Noiz argitaratua Astelehena, 2019.eko Irailak 2

2019ko irailaren 3ko bilkura

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura egin dute gaur –astelehena, irailak 2–, 10:00etan, eta honako erabaki hauek hartu dituzte:

 

Izapidetzeko onartu diren gaiak eta hartu diren erabakiak:

 

FORU LEGE PROPOSAMENAK:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Diputatuen Kongresuaren komunikazioa, zeinaren bidez adierazi baitu honako lege proposamen hauek iraungi egin direla: Gizarte Segurantzako araubide orokorrari buruzko legeria aldatzekoa; uztailaren 6ko 3/2012 Legearen bidez onetsitako lan-erreforma indargabetzeari buruzkoa; kanabis-erabiltzaileak arautzen dituena ; Espainiako Konstituzioaren 50. artikulua aldatzekoa; Osasun Sistema Nazionalaren kohesioari eta kalitateari buruzko 16/2003 Legea, maiatzaren 28koa, aldatzekoa; Espainiako Konstituzioaren 27. artikulua aldatzekoa; Erlijio Askatasunari buruzko uztailaren 5eko 7/1980 Lege Organikoa eta Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoa erlijioaren irakaskuntzari dagokionez aldatzekoa, eta Hauteskunde Araubide Orokorrari buruzko Lege Organikoa eta Alderdi Politikoen Finantzaketari buruzko Lege Organikoa hein batean aldatzen dituena.

 

Izapidetzeko onartu dira honako foru lege proposamen hauek:

- Nafarroako administrazio publikoetan euskara erabiltzeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Hein batean aldatzen duena ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsitako Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko Foru Legearen testu bategina. Navarra Suma talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Zeinaren bidez indargabetzen baita Nafarroako Gobernuko kideen eta Nafarroako Foru Komunitatearen administrazioko goi karguen bateraezintasunei buruzko azaroaren 4ko 19/1996 Foru Legearen 3. bis artikuluko 5. apartatua. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Sinboloei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Zeinaren bidez indargabetzen baita Nafarroako Toki Administrazioaren Erreformarako otsailaren 4ko 4/2019 Foru Legea. Navarra Suma talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

MOZIOAK:

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da berehala geldi dezan Nafarroako Gobernuko departamentuetarako eta haren erakunde publikoetarako hizkuntza planen onespena, azaroaren 15eko 103/2017 Foru Dekretuaren 6. artikuluaren aplikazioaren araberakoa. Navarra Suma talde parlamentarioko José Javier Esparza Abaurrea jaunak aurkeztu du.

- Mozioa erretiratzea, zeinaren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen baita uztailaren 8ko uholdeengatik kalteak izandako merkatarien aldeko moratoria bat ezar dezan, zenbait zergari dagozkien likidazioak aurkezteko. Navarra Suma talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da etengabeko zaintza- eta ikuskatze-neurriak ezar ditzan enpresetan, laneko arriskuen prebentzioaren arloko neurriak betetzeari dagokionez. Izquierda-Ezkerra Talde Mistoak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da foru lege proiektu bat igor dezan, zeinaren bidez kreditu berezi bat emanen baita 19/2018 Foru Legeak aurreikusten dituen inbertsio finantzarioki jasangarriak egiteko. Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

 

GALDERA IDATZIAK:

- Adinekoentzako egoitza batean toki publiko edo itundu bat eskuratzeko itxarote-zerrendari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.

- Nafarroako Gazteriaren Kontseiluaren antolakuntzari eta funtzionamenduari buruzko oinarrizko arauak ezarri eta gazteriaren eskualde- eta toki-kontseiluak arautzen dituzten printzipio orokorrak onesten dituen Foru Dekretuaren proiektuari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.

- Lehenbiziko kontsultako itxarote-zerrendei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du. Informazio-eskari bihurtu da.

- Batez Besteko Berandutza Prospektiboaren bilakaerari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du. Informazio-eskari bihurtu da.

- Lehenbiziko kontsultako itxarote-zerrendak 2007ko urtarriletik 2010eko abendura bitarte izandako bilakaerari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Oinarrizko Osasun Laguntzako pediatriako lanpostuei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du. Informazio-eskari bihurtu da.

- Osasun-etxeak 2019ko udako arratsaldeetan ixteari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du. Informazio-eskari bihurtu da.

- Herritarrei beren mendekotasuna baloratzeko espedienteak zertan diren kontsultatu ahal izatea ahalbidetuko dien unean uneko informazio-sistema bat ezartzeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du. Informazio-eskari bihurtu da.

- Esparru-akordiotik kanpo geratu diren egoitzetan plaza itundu bat betetzen ari diren pertsonei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du. Informazio-eskari bihurtu da.

- Peonada eta/edo autoituntzeetan 2011tik 2018ra bitartean beteriko urteko aurrekontuari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du. Informazio-eskari bihurtu da.

