkura

MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTELEHENA, MAIATZAK 25– EGINIKO BILKURAN HARTUTAKO ERABAKIAK

 

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura presentziala egin dute gaur –astelehena, maiatzak 25–, 10:00etan, eta erabaki hauek hartu dituzte:

 

FORU LEGE PROIEKTUAK:

- 5/2020 Foru Lege-dekretua, maiatzaren 20koa, premiazko neurriak onesten dituena koronabirusaren (COVID-19) osasun krisiak eragindako inpaktuari aurre egiteko. Foru Lege-dekretua baliozkotzeko eztabaida ekainaren 4ko Osoko Bilkuran eginen da.

 

FORU LEGE PROPOSAMENAK:

-. Foru lege proposamena, COVID-19aren epidemiaren ondorioz familiei laguntzeko ezohiko neurriak arautzen dituena laneko eta familiako bizitzak uztartze aldera. Navarra Suma talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

INTERPELAZIOAK:

- Turismoaren arloko politika orokorrari buruzko interpelazioa erretiratzea. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ainhoa Unzu Garate andreak aurkeztu du.

- COVID-19ak eragindako pandemiaren osasun-kudeaketaren ondorioei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

 

MOZIOAK:

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da albait lasterren azter ditzan prezioak igo izateko arrazoiak, eta laster esku har dezan igoera hori kontrolatzeko eta ezerezteko. Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoko Marisa De Simón Caballero andreak aurkeztu du.

 

AGERRALDIAK:

- Osasuneko kontseilariaren premiazko agerraldia, azal dezan zer-nola interpretatzen dituen seroprebalentziari buruzko azterlanaren lehen emaitzak, eta emaitza horiek ikusita Nafarroan ezarriko diren neurriak azal ditzan. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

 

AHOZKO GALDERAK:

- Hartutako kalte zerebrala duten haurrentzako laguntzari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Bakartxo Ruiz Jaso andreak aurkeztu du.

- Bizitzeko gutxieneko diru-sarrera abian jartzeak berekin dakarren funts-kudeaketari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ainhoa Unzu Gárate andreak aurkeztu du.

- Iruñeko haur eskoletan euskarazko eskaintza murrizteari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Bakartxo Ruiz Jaso andreak aurkeztu du.

- Deseskalatze-prozesuan Nafarroara egokitutako neurriei buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Ana Isabel Ansa Ascunce andreak aurkeztu du.

- Euroeskualdearen edo Erregioen Batzordearen bidez Europarekiko harremanak sustatzeari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Jabi Arakama Urtiaga jaunak aurkeztu du.

- Herritarrek normaltasun berrira iragatearen kudeaketan eta Nafarroa Suspertu Planean parte hartzeari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ramón Alzorriz Goñi jaunak aurkeztu du.

- Koronabirusaren krisitik heldu den agertoki berrian Gobernuaren egituran aldaketak egiteko aurreikuspenari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko José Javier Esparza Abaurrea jaunak aurkeztu du.

- Enpresentzako eta autonomoentzako abalak eta laguntzak kudeatzeko ardura duen kontseilariari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko José Luis Sánchez de Muniáin Lacasia jaunak aurkeztu du.

- Jarduera eten edo galdu duten autonomoentzako laguntzen efizientziari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Carlos Pérez-Nievas López de Goicoechea jaunak aurkeztu du.

- Alarma egoeran herritarren zirkulazio librerako eskubidea mugatzen duten neurriak betetzen direla bermatzeko baliabideei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko José Suárez Benito jaunak aurkeztu du.

- Langabetuentzako Emanzipa programako laguntzak jasotzeko datari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.

- Zahar-etxeetako eta desgaitasuna duten pertsonentzako zentroetako egoitza-eredu berriari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Nuria Medina Santos andreak aurkeztu du.

- COVID-19a dela-eta Nafarroak gidatutako ikerketa-proiektuei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Antonio Javier Lecumberri Urabayen jaunak aurkeztu du.

- Ekonomia zirkularraren garapenari buruzkoa. Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteko Mikel Buil García jaunak aurkeztu du.

- PSOEk, Podemosek eta EH Bilduk iragan asteazkenean, hilak 20, lortutako akordioari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko José Javier Esparza Abaurrea jaunak aurkeztu du.

