Noiz argitaratua Astelehena, 2019.eko Irailak 30

2019ko irailaren 30eko bilkura

NAFARROAKO PARLAMENTUKO MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR, ASTELEHENA, IRAILAK 30, EGINIKO BILKURAN HARTUTAKO ERABAKIAK

 

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura egin dute gaur –astelehena, irailak 30–, 10:00etan, eta honako erabaki hauek hartu dituzte:

 

Izapidetzeko onartu diren gaiak eta hartu diren erabakiak:

 

FORU LEGE PROPOSAMENAK:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Gobernuaren erabakia, zeinaren bidez adierazi baitu ez dagoela ados honako lege proposamen hau aintzat hartzearekin: Foru Lege proposamena, Nafarroako administrazio publikoetan, haien erakunde autonomoetan eta mendekoak diren zuzenbide publikoko entitateetan euskara erabiltzeari buruzkoa eta eremu ez-euskaldunean D ereduko hezkuntza-eskaintza aplikatzeko irizpideei buruzkoa.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Gobernuaren erabakia, zeinaren bidez adierazi baitu ez dagoela ados ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen testu bategina hein batean aldatzeko Foru Lege proposamena aintzat hartzearekin.

 

MOZIOAK:

- Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariaren idazkia, honako mozio hau dela-eta: Nafarroako Gobernua premiatzen da Defentsa Ministerioaren eskariari moratoria bat ezar diezaion, harik eta Ezkaba parkearen Udalez gaindiko Plan Sektoriala onetsi arte.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da zenbait neurri har ditzan, N-121-A errepideko tarte gatazkatsuenetan bide-segurtasuna hobetzera bideratuak. Navarra Suma talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da tributuen arloko foru-araudiko zuzeneko zergen onura fiskalen efizientzia berrikus dezan. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak, Nafarroako Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra Talde Mistoak aurkeztu dute.

- Horren bidez, errefusatu egiten da Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoa, eta Espainiako Gobernua premiatzen da lege hori indargabetzeko neurriak har ditzan. Geroa Bai talde parlamentarioko Pablo Azcona Molinet jaunak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da berariazko araudi bat gara dezan, energia berriztagarrietarako parke esperimental berriak paratzea ahalbidetuko duena. Navarra Suma talde parlamentarioko María Elena Llorente Trujillo andreak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da ‘Diru-sarrerak bermatzeko sisteman zerga-kenkarien eredua ezartzeko aukerari buruzko azterlana’ abiaraz dezan. Nafarroako Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteko Mikel Buil García jaunak aurkeztu du.

- Horren bidez, Hezkuntza Departamentua premiatzen da lehentasuna eman diezaion, hezkuntza sozializatzaile eta kalitatezko baten berme den aldetik, irakaskuntza publikoa garatzeari. Izquierda-Ezkerra Talde Mistoak aurkeztu du.

 

AGERRALDIAK:

- Lurralde Kohesiorako kontseilariarena, Abiadura Handiko Trena bultzatzeko eta garatzeko aurreikusitako jarduketen berri eman dezan. Navarra Suma talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

- Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariarena, Murillo El Frutoko ureztaketan 2017an lizitatu baina egin ez diren obren berri eman dezan. Navarra Suma talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.

- Eskubide Sozialetako kontseilariarena, Nafarroan bakarrik dauden adingabe atzerritarrak artatzeko plangintza eta ekintzak zehatz ditzan. Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.

- Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariarena, Aroztegiko Udalez gaindiko Plan Sektoriala zertan den eta zein garapen duen azal dezan. Navarra Suma talde parlamentarioko Juan Luis Sánchez de Muniain Lacasia jaunak aurkeztu du.

 

LAN-BILKURAK ETA BISITAK:

- Nafarroako Sindicato Unificado de Policíako kideekin, bakarrik dauden adingabe atzerritarrak direla-eta dauzkaten arazoak azal ditzaten. Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.

- Nafarroako Ordezkaritza Kanabikoaren ordezkariekin, beren proposamen eta eskari nagusiak azal ditzaten. Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra Talde Mistoak aurkeztu dute.

 

AHOZKO GALDERAK:

- Legegintzaldi honetarako programa-akordioan berotegi-efektuko gasen emisioak murrizteko lege baterako aurreikuspenari buruzkoa. Nafarroako Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteko Mikel Buil García jaunak aurkeztu du.

- Brexitak Nafarroako enpresa-sarean izan ditzakeen ondorio negatiboak leuntzeko neurriei buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Mikel Asiain Torres jaunak aurkeztu du.

- Gazte enpleguari eta ekintzailetzari buruzko berariazko plan bat eta Nafar gazte talentudunak Nafarroara itzultzeko plan bat ezartzeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.

- Lan-istripuen kopurua murrizteko aurreikusitako neurriei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ainhoa Unzu Gárate andreak aurkeztu du.