- Eguneko Ospitalearen eta Haur eta Gazteen Osasun Mentaleko Zentroaren Iruñeko Osasun Barrutiko kokalekuari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du. Informazio-eskari bihurtu da.

- Kontratuak bost hilabete eta erdi baino luzeagoak dauzkaten bitarteko langileei kontratua uztail eta abuztura luzatzeari buruzko Hezkuntza Departamentuaren konpromisoari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Alberto Bonilla Zafra jaunak aurkeztu du.

- I+G egiteko laguntzen 2017 eta 2018ko deialdiei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.

- Nekazaritzako elikagaien industrietako inbertsio-laguntzen deialdiari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.

- Gazte-garraioko txartel bateratua ezartzeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.

- Los Arcosko zirkuitua dela-eta dagoen erosteko aukerari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

- Tafallatik Iruñera bitarteko autobide-tartea uztailaren 9tik abuztuaren 7ra bitarte liberalizatzearen kostuari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

- Etxarri Aranazko jaietako programari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.

- Miarritzen G7ren goi-bilera eginen dela-eta Nafarroako Gobernuak hartuko dituen bide-segurtasuneko neurriei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Isabel Olave Ballarena andreak aurkeztu du.

- Ibilguak garbitzeko 7 milioi euroko partidaren egoerari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.

- 2019ko uztailaren 8ko uholdeen ondoriozko kalteak konpontzeko prestatu den aurrekontu-zuzkidurari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.

- Aurreko gobernuarekin alderatuta departamentuek eta zuzendaritza nagusiek izan duten guztizko gehikuntzari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Gobernuaren egitura berriaren ondorioz departamentuek, zuzendaritza nagusiek eta izendapen askeko langileek izan duten gehikuntzaren kostuari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- Lehenbiziko kontsultako itxaron-zerrenda kontrolatze aldera Osasun Departamentuak ezarri asmo dituen neurriei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

 

GOBERNUAREN BESTELAKO EKIMENAK (HITZARMENAK, FORU DEKRETUAK, KOMUNIKAZIOAK, PLANAK ETA PROGRAMAK):

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute 2019ko zorpetze-eragiketei buruzko informazioa.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute 2019ko ekitaldiari dagozkion zorpetze-eragiketak ituntzeko baimenei buruzko informazioa.

 

KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA:

- Eledunen Batzarrak erabaki du Kontuen Ganberari eskatzea txosten bat egin dezan, Eguesibarko Udalaren jarduna 2013ko martxotik 2019ko ekainera bitarte fiskalizatzeko. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute dute aurrekontu-legezkotasunari buruzko txostena, 2019ko urtarril, otsail, martxo, apiril eta maiatzeko aurrekontu-aldaketei buruzkoa. Kontuen Ganberak aurkeztu du.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dituzte Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak 2019ko ekainean egindako aurrekontu-aldaketak.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dituzte Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak 2019ko uztailean egindako aurrekontu-aldaketak.

 

BESTELAKO GAIAK:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Arartekoaren Erakundearen 2018ko txostena. Nafarroako Arartekoak aurkeztu du.

- Mahaiak erabaki du izapideak abiaraztea Nafarroako Foru Komunitatearen senataria hautatzeko. Mahaiak hurrengo bilkura batean ezarriko ditu hautagaiak aurkezteko epea eta Osoko Bilkurak senataria hautatzeko bilkuraren data.

- Mahaiak, Eledunaren Batzarrari entzun ondoren, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Sala Zibil eta Penaleko magistratu-postu hutsa betetzeko baliatu den irizpidea eskatzea erabaki du, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren 2019ko uztailaren 23ko komunikazioaren berri izan eta gero.

- Mahaiak erabaki du Legebiltzarreko Zerbitzu Juridikoei agintzea Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gardentasunaren Kontseilurako izendatu beharreko lau kideak hautatzeko arauak presta ditzaten.

- Mahaiak erabaki du Legebiltzarreko Zerbitzu Juridikoei agintzea Nafarroako Kontseiluko kide bat izendatzeko arauak presta ditzaten, kontseilu horrek jakinarazi eta gero Socorro Sotés Ruiz andreak Nafarroako Kontseiluko kide izateari uko egin diola.

- Mahaiak onetsi egin ditu Nafarroako Parlamentuko Erregelamenduaren 35.3. artikulua garatzeko arauak, talde parlamentarioentzako ordainsariei dagokienez.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Parlamentuaren aurrekontuaren betetze egoerari buruzko txostena (2019ko bigarren hiruhilekoan).

- Hurrengo bilkura baterako utzi da Nafarroako 2019ko Iritzi Publikoaren Barometrorako galdetegia onestea, bidezkoa bada.

- Mahaiak erabaki du irailaren 10ean eta 11n egitea X. Legegintzaldiko batzorde arruntak eratzeko bilkurak.

