Noiz argitaratua Astelehena, 2020.eko Ekainak 8

2020ko ekainaren 8ko bilkura

MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTELEHENA, EKAINAK 8– EGINIKO BILKURAN HARTUTAKO ERABAKIAK

 

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura presentziala egin dute gaur –astelehena, ekainak 8–, 10:00etan, eta erabaki hauek hartu dituzte:

 

FORU LEGE PROPOSAMENAK:

- Enpresen deslokalizazioari aurre egiteko neurriei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

 

INTERPELAZIOAK:

- Nafarroako Foru Komunitateak eraikuntza jasangarriaren arloan darabilen politika orokorrari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Aranzazu Biurrun Urpegui andreak aurkeztu du.

- Aniztasun politikoaren eta bizikidetza demokratikoaren arloko politika orokorrari buruzkoa. Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteko Mikel Buil García jaunak aurkeztu du.

 

MOZIOAK:

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Donejakue 2021 Plan Globala prestatzeko eta antolatzeko egin beharreko jarduketak egin ditzan. Navarra Suma talde parlamentarioko Isabel Olave Ballarena andreak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da energia berriztagarria eskala txiki eta handian metatzeko sistemak garatzea eta ezartzea susta dezan. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da kulturaren esparruko artisten eta sortzaileen eskubideak berma ditzan eta horien jarduna erraztu dezan pandemiaren osteko agertokian. Navarra Suma talde parlamentarioko Alberto Bonilla Zafra jaunak aurkeztu du.

 

AGERRALDIAK:

- Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaile Carlos Amatriain Busto jaunarena, Gazteriari buruzko II. Planaren konklusioak azal ditzan. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.

- Hezkuntzako kontseilariarena, honako hauek azal ditzan: hurrengo ikasturterako plantillei buruzko plangintza, ratioen ustezko jaitsiera dela-eta kontratazioaren arloan egonen diren beharrizanak, eta iragan legegintzaldian hezkuntzaren arloan sinatutako itunak bete ote diren. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Bakartxo Ruiz Jaso andreak aurkeztu du.

- Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariarena, Nafarroako I+G+b Sistema suspertze aldera departamentuak egindako talka plana azal dezan. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.

 

AHOZKO GALDERAK:

- Bizitzeko gutxieneko diru-sarreraren kudeaketa eskualdatzeari buruzkoa. Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoko María Luisa De Simón Caballero andreak aurkeztu du.

- Bizitzeko gutxieneko diru-sarrerak ekarriko duen aurrezkiari eta diru horren zertarakoari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Patricia Perales Hurtado andreak aurkeztu du.

- Laneko Ikuskaritzak landa-eremuan sustatutako ikuskapen-kanpainari buruzkoa. Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoko María Luisa De Simón Caballero andreak aurkeztu du.

- Deseskalatze-prozesuko 3. fasearen kudeaketari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ramón Alzorriz Goñi jaunak aurkeztu du.

- COVID-19ak eragindako osasun larrialdia dela-eta Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioarekin egindako akordioei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ramón Alzorriz Goñi jaunak aurkeztu du.

- I+G suspertzeko talka planari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ramón Alzorriz Goñi jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Gobernuaren baliabide ekonomiko edo finantzarioei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- Bidesariak ibilgailu arinetara hedatzeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

- Konfinamenduaren ostean 0tik 3 urtera bitarteko haur eskola pribatuak irekitzeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Alberto Bonilla Zafra jaunak aurkeztu du.

- Espainiako Gobernuko lehendakariak Nafarroan ordezkaritzarik ez duten alderdi politikoekin sinatutako alde biko akordioei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko José Javier Esparza Abaurrea jaunak aurkeztu du.

- Langile autonomoek dauzkaten diru-sarrerak direla-eta Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuak egiten duen irakurketari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Carlos Pérez-Nievas López de Goicoechea jaunak aurkeztu du.

- Espainiako Gobernuak Nafarroako Foru Berriaren erreformaren aurka aurkeztutako errekurtsoa dela-eta Nafarroako Gobernuak egindako zuzemenei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Juan Luis Sánchez de Muniain Lacasia jaunak aurkeztu du.

