Noiz argitaratua Astelehena, 2019.eko Abenduak 9

2019ko abenduaren 9ko bilkura

NAFARROAKO PARLAMENTUKO MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTELEHENA, ABENDUAK 9– EGINIKO BILKURAN HARTUTAKO ERABAKIAK

 

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura egin dute gaur –astelehena, abenduak 9–, 10:00etan, eta honako erabaki hauek hartu dituzte:

 

FORU LEGE PROIEKTUAK:

- Ingurumenean eragina duten jarduerak arautzen dituena.

 

FORU LEGE PROPOSAMENAK:

- Nafarroako Landa-eremuetako Emakumeen Estatutuari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

INTERPELAZIOAK:

- Nafarroako Gobernuaren erronkei eta politika orokorrari buruzkoa, eta, oro har, etxebizitza duina izateko eskubideari buruzkoa. Podemos-Ahal Dugu Nafarroa foru parlamentarien elkarteko Mikel Buil García jaunak aurkeztu du.

 

MOZIOAK:

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua eta Estatuko Gobernua premiatzen dira hirigintza-garapen berrietan behar adina lanpostu publiko berma ditzaten, lurzoru publikoaren lagapenaren bidez, titulartasun eta kudeaketa publikoko ikastetxeak sortu eta irekitzeko. Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da gizarte-erakunde eta -eragileekin taxutu dezan 209/1991 Foru Dekretua aldatzeko egindako zirriborroa. Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da lantalde misto bat sor dezan enpresa eta pertsona ekintzaileei beren jarduera ezartzeko eta garatzeko erraztasunak emanen dizkieten neurriak diseinatze aldera. Nafarroako Alderdi Sozialista eta Geroa Bai talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Gazteriari buruzko apirilaren 1eko 10/2011 Foru Legea gaurkotu dezan eta Nafarroako Gazteriari buruzko III. Plana ekarriko duen estrategia bat idatz dezan. Nafarroako Alderdi Sozialista eta Geroa Bai talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Nafarroan Minbiziari aurre egiteko Arreta Plan Estrategiko bat taxutu dezan. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da gure erkidegoko hiltegietan telebista-zirkuitu itxiak derrigorrez instalatzeko lege proiektu bat aurkez dezan. Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Podemos-Ahal Dugu Nafarroa foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- Horren bidez, Espainiako Gobernua premiatzen da Prozedura Kriminalaren Legearen 324. artikuluaren aplikazioa eten dezan. Podemos-Ahal Dugu Nafarroa foru parlamentarien elkarteko Ainhoa Aznárez Igarza andreak aurkeztu du.

 

AGERRALDIAK:

- Herritarrekiko Harremanetarako kontseilariak informa dezan informazioa euskaraz ematen duten hedabideentzako laguntzei buruz eta Euskarabidearen hedabideentzako hurrengo laguntza-deialdiari buruz. Navarra Suma talde parlamentarioko Alberto Bonilla Zafra jaunak aurkeztu du.

- Eskubide Sozialetako kontseilariak azal ditzan errenta bermatuaren hirugarren fasea betearazteko ezarritako neurriak eta egutegia. Podemos-Ahal Dugu Nafarroa foru parlamentarien elkarteko Mikel Buil García jaunak aurkeztu du.

- Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak azal dezan zertan datzan ingurumenean eragina duten jarduerak arautzeko foru lege proiektua. Podemos-Ahal Dugu Nafarroa foru parlamentarien elkarteko Ainhoa Aznárez Igarza andreak aurkeztu du.

- Hezkuntzako kontseilariak informa dezan PISA 2018 txostenean Nafarroako Foru Komunitatea dela-eta jaso diren xehetasunei buruz. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.

- Hezkuntzako kontseilariak azal ditzan PISA 2018 azterlanean lortutako emaitzak. Navarra Suma talde parlamentarioko Pedro González Felipe jaunak aurkeztu du.

