Noiz argitaratua Astelehena, 2019.eko Urtarrilak 21

2019ko urtarrilaren 21eko bilkura

NAFARROAKO PARLAMENTUKO MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR, ASTELEHENA, URTARRILAK 21, EGINIKO BILKURAN HARTUTAKO ERABAKIAK

 

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura egin dute gaur –astelehena, urtarrilak 21–, 10:00etan, eta honako erabaki hauek hartu dituzte:

 

Izapidetzeko onartu diren gaiak eta hartu diren erabakiak:

 

FORU LEGE PROPOSAMENAK:

- Mahiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Diputatuen Kongresuaren komunikazioa, zeinaren bidez jakinarazi baitu izapidetzeko onartu dela Hauteskunde Araubide Orokorrari buruzko Lege Organikoa eta Alderdi Politikoen Finantzaketari buruzko Lege Organikoa hein batean aldatzen dituen Lege proposamena.

- Mahaiak erabaki du epe bat irekitzea Nafarroako Babes Zibilari eta Larrialdien Kudeaketari buruzko uztailaren 1eko 8/2005 Foru Legea aldatzen duen Foru Lege proposamenari zuzenketak aurkezteko. Osoko Bilkurak urtarrilaren 17an aintzat hartu zuen.

- Legebiltzarreko organoek txosten juridiko bat eskatu dute foru lege proposamen honi buruz: Nafarroako Foru Komunitateko irakaskuntza ez-unibertsitarioko irakasleen kidegoetan sartzeko deialdietako merezimendu-lehiaketei dagokienez Aurrekontu Orokorrei buruzko 3/2017 Legearen 19.bat.6 artikulua garatzen duena. Batzorde sustatzaileko Pedro Nicolás Herrero Hontoria jaunak aurkeztu du.

- Lagun egiteko animalien babesari buruzkoa. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

 

MOZIOAK:

- Honako mozio hau erretiratzea: Nafarroako Gobernua premiatzen da etxebizitzak birgaitzeko foru plan bat abian jar dezan, energia-efizientziako eta irisgarritasuneko irizpideak jasoko dituena, eremu ahuletan kokatutako eraikinei zuzendua. Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai talde parlamentarioko Mikel Buil García jaunak aurkeztu du.

- Eskaria, honako mozio hau batzordean eztabaidatu dadin: Nafarroako Gobernua premiatzen da EKS-Erabilera-lagapenaren Kooperatiba Seniorren jarraipenerako lan-talde misto bat era dezan. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da N-121-A errepideko jarduketak egiteko aurrekontu-partida 10 milioi euro handitu dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Carlos García Adanero jaunak aurkeztu du.

- Horren bidez, Hezkuntza Departamentua premiatzen da Lehen Hezkuntzako ikasketak eta ordutegia arautzen dituen foru araudia alda dezan. Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu du.

 

AGERRALDIAK:

- Nafarroako Gobernuko lehendakariarena, poliziak gatazka sozialetan esku hartzeko ereduari buruz daukan jarrera azal dezan, Azkoienen nahiz Iruñeko Alde Zaharrean Foruzaingoari emandako jarraibideak emateko nahiz erabaki politikoak hartzeko baliatu diren irizpideak jendaurrean argitu ditzan eta gisa horretako egoerak ez errepikatzeko hartuko diren neurriak azal ditzan. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- Eskubide Sozialetako kontseilariarena, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren kontratazioetarako pizgarrien programak, mota guztietakoak, azal ditzan. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.

- Osasuneko kontseilariarena, Nafarroako Osasun Mentalaren 2019tik 2023ra bitarteko Plana azal dezan. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Bakartxo Ruiz Jaso andreak aurkeztu du.

- Hezkuntzako kontseilariarena, Hezkuntzaren Kalitatea Hobetzeko Lege Organikoa aldatzeko aurreproiektua dela-eta Hezkuntza Ministerioarekin izandako elkarrizketak azal ditzan. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Miren Aranoa Astigarraga andreak aurkeztu du.

 

LAN-BILKURAK ETA BISITAK:

- Belosoko Hegoaldeko Erripako parkearen aldeko bizilagunen elkartearen ordezkariekin, beren eskariak azal ditzaten. Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Nafarroako Ehiza Federazioaren ordezkariekin, Lagun egiteko animalien babesari buruzko Foru Lege proposamenari buruz duten jarrera azal dezaten. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak aurkeztu du.