- Bizitzeko gutxieneko diru-sarrerak ekarriko duen aurrezkiari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.

- Nekazaritza Politika Erkidearen murrizketa dela-eta Nafarroako Gobernuak egiten dituen proposamenei buruzkoa. Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteko Mikel Buil García jaunak aurkeztu du.

- Jakiteko ea zertan diren Hitzarmena Negoziatzeko Batzordean izandako elkarrizketak, Sánchez lehendakariak iragarritakoaren arabera itzuli beharko ez den funtsaren eta, halaber, Nafarroak zorra jaulkitzearen inguruan. Geroa Bai talde parlamentarioko Mikel Asiain Torres jaunak aurkeztu du.

- “Biodibertsitateari buruzko 2030erako Estrategiari” eta “Baserritik Mahaira Estrategiari” buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Uxue Barkos Berruezo andreak aurkeztu du.

- Alarma egoeran eta PFEZaren aitorpenaren kanpainan zehar finantza-erakundeek Nafarroan izandako jokabideari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Laura Aznal Sagasti andreak aurkeztu du.

 

GALDERA IDATZIAK:

- COVID-19aren ondoriozko egoerak adikzioen esparruan izandako eraginari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Bakartxo Ruiz Jaso andreak aurkeztu du.

- COVID-19aren ondoriozko egoerak SKOLAE programaren garapenean izandako eraginari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Bakartxo Ruiz Jaso andreak aurkeztu du.

 

KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA:

- Mahaiak, Eledunen Batzarrari entzun ondoren, erabaki du Kontuen Ganberari igortzea, txostena egin dezan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak egindako aurrekontu-aldaketak, 2020ko apirilekoak.

- Mahaiak, Eledunen Batzarrari entzun ondoren, jasotzat eman ditu Kontuen Ganberaren komunikazioak, eskatu zaizkion honako fiskalizazio-txosten hauek direla-eta: Alesbesko II. industrialdeko 1141 eta 1142 zenbakiko lurzatien zuzeneko besterentzea dela-eta eginiko kudeaketari buruzkoa (10-20/CCO-00001); Cascanteko Udalaren 2019ko ekitaldiko aurrekontua betetzeari eta kudeaketa ekonomiko-finantzarioari buruzkoa (10-20/CCO-00002); Mairagako Mankomunitatearen 2018ko eta 2019ko ekitaldietako aurrekontuen betetzeari eta kudeaketa ekonomiko-finantzarioari buruzkoa (10-20/CCO-00004); Bideko Autobiako, Pirinioetako Autobiako eta Nafarroako Ubidearen eremu ureztagarrietako “itzaleko ordainsaria” izenekoaren bidez egindako emakiden egoerari buruzkoa (10-20/CCO-00005); Gizain Gizarte Zerbitzuen Fundazio Publikoa sortzeko prozedurari eta fundazio horri zerbitzuak eskualdatzeko prozedurari nahiz haren funtzionamenduari buruzkoa (10-20/CCO-00006), eta Esteribarko Udalari eta beste kontzeju eta erakunde batzuekin azken 8 ekitaldietan –2011ko ekainetik gaur bitarte– egindako hitzarmenei buruzkoa (10-20/CCO-00012).

- Mahaiak, Eledunen Batzarrari entzun ondoren, jasotzat eman du Kontuen Ganberaren komunikazioa, Cadreitako Udalaren kudeaketa ekonomiko-finantzarioari eta 2017tik gaur bitarteko ekitaldietako aurrekontuen betetzeari buruzko fiskalizazio-txostena egiteko eskaria dela-eta. Eskaria Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Jorge Aguirre Oviedo jaunak aurkeztu zuen.