 

IDATZIZKO GALDERAK:

- 2015etik aurrera hizkuntza eskakizuna jarri zaien Nafarroako Administrazio Publikoko lanpostuei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Kulturako profesionalentzako kontsulta-aholkularitzako zerbitzu bat irekitzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

- Estatuan zinematografiako eta ikus-entzunezkoen jarduera aldezte aldera Espainiako Gobernuak onetsitako aldaketa fiskalei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

- COVID-19aren epidemiaren ondorioz errenta bermatua izapidetzeko eskatzeari utzi zaion dokumentazioari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.

- Monjardín-Las Hayas eguneko zentroari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.

- Hemendik gutxira babes-araubidea bukatuko zaien alokairuko etxebizitzen sustapenei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

- Alarma egoera deklaratu zenetik maiatzaren 11ra bitarte kontaktuen azterlana geldiarazteari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- COVID-19aren sintomak zeuzkaten pertsona guztiei PCR proba egiteko ahalmenari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Instituzio itxietan elkarrekin bizi direnei egiten ahal zitzaizkien PCR probei eta koronabiruserako ELISA edo CLIA test serologikoei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Oinarrizko zerbitzuetako langileei eta talde sentiberei edo arriskukoei egiten ahal zitzaizkien PCR probei eta koronabiruserako ELISA edo CLIA test serologikoei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Osasun arloko eta arlo soziosanitarioko profesionalei egiten ahal zitzaizkien PCR probei eta koronabiruserako ELISA edo CLIA test serologikoei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Nafarroan osasun eskualde oinarrizko guztiak 1. fasera igarotzeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- COVID-19a baieztatuz gero kontaktu guztiei PCR proba egiteari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Ikastetxeak irekitzeari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko María Roncesvalles Solana Arana andreak aurkeztu du.

- COVID-19aren krisiari buruzko datuak direla-eta Nafarroako Gobernuak webgunean eta sare sozialetan emandako informazioari, komunikazioari eta gardentasunari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

 

COMPTOS GANBERAREN TXOSTENAK. AURREKONTUEN KONTROLA:

- Eskaria, fiskalizazio-txostena egin dadin Jurramendiko Mankomunitateko lehendakaritzaren eta SMSA eta SERTECMA osatzen dituzten sozietate anonimoetako azken lau urteotako langileen kontratazioari buruz. Navarra Suma talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.

- Eskaria, fiskalizazio-txostena egin dadin Lodosako Udalaren azken 8 ekitaldietako –2011tik gaur bitarteko– langileen kontratazioaren legezkotasunari buruz. Navarra Suma talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.

- Eskaria, fiskalizazio-txostena egin dadin Ribaforadako Udalaren azken 8 ekitaldietako –2011tik gaur bitarteko– langileen kontratazioaren legezkotasunari buruz. Navarra Suma talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.

- Eskaria, fiskalizazio-txostena egin dadin Esteribarko Udalari eta beste kontzeju eta erakunde batzuekin azken 8 ekitaldietan –2011ko ekainetik gaur bitarte– egindako hitzarmenei buruz. Navarra Suma talde parlamentarioko Francisco Pérez Arregui jaunak aurkeztu du.

- Eskaria, fiskalizazio-txostena egin dadin Zangozako Udalaren eta Musika Eskolaren Udal Patronatuaren azken 8 ekitaldietako –2011ko ekainetik gaur bitarteko– langileen kontratazioari eta ordainsariei buruz. Navarra Suma talde parlamentarioko Francisco Pérez Arregui jaunak aurkeztu du.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute 2019rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Lege proiektuari buruzko txostena eta Gobernuari helaraztea erabaki du (NAfarroako Gobernua).

 

BESTELAKO GAIAK:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Iritzi Publikoari buruzko Nafarroako Parlamentuaren 2019ko barometroa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Soziologia eta Gizarte Laneko Departamentuak egina.

 

- Mahaiak oniritzia eman die batzordeetako bilkuretarako gomendatzen diren gidoi orientatzaileak eta erabaki du batzordeburu guztiei bidaltzea.

 

- Gai zerrendatik kanpo, erabaki da heldu den osteguna, maiatzak 28ko 17:30era arteko epea irekitzea, COVID-19a nazioarteko pandemia deklaratu ostean ezarritako neurriak direla-eta Nafarroako Parlamentuko Kontingentzia Plana berrikusteko proposamenak aurkezteko.

 

- Gai zerrendatik kanpo, erabaki da heldu den osteguna, maiatzak 28ko 17:30era arteko epea irekitzea, Nafarroako Parlamentuko aretoen erabilerari buruzko Arauak berrikusteko proposamenak aurkezteko.