 

LAN-BILKURAK ETA BISITAK:

- Eskaria, Médicos del Mundo elkartea ere etor dadin honetarako deituta dagoen lan-bilkurara: Erriberako senegaldarren kolektiboaren, Nafarroako SOS Arrazakeria elkartearen eta Paperak eta Eskubideak Denontzat elkartearen ordezkariekin, Modou Khadim Sow Ribaforadako bizilagunaren kanporaketa lasterrari nahiz Arartekoaren ebazpenari buruzko balorazioa egin dezaten. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioak, Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- Emakumeen giza eskubideen aldeko Kongoko aktibista Justine Masikak azal dezan zer lan egiten duen Synergie des Femes pour les Victimes des Violences Sexuelles erakundearen buru gisa. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- PLENA INCLUSIÓN NAVARRA-Adimen-desgaitasuna edo garapenaren arlokoa duten pertsonen eta haien familien aldeko Nafarroako elkarte eta entitateen Federazioaren ordezkariek Nafarroako adimen desgaitasunaren sektorearen egoera eta horren inguruko proposamenak aurkez ditzaten. Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Podemos-Ahal Dugu Nafarroa foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- Gizakia-Herritar/Paris 365 Elkartearen ordezkaritza batek haren egungo egoera ekonomikoa azal dezan. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Podemos-Ahal Dugu Nafarroa foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- Nafarroako Albaitarien Elkargoko ordezkariek hiltegietan kamerak jartzea dela-eta daukaten jarrera azal dezaten. Navarra Suma talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.

- Berako alkateak eta talde sustatzailearen ordezkaritza batek azal dezaten zein egoeratan dagoen Berako ondare baliabideen gunea sortzeko proiektua. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

- Centro de Salud Vital Zuhaizpeko ordezkaritza batek medikuntza integratiboari buruz duten ikuspegia azal dezan, osasun sistema publikoan integratzeko balizko aukerari begira. Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- “Aita Mari” ontziko ordezkaritza batek azal ditzan Mediterraneoan egiten dituzten erreskate-lanak. Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- Muesen aurkitu den erromatarren presara. Navarra Suma talde parlamentarioko Raquel Garbayo Berdonces andreak aurkeztu du.

- Tafallako Ikastetxe Integratu Politeknikora. Navarra Suma talde parlamentarioko Pedro José González Felipe jaunak aurkeztu du.

- “Andrés Muñoz Garde” Hezkuntza Bereziko Ikastetxe Publikora. Navarra Suma talde parlamentarioko Pedro José González Felipe jaunak aurkeztu du.

- Tuterako Magdalena elizara. Navarra Suma talde parlamentarioko Raquel Garbayo Berdonces andreak aurkeztu du.

- Oteiza Museora. Geroa Bai talde parlamentarioko Jabi Arakama Urtiaga jaunak aurkeztu du.

 

BATZORDE BEREZIAK ETA PONENTZIAK:

- Nafarroan apustu-etxeak arautzeko. Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu du.

 

AHOZKO GALDERAK:

- UAGNk, EHNEk edo UCAN-Nafarroako Nekazaritzako Kooperatiben Batasunak eskulanaren beharra dela-eta egin dituzten eskariei buruzkoa. Podemos Ahal Dugu Nafarroa foru parlamentarien elkarteko Mikel Buil García jaunak aurkeztu du.

- Oinarrizko Osasun Laguntzan PROA-Antibiotikoen Erabilera Optimizatzeko Programari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Patricia Fanlo Mateo andreak aurkeztu du.

- Nafarroaren zor publikoaren baldintzak hobetzeko negoziazioari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ainhoa Unzu Gárate andreak aurkeztu du.

- Nafarroako Untxiaren Mahai Teknikoari buruzkoa. Podemos-Ahal Dugu Nafarroa talde parlamentarioko Ainhoa Aznárez Igarza andreak aurkeztu du.

- Nafarroako Hondakinei buruzko Foru Legea indarrean sartzeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Alberto Bonilla Zafra jaunak aurkeztu du.

