Noiz argitaratua Astelehena, 2019.eko Irailak 16

2019ko irailaren 16ko bilkura

NAFARROAKO PARLAMENTUKO MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR, ASTELEHENA, IRAILAK 16, EGINIKO BILKURAN HARTUTAKO ERABAKIAK

 

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura egin dute gaur –astelehena, irailak 16–, 10:00etan, eta honako erabaki hauek hartu dituzte:

 

Izapidetzeko onartu diren gaiak eta hartu diren erabakiak:

 

FORU LEGE PROIEKTUAK:

- Foru Lege proiektua, Iruñean Auzialdiko 10. Familia Epaitegi berria gaitzeko kreditu-gehigarria ematekoa.

 

FORU LEGE PROPOSAMENAK:

- Diputatuen Kongresuaren komunikazioa, zeinaren bidez adierazi baitu honako lege proposamen hauek iraungi egin direla: 9-17/PRC-00001, 9-18/PRC-00001, 9-18/PRC-00003, 9-18/PRC-00004, 9-18/PRC-00005, 9-18/PRC-00006, 9-18/PRC-00007 eta PRC-00008.

- Hauteskunde Araubide Orokorrari buruzko Lege Organikoa eta Alderdi Politikoen Finantzaketari buruzko Lege Organikoa hein batean aldatzen dituena. Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra Talde Mistoak aurkeztu dute.

 

INTERPELAZIOAK:

- Nafarroako herrietako bizikidetasunari dagokionez Nafarroako Gobernuak darabilen politika orokorrari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Iñaki Iriarte López jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Toki Administrazioan administrazio elektronikoa bultzatzen laguntzeko neurriei buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Pablo Azcona Molinet jaunak aurkeztu du.

- Klimaren aldeko nazioarteko greba deitu duten erakundeen helburuak direla-eta garatu beharreko politika orokorrari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Koldo Martínez Urionabarrenetxea jaunak aurkeztu du.

- Migrazioen arloko politika orokorrari buruzkoa. Nafarroako Ahal Dugu talde parlamentarioko Ainhoa Aznárez Igarza andreak aurkeztu du.

 

MOZIOAK:

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da IRPH indizearen araberako hipoteken arazoak ukitutako pertsona-kopuruari eta sortutako afekzio ekonomikoari buruzko datuak bil ditzan. Geroa Bai talde parlamentarioko Mikel Asiain Torres jaunak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da foru lege bat taxutu dezan desgaitasuna duten pertsonen babesa eta beharrezkoak dituzten laguntzen sistema bermatzeko. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da errege-erreginak eta Vianako eta Asturiasko printzesa gonbida ditzan antolatzen dituen protokolozko ekitaldietara eta, bereziki, Vianako Printzea saria emateko ekitaldira. Navarra Suma talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

AGERRALDIAK:

- Osasuneko kontseilariarena, itxarote-zerrendak hobetze aldera urgentziaz ezarri beharreko neurriak azal ditzan. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

 

LAN-BILKURAK ETA BISITAK:

- Besarkada-Abrazo Elkartearen ordezkariekin, Nafarroan suizidioak direla-eta bizi den egoerari eta egin diren jarduketei buruz informa dezan. Geroa Bai talde parlamentarioko Koldo Martínez Urionabarrenetxea jaunak aurkeztu du.

 

AHOZKO GALDERAK:

- Jakiteko ea Nafarroako Gobernuak zer balorazio egiten duen polizia-gehiegikeriei buruz Nafarroak eta EAEk onetsitako legeen aurka PPk, Cs-ek eta Voxek aurkeztutako errekurtsoak Konstituzio Auzitegiak izapidetzeko onartu izanari buruz. Geroa Bai talde parlamentarioko Jabi Arakama Urtiaga jaunak aurkeztu du.

- Eremu ez euskalduneko familiek beren seme-alabak D ereduan matrikulatzeko eskubidea bermatzeko irizpideei eta urratsei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Miren Aranoa Astigarraga andreak aurkeztu du.

- Nafarroako Gobernuan karguak dituzten laur alderdi politikok bitarteko eta baliabide publikoak erabiliz egindako publizitate-bideoari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Juan Luis Sánchez de Muniain Lacasia jaunak aurkeztu du.

- Gastu-muga aurkezteko aurreikuspenari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Mikel Asiain Torres jaunak aurkeztu du.