- Mahaiak batzorde aretoetako eserlekuak esleitu dizkie talde eta elkarte parlamentarioei.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak eleduna aldatu duela; halatan, Ramón Alzorriz Goñik María Chivite ordeztu du, eta Ainhoa Unzu Gárate eta Nuria Medina Santos eledunaren ondokoak izanen dira.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Regúlez Álvarez andrea Geroa Bai talde parlamentarioari atxiki izana.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Aguirre Oviedo jauna Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioari atxiki izana.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Magdaleno Alegría andrea Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioari atxiki izana.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute txosten juridikoa, ekimen parlamentarioen izapidetzeari buruzkoa, aintzat harturik Nafarroako Gobernuko lehendakariaren inbestidura-prozesua abiarazia egotea, jarduneko gobernua egotea eta Parlamentuko batzordeak eratu gabe egotea.

 

Txostenak ondorioztatzen du, besteak beste, ezin dela ukatu “Nafarroako Parlamentuak ekimen parlamentarioak izapidetzen ahal dituela, non eta ez duen hutsaltzen eginkizun nagusia: inbestidura-prozesua burutzea. Eta betiere egokitasun politikoaz ari gara, halako moduan non ez baitagokie zerbitzu juridikoei ezartzea, baizik eta Batzorde Iraunkorrari, ea aurkeztutako ekimenak hain presakoak diren non bilkura berezi batean izapidetu behar baitira, Foru Gobernua zeharo eraturik egon arte itxaron gabe”. (Honekin batera, txosten juridikoa).

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute negoziazioa abiarazi dela Konstituzio Auzitegiaren Lege Organikoko 33.2 artikuluaren babesean Nafarroako Parte-hartze Demokratikoari buruzko martxoaren 22ko 12/2019 Foru Legeari buruz.

 

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak arbuiatu egiten baititu Leitzan egindako ekitaldiaren gisako ekitaldiak, Memoria Historikoaren oinarrien aurkakoak direlako. PSN eta Geroa Bai talde parlamentarioek eta Nafarroako Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

 

Nafarroako Alderdi Sozialistak, Geroa Baik, EH Bildu Nafarroak, Nafarroako Ahal Duguk eta Izquierda-Ezkerrak alde bozkatu dute. Navarra Sumak, berriz, aurka bozkatu du.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

“1.- Nafarroako Parlamentuak arbuiatu egiten ditu Leitzan abuztuaren 25ean egindako ekitaldiaren gisako ekitaldiak, 1936ko Estatu Kolpearen oinarrian dauden printzipioak eta kolpearen osteko diktadura frankistaren gorespena dakartelako eta Parlamentu honetan adostutako Memoria Historikoaren oinarrien aurkakoak eta biktimen errekonozimenduan eta erreparazioan oinarritutako bake eta bizikidetasun kulturaren aurkakoak direlako.

 

2.- Nafarroako Parlamentuaren borondatea da parlamentariek kultura horreiko jokabide koherentea izan dezaten”.

 

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak irmo gaitzesten baititu Ospa Egunaren karietara prestatutako eta egindako ekitaldiak. Navarra Suma talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

Navarra Sumak eta Nafarroako Alderdi Sozialistak alde bozkatu dute; Geroa Baik, EH Bildu Nafarroak, Nafarroako Ahal Duguk eta Izquierda-Ezkerrak, berriz, aurka bozkatu dute.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

"Nafarroako Parlamentuak honako hau erabaki du:

 

1.- Irmo gaitzestea Ospa Egunaren karietara prestatutako eta egindako ekitaldiak, helburu dutenak Guardia Zibilaak, haien senitartekoak nahiz lagunak eta guardia zibilek nahiz bestelako segurtasun kidego eta indarrek askatasunaren eta bizikidetasun demokratikoaren alde egiten duten lana defendatzen duten pertsona guztiak xaxatzea eta iraintzea eta haienganako gorrotoa zabaltzea

 

2.- Ospa Eguneko ekitaldiak bizikidetasunaren aurkakoak direla deklaratzea, errespetu osoa merezi duten pertsona eta talde jakin batzuk herritarren bizitzatik baztertzen dituztelako jazarpenaren eta irainaren bidez

 

3.- Nafarroako Parlamentuaren babesa erakustea Altsasun nahiz Nafarroako gainontzeko herrietan lan egiten duten guardia zibilei nahiz haien senitartekoei, lagunei eta beste segurtasun kidego batzuetako kideei; foruzainei eta polizia nazioanalei, alegia.

 

4.- Errespetua eta demokrazian zor zaien men-egitea adieraztea Botere Judizialak emandako ebazpen nahiz bestelako egintzei, eta babesa erakustea gure herrian independentziaz eta lege demokratikoei soilik men eginez lan egiten duten epaile eta magistratuei”.