- Brexitak Nafarroako enpresetan eta ekonomian izan dezakeen inpaktuari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ainhoa Unzu Gárate andreak aurkeztu du.

- Lan Autonomoaren Nafarroako II. Azokari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ainhoa Unzu Gárate andreak aurkeztu du.

 

GALDERA IDATZIAK:

- Dokumentazioa euskarri berrerabilgarrietan bidaltzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- Bitarteko langileei gradua ordaintzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- Pirinioetako hartz-populazioaren gaineko Piros LIFE nazioarteko foroari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

- Zebra muskuiluen izurria kontrolatzeko eta horren ondorioak leuntzeko jarduketa-planei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Memoriaren Institutua Rozalejoko Markesaren jauregian kokatzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Bakartxo Ruiz Jaso andreak aurkeztu du.

- Araudi indardunaren arabera ikastetxeetan unitateak irekitzeko behar den ikasle-kopuruari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko María Roncesvalles Solana Arana andreak aurkeztu du.

- Etxarri Aranazko eta Olaztiko liburutegiak liburutegien jendaurreko ordutegia handitzetik kanpo utzi izanari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Patricia Perales Hurtado andreak aurkeztu du.

- Tuterako Osasun Barrutiko dermatologiako arretari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Domingo González Martínez jaunak aurkeztu du.

- Landa eremuetako arreta jarraitu eta urgentea bermatzeko guardien banaketari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Domingo González Martínez jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Gobernuko departamentuen hizkuntza planei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Bakartxo Ruiz Jaso andreak aurkeztu du.

- Toki Administrazioko zuzendari nagusiaren apirilaren 23ko 560/2019 Ebazpenetik heldu den 15/19 espedienteari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- Plangintza orokorreko mankomunitateei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- Lekunberriko Iturriburun hutsik dauden etxebizitzei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

 

KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Kontuen Ganberaren 2020ko lan-programan sartu dela Eguesibarko Udalaren 2013ko martxotik 2019ko ekainera bitarteko fiskalizazio-txostena.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Parlamenturako 2019ko maiatzaren 26ko hauteskundeen ondoriozko hauteskunde-kontabilitateen zuzentasunari buruz Kontuen Ganberak egindako fiskalizazio txostena.

- Eledunen Batzarrak erabaki du Kontuen Ganberari eskatzea fiskalizazio-txostena egin dezan Esteribarko Udalaren azken 8 ekitaldiei buruz —2011ko ekainetik gaur bitarte—. Navarra Suma talde parlamentarioko Francisco Pérez Arregui jaunak aurkeztu du.

- Eledunen Batzarrak erabaki du Kontuen Ganberari eskatzea fiskalizazio-txostena egin dezan Lekunberriko Udalaren azken hamar ekitaldietako –2009tik gaur bitarteko– langileen kontratazioari, ordainsariei eta funtzionarizazioari buruz. Navarra Suma talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.

- Eledunen Batzarrak erabaki du Kontuen Ganberari eskatzea fiskalizazio-txostena egin dezan Zangozako Udalaren eta Musika Eskolaren Udal Patronatuaren azken 8 ekitaldietako —2011ko ekainetik gaur bitarteko— langileen kontratazioari eta ordainsariei buruz. Navarra Suma talde parlamentarioko Francisco Pérez Arregui jaunak aurkeztu du.

 

BESTELAKO GAIAK:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute irailaren 25ean “Bakea eta Askatasuna Saharan” taldeartekoa eratu izana. Honako hauek osatzen dute: Carlos Mena Blasco (PSN), koordinatzailea, Isabel Aramburu Bergua (Geroa Bai), koordinatzailearen ordezkoa, Javier García (Navarra Suma), Patricia Perales (EH Bildu), Mikel Buil (Podemos Ahal Dugu), eta Marisa de Simón (Izquierda-Ezkerra Talde Mistoa).

- Eledunen Batzarrak erabaki du Gobernuko lehendakariak sustatutako 4956-2019 zenbakiko konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoan aurkeztea eta Nafarroako Parlamentuak onetsitako testua aldeztea. Errekurtsoa Nafarroako Poliziei buruzko azaroaren 19ko 23/2018 Foru Legearen 1. artikuluaren (1.c eta 2.g apartatuak) eta 11.7, 23.3, 24, eta 27.1 artikuluen aurkakoa da.

- Mahaiak erabaki du Eskaeretako Batzordeari igortzea Justo Luque Brasero jaunak aurkeztutako eskaera-idazkia, desgaitasunen bat dutenentzat gordetako lanpostu bat lortu nahi dutenendako Nafarroako oposizioetan ezartzen diren baldintzak alda daitezen.

- Mahaiak jasotzat eman du Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkartearen izena.