- Inbertsio Plan berriari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Pablo Azcona Molinet jaunak aurkeztu du.

- Udal eta kontzeju bakoitzak izan beharreko oinarrizko azpiegiturei buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Pablo Azcona Molinet jaunak aurkeztu du.

- Transferentzia arrunten funtsari buruzko lege berriari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Pablo Azcona Molinet jaunak aurkeztu du.

- Foru legeak direla-eta Gobernu zentralak planteatutako eskumen-gatazkei dagokienez Nafarroako Gobenuak egindako jarduketei buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Blanca Isabel Regúlez Álvarez andreak aurkeztu du.

- Autonomia erkidegoetako osasun-zerbitzuak direla-eta Osasungintza Publikoaren Defentsarako Elkarteen Federazioak abuztuan egindako txostenaren balorazioari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Koldo Martínez Urionabarrenetxea jaunak aurkeztu du.

- Jakiteko ea zer balorazio egiten den ikasturtearen hasieran Nafarroako Unibertsitate Publikoan Medikuntzako gradua ezarri izanari buruz. Geroa Bai talde parlamentarioko María Roncesvalles Solana Arana andreak aurkeztu du.

- Banku publiko bat sortzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Foru Komunitateak bortuz bestaldeko Nafarroarekin eta hango erakundeekin dauzkan harreman ekonomiko, sozial eta kulturalei eta hartu beharreko neurri zehatzei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

- Jakiteko ea zertan den trafiko arloko eskumenak eskualdatzeko prozesua. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

 

GALDERA IDATZIAK:

- Eremu ez euskalduneko ikastetxeetan D ereduan ikasten duten ikasleei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Pedro José González Felipe jaunak aurkeztu du.

- Lan-kontratudunei gradua ordaintzeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.

- Zolinan paratu nahi den planta fotovoltaikoari buruzkoa. Nafarroako Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteko Ainhoa Aznárez Igarza andreak aurkeztu du.

- Toki Ogasunen Funtsari atxikitako diruzaintzako gerakinari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- ADIPNA eta Erriberako Zuzendariak elkarteekin Hezkuntzako kontseilariak abuztuaren amaieran izandako bilerari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Miren Aranoa Astigarraga andreak aurkeztu du.

- Landa-eskola sustatzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Miren Aranoa Astigarraga andreak aurkeztu du.

- A eredua biziberritze aldera ADIPNA eta Erriberako Zuzendariak elkarteek egindako errekerimenduari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Miren Aranoa Astigarraga andreak aurkeztu du.

- Nafarroako Gobernuak sinatu eta indarraldia bukatu zaien eta “aberaste bidegabearen” egoeran dauden kontratu edo hitzarmenei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Bakartxo Ruiz Jaso andreak aurkeztu du.

- Hezkuntzako kontseilariaren uztailaren 5eko 82/2016 Foru Aginduari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Pedro José González Felipe jaunak aurkeztu du.

- Ikasturtearen hasieran Nafarroako ikastetxeetan behar adina irakasle egonen dela lortzeko hartuko diren neurriei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Pedro José González Felipe jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Gobernuaren Twitter-eko kontu ofizialean Nafarroako Gobernua osatu duten alderdi politikoak defendatzeko mezuak erantsi ziren bideoari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- Bost hilabete eta erditik gorako kontratuak dauzkaten bitarteko langileei udako hilabeteak ordaintzeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Pedro José González Felipe jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako ekonomia bereziki ukitzen duten adierazle ekonomiko baliagarriei buruzko informazio-gailu berriak ezartzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

- N121A errepideko Sunbillako bidegurutzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

 

GOBERNUAREN BESTELAKO EKIMENAK (HITZARMENAK, FORU DEKRETUAK, KOMUNIKAZIOAK, PLANAK ETA PROGRAMAK):

- Hitzarmena, zeinaren bidez formalizatu baita 2019an nazioartekotze-jarduerak egin ditzan Nafarroako Merkataritza, Industria eta Zerbitzu Ganbera Ofizialari emandako agindua.

 

KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dituzte Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak 2019ko abuztuan egindako aurrekontu-aldaketak.

 

BESTELAKO GAIAK:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Navarra Suma talde parlamentarioak Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Batzordearen osaera aldatu izana.