- Beraietan ustez bizi diren pertsonen inguruko datu faltsuak dituzten etxebizitzak egon daitezen ekiditeko Nafarroako Gobernuak hartuko dituen neurriei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.

- Azaroaren 28ko 109/2017 Foru Dekretuari buruzko epaien ondorengo foru aginduaren edukia zehazteko eta onesteko prozesua zein egoeratan dagoen jakitekoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Bakartxo Ruiz Jaso Andreak aurkeztu du.

- PISA txostenaren datuei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Jorge Aguirre Oviedo jaunak aurkeztu du.

- Klimari buruzko Goi-bileran lortutako akordioek Nafarroan izanen duten eraginari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Javier Lecunberri Urabayen jaunak aurkeztu du.

 

GALDERA IDATZIAK:

- Eskubide Sozialetako kontseilariaren idazkia, zeinaren bidez eskatzen baitu epe luzeagoa eman dakiola erantzuteko kontratuei buruzko Foru Legearen aplikazioz 2018an irabazi asmorik gabeko enplegu-zentro berezientzat eta laneratze-enpresentzat erreserbatutako kontratuei buruz aurkeztutako galderari.

- Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren idazkia, zeinaren bidez eskatzen baitu epe luzeagoa eman dakiola erantzuteko foruzainen erretiro aurreratuari buruzko galderari.

- Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren idazkia, zeinaren bidez eskatzen baitu epe luzeagoa eman dakiola erantzuteko euskaraz jakitea deialdi publikoetan merezimendu gisa baloratzeari buruzko galderari.

- Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren idazkia, zeinaren bidez eskatzen baitu epe luzeagoa eman dakiola erantzuteko euskaraz, ingelesez, frantsesez eta alemanez jakitea merezimendu gisa baloratu deneko oposizio-lehiaketei eta lekualdatze-lehiaketei buruzko galderari.

- Corellan, Aita Pasionisten antzinako egoitzan, CLECE enpresak egoitza bat eraikitzeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.

- Landa ingurunean zahartzea dela-eta arretarako eredu pilotu bat diseinatzeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.

- Nafarroako lurraldean “txerri-basurdea” deitutakoak duen egoerari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

- “Tracasa Instrumental sozietateari eginiko enkargua, kobrantzen, jakinarazpenen eta lan osagarrien kudeaketa zerbitzuak egin ditzan” 1550003 17830 2272 932100 (E) aurrekontu-partidari buruzko galdera berrestea. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

 

KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA:

- Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak egindako aurrekontu-aldaketak, zeinak 2019ko urrian sartu baitziren erregistroan.

- Hezkuntza Departamentuko langile funtzionarioen nominaren kudeaketari buruzko fiskalizazio-txostena.

 

BESTELAKO GAIAK:

- Eskaria, Esako urtegiaren eskuin-mazelaren egonkortasunari eta segurtasun-ebaluazioari buruzko azterlanaren emaitzak azaltzeko lan-bilkura bat egin dadin. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.

 

ADIERAZPEN INSTITUZIONALAK:

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du aho batez. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak aldeztu egiten du salbuespenezko egoetara mugatzea irailaren hasiera aldean hiru soldadu hil izanaren ondorioz Guatemalako Errepublikan ezarritako Sitio Egoera. PSN, Geroa Bai eta EH Bildu talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

“1. Kontuan izanda Sitio Egoerak herritarren oinarrizko eskubideei begira dakartzan murrizketa larriak, Nafarroako Parlamentuak aldezten du salbuespenezko neurri hori hertsiki mugatzea, Guatemalako Konstituzioak ezartzen duen moduan, “lurraldearen inbasioa, bakearen nahasmendu larria, Estatuaren segurtasunaren aurkako jarduera edo hondamendi publikoa” egiaz ekar ditzaketen egoeretara.