- ADECANA-Nafarroako Ehiztarien Elkartearen ordezkariekin, Lagun egiteko animalien babesari buruzko Foru Lege proposamenari buruz duten jarrera azal dezaten. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Retina Navarra elkartearen ordezkariekin, elkartearen 25. urteurrenaren karietara elkartearen ibilbidea, egoera eta beharrizanak azal ditzaten. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

- Bisita Larrabide Estadioko Kirol Teknifikazioko Zentrora. Geroa Bai talde parlamentarioko Consuelo Satrústegui Marturet andreak aurkeztu du.

 

AHOZKO GALDERAK:

- Zorraren amortizazioaren esparruan ordaindutako gehiegizko zenbatekoen itzulketa –2018ko urrirako aurreikusia– Caixarekin negoziatzeari buruzko galdera erretiratzea. Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai talde parlamentarioko Laura Lucía Pérez Ruano andreak aurkeztu du.

- Hartz eme batek Nafarroako Pirinioan ustez egindako eraso bat dela-eta Nafarroako Gobernuak abiaraziko dituen jarduketei buruzko galdera erretiratzea. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Mª Concepción Ruiz López andreak aurkeztu du.

- Rozalejoko Markesaren Jauregia berriz okupatzea ekiditeko abuztuan erabilitako baliabideei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Sergio Sayas López jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Foru Komunitateko Ikasleen Gurasoen Mahaiari buruzko araudia urratzeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

- Jakiteko ea desgaitasuna artatze aldera Nafarroako Gobernuarekin itundutako zentroetako langileei zergatik ez zaien soldata igoera ordaindu. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Nuria Medina Santos andreak aurkeztu du.

- Triman Minerals enpresako plantillaren eskubideez arduratzeko eta Sodenak egindako inbertsioa berreskuratzeko hartzen ari diren neurriei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Guzmán Miguel Garmendia Pérez jaunak aurkeztu du.

- Jakiteko zergatik ez diren ordezten oinarrizko osasun laguntzako medikuen bajak eta oporraldiak. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Sergio Sayas López jaunak aurkeztu du.

- Lan-orientabideko egungo esparru-akordioari dagokionez 2017ko Kontu Orokorrak direla-eta Kontuen Ganberak egindako txostenari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ainhoa Unzu Gárate andreak aurkeztu du.

- Jakiteko ea zertan diren Estatuarekiko negoziazioak, Abiadura Handiko Trenaren Foru Komunitateko obrei buruzko hitzarmen berri bat idaztekoak. Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai talde parlamentarioko Rubén Velasco Fraile jaunak aurkeztu du.

- La Caixari ordaindutako gehiegizko zenbatekoak itzultzeko negoziazioari buruzkoa. Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai talde parlamentarioko Laura Lucía Pérez Ruano andreak aurkeztu du.

- Nafarroako Estatistika Institutuak bizi-baldintzei buruz 2018an egindako inkesta sozialari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Juan Luis Sánchez de Muniáin Lacasia jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Osasun Sistemako langileei banatutako agendei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Sergio Sayas López jaunak aurkeztu du.

- Skolae programaren derrigorrezkotasuna ezartzen duten 350/2018, 441/2018 eta 418/2018 ebazpenei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteko Ana María Beltrán Villalba andreak aurkeztu du.

 

GALDERA IDATZIAK:

- Eguesibarko Joaquín Lizarraga Ikastetxe Publikoko errotulazioari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

- Ribaforadako Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako institutu berria eraikitzeko obrei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

- Familia gurasobakarrei buruzkoa. Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai talde parlamentarioko Mikel Buil García jaunak aurkeztu du.

- Nafarroan ekintzaileei ematen zaien tratuari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Guzmán Miguel Garmendia Pérez jaunak aurkeztu du.

- Ikastetxe publikoetan 2019-2020 ikasturterako lanaldi jarraitua ezartzeko prozedurari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

- Brexit-ak eraginen duen egoerari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Gobernuaren eta Marokoko Erresumaren arteko harremanei buruzkoa. EH Bildu-Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

- Lurrazpiko, meatzeetako edo ura bilatzeko prospekzioei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

- Rozalejoko Markesaren jauregiko legez kanpoko okupatzaileen alde eta poliziaren jarduketaren aurka Iruñeko Bigarren Hezkuntzako institutu bateko instalazioetan egindako ekintzei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

 

KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dituzte Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak 2018ko urrian egindako aurrekontu-aldaketak, zeinak urtarrilaren 11n sartu baitziren erregistroan.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dituzte Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak 2018ko azaroan egindako aurrekontu-aldaketak, zeinak urtarrilaren 11n sartu baitziren erregistroan.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Kontuen Ganberaren txostena, Nafarroako toki entitateetako kontu-hartzaileek 2017an jarritako eragozpen-oharrei buruzkoa.

