Noiz argitaratua Astelehena, 2019.eko Azaroak 4

2019ko azaroaren 4ko bilkura

NAFARROAKO PARLAMENTUKO MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTELEHENA, AZAROAK 4– EGINIKO BILKURAN HARTUTAKO ERABAKIAK

 

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura egin dute gaur –astelehena, azaroak 4–, 10:00etan, eta honako erabaki hauek hartu dituzte:

 

FORU LEGE PROIEKTUAK:

- Zeinaren bidez kreditu berezi bat ematen baita Garesko Udalak sustaturiko “Gares Energia” trantsizio energetikorako proiektu aitzindariaren finantzatze-beharrizanei aurre egiteko.

- 4/2019 FORU LEGE DEKRETUA, urriaren 23koa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen arloko presako neurri batzuk onesten dituena.

 

FORU LEGE PROPOSAMENAK:

- Izapidetzen jarraitzea Erlijioaren irakaskuntzari eta haren ordezkoei buruzko Foru Lege proposamena, zeina 2019ko urriaren 31ko Osoko Bilkuran aintzat hartu baita.

- Izapidetzen jarraitzea Lege proposamena, 2019ko urriaren 31ko Osoko Bilkuran aintzat hartua, zeinaren bidez aldatzen baitira Erlijio Askatasunari buruzko uztailaren 5eko 7/1980 Lege Organikoa eta Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoa, erlijioaren irakaskuntzari dagokionez.

- Izapidetzen jarraitzea Lege proposamena, 2019ko urriaren 31ko Osoko Bilkuran aintzat hartua, zeinaren bidez hein batean aldatzen baitira Hauteskunde Araubide Orokorrari buruzko Lege Organikoa eta Alderdi Politikoen Finantzaketari buruzko Lege Organikoa.

 

INTERPELAZIOAK:

- Nafarroako errepideen sareko bideetan 'bidesariak’ ordaintzearen gaineko politika orokorrari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako landa eremuetako despopulaketari aurre egiteko aurreikusitako neurrien eta planen gaineko politika orokorrari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Pablo Azcona Molinet jaunak aurkeztu du.

- Errepide-bidaiarien hiriarteko garraioaren irispidearen gaineko politika orokorrari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

 

MOZIOAK:

- Horren bidez, Espainiako Gobernua premiatzen da beharrezkoak diren izapideei ekin diezaien Noain-Iruñeko aireportua “Virgilio Leret aireportua” izendatua izateko. Geroa Bai talde parlamentarioko Koldo Martínez Urionabarrenetxea jaunak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da oinarrizko osasun barruti berri bat sor dezan eta hirugarren osasun etxe bat eraiki dezan Tuterako Lourdes auzoan. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Horren bidez, Hezkuntza Departamentua premiatzen da aurrekontua handitu dezan autismoa duten pertsonekiko terapia nahiz hezkuntza arloko esku-hartzea egiten duen ANAren udako, eguberrietako eta aste santuko eskolen proiekturako. Nafarroako Alderdi Sozialista eta Geroa Bai talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da taxutu ditzan Kulturarteko Bizikidetasun Plan bat eta Arrazakeriaren eta xenofobiaren aurkako Plan bat, eta batzorde bat sor dezan migrazio-politiketako jarduketak koordinatu, berrikusi eta hobetzeko. Nafarroako Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteko Ainhoa Aznárez Igarza andreak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Euskarari buruzko Legeak jasotzen dituen aukera guztiak gara ditzan, nafar herritar guztien hizkuntz eskubideak ziurtatzeko. Geroa Bai talde parlamentarioko Jabi Arakama Urtiaga jaunak aurkeztu du.

 

AGERRALDIAK:

- Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren agerraldia erretiratzea, amatasun eta aitatasun prestazioengatiko PFEZaren itzulketarako erreklamazioak ezesten dituen epaiari dagokionez Gobernuak zer jarrera duen azaltzekoa. Navarra Suma talde parlamentarioko María Jesús Valdemoros Erro andreak aurkeztu du.

- Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren idazkia, zeinaren bidez jakinarazi baitu berea dela informazioa emateko eskumena, Nafarroako Toki Administrazioaren Erreformarako 4/2019 Foru Legean aurreikusitako plangintza orokorreko mankomunitateak eratzeaz Estatuak piztutako eskumen-gatazka dela-eta Lankidetza Batzordean lortutako akordioari dagokionez.

- Arartekoarena, Nafarroa Beken deialdien izapidetzeari eta ebazpenari buruzko Q19/606 Ebazpena azal dezan. Navarra Suma talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Eskubide Sozialetako kontseilariarena, bakarrik dauden haur eta nerabe atzerritarrak artatzeko programari buruz informa dezan. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.

