Noiz argitaratua Astelehena, 2019.eko Martxoak 11

2019ko martxoaren 11ko bilkura

NAFARROAKO PARLAMENTUKO MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR, ASTELEHENA, MARTXOAK 11, EGINIKO BILKURAN HARTUTAKO ERABAKIAK

 

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura egin dute gaur –astelehena, martxoak 11–, 10:00etan, eta honako erabaki hauek hartu dituzte:

 

Izapidetzeko onartu diren gaiak eta hartu diren erabakiak:

 

FORU LEGE PROIEKTUAK:

- Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legea aldatzekoa.

Foru Lege proiektua irakurketa bakarreko prozeduraren bidez izapidetuko da heldu den martxoaren 21erako aurreikusi den Osoko Bilkuran.

- 2019rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 24ko 27/2018 Foru Legea aldatzen duena.

Foru lege proiektua irakurketa bakarreko prozeduraren bidez izapidetuko da heldu den martxoaren 14rako aurreikusi den Osoko Bilkuran.

 

FORU LEGE PROPOSAMENAK:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Gobernuaren iritzia, zeinaren bidez adierazten baitu ez dagoela ados Nafarroako Foru Komunitateko irakaskuntza ez-unibertsitarioko irakasleen kidegoetan sartzeko deialdietako merezimendu-lehiaketei dagokienez Aurrekontu Orokorrei buruzko 3/2017 Legearen 19.bat.6 artikulua garatzen duen foru lege proposamena aintzat hartzearekin, eta erabaki dute proposamena ez onartzea.

- Mahaiak erabaki du epe bat irekitzea Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea aldatzen duen Foru Lege proposamenari zuzenketak aurkezteko. Osoko Bilkurak martxoaren 7an aintzat hartu zuen.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Gobernuaren erabakia, zeinaren bidez adierazi baitu ados dagoela Nafarroako Foru Komunitateak Club Atlético Osasunaren aldeko abal bat ematea baimentzen duen Foru Lege proposamena aintzat hartzearekin.

 

MOZIOAK:

- Honako mozio hau erretiratzea: Espainiako Gobernua premiatzen da 1978ko Sanferminei buruzko dokumentazioa desklasifika dezan eta apirilaren 10eko 16/2015 Foru Legearen aurka aurkeztutako errekurtsoa erretira dezan, eta desadostasuna adierazten du 1978ko Sanferminen gaineko inpunitatearen amaiera exigitzeko pankartak paratzeagatik hainbat pertsonari zitazioa igorri izana eragin duen polizia-jarduketa dela eta. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Nafarroako Gobernuaren idazkia, zeinaren bidez jakinarazi baitu Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuaren eskumena dela bosgarren belaunaldiko telefoniaren iriste goiztiarraren aldeko apustua egitera premiatzen duen mozioaren gaia.

- Eskaria, honako mozio hau batzordean izapidetu dadin: Nafarroako Gobernua premiatzen da harrera espezializatuaren modalitate gisa har dezan urgentziazko harrera. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Mónica Domenech Linde andreak aurkeztu du.

- Horren bidez, Espainiako Gobernu berria premiatzen da lan-eskaintza publikoan atera daitekeen lanpostu-kopurua mugatzen duen ordezkatze-tasa ken dezan. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Nafarroako Lan Osasunaren Kontseiluan negozia eta adostu ditzan laneko ezbehar-tasaren aurkako neurri berriak eta ekintza osagarriak. Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Sanfermines 78 Gogoan! elkarteak eta 1978ko sanferminetan izandako gertakariek zuzenean kaltetutako pertsonek 2019ko urtarrilaren 22an aurkeztutako kereila kriminala aldeztu dezan. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

- Horren bidez, Hezkuntza Departamentua premiatzen da Agoitzen ikastetxe berri bat eraiki dezan eta San Miguel ikastetxe publikoa eta Agoizko DBHI bi ikastetxe bereizi gisa har ditzan. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko María Esther Korres Bengoetxea andreak aurkeztu du.

 

AGERRALDIAK:

- Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak martxoaren 12an egin beharreko agerraldia erretiratzea. Agerraldiaren xedea zen informazioaren segurtasunaren arloko politikari, datuen zaintzari eta Nafarroako Gobernuko departamentu guztietan arlo horretan dagoen araudia betetzeari buruz informatzea. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Guzmán Miguel Garmendia Pérez jaunak aurkeztu du.

- Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariarena, Klima aldaketari eta trantsizio energetikoari buruzko Foru Lege proiektua taxutzeko prozesua zertan den informa dezan. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

- Nafarroako Laneko eta Gizarte Segurantzako lurraldeko zuzendari eta ikuskatzaileen buruarena, azal dezan zer protokolo eta jardunbide baliatzen diren lan gatazka batean non legezko greba bat egiteko oinarrizko eskubidea urratu izana salatzen duten langileen legezko ordezkariek eta enpresa batzordeek. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

- Nafarroako Foru Komunitatearen senatari autonomikoak Nafarroako Parlamentuaren IX. legegintzaldian zehar Senatuan egindako lanaren kontu eman dezan eta lan hori balora dezan egin beharreko agerraldiari dagokionez -Nafarroako Foru Komunitatearen senatari autonomiko Idoia Villanueva Ruiz andreak aurkeztu du-, Legebiltzarreko zuzendaritza organoek erabaki dute balantzea idatziz aurkez dezala.

 

LAN-BILKURAK ETA BISITAK:

- Itunpeko ikastetxe erlijiosoetan nafar adingabeen aurkako sexu-abusuak salatu dituzten biktimen ordezkariekin, beren lekukotasuna eman dezaten eta justizia nahiz erreparazio eskariak azal ditzaten. Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai talde parlamentarioak aurkeztu du.

- 2013tik 2015eko otsailera bitarte izandako gertakariak direla-eta modelo-agentzia baten aurkako salaketa aurkeztu zuten 129 emakumeen ordezkariekin, beren lekukotasuna eman dezaten eta eskariak azal ditzaten. Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Gurelur elkartearen ordezkariekin, Tuterako udal-mugartean milaka pinu matarrasa bidez moztearen afekzioa balora dezaten. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Luis Casado Oliver jaunak aurkeztu du.

- Gurelur elkartearen ordezkariekin, Basa Fauna Sendatzeko Ilundaingo Zentroaren funtzionamendua balora dezaten. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Luis Casado Oliver jaunak aurkeztu du.

- Tasubinsaren Orkoiengo zentro okupazionalera. Unión del Pueblo Navarro, Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

 

AHOZKO GALDERAK:

- Jakiteko ea legegintzaldi honetan zergatik ez den onetsi Nafarroako Gobernuak hitzemandako Enpleguari buruzko Legea. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ainhoa Unzu Gárate andreak aurkeztu du.

- Laguntza-produktuen sistema soziosanitario bat sortzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko María Asunción Fernández de Garayalde Lazkano Sala andreak aurkeztu du.

- Farmazia Prestazioaren Kudeaketarako Zerbitzuan zahar-etxeen fakturazioa dela-eta egindako auditoriaren emaitzari buruzkoa. Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai talde parlamentarioko María Teresa Sáez Barrao andreak aurkeztu du.

- Mahaiak erabaki du produkzio sasi-integratuko sistema bati atxikita dauden Nafarroako esnetarako behien ustiategien egoerari buruzko galdera atzeratzea, harik eta birformulatu arte. Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai talde parlamentarioko María Teresa Sáez Barrao andreak aurkeztu du.

 

GALDERA IDATZIAK:

- 2019ko English Week-erako deialdiari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

- Eremu ez euskaldunean Haur eta Lehen Hezkuntzako lehen zikloko lehen mailan A eredua ezarriko duten ikastetxeei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko foru parlamentari Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

 

KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA:

- Eledunen Batzarrak erabaki du Kontuen Ganberari eskatzea fiskalizazio-txosten bat egin dezan Cordovillako Suhiltzaileen Parkeko eta Heliportuko obrak kontratatzeko prozedurari buruz. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dituzte Kontuen Ganberaren jardueren oroitidazkia eta kontu orokorra, 2018ko ekitaldikoak.

 

BESTELAKO GAIAK:

- Mahaiak erabaki du 2019ko martxoaren 25eko Mahaiaren eta Eledunen Batzarraren bilkura Castejonen egitea.