 

BESTELAKO GAIAK:

 

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute txosten-oharra, gizarte zerbitzu publikoak kudeatzeko Nafarroako Fundaziorako hiru patronatukideren izendapenaren legezkotasunari buruzkoa (txosten-oharra honekin batera doa).

 

- Mahaiak, Eledunen Batzarrak aldez aurretik hala erabakita, onetsi ditu Gizarte zerbitzu publikoak kudeatzeko Nafarroako Fundaziorako hiru patronatukide izendatzeko arauak.

 

Onetsitako arauen arabera, Nafarroako Parlamentuak hiru pertsona edo entitate eta enpresa, publiko edo pribatuak, hautatuko ditu, gizarte zerbitzu publikoak kudeatzeko Nafarroako Fundazioaren Patronatuko kide izan daitezen.

 

Talde parlamentarioek eta foru parlamentarien elkarteek, banaka nahiz batera, hiru pertsonez edo entitatez eta enpresez, publiko edo pribatuak, osatutako hautagaitzak aurkezten ahalko dituzte, zeinek Fundazioaren Estatutuen 14.1 artikuluan ezarritako gaitasunari buruzko betekizunak bete beharko baitituzte.

 

Hautagaitzak aurkezteko idazki bat helaraziko zaio Legebiltzarreko Mahaiari, eta idazki horretan jasota ageriko dira proposatutako hautagaien onarpena eta kargu publikoetarako desgaitua ez egotearen aitorpena.

 

Hautagaiak aurkezteko epea 2019ko urtarrilaren 28ko 09:30ean amaituko da.

 

Mahaiak hautagaiak aldarrikatuko ditu.

 

Gizarte zerbitzu publikoak kudeatzeko Nafarroako Fundaziorako hiru patronatukideen hautaketa Legebiltzarraren Osoko Bilkuran eginen da, isilpeko bozketaren bidez. Txartelen bidez eginen da bozketa, eta foru parlamentari bakoitzak izen bakarra jartzen ahalko du txartelean.

 

Mahaiak boto-kontaketa eginen du, eta boto gehien eskuratu dituzten hiru hautagaiak hautatu direla aldarrikatuko du.

 

Berdinketarik badago eta horrek izendapenean eragiten badu, berdinketa horiek boto kopuru berbera lortu dutenen arteko beste bozketa baten bidez ebatziko dira. Berdinketak bere horretan segitzen badu, hurrenez hurreneko bozketak eginen dira boto kopuru berbera duten hautagaien artean berdinketa desegin arte.

 

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak erabaki dute epe berri bat irekitzea, otsailaren 10a artekoa, Parte-hartze demokratikoari buruzko Foru Lege proiektuari zuzenketak aurkezteko, eta jasotzat eman dute Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiaren txostena, Parte-hartze demokratikoari buruzko Foru Lege proiektuari eta Parlamentuaren Mahaiak abenduaren 17an hartutako erabakiari buruzkoa –zeinaren bidez proiektu hori bitan zatitu baita–.

 

- Eledunen Batzarrak erabaki du Legebiltzarreko zerbitzu juridikoei eskatzea txosten juridiko bat egin dadin izaera pertsonaleko datuen babesari buruzko legediari jarraiki foru parlamentariek, datu pertsonalak jasotzen dituzten neurrian, zaindu beharreko berariazko betebeharrei buruz eta betebehar horiek bete ezean izan litzaketen ondorioei buruz –zehazki, berariaz babestuta dauden datuak direnean–. Geroa Bai talde parlamentarioko Unai Hualde Iglesias jaunak aurkeztu du.

 

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Kontu-hartzailetza eta Gai Ekonomikoetarako Zerbitzuaren txostena, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai talde parlamentarioaren funtsen egoerari eta Aznárez Igarza eta Sáez Barrao andreak eta Buil García jauna botatzeak izanen lituzkeen ondorioei buruzkoa (txostena honekin batera doa).