2. Nafarroako Parlamentuak Sitio Egoeraren deklarazioa eragin zuten egitateak independentziaz eta azkar ikertzea bermatuko duen instrukzio baten aldeko hautua egiten du, bai eta giza eskubideak aldezten dituzten pertsonen aurkako erasoak independentziaz eta azkar ikertzearen alde ere.

3. Nafarroako Parlamentuak babestu egiten du Giza Eskubideen Prokuradoretzak eta Giza Eskubideen aldeko Goi-komisarioaren Bulegoak ukitutako udalerrietan giza eskubideen egoera zorrotz monitorizatzea eta kontrolatzea babestu eta erraztu dezala Guatemalako Errepublikako Gobernuak, Sitio Egoerak indarrean dirauen bitartean.

4. Nafarroako Parlamentuak giza eskubideen defentsa lohitu eta zailduko duten diskurtsoak eta ekimenak ez sustatzearen aldeko hautua egiten du, Giza Eskubideen Prokuradoretzak eta Nazio Batuen Erakundeak Guatemalan duen Giza Eskubideen aldeko Goi-komisarioaren Bulegoak egindakoa barne.

5. Nafarroako Parlamentuak aintzatetsi egiten du giza eskubideen aldeko erakundeek egindako lana, bai eta giza eskubideen alde lan egiten duten pertsona guztiena ere, mehatxurik, difamaziorik edo erasorik pairatu gabe egin beharko bailukete euren lana; Guatemalako gobernuak, hortaz, bere konpromisoa bete behar du, hura babesteko politika publiko bat garatzekoa.

6. Nafarroako Parlamentuak Guatemalako Errepublikako lehendakari Jimmy Morales Cabrera jaunari, Guatemalako Errepublikaren Espainiako enbaxadoreari eta Guatemalako Errepublikako Kongresuko lehendakari Álvaro Arzú Escobar jaunari igorriko die adierazpen hau”.

 

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du aho batez. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak zeharo errefusatzen du gorroto-diskurtso oro, eta berariaz errefusatzen ditu bakarrik dauden neska-mutiko edo nerabe migratzaileak kriminalizatzea bilatzen duten diskurtso guztiak. PSN eta Geroa Bai talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

“1. Nafarroako Parlamentuak zeharo errefusatzen du gorroto-diskurtso oro, eta berariaz errefusatzen ditu bakarrik dauden neska-mutiko edo nerabe migratzaileak kriminalizatzea bilatzen duten diskurtso guztiak.

2. Nafarroako Parlamentuaren eta legebiltzarra osatzen duten talde guztien konpromisoa da inolaz ere ez babestea gure gizarteko edozein kolektiborekiko gorroto eta xenofobia diskurtsoa gizartean edo erakundeetan sartzea bilatzen duen talde politiko edo sozialik.

3. Nafarroako Parlamentuak berretsi egiten du bere konpromisoa adingabe guztien eskubideak bermatzen dituzten Nafarroako eta Espainiako legeekiko, nazioarteko tratatu nahiz zuzentarauekiko... adingabeen jatorria zein ere den.

4. Nafarroako Parlamentuak zeharo gaitzesten du Voxek bakarrik dauden adingabe migratzaileen Andaluziako zentro batean egindako eskratxea nahiz Madrilen granada batekin oraintsu egindako erasoa, zeinen egileak oraindik ere ez baitira identifikatu.

5. Nafarroako Parlamentuak dio beharrezkoa dela toki entitate guztiak aktiboki engaiatzea legeria bete dadin eta bakarrik dauden adingabe migratzaileentzako babes eta arreta egokia berma daitezen”.

 

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du aho batez. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak Alzheimerraren nahiz bestelako dementzien aurkako 2019-2022 Plan Nazionalarekiko babesa eta konpromisoa adierazten du. Navarra Suma, PSN eta Geroa Bai talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

“1. Nafarroako Parlamentuak Alzheimerraren nahiz bestelako dementzien aurkako 2019-2022 Plan Nazionalarekiko babesa eta konpromisoa adierazten du”.

