Noiz argitaratua Asteazkena, 2020.eko Apirilak 8

2020ko apirilaren 8ko bilkura

MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTEAZKENA, APIRILAK 8– EGINIKO BILKURAN HARTUTAKO ERABAKIAK

 

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura egin dute gaur –asteazkena, apirilak 8–, 11:30ean, eta honako erabaki hauek hartu dituzte:

 

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak aho batez erabaki dute apirilaren 26ra arte luzatzea, gehiago luzatzeko aukerarekin, Covid-19aren ondoriozko osasun krisiarekin lotutako ohiz kanpoko euste-neurriak.

 

Mahaiaren eta Eledunen Batzarrak erabaki hori hartu dute, hain zuzen ere, martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren balizko luzapenaren ondoriozko egoerara egokitu beharra dagoelako. COVID-19ak eragindako osasun krisia kudeatzeko alarma egoera deklaratu zuen Errege Dekretuaren luzapenari buruzko erabakia ostegun honetan, hilak 9, hartuko du Kongresuak.

 

Gogoratuko denez, martxoaren 16an Parlamentuak bere eraikina eta zerbitzu guztiak itxi zituen, baita lan parlamentarioak murriztu ere. Lan horiek Mahaiaren eta Eledunen Batzarraren bilkuretara –zeinak ahal dela bideokonferentziaz eginen baitira– eta beste organo parlamentario batzuen bilkura zehatzetara mugatu zituen (gaur arte, Osoko Bilkura eta Foru Araubideko Batzordea bildu dira), baldin eta atzeraezintzat jotzen diren premiazko arrazoiengatik egin behar badira. Hori guztia segurtasun-bermeekin eginen da, osasun-agintarien gomendioei jarraikiz.