- Osasuneko kontseilariarena, azal dezan zein den gaur egungo egoera eta bere Departamentuak zer urrats eginen dituen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Gaitasun Funtzionala Hobetzeko Planean jasotzen diren egoitza-susperraldiko oheen eta etxeko errehabilitazioaren proiektua dela-eta. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Osasuneko kontseilariarena, azal ditzan Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak legegintzaldi honetarako aurreikusita dauzkan helburuak, lehentasunak, neurriak eta ekintzak. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Eskubide Sozialetako kontseilariarena, informazioa eman dezan Nafarroan bakarrik dauden adingabe atzerritarrak artatzeko plangintzari eta ekintzei buruz. Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.

- Hezkuntzako kontseilariarena, azal dezan Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren 434/2016 epaia betetzeak zer ondorio izanen dituen haren eraginpeko 108 irakasleentzat. Navarra Suma talde parlamentarioko Pedro José González Felipe jaunak aurkeztu du.

- Kultura eta Kiroleko kontseilariarena, azal dezan bere departamentuak zer neurri hartuko dituen Nafarroako liburutegi-sareak ematen dituen zerbitzuak direla-eta. Navarra Suma talde parlamentarioko Raquel Garbayo Berdonces andreak aurkeztu du.

- Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen zuzendari nagusiarena, azal ditzan zuzendaritza nagusiak legegintzaldi honetarako dituen politikak. Navarra Suma talde parlamentarioko Iñaki Iriarte López jaunak aurkeztu du.

- Lurralde Kohesiorako kontseilariarena, azal ditzan Belaten tunel berri bat eraikitze aldera bere departamentuak eginen dituen hurrengo jarduketak. Navarra Suma talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

- Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariarena, informa dezan Gazteriaren Nafarroako Institutu berriaren helburuei, izanen lukeen aurrekontu-zuzkidurari, lan-ildoei, plangintzari, garapenari eta egiturari buruz. Navarra Suma talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.

- Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariarena, azal ditzan Geoconsult España Ingenieros Consultores SA enpresak Esako urtegiaren eskuineko mazelaren egonkortasunari eta segurtasun-ebaluazioari buruz eginiko azterlanaren azken dokumentua eta konklusioak. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariarena, informa dezan Nafarroako Gobernuak Txinara oraintsu egindako bidaia instituzionalari buruz. Nafarroako Alderdi Sozialista eta Geroa Bai talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

 

LAN-BILKURAK ETA BISITAK:

- Nafarroako Comisiones Obreras-en ordezkari batzuekin egitekoa zen lan-bilkurarako eskaera erretiratzea. Horren xedea zen azal zezaten zer balorazio egiten duten funtzio publikora sartzerakoan euskaraz jakitea baloratzeko irizpideei buruz. Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoko María Luisa De Simón Caballero andreak aurkeztu du.

- Nafarroako Profesionalen Elkarte eta Lanbide Elkargoetako ordezkariekin, hainbat gai azal ditzaten edozein jarduera ekonomiko irekitzeko izapide administratiboak sinplifikatzeari buruz. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- Kolonbiako Giza Eskubideen Defendatzaileen Batzordearen ordezkaritza batek informa dezan beren herrialdean une hauetan gertatzen ari diren giza eskubideen urraketei buruz. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista eta Geroa Bai talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

 

BATZORDE BEREZIAK ETA PONENTZIAK:

- Mahaiak eta Eledunen Batzordeak jasotzat eman dituzte Apustu-etxeen Nafar Araubidea prestatzeko Ponentziaren 2019ko urriaren 25eko erabakiak, lan egitasmoa zehazteko hilaren 22ra arte emandako epeei buruzkoak.

 

AHOZKO GALDERAK:

- Nafarroak arreta mediko pertsonalizatuaren eta prezisiozkoaren arloan erreferente izatea lor dezan datozen hilabeteetan landuko diren lan-ildoei buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Mikel Asiain Torres jaunak aurkeztu du.

- Itunpeko hezkuntzako irakasleen sektorearekin 2017an sinatutako akordioari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Pedro José González Felipe jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Jota Nafarroako ondare immaterialeko kultur intereseko ondasun deklaratzeko espedientearen egoerari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Raquel Garbayo Berdonces andreak aurkeztu du.

- Zizur Nagusiko irteeran, Iruñerako norabidean, gertatzen diren zirkulazio arazoei buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Pablo Azcona Molinet jaunak aurkeztu du.

- Hezkuntzako kontseilariaren uztailaren 5eko 82/2016 Foru Aginduari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Pedro José González Felipe jaunak aurkeztu du.

- Belateko tunelen bikoizketa finantzatzeko moduari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko José Javier Esparza Abaurrea jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Ubidearen Bigarren Faseari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko José Javier Esparza Abaurrea jaunak aurkeztu du.

- Aurreko gobernuak onetsitako murrizketa fiskalak lehengoratzeko aukerari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko José Javier Esparza Abaurrea jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako sendagileen kolektiboarekiko gatazkari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Rozalejoko Markesaren eraikinaren okupazio ilegalari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Carlos Pérez-Nievas López de Goicoechea jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Gobernuaren egitura berriaren berritasunei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Bakartxo Ruiz Jaso andreak aurkeztu du.