 

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak errefusatu egiten ditu talde parlamentarioek Eusko Legebiltzarrean izendatutako mandatariek aurkeztutako dokumentuak, zeinetan Nafarroa aipatzen baita, Konstituzioak ezarritakoaz harago, euskal autogobernua gaurkotzeko ponentzian. Navarra Suma talde parlamentarioak aurkeztu du.

Adierazpenaren alde bozkatu dute Navarra Sumak eta PSNk, eta aurka, berriz, Geroa Baik, EH Bildu Nafarroak, Podemos-Ahal Duguk eta Izquierda-Ezkerrak.

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

“1. Nafarroako Parlamentuak errefusatu egiten ditu talde parlamentarioek Eusko Legebiltzarrean izendatutako mandatariek aurkeztutako dokumentuak, zeinetan Nafarroa aipatzen baita, Konstituzioak ezarritakoaz harago, euskal autogobernua gaurkotzeko ponentzian.

2. Nafarroako Parlamentuak Eusko Legebiltzarrari exigitzen dio erabat errespeta dezan Foruaren Hobekuntzatik eta gure Konstituziotik heldu den errealitate instituzionala, bai eta foru erkidego honen lurralde-errealitatea ere, gehiengo sozial handi-handi batek berretsia demokrazian egindako hauteskunde guztietan.

3. Hortaz, Nafarroako Parlamentuak Eusko Legebiltzarrari eta bere kudeaketa-organoei eskatzen die hartu beharreko akordioak har ditzaten aurkeztutako testu horiek baliorik gabe uzte aldera; izan ere, existitzen ez den errealitate politiko eta instituzional bat hartzen dute abiaburu, eta, edonola ere, ez dagokie ez parlamentu horri ez parlamentu horrek ordezkatzen dituen herrialdeei Nafarroako Foru Komunitateari buruzko erabakirik hartzea”.

 

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du abenduaren 10ean ospatuko den Giza Eskubideen Nazioarteko Egunaren karietara. Geroa Bai eta EH Bildu talde parlamentarioek, Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

Geroa Baik, EH Bilduk, Podemos-Ahal Duguk eta I-Ek alde bozkatu dute; Navarra Sumak 5. puntuaren aldeko botoa eta 1.aren aurkakoa eman du eta abstenitu egin da 2., 3. eta 4. puntutetan. PSNk 2. 4. eta 5. puntuen aldeko botoa eman du eta abstenitu egin da 1.ean eta 3.ean.

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

“1. Nafarroako Parlamentuak eskatzen du operazio humanitario bat abiaraz dadin Mediterraneoan, gerratik eta indarkeriatik ihesi itsasoko hainbat bide erabiltzen dituzten pertsonen oinarrizko beharrizanei erantzunen diena.

2. Nafarroako Parlamentuak eskatzen du hirugarren herrialdeekiko laguntzarako baldintza izan dadin beren erakundeak egiaz demokratizatzea, halako moduan non giza eskubideak betetzen dituztela bermatuko baita.

3. Nafarroako Parlamentuak kasuko erakundeak (Espainiako Gobernua eta Europar Batasuna) animatu nahi ditu berma dezaten GKE-en itsasontziek eraginkortasun handiagoz egin ahal izatea lan humanitarioa, bizirik dirauten pertsonen sufrikarioa gutxituta.

4. Nafarroako Parlamentuak babestu egiten du estatuan nahiz Europan egiten den migrazio politika elkartasunean eta giza eskubideekiko errespetuan oinarrituta egitea”.

Adierazpenak beste puntu bat ere bazeukan, baztertu egin dena kontrako botoa eman dutelako Navarra Sumak eta PSNk. Honako hau zioten:

“Nafarroako Parlamentuak errefusatu egiten du Europako erakundeek Libiako kosta-zaintzailea izenekoarekin lankidetzan aritzea, pertsonak herrialde horretara itzularaztea giza eskubideen urraketa larritzat jo beharko litzatekeelako”.