- Eledunen Batzarrak erabaki du, EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioak eskatuta, txosten bat egin dezan eskatzea Zerbitzu Juridikoei, azter dadin Juan Manuel Fernández Martínez jauna Nafarroako Auzitegi Nagusiko Sala Zibil eta Penaleko magistratu izendatzen duen ekainaren 21eko 4057/2019 Errege Dekretuaren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtso bat aurkezteko aukera.

- Mahaiak erabaki du Eskaeretako Batzordeari igortzea Bonaventura Bordas Carné jaunak (Amona), Benito Uterga Mendinueta jaunak (Pentsionistak Martxan) eta Jesús Pérez Salvatierra jaunak (Sasoia) aurkeztutako eskari-idazkia, pentsiodun orori gutxienez ere 1.080 €-ko pentsioa jasotzeko eskubidea bermatuko dion aurrekontu-partida sor dadin.

 

 

ADIERAZPEN INSTITUZIONALAK:

 

- Nafarroako Parlamentuko Eledunen Batzarrak aho batez onetsi du Nafarroako Parlamentuko lehendakari Unai Hualde Iglesiasek aurkeztutako adierazpen instituzional bat. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak sakonki deitoratzen du Francisco José Unsáin Collantesen heriotza, zeina Kasedan izandako lan-istripuan hil baitzen.

 

Hona adierazpenaren testua:

 

“1. Nafarroako Parlamentuak sakonki deitoratzen du Francisco José Unsáin Collantes Zarrakazteluko bizilagunaren heriotza, zeina Kasedan izandako lan-istripuan hil baitzen, eta bere babes eta elkartasuna adierazten dizkie haren familiari eta lagunei, bai eta laneko istripuren bat pairatu duten pertsona guztiei ere.

 

2. Nafarroako Parlamentuak orobat adierazi nahi die bere babesa eta elkartasuna Wenceslao Pérez Remón Oibarko bizilagunari, zeina istripu horretan zauritu baitzen hildakoari laguntzen saiatu zenean, eta laster sedatzea opa dio.

 

3. Nafarroako Parlamentuak uste du beharrezkoa dela prebentzioan ardura duten eragile guztien arteko lankidetza laneko istripuak ekiditeko. Parlamentuak orobat exigitzen die enpresei eta inplikatutako eragileei nork bere ardurak onar ditzan, arau indardunak betetzeari eta prestakuntza eta informazio egokia emateari dagokienez.

 

4. Nafarroako Parlamentuak minutu bateko isilunea gordeko du hurrengo Osoko Bilkura arruntaren hasieran, laneko istripu baten biktima berri honen gomutan”.

 

 

- Nafarroako Parlamentuko Eledunen Batzarrak aho batez onetsi du Nafarroako Parlamentuko lehendakari Unai Hualde Iglesiasek aurkeztutako adierazpen instituzional bat. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak bere babes eta elkartasun osoa adierazten die tanta hotzaren ondoriozko uholdeek kaltetutako pertsonei eta herriei.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

“1. Nafarroako Parlamentuak bere babes eta elkartasun osoa adierazten die iragan ostegunetik hona Valentziako eta Murtziako autonomia erkidegoak bereziki kaltetzen ari den tanta hotzaren ondorioz penintsularen hego-ekialdean gertatzen ari diren uholdeek kaltetutako pertsonei eta herriei.

 

2. Nafarroako Parlamentuak bere estimua eta elkartasuna adierazi nahi die fenomeno horrek eragindako hildakoen familiei, zauritutako pertsona guztiei eta gertatu diren kalte material itzelek ukitutako guztiei.

 

3. Nafarroako Parlamentuak erakunde eta entitate eskudunei eskatzen die ondare publikoetan gertatu diren kalteak azkar konpon ditzaten, ingurua lehenbailehen normaltasunera itzul dadin.

 

 

- Nafarroako Parlamentuko Eledunen Batzarrak aho batez onetsi du Nafarroako Parlamentuko lehendakari Unai Hualde Iglesiasek aurkeztutako adierazpen instituzional bat. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Alzheimerraren Nazioarteko Egunaren ospakizunarekin.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

“Nafarroako Parlamentuak 2019ko irailaren 9an egindako bilkura arruntean erabaki zuen Alzheimerra eta bestelako dementziak dauzkaten pertsonen senitartekoen Nafarroako Elkartearekin bat egitea, Alzheimerraren Nazioarteko Eguna “Alzheimer #EVOLUCIÓN” goiburuarekin ospatzeko.