- Eledunen Batzarrak erabaki du Nafarroako Kontseiluari eskatzea txosten bat egin dezan jakiteko 9-18/PR0-00031 foru lege proposamena ordenamendu juridiko indardunaren eta konstituzio-multzoaren araberakoa ote den. Enpresa pribatuen eta administrazio publikoaren artean zerbitzuak eta lanak kanpoan nahiz barruan kontratatzeko prozesuetan jarraitu beharreko zuzenbidezko prozedurak aztertzeko ponentziak eskatu du.

- Eledunen Batzarrak erabaki du Nafarroako Kontseilu Ekonomiko eta Sozialari eskatzea txosten bat egin dezan, bere ikuspegitik azter ditzan egokitzat jotzen dituen alderdi guztiak Enpresa pribatuen eta administrazio publikoaren artean zerbitzuak eta lanak kanpoan nahiz barruan kontratatzeko prozesuetan jarraitu beharreko zuzenbidezko prozedurak aztertzeko ponentziaren xedea dela-eta. Enpresa pribatuen eta administrazio publikoaren artean zerbitzuak eta lanak kanpoan nahiz barruan kontratatzeko prozesuetan jarraitu beharreko zuzenbidezko prozedurak aztertzeko ponentziak eskatu du.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak adierazi dute honako honen berri izan dutela: Nafarroako Parlamentuaren aurrekontuaren betetze egoerari buruzko txostena, 2018ko laugarren hiruhilekoa.

- Izapidetzeko onartu da Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai talde parlamentarioko Carlos Couso Chamarro jaunak aurkeztutako proposamena, Nafarroako Parlamentuko Erregelamendua aldatzekoa. Martxoaren 21erako aurreikusi den Osoko Bilkuran eztabaidatuko da.

 

ADIERAZPEN INSTITUZIONALAK:

 

- Eledunen Batzarrak adierazpen insituzional bat onetsi du. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak bere babesa eta elkartasuna adierazi nahi dizkie Igoa y Patxi SL, Transtiermes SL, Belainpe SL eta Igoa y Patxi Logística SL enpresetako langileei eta beren lan-baldintzak hobetzeko mobilizazioei. Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu du.

 

EH Bildu Nafarroak, Podemos-Ahal Duguk eta I-Ek aldeko botoa eman dute; UPN, Geroa Bai, PSN eta PPN, berriz, abstenitu dira.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

“Nafarroako Parlamentuak bere babesa eta elkartasuna adierazi nahi dizkie Igoa y Patxi SL, Transtiermes SL, Belainpe SL eta Igoa y Patxi Logística SL enpresetako langileei eta beren lan-baldintzak hobetzeko mobilizazioei”.

 

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak adierazten du ez dagoela ados inondik ere Auzitegi Nazionalaren epaiarekin, Altsasuko gazteei ezarritako zigor gogorrak berresten dituelako. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

 

Adierazpenaren aldeko botoa eman dute Geroa Baik, EH Bildu Nafarroak, Podemos-Ahal Duguk eta I-Ek; UPNk, PSNk eta PPNk, berriz, aurkakoa.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

“1. Nafarroako Parlamentuak erabateko desadostasuna adierazten du Auzitegi Nazionaleko Apelazioen Aretoaren epaiarekin, ezarritako zigor gogorrak berresten dituelako eta kasu honen inguruan izan den desproportzioan sakontzen duelako. Halaber, ezinbestekotzat jotzen du justizia eta proportzionaltasuna gailentzea Auzitegi Gorenean jarritako errekurtsoaren ebazpenean.

 

2. Nafarroako Parlamentuak berriro salatzen ditu zenbait sektore politikok eta mediatikok Altsasuko herriari eragindako eta oraindik ere eragin nahi dizkioten instrumentalizazioa eta manipulazioa, eta errefusatu egiten ditu behargabeko eta tentsio giroa eta benetakoa ez den Altsasuko bizitzaren irudi bat sortzea xede duten jarrera eta jarduketak.

 

3. Nafarroako Parlamentuak babes osoa agertzen dio Altsasuko herriari eta bertako bizilagunei aitortzen die bi urte hauetan izan duten jarrera zibiko eredugarria bizikidetzaren, normalizazioaren, justiziaren, proportzionaltasunaren alde, eta dei egiten die bide horretan lanean jarrai dezaten. Horrekin lotuta, herritarrei dei egiten die parte har dezaten Altsasu Gurasoak eta Altsasukoak Aske plataformek heldu den matxoaren 24an Altasun deituriko manifestazioan”.