 

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute zerbitzu juridikoen txostena, Nafarroako Parlamentuko Mahaiak 2019ko urtarrilaren 8an egindako eskaria betez egina, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai talde parlamentarioaren eledunak zenbait foru parlamentari botatzeko aurkeztutako idatziari eta Buil jaunak eta Aznárez eta Sáez andreek horren aurka aurkeztutako idatziari buruzkoa (txosten juridikoa honekin batera doa).

 

- Mahaiak, Eledunen Batzarrari entzun ondoren, erabaki du Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai talde parlamentarioko Couso Chamarro jaunak aurkeztutako idazkia, zeinaren bidez Mahaiari jakinarazten baitzion Mikel Buil García, Ainhoa Aznárez Igarza eta María Teresa Sáez Barrao talde parlamentariotik botatzeko erabakia, jasotzat ez ematea ez baititu betetzen erregelamenduz ezarritako betekizunak, eta hamar egun balioduneko zuzentzeko epea ezartzea, kasua bada, idazkia aurkezteko erregelamenduaren araberakoa izateko behar den dokumentazioarekin batera.

 

Epe hori ematearen alde bozkatu dute bigarren lehendakariorde Alberto Catalán Higueras jaunak eta lehen eta bigarren idazkari Maiorga Ramírez Erro jaunak eta Maribel García Malo andreak; aurka bozkatu dute, berriz, lehendakari Ainhoa Aznárez Igarza andreak eta lehen lehendakariorde Unai Hualde Iglesias jaunak.

 

ADIERAZPEN INSTITUZIONALETARAKO PROPOSAMENAK:

 

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du aho batez. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak Pobreziaren aurkako Ideia Bikainak kanpainarekin bat egiten du. Adierazpena UPN, Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioek eta Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

 

Adierazpenak honako hau dio:

 

“1. Nafarroako Parlamentuak Pobreziaren aurkako Ideia Bikainak kanpainarekin bat egiten du eta Parlamentuko Mahaiari proposatzen dio beharrezkoak diren izapideak egin ditzan adierazpena ofizialki sinatzeko.

 

2. Nafarroako Parlamentuak talde politiko, gizarte eragile eta herritarrak oro har animatzen ditu adierazpena sina dezaten eta kanpainan lagundu dezaten pobreziaren eta gizarte bazterkeriaren aurka borrokatzeko balio dezaketen ideiak proposatuz”.

 

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak adierazten du Tuterako Adimen Osasuneko eguneko ospitaleak gaur egun dagoen tokian jarraitu behar duela. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

Adierazpenaren alde bozkatu dute UPN, PSN, PPN eta I-Ek; Geroa Baik aurka bozkatu du eta EH Bildu Nafarroa abstenitu egin da.

 

Adierazpenak honako hau dio:

 

“Nafarroako Parlamentuak adierazten du ezen, Osasun Mentalaren 2019-2023 aldirako III. Plan Estrategikoaren ardatzekin koherentziagatik eta kontuan hartuta Tuterako Adimen Osasuneko eguneko ospitaleko profesionalen, erabiltzaileen eta haien familien iritzia, ospitale horrek orain dagoen tokian jarraitu behar duela, eta Osasun Mentalaren Plan Estrategikotik kendu behar dela Tuterako Reina Sofía Ospitatera eramateko asmoa”.

 

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak adierazten du arbuiatzen duela Aita Mari eta Open Arms itsasontziei Mediterraneoan zaintza lanak egin eta itsasoan galdutakoak jasotzeko itsasoratze-eskaera ukatu izana. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

 

Aldeko botoa eman dute Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal Dugu Orain Bai e I-Ek. UPNk alde bozkatu du puntu guztietan lehenengoan izan ezik, horretan abstenitu egin baita. PSNk eta PPNk puntu guztien alde bozkatu dute salbu lehenengoan eta laugarrenean; horietan abstenitu egin dira.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

“1. Nafarroako Parlamentuak adierazten du arbuiatzen duela Aita Mari eta Open Arms itsasontziei Mediterraneoan zaintza lanak egin eta itsasoan galdutakoak jasotzeko itsasoratze-eskaera ukatzeko erabakia, kostako herrialdeek nazioarteko betebeharrak betetzen ez dituztela-eta lan horiek egiteko zailtasunaren babesean.

 

2. Nafarroako Parlamentuak Europar Batasuneko estatuei eskatzen die premiaz taxutu dezatela erreskate-eredu bat itsaso handian galdu eta laguntza ematen zaien pertsonen eskubideak bermatuko dituena, halako moduz non gertuen dagoen portuan lehorreratuko direla aurreikusi ahalko den.