- Eledunen Batzarrak eskatu du fiskalizazio-txostena egin dadin COVID-19aren krisia dela-eta Nafarroako Gobernuak 2020ko martxoaren 1etik ekainaren 30era bitarte obrak, hornidurak eta zerbitzuak kontratatze aldera baliatutako prozedura publiko guztien eraginkortasunari, efizientziari eta legezkotasunari nahiz langileen kontratazioari eta dirulaguntzei buruz. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

OSOKO BILKURARAKO ETA BATZORDEETARAKO DEIALDIAK:

- Mahaiak, Eledunen Batzarrari entzun ondoren, aho batez erabaki du uztaila Mahaiaren eta Eledunen Batzarraren bilkurak gutxienez hamabost egunean behin egiteko hilabete baliodun gisa ezartzea. Bilkura horietan aztertuko da beste organo parlamentario batzuk deitzeko aukera, ohiz kanpoko eta premiazko beharra baldin badago, koronabirusak, nazioarteko pandemia deklaratu ondoren, sorturiko egoeraren ondorioei aurre egiteko beharrezkoak izan litezkeen eginkizun parlamentarioak egikaritzeko. Betiere, Erregelamenduaren 72. artikuluari jarraikiz eta lan-egutegia errespetatuz.

 

GAI EKONOMIKOAK, BARNE ANTOLAMENDUKOAK ETA KONTRATAZIOARI BURUZKOAK:

- Mahaiak aho batez onetsi du “Nafarroako Parlamentuan Administrazio Elektronikoa ezartzeko eta 39/2015 eta 40/2015 legeak betetzeko bide-orria”, Agtic SL enpresak prestatua. Mahaiari ahalmena ematen zaio beharrezkotzat edo egokitzat jotzen diren aldaketa guztiak egin diezazkion, lanen bilakaeraren arabera, zeinak 2020ko uztailaren 1ean hastekoak baitira.

 

- Mahaiak onetsi du Nafarroako Parlamentuko ikus-entzunezko zerbitzuen kontratazioa urtebeterako esleitzea Navarra Televisión-i, zeinak datorren astearte honetatik aurrera, ekainak 9, bere gain hartuko baitu Osoko Bilkura guztien eta gutxienez ere Batzorde baten zuzeneko emanaldia eskaintzearen ardura. Navarra Televisión-ek Nafarroa Suspertu Batzorde Bereziaren bilkura guztien emanaldiarekin hasiko du bere jarduna, astearte honetan, hilak 9, hiru bilkura mistorekin: lehen biak, 09:15ean eta 12:15ean Osoko Bilkuren Aretoan, eta hirugarrena, 16:15ean, Batzorde Aretoan.

 

ADIERAZPEN INSTITUZIONALAK:

- Eledunen Batzarrak aho batez onetsi du adierazpen instituzional bat, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak bere konpromisoa agertzen baitu arrazakeriaren aurkako borrokarekin. EH Bildu talde parlamentarioak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

“1. Nafarroako Parlamentuak arrazakeriaren aurkako borrokarekiko konpromisoa eta giza eskubideen urraketa dakarren egoera ororen aurkakoa adierazten du, eta bere egiten du bere baitan gorroto eta sumin diskurtsorik ez toleratzeko konpromisoa ere.

 

2. Nafarroako Parlamentuak bere babesa eta elkartasuna adierazten dizkie oraindik ere diskriminazio, arrazakeria eta xenofobia egoerak pairatzen dituzten pertsona eta kolektibo guztiei.

 

3. Nafarroako Parlamentuak era guztietako neurriak abiaraziko ditu bere eskumenen esparruan, pertsona ororen eskubideen eta askatasunen aurka doan jarduketa-mota oro eragozteko; bereziki, administrazio publikoen esparruan eta giza eskubideen aurka doazen gisa horretako jokabide gaitzesgarriak ohikoak diren espazioetan.

 

4. Nafarroako Parlamentuak gure gizartetik jokabide nahiz adierazpide arrazista edo xenofobo oro desagerrarazteko xedez egiten diren kanpainak eta ekitaldiak babestu eta sustatuko ditu, gizarte justu eta demokratiko bat, giza eskubideen errespetuan oinarritua eta guztiok eskubideei dagokienez berdinak garena, eraikitzeko xedez” (10-20/DEC-00040).

