Noiz argitaratua Astelehena, 2018.eko Otsailak 26

2018ko otsailaren 26ko saioa

NAFARROAKO PARLAMENTUKO MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR, ASTELEHENA, OTSAILAK 26, VIANAKO UDALETXEAN EGINIKO BILKURAN HARTUTAKO ERABAKIAK

 

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura egin dute gaur –astelehena, otsailak 26–, 10:00etan, Vianako Udaletxean, eta honako erabaki hauek hartu dituzte:

 

Izapidetzeko onartu diren gaiak eta hartu diren erabakiak:

 

FORU LEGE PROIEKTUAK:

- Mahaiak, Eledunen Batzarrari entzun ondoren, erabaki du Ogasun Batzordeari helaraztea Kontratu Publikoei buruzko Foru Lege proiektua jorratzeko ponentzia bat eratzeko eskaria. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal Dugu eta Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

 

INTERPELAZIOAK:

- Empleguaren arloko politika orokorrari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Nafarroako Gobernuaren komunikazioaren arloko politika orokorrari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Guzmán Miguel Garmendia Pérez jaunak aurkeztu du.

 

MOZIOAK:

- Eskaria, batzordean eztabaidatu dadin honako mozio hau: Espainiako Gobernua premiatzen da familiei lagun egitera, gurasotasun positiboa landuz egoitza-harrera espezializatuan, oinarrizko egoitza-harreran eta autonomia-prozesuan dauden adingabeen kasuan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Mónica Doménech Linde andreak aurkeztu du.

- Eskaria, batzordean eztabaidatu daitezen honako mozio hauek: Nafarroako Gobernua premiatzen da Adimen Artifiziala sar dezan Nafarroako ekonomia bultzatzeko funtsezko sektoreen artean, zeinak Espezializazio Adimendunerako Estrategian jasotzen baitira (9-17/MOC-00150), eta Nafarroako Gobernua premiatzen da Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin batera azterlan bat egin dezan, ziberjazarpena foru erkidegoan zertan den eta molde eta adin guztietan zenbaterainokoa den jakiteko datu gaurkotuak edukitzeko (9-18/MOC-00011). Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Horren bidez, Hezkuntza Departamentua premiatzen da matrikula berriei aurre egite aldera Torre Monreal Ikastetxe Publikoak planteatutako beharrizanak bete ditzan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

- Horren bidez, Hezkuntza Departamentua premiatzen da aparteko neurriak har ditzan, bitarteko irakasleek irakasle-klaustroaren % 40 baino gehiago egiten duten ikastetxeetako plantillei egonkortasuna emateko. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko María Esther Korres Bengoetxea andreak aurkeztu du.

 

AGERRALDIAK:

- Erretiratzea Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko arduradunak egin beharreko agerraldia (9-18/COM-00023), zeinean azaldu behar baitzuen zer dela-eta sartu den maila handiagoko araudia urratzen duen hurbiltasun linealaren irizpidea Hezkuntzako zuzendari nagusiaren abenduaren 26ko 629/2017 Ebazpenean, eta horrek zer ondorio izanen duen, bai eta Hezkuntzako kontseilariak egin beharreko agerraldia ere (9-18/COM-00024), zeinean azaldu behar baitzuen zer egoera sortu duen eta zer neurri hartuko dituen maila handiagoko araudia urratzen duen hurbiltasun linealaren irizpidea jaso izanaren ondorioz Hezkuntzako zuzendari nagusiaren abenduaren 26ko 629/2017 Ebazpenean. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

- Osasuneko kontseilariarena,Tuterako Reina Sofía Ospitalean detektatutako legionella-kasua azal dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Sergio Sayas López jaunak aurkeztu du.

- Osasuneko kontseilariarena,Tuterako Reina Sofía Ospitalean detektatutako legionella-kasua azal dezan. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.

- Hezkuntzako kontseilariarena, 29 ikastetxeren garbiketa-zerbitzua kontratatzeko iragarkia, 2018ko otsailaren 1ean argitaratu zena, azal dezan. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Carlos Gimeno Gurpegui jaunak aurkeztu du.

- Garapen Ekonomikorako kontseilariarena, laneko arriskuen prebentzioaren arloan hartutako neurriak azal ditzan. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ainhoa Unzu Gárate andreak aurkeztu du.

- Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Teknikoaren arduradunarena, informazioa eman dezan abenduaren 26ko 629/2017 Ebazpenean jasotako planteamenduei buruz (besteak beste, hurbiltasun lineala), araudi indarduna urratzen baitute. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

 

LAN-BILKURAK ETA BISITAK:

- Erriberako Zuzendarien Elkartearekin eta ADIPNArekin, eskola publikoaren egoera azter dezaten, bai eta Nafarroako hezkuntza-sisteman erlijio islamikoa emateko aukera ere. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Carlos Gimeno Gurpegui jaunak aurkeztu du.

- ANAIF-Haurrei eta Familiei Laguntzeko Nafarroako Elkartearen ordezkariekin, zenbait sindrome edo/eta nahasmendu dituzten haurrekin eta nerabeekin egiten duten lanari buruz informa dezaten. Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioko María Teresa Sáez Barrao andreak aurkeztu du.

- Soziolinguistika Klusterrarekin, euskararen erabilerari buruzko inkestaren emaitzak azter ditzaten, bereziki Nafarroari buruzkoak. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

- Beteluko zahar-etxera. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

 

BATZORDE BEREZIAK ETA LANTALDEAK:

- Hurrengo bilkura baterako utzi da Europako Gaietarako Ponentziaren lehendakariak ponentziaren bilkuren deialdiei buruz egindako idazkia.

 

- Euskarari buruzko foru lege berri bat egiteko batzorde berezirako arauak onetsi dira.

 

Mahaiak, Eledunen Batzarrak horri buruzko erabakia aldez aurretik hartuta, Euskarari buruzko foru lege berri bat egiteko batzorde berezirako arauak onetsi ditu. Batzorde berezi hori Mahaiak 2018ko otsailaren 19an hartutako akordioaren ondorioz eratu zen.

 

Aldeko botoa eman dute Geroa Baik, EH Bildu Nafarroak, Podemos-Ahal Duguk eta I-Ek; UPNk, PSNk eta PPNk, berriz, aurkakoa.

 

Onetsitako arauekin bat, Euskarari buruzko foru lege berri bat egiteko batzordea batzorde berezi bat da –arlo horri buruzko legedi indarduna aztertzeko berariazko organoa, alegia–, honako printzipio inspiratzaile edo oinarrizkoak izanen dituen lege bat taxutzeko xedea duena: Nafarroako herritarren hizkuntza eskubideak betetzea, zonifikazio linguistikoa gainditzea eta euskara Nafarroa osoan ofizial bihurtzea, lurraldeko errealitate soziolinguistiko desberdinetatik abiatuz eta haiei egokituz.

 

Batzordea talde parlamentario edo foru parlamentarien elkarte bakoitzeko kide batek osatuko du. Bere erabaki guztiak boto ponderatuaren sistemaren bitartez hartuko ditu, batzordeburuaren hautaketa barne. Eledun bakoitzak, bere taldea edo foru parlamentarien elkartea zenbat foru parlamentarik osatzen duten, horrenbeste boto edukiko ditu batzordean.

 

Legebiltzarreko Mahaik zehaztuko du zein egunetan eratuko den batzordea, talde parlamentarioek eta foru parlamentarien elkarteek beren ordezkariak izendatu eta gero. Batzorde bereziko ordezkariak izendatzeko epea martxoaren 5ean bukatuko da, 09:30ean.

 

Batzordea eratzeko bilkuran batzordeburua hautatuko da; hura ez badago, batzordekiderik zaharrena ariko da haren ordez. Batzordeari laguntzen dion legelaria izanen da batzordeko idazkari.

 

Batzordeak laguntza eta lankidetza eskatzen ahalko dizkio Nafarroako Gobernuari, eta, Legebiltzarreko Lehendakaritzaren bidez, egoki jotzen dituen kargudun eta funtzionarioak lantaldera etor daitezen eskatu ahalko du, edo beharrezkoak diren txostenak egin daitezen. Orobat eskatzen ahalko du arlo horretako beste pertsona eta aditu batzuk ere etor daitezen.

 

Batzordeen bilkurak ez dira jendaurrekoak izango. Halarik ere, hedabideen ordezkariak, nortasuna behar bezala egiaztatuta, batzordeetara joaten ahalko dira, bilkura horiek isilpekoak direnean izan ezik. Hedabideak joan daitezkeen bilkurak ikus-entzunezko bitartekoak erabiliz erretransmititzen ahalko dira.