 

 

- Nafarroako Parlamentuak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak bat egiten baitu Alacanteko Plataforma Feministak bultzatutako mobilizazioarekin, emakumeen aurkako indarkeria “larrialdi-egoerakoa” izatera heldu dela iritzita. Proposamena Nafarroako Alderdi Sozialista eta Geroa Bai talde parlamentarioek, Nafarroako Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra Talde Mistoak aurkeztu dute.

 

- Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Alacanteko Plataforma Feministak bultzatutako mobilizazioarekin, emakumeen aurkako indarkeria “larrialdi-egoerakoa” izatera heldu dela iritzita, eta dei egiten du gure erkidegoan irailaren 20an horren karietara deitzen diren ekitaldietan parte hartzera.

 

- Nafarroako Parlamentuak bere egiten du "20s Emergencia Feminista” manifestuarekin, eta adierazten du emakumeen eta beren seme-alaben erailketen aurka sendo jardun beharra dagoela, bai eta sexu-indarkeriaren aurka ere, behin eta berriro zabaltzen baitu izua lurralde osoko emakumeen bizitzan”.

 

Manifestua:

 

“Larrialdi-egoera ezartzen da Estatu bateko bakea asaldatzen den kasuetan, erkidego baten bizitza normalari eragiten dioten edo eragozten duten inguruabar larrien ondorioz.

 

Normala al da uztailean bi egunetik behin erail izana emakume bat? Ez al da larria Espainian uztailean eta abuztuan % 50 igo izana sexu-delituak? Normaltasunaz hitz egin daiteke baldin eta urtea hasi zenez geroztik bikoiztu egin bada, aurreko urteen aldean, talde-bortxaketen kopurua? Espainian 6 orduan behin salatzen baldin bada bortxaketa bat? Bakeaz hitz egin daiteke baldin eta 2019an 40 emakume baino gehiago erail badituzte?

 

Eta hori guztia gertatu da nahiz eta berdintasunaren aldeko eta genero-indarkeriari aurre egiteko lege aitzindariak dauzkagun eta orain dela gutxi estatu-itun bat sinatu den. Zenbakiek erakusten dute zerbaitek huts egiten duela!

 

Hori dela-eta, emakumeok larrialdi-egoera ezarri dugu. Izan ere, egunero murrizten dira gure eskubideak eta askatasuna. Bizitzeko eskubidea, sexu-askatasunerako eta -osotasunerako eskubidea, ohorerako eta intimitaterako eskubidea, aske zirkulatzeko eskubidea eta, azken finean, bakean bizitzeko eskubidea.

 

Gure Konstituzioaren eta legeriaren babesean ezarri dugu larrialdi feminista, ez Espainiako Gobernuak, ez Botere Judizialak, ez gizarteak ez dituztelako bere gain hartu emakumeen oinarrizko eskubideak bermatzeko betekizuna.

 

Exigitzen dugu:

 

- Bitartekorik egokienak berma daitezen, gizartea sentsibilizatzeko, genero-indarkeria ikusarazteko eta arazo publikoa izatearen kontzientzia hartzeko, gure balio-sistemaren aurka eta emakumeen oinarrizko eskubideen aurka doana.

 

- Berma dadin berehala aplikatuko direla Estatu-itunean jasotako neurriak eta Lege Integralean jasotako guztiak, oraindik ere ez baitira bete. Berma dadin behar adinako aurrekontu-zuzkidura egonen dela genero-indarkeria prebenitzeko eta biktimak babesteko eta leheneratzeko lege-neurriak betearazteko.

 

- Berma dadin operadore juridikoei berdintasunaren arloko prestakuntza emanen zaiela, legea genero-ikuspuntuarekin interpreta eta aplika dadin.

 

- Berma dadin gizonen eta emakumeen arteko berdintasunean eta oinarrizko eskubide eta libertateekiko errespetuan heziko dela, haurtzarotik hasita. Gaur gauaz ez gaude bakarrik, ez gara bakarrik itzuliko, ez gara bakarrik sentitzen; argi moreak argitzen ditu gaur kaleak, argitzen ditu gure pausoak. Pauso irmoak dira, aurrerantz doazenak, emakumeak gara erreklamatzen dugunak geure eskakizunak bete daitezen larrialdi-egoera ez dadin izangure bizitzen protagonista.

 

GAUR, GAUA MOREA DA!