 

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak errefusatu egiten baitu datorren uztailaren 1ean Israelek egin nahi duen Zisjordaniaren anexioa, Jordango Harana barne, eta arbuiatu egiten baititu eskualde horretan eta Jerusalem Ekialdean garbiketa etnikoa egiteko saiakerak. EH Bildu talde parlamentarioak, Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde mistoak aurkeztu dute.

 

Geroa Bai, EH Bilduk, Podemos-Ahal Duguk eta I-Ek aldeko botoa eman dute; Navarra Suma abstenitu egin da 1. puntuan eta aurkako botoa eman du gainerakoan; eta PSN abstenitu egin da 1. puntuan eta gainerakoaren alde bozkatu du.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

“1. Nafarroako Parlamentuak errefusatu egiten du Zisjordaniaren anexioa, Jordango Harana barne, Israelek heldu den uztailaren 1ean egin nahi duena, eta arbuiatu egiten ditu eremu horretan eta 1967tik formalki anexionatuta dagoen Jerusalem Ekialdean garbiketa etnikoa egiteko saiakerak.

 

2. Nafarroako Parlamentuak aldeztu eta babestu egiten ditu Palestinako herriak bere autodeterminazioaren eta burujabetzaren defentsan gehiengoz hartzen dituen erabakiak, eta haren borrokarekin bat eginen du bere esku dauden elkartasun-ekintza guztiekin.

 

3. Nafarroako Parlamentuak Europar Batasunari exigitzen dio arma-salerosketa oro debekatu dezan, Israelen dron militarren erosketa barne, arma kriminal gisa erabili baitira palestinarren aurka eta, orain, EBren kanpo-mugak zaintzeko ere erabiltzen ari baitira.

 

4. Nafarroako Parlamentuak Europar Batasuna eta bere estatu kide guztiak premiatzen ditu Palestinako Estatua, Jerusalem hiriburu duela, aintzatets dezaten, eta EBren merkatu bakarrean debekatu daitezen Israelgo kokagune ilegaletako produktu guztiak, legez kanpoko egoera ez onartzeko EBk duen betekizunean oinarrituta; izan ere, NBEko Giza Eskubideen Kontseiluak Palestinako auzirako duen errelatore berezi Michael Lynk-ek adierazi bezala, hori da kokaguneak etengabe hedatzea ekiditeko modu bakarra.

 

5. Parlamentuak errefusatu egiten du Palestinako lurralde okupatuetan erabili diren dronak erostea Israeli Europar Batasunak, bai eta Mediterraneoan erreskateko ontziak ordezkatzen ahal dituzten dronak erabiltzea ere, horrela erreskatatzeko betebeharrari muzin egiten baitzaio.

 

Adierazpen instituzionalak azken puntu bat zeukan, baztertu egin dena Navarra Sumak, PSNk eta Geroa Baik emandako aurkako botoekin, eta honako hau zioena: "Nafarroako Parlamentuak exigitzen du eten daitezela Israelen eta Europar Batasunaren arteko harremanak".

 

- Eledunen Batzarrak aho batez onetsi du adierazpen instituzional bat, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak bat egiten baitu “Bi metro, zure konpromisoaren neurria” kanpainarekin; hartara, bi olana jarriko ditu gure eraikinaren fatxadan, herritarrak pandemia gainditzeko norberaren jokabidearen garrantziaz kontzientziatzeko mezuekin. Legebiltzarreko Lehendakariak aurkeztu du.

 

“1. Nafarroako Parlamentuak bat egiten du “Bi metro, zure konpromisoaren neurria” kanpainarekin; hartara, bi olana jarriko ditu gure eraikinaren fatxadan, herritarrak pandemia gainditzeko norberaren jokabidearen garrantziaz kontzientziatzeko mezuekin.

 

2. Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Nafarroako Gobernuaren, Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren eta Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren gomendioekin, osasun publikoa dela-eta uda honetan herrietako jairik egin ez dadin.

 

3. Nafarroako Parlamentuak dei egiten die herritarrei erantzukizunez joka dezaten, birusa berriz agertzeko arriskua minimizatze aldera osasun agintariek emandako gomendioak bete ditzaten, orain arte bezala”.