 

ADIERAZPEN INSTITUZIONALETARAKO PROPOSAMENAK:

 

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak gaitzesten baititu legez kanpoko manifestazio eta elkarretaratzen harira ezker abertzaleko taldeek Iruñeko kaleetan sorturiko indarkeriazko istiluak. Navarra Suma talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

Alde bozkatu dute Navarra Sumak, PSNk eta Geroa Baik. EH Bilduk 1. eta 2. puntuen aurka bozkatu du eta abstenitu egin da 3. eta 4. puntuetan. Podemos-Ahal Duguk eta I-Ek 2., 3. eta 4. puntuen alde bozkatu dute eta abstenitu egin dira 1. puntuan.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

“Nafarroako Parlamentuko Mahaiak erabaki du:

 

1. Gaitzestea legez kanpoko manifestazio eta elkarretaratzen harira ezker abertzaleko taldeek Iruñeko kaleetan sorturiko indarkeriazko istiluak.

 

2. Beste behin irmoki arbuiatzea talde terroristako kriminala eta Tomas Caballero Iruñeko zinegotziaren bizitza eten zuten tiroen egilea babesteko ekintzak.

 

3. ETA erakundearen historia eta erakunde terroristak gure gizartean eragin duen terrore- eta sufrimendu-ondare guztia gaitzestea.

 

4. Tomás Caballeroren senideei elkartasuna eta maitasuna helaraztea beste behin, hil zuena laguntzeko ekintza horiek eragiten duten minagatik ".

 

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du aho batez, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak bat egiten baitu maiatzaren 27an ospatzen den Zeliakoaren Egun Nazionalarekin. PSN, Geroa Bai eta EH Bildu talde parlamentarioek, Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

“1. Nafarroako Parlamentuak bat egiten du maiatzaren 27an ospatzen den Zeliakoaren Egun Nazionalarekin, kolektiboaren eskubideak aldarrikatzen jarraitzeko.

 

2. Nafarroako Parlamentuak Bat egiten du aurten ere diagnostiko goiztiarrari eta elikagai-segurtasunari buruzko eskariekin.

 

3. Nafarroako Parlamentuak gaixotasun zeliakoen tratamendua errazteko neurriak aztertzen jarraitzeko konpromisoa hartzen du; bereziki, baliabide gutxieneko pertsonena eta familiena.

 

4. Nafarroako Parlamentuak errealitate horrekiko hurbiltasuna agertzen du, eta gaixotasunak ukitutako nafarrei bizi-kalitaterik onena opa die”.

 

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentua ulerbera azaltzen baita eta babesa ematen baitio Nafarroako 0tik 3 urtera bitarteko zentroek beren profesionaltasuna eta eskubideak aldezteko abiarazitako borrokari. Navarra Suma talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

Navarra Sumak alde bozkatu du eta Geroa Bai eta EH Bildu abstenitu egin dira. PSNk 3. puntuaren alde eta 1. eta 2. puntuen aurka bozkatu du. Podemos-Ahal Duguk eta I-Ek 1. eta 2. puntuen aurka bozkatu dute eta abstenitu egin dira 3. puntuan.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

“1. Nafarroako Parlamentua ulerbera azaltzen da eta babesa ematen dio Nafarroako 0tik 3 urtera bitarteko zentroek beren profesionaltasuna eta eskubideak aldezteko abiarazitako borrokari.

 

2. Nafarroako Parlamentuak konpromisoa hartzen du Nafarroako Gobernuko Hezkuntza, Osasun eta Garapen Ekonomikorako departamentuak premiatzeko Nafarroako 0tik 3 urtera bitarteko zentroak irekitzeko beharrezko ikusten dituen baldintzak ezar eta argitara ditzan, lan egiten duten familien kontziliazioa ahalbidetzeko, Normaltasun berrira iragateko Plana deitutakoan ezarritako faseetan ezarritakoarekin bat.