- Mahaiak erabaki du Nafarroako Eskola Kontseiluko kide izateko Hezkuntza Batzordeko bi kide izendatzeko Arauak egitea.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Navarra Suma talde parlamentarioko Iñaki Iriarte López jaunak Nafarroako Arartekoari eginiko informazio-eskaria dela-eta Zerbitzu Juridikoek egin duten txostena. Txostenaren konklusioa da “gomendagarria dela Iriarte jaunak baliatu duen tresna bestelako ekimen bihurtzea... zeren eta Nafarroako Arartekoa ez baita Nafarroako Parlamentuko Erregelamenduaren 14. artikuluan jasotako eskubidea baliatzearen hartzailea (parlamentariek Nafarroako Gobernuaren informazioa eskuratzeko ahalmena), eta, horrenbestez, ofizioz erabaki beharko litzateke espedientea artxibatzea” (ohar honi txosten juridikoa erantsi zaio).

 

 

ADIERAZPEN INSTITUZIONALAK:

 

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak zeharo errefusatzen baitu Hazte Oir plataformak “Protege los niños del adoctrinamiento en ideología de género” izenarekin egindako kanpaina. Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteek eta Izquierda-Ezkerra Talde Mistoak aurkeztu dute.

 

eta 2 puntuak Navarra Sumaren abstentzioarekin onetsi dira; 3. puntua aho batez onetsi da eta 4. puntuaren aurka bozkatu du Navarra Sumak.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

“1.- Nafarroako Parlamentuak erabat arbuiatzen du Hazte Oir elkarteak sustatutako idazkia, bai eta errespetuaren, berdintasunaren eta askatasunaren aurkako ideiak transmititzen dituen eta, hezkuntza afektibo-sexualari eta eskubide-berdintasunari dagokienez, hezkuntza-erkidegoa hertsatzea xede duen edozein ekimen ere.

 

2.- Nafarroako Parlamentuak Hezkuntza Departamentuari eskatzen dio hartu beharreko neurriak har ditzan ikastetxeek gisa horretako materialak baztertu eta hezkuntza-erkidegoan banatu ez ditzaten.

 

3.- Nafarroako Parlamentuak berresten du dibertsitate sexuala dela-eta errespetua aitortzen duen hezkuntza afektibo-sexual batekiko daukan konpromisoa, Sexu- eta ugalketa-osasunari buruzko 103/2016 Foru Dekretuan, Emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako 14/2015 Legean, LGTB+ pertsonen berdintasun sozialari buruzko 8/2017 Foru Legean edo berriki onetsitako Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzko 17/2019 Foru Legean ezarritakoaren ildotik.

 

4.- Eraso horien aurrean, Nafarroako Parlamentuak inoiz baino beharrezkoagotzat jotzen du Skolae programa babestea, harekiko zalantza gabeko konpromisoa eta haren erabateko garapena funts publikoekin sostengaturiko ikastetxe guztietan”.

 

- Eledunen Batzarrak atzera bota du adierazpen instituzionala egiteko proposamen bat, Navarra Suma talde parlamentarioak aurkeztua, Nafarroako Parlamentuak eska zezan errespeta dadila terrorismoaren biktimek beren sentimenduak adierazteko daukaten eskubidea.

 

PSNk, Geroa Baik, EH Bildu Nafarroak, Nafarroako Podemos-Ahal Duguk eta Izquierda-Ezkerrak proposamenaren aurkako botoa eman dute; Navarra Sumak, berriz, aldekoa.

 

Atzera botatako proposamenak honako hau zioen: “Nafarroako Parlamentuak eskatzen du errespeta dadila terrorismoaren biktimek beren sentimendu eta eskakizunak adierazteko daukaten eskubidea, zigortu gabe edo zalantzan jarri gabe horretaz gainera balia dezatela egokitzat jotzen dituzten formazio politiko edo sozialei atxikitzeko eskubidea”.

 

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat aho batez onetsi du; haren arabera, Nafarroako Parlamentuaren ustez arrakasta demokratiko bat da Auzitegi Gorenak Francoren desobiratzeari buruz hartutako erabakia. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak eta Izquierda-Ezkerra Talde Mistoak aurkeztu dute.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

“1. Nafarroako Parlamentuak, Nafarroako erakundeek Memoria Historikoko Politika Publikoen alde hasitako lanaren bidetik, azaltzen du guztiz gogobetetzen duela Auzitegi Gorenak hartutako erabakiak, Francisco Franco diktadorearen gorpuzkiak desobiratu eta Erorien Haranetik eramatekoak, normaltasun demokratikoaren adierazle bat delakoan.

 

2. Nafarroako Parlamentuak adierazten du frankismoa gaitzesten duela eta diktaduraren aitorpen edo goraipameneko edo hura ikusgarri egiteko ekintza edo ikur oro errefusatzen duela.

 

3. Nafarroako Parlamentuak jarraituko du Memoria Historikoaren Legea garatzearen aldeko apustu egiten, sinesten baitu hura beharrezkoa dela memoriarekin, justiziarekin eta erreparazioarekin konprometituta dagoen demokrazia baterantz aurrera egiteko.