- Moratoria onetsi baino lehen erregistratuta egonik etenda geratuko diren apustu-establezimendu, joko-areto eta bingo-establezimenduetarako lizentziei buruzkoa eta gainerakoen egoerari buruzkoa. Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteko Mikel Buil García jaunak aurkeztu du.

- Imotz, Basaburu, Irurtzun eta Arakilgo udalek "Ederbidea" mugaz gaindiko proiektua dela-eta egin dituzten ekarpenei Nafarroako Gobernuak emandako erantzunari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Laura Aznal Sagasti andreak aurkeztu du.

 

GALDERA IDATZIAK:

- Nafarroako ekonomia bereziki ukitzen duten adierazle ekonomiko lagungarriei buruzko informazio-gailu berriak ezartzeari buruzko galdera berrestea. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

- Buztintxuriko Osasun Etxean larrialdiak artatzen hasteko proiektuari buruzko galdera erretiratzea. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Izapidetzen ari diren hirigintza-planei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Francisco Pérez Arregui jaunak aurkeztu du.

- Oinarrizko gizarte zerbitzuetan eta osasun etxeetan Tramit@ sistema ezartzeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.

- Oinarrizko gizarte zerbitzuetan eta osasun etxeetan Tramit@ sistema ezartzeak duen kostuari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.

- Buztintxuriko osasun etxearen proiektuaren kostuari buruzkoa, larrialdietako arreta eransteko erabakia eta gero. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Hurrengo deialdietarako BAME-en eskaintzari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- 65 urtetik aurrerako nahitaezko erretiroak direla-eta 2020rako Aurrekontuei buruzko Legean Nafarroako Gobernuak eginen duen planteamenduari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Nafarroako Ospitalegunea-B-ko aldageletarako sarrera-eraikinean itsatsita dauden ELA-LAB-STEILAS-ESK-EHNE-ETXALDE-HIRU erakundeen kartelei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola andreak aurkeztu du.

 

GOBERNUAREN BESTELAKO EKIMENAK (HITZARMENAK, FORU DEKRETUAK, KOMUNIKAZIOAK, PLANAK ETA PROGRAMAK):

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute 2019an emandako abalei eta abalatutako zenbatekoei buruzko informazioa.

 

ADIERAZPEN INSTITUZIONALAK:

- Eledunen Batzarrak baztertu egin du adierazpen instituzionalerako proposamen bat, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak bere egiten baititu Atarrabiako udal talde gehienek eta Udalbatzak eginiko adierazpenak eta Navarra Suma koalizioaren jokabidea salatzen baitu. Geroa Baik, EH Bildu Nafarroak, Podemos-Ahal Duguk eta Izquierda-Ezkerrak aurkeztu dute.

Adierazpenaren aurka bozkatu dute Navarra Sumak eta PSNk, eta alde Geroa Baik, EH Bildu Nafarroak, Podemos-Ahal Duguk eta Izquierda-Ezkerrak.

Erabaki proposamenak honako hau zioen:

“1. Nafarroako Parlamentuak bere egiten du Atarrabiako udal talde gehienek eta Udalbatzak iragan urriaren 30ean onetsitako adierazpenean eginiko adierazpenak eta Navarra Suma koalizioaren jokabidea salatzen du, polemika faltsu eta interesatu bat sortu besterik ez baitu egin.

2. Nafarroako Parlamentuak eskatzen du Eledunen Batzarrak 2019ko urriaren 7an hartutako erabakia, Atarrabiako txupinazoari buruzkoa, deuseztatu eta ondoriorik gabe uztea”.

 

BESTELAKO GAIAK:

- Mahaiak jasotzat eman du Nafarroako Kontuen Ganberak aurkeztutako araudia aldatzeko proposamena.

 

- Zerbitzu Juridikoen txostena, Abusuen Biktimen Elkarteak egindako eskaeraren irismenari eta bideragarritasunari buruzkoa, eta kasuko aztergaia sentibera izatearen ondorioz hedabiderik gabekoa zen lan-bilkura baten edukia jakinarazteagatik Legebiltzarrak izan dezakeen erantzukizunari buruzkoa.

 

Mahaiak, Eledunen Batzarrari entzun ondoren, aho batez erabaki du txosten juridikoan jasotako proposamena onartzea. Proposamenak gomendatzen du bilkuraren audioa argitaratzea Nafarroako Parlamentuko webgunean, anonimotasunean utziz aipatzen diren hirugarren pertsonen izaera pertsonaleko datuak, betiere hori teknikoki posible bada”.

 

Hala, ondorioen atalean zehazten denez, “zorrozki beteko litzateke Nafarroako Parlamentuko lan-bilkuren eginkizuna, interes publikoko gaien informazioa ematekoa, ezertan urratu gabe datuen eta ohore-eskubidearen babesari buruzko legeria indarduna”.

 

Txostenean legeria indarduna esaten denean, Datu pertsonalak babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoari eta Datu Pertsonalen Babeserako 2016/679 Europar Erregelamenduari buruz ari da.