 

3. Nafarroako Parlamentuak konpromisoa hartzen du egin beharreko zuzemenak egiteko Garapen Ekonomikorako Departamentuaren aitzinean, beharrezkoak diren berariazko neurriak har ditzan enplegua mantentzeko eta enpresa txiki eta ertainek nahiz mikroenpresek bizirik irauteko, nitxo horrek arreta berezia behar duelako krisi hau bereziki zigortzen ari den kolektiboek osatzeagatik: emakumeak eta gazteak”

 

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak munduan zehar –eta bereziki Nafarroan eta Euskadin– bakearen aldeko mugimenduetan aitzindari diren emakume guztien lana aitortzen baitu, denontzako gizarte justuago eta baketsuago baten alde borrokatzen baitira. Geroa Bai, EH Bildu eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

 

PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezquerrak alde bozkatu dute; Navarra Sumak 1. puntuaren aurka eta gainerakoaren alde bozkatu du.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

“Nafarroako Parlamentuak, Bakearen eta Armagabetzearen aldeko Emakumeen Nazioarteko Egunean:

 

1. Munduan zehar –eta bereziki Nafarroan eta Euskadin– bakearen aldeko mugimenduetan aitzindari diren emakume guztien lana aitortzen du, denontzako gizarte justuago eta baketsuago baten alde borrokatzen baitira.

 

2. Konpromisoa hartzen du eta dei egiten die Nafarroako erakunde guztiei emakumeen parte-hartze aktiboa berma dezaten gatazkak prebenitzeko eta konpontzeko prozesuetan, bai eta memoria-prozesuetan nahiz egia, erreparazioa eta justizia eraikitzeko prozesuetan ere.

 

3. Nafarroako Gobernuarekin batera konpromisoa hartzen du beharrezkoak diren baliabideak sustatzeko eta ziurtatzeko hezkidetzaren eta bakerako hezkuntzaren zeharkakotasuna lortzeko prestakuntza formal nahiz informaleko esparruetan”

 

Adierazpen adierazpenak bazuen beste puntu bat, ezetsia izan dena Navarra Sumaren aurkako botoarekin eta PSNren abstentzioarekin. Honakoa zioen: “Konpromisoa hartzen du, Nafarroako Gobernuarekin batera, emakume horien borroka jarraitzeko gure lurraldearen desmilitarizazioa dakarten politikak gauzatzen”.

 

- Eledunen Batzordeak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak berretsi egiten baitu Saharako herriak autodeterminaziorako eskubidea duela, Nazio Batuen ebazpenekin bat. “Paz y Libertad en el Sahara-Bakea eta Askatasuna Saharan” taldeartekoak aurkeztu du.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

“1. Nafarroako Parlamentuak berresten du Saharako herriak autodeterminazio-eskubidea daukala, Nazio Batuek emandako ebazpenekin bat.

 

2. Nafarroako Parlamentuak gogorarazten du, Espainiak, Lurraldeko potentzia administratzaile gisa, orain de iure, bere gain hartu zuela Nazioarteko Komunitatearen aurrean "saharar populazioaren interesak babestea eta bere erakunde politikoak garatzea, Gobernu propioaren osotasunera eramateko".


3. Nafarroako Parlamentuak berretsi egiten ditu Saharako herriaren askatasunaren alde eta eskubide legitimoak berreskuratzearen alde onetsi diren adierazpen instituzional eta gainerako erabaki guztiak.

 

4. Nafarroako Parlamentuak gogorarazten du Marokok legez kanpo okupatzen duela Mendebaldeko Sahara eta ez zaiola inolako subiranotasunik aitortzen.

 

5. Nafarroako Parlamentuak gogorarazten du Marokok preso sahararrak atxilotzen dituela, nazioarteko zuzenbide humanitarioa urratuz; izan ere, atzerriko indar militar batek modu arbitrarioan okupatutako lurraldeetan atxilotu izan ditu, haiek zigortzeko saharar herriak autodeterminaziorako duen eskubidearen alde egiteagatik.

 

6. Nafarroako Parlamentuak eskatzen du Izikeko presoak eta Marokoko kartzeletan eta Mendebaldeko Saharako lurralde okupatuetan dauden preso saharar guztiak berehala askatzeko.

 

7. Nafarroako Parlamentuak Marokori eskatzen dio Mendebaldeko Saharako lurralde okupatuetan sahararrek jasaten duten giza eskubideen urraketa bertan behera uzteko; era berean, agintari marokoarrak premiatzen ditu Marokok okupatzen duen Mendebaldeko Saharako zatian giza eskubideen aldeko ekintzaileen jazarpenak bertan behera uzteko.

 

8. Dei egiten die Nazio Batuen idazkari nagusi Guterres jaunari, eta Giza Eskubideen aldeko Nazio Batuen goi komisario Michele Bachellet andreari, Marokoko kartzeletan preso sahararrek bizi duten egoeraz interesatzeko eta preso horiek lehenbailehen askatzeko beharrezko neurriak har ditzaten.

 

9. Nafarroako Parlamentuak konpromisoa hartzen du Marokoko kartzeletan preso sahararren egoera gertutik jarraitzeko”