 

3. Nafarroako Parlamentuak Europar Batasuneko estatuei eskatzen die eremu horretan diharduten baliabideak gainditzen dituzten egoerak iraun bitartean beharrezkoa dela itsasoan dituzten laguntza-zerbitzuak ahalik eta hobekien koordinatzea erakunde humanitarioekin.

 

4. Nafarroako Parlamentuak Espainiako Gobernua premiatzen du berriro azter dezan Aita Mari itsasontziaren eskaera; izan ere, itsasontzi horrek beharrezkoak diren legezko ziurtagiriak ditu salbamendu-lanak egiteko. Agintari eskudunek laguntza eman behar dute lan humanitarioa ahalik eta eraginkortasun eta segurtasun handienarekin egiteko bai eskifaiarentzat, bai itsasontziarentzat, bai erreskataturiko pertsonentzat.

 

5. Nafarroako Parlamentuak salatzen ditu sorosleak eta langile humanitarioak kriminalizatzeko maniobrak, Elkartasuna eta Gizatasuna kriminalizatzen baitira, bai itsasoan bai lehorrean.

 

6. Nafarroako Parlamentuak elkartasun eta babes mezu bat helarazten dio Aita Mari itsasontziko eskifaia osoari”.

 

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak uste du ezinbestekoak direla justizia eta proportzionaltasuna prozesu judizial guztietan, bai eta 2016ko urriaren 15ean Altsasun izandako gertakariei dagokienean ere. Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek eta Izquierda Ezkerra foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

 

Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta Izquierda-Ezkerrak alde bozkatu dute; UPN eta PPNk aurka, eta PSNk, berriz, bigarren puntuaren alde eta lehenbizikoaren eta hirugarrenaren aurka bozkatu du.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

“1. Nafarroako Parlamentuak uste du ezinbestekoak direla justizia eta proportzionaltasuna prozesu judizial guztietan, bai eta 2016ko urriaren 15ean Altsasun izandako gertakariei buruz gauzatzen ari denean ere. Izan ere, prozesu horretako epaia berrikusiko du Entzutegi Nazionaleko apelazioen aretoak aste honetan.

 

2. Nafarroako Parlamentuak irmoki salatzen du zenbait sektore politikok kasu hau dela eta Altsasuko herriaz egin duten eta egiten jarraitu nahi duten instrumentalizazio eta manipulazioa.

 

3. Nafarroako Parlamentuak bere babes osoa adierazi nahi dio Altsasuko herriari, eta aintzat hartzen du hango bizilagunek bizikidetasunaren, normalizazioaren, justiziaren eta proportzionaltasunaren alde bi urte hauetan izandako jarrera gizalegezkoa eta eredugarria, eta dei egiten die bide horretan lan egiten jarrai dezaten”.

 

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak Nafarroako irakaskuntza publikoaren garapenarekiko konpromisoa agertzen du, kalitatezko hezkuntza ekitatibo eta inklusiboaren bermea baita. Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek eta Izquierda Ezkerra foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

 

UPN, Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai, Nafarroako Alderdi Sozialista eta I-Ek aldeko botoa eman dute. PPNk 1. puntuaren alde bozkatu du eta 2. puntuan abstenitu da.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

“1. Nafarroako Parlamentuak babesten ditu legezko, antolakuntzako eta curriculumari buruzko neurri oro guztientzako kalitatezko hezkuntza, desberdintasunak konpentsatzen dituena, hezkidetza lantzen duena eta ez baztertzailea lortzeko bidean aurrera egiteko badira.

 

2. Nafarroako Parlamentuak bere konpromisoa adierazten du Nafarroako hezkuntza publikoaren garapenarekin, kalitatezko hezkuntza ekitatibo eta inklusiboaren bermea baita.

 

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak gaitzetsi egiten baitu Rozalejoko Markesaren jauregia legez kontra berriro okupatu izana. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteak aurkeztu du.

 

UPNk, Geroa Baik, PSNk eta PPNk alde bozkatu dute; EH Bildu Nafarroak, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Ek, berriz, aurka.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

“Nafarroako Parlamentuak gaitzetsi egiten du Rozalejoko Markesaren jauregia legez kontra berriro okupatu izana, eraikin hori Nafarroako Gobernuarena baita eta, horrenbestez, nafar guztiena”.