 

Batzordeen bilkurak isilpekoak izanen dira bere kideen gehiengo osoak hala erabakitzen duenean, kasuko batzordeburuak, bi talde parlamentariok edo batzordeko kideen bostenak hala eskaturik. Isilpeko izaerako bilkura bat bukatu ondoren, batzordeburuak hartu diren erabakien berri ematen ahalko die hedabideei.

 

Batzordea agindutako lana bukatzean iraungiko da eta, betiere, legegintzaldia amaitzean.

 

AHOZKO GALDERAK:

- Tuteran nekazaritza-ibilgailuak A-68 autobidea ez den beste bide bat erabiltzeko proiektuari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Luis Casado Oliver jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako enpresa-konfiantzari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Carlos García Adanero jaunak aurkeztu du.

- Enpresen fiskalitateari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Juan Luis Sánchez de Muniáin Lacasia jaunak aurkeztu du.

-Jakiteko ea zertan den Nafarroako Parlamentuaren Osoko Bilkurak onetsitako erabakia, Nafarroako Gobernua premiatzen duena baterako protokolo bat presta dezan, nahitaez bete beharrekoa, Hezkuntza Departamentuaren, Osasun Departamentuaren, Diabetes Pediatrikoaren Unitatearen, ANADIren eta/edo gai horretan egiaztatuta dagoen beste edozein elkarteren artean. Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioko María Teresa Sáez Barrao andreak aurkeztu du.

-Oinarrizko gizarte zerbitzuen oinarrizko laguntzaren erreformari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko María Asunción Fernández de Garayalde Lazkano Sala andreak aurkeztu du.

- rdainpeko autobideen erreskateak Nafarroaren finantzetan daukan eraginari buruzkoa. Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioko Laura Lucía Pérez Ruano andreak aurkeztu du.

-Iruzur fiskalaren aurka borrokatzeko langile teknikoak kontratatzearen emaitzei buruzkoa. Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioko Laura Lucía Pérez Ruano andreak aurkeztu du.

- afarroako Enpresa Korporazio Publikoaren giza baliabideen zuzendaritzak enpresa publikoentzako hitzarmen kolektibo berekia izateari ezetza emateari buruzkoa. Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioko Laura Lucía Pérez Ruano andreak aurkeztu du.

- kastetxeen 2017tik 2021era bitarteko autoebaluazio planari buruzkoa. Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioko Laura Lucía Pérez Ruano andreak aurkeztu du.

-Gongorako zabortegiari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko M.ª Concepción Ruiz López andreak aurkeztu du

 

GALDERA IDATZIAK:

-Emaitza negatiboko ekitaldiak direla-eta enpresek sozietateen gaineko zergan konpentsatzeke dauzkaten zenbatekoei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

-Justizia Jauregian Emakumearen aurkako Indarkeriaren arloko Epaitegiko eta Iruñeko Abokatuen Elkargoaren Togen Aretoko espazioak egokitzeko prozesuari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- CA Osasunak Sadar futbol-zelaia berrerosteari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- Lizarrako Remontival Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoko ikasleak garraiatzeko autobuseko leku hutsei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

 

GOBERNUAREN BESTELAKO EKIMENAK (HITZARMENAK, FORU DEKRETUAK, KOMUNIKAZIOAK, PLANAK ETA PROGRAMAK):

- Nafarroako Gobernuko kideen eta Nafarroako Foru Komunitatearen administrazioko goi karguen bateraezintasunei buruzko informazioa, 2017ko lehen eta bigarren seihilekoei buruzkoa.

 

BESTELAKO GAIAK:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko Foru Legea aldatzen duen 10/2014 Foru Legearen aplikazioaren zenbait alderdiri buruz Nafarroako Parlamentuaren Eledunen Batzarrak 2018ko urtarrilaren 15ean egindako eskariari jarraikiz egindako txostena.

 

Legebiltzarreko Zerbitzu Juridikoen honako ondorio hau atera dute: “Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 26. artikuluaren a) letrak ezartzen duenez, Nafarroako Gobernuak Nafarroako Parlamentuaren aldez aurreko baimena beharko du abalak eta bermeak eratzeko. Halere, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko Foru Legeak bi une ezberdinetara mugatzen du Legebiltzarraren parte-hartzea; batetik, urteko aurrekontuen legea hasiera batez onestera –hor ezartzen da Nafarroako Gobernuak edo bere enpresa-erekunde publikoek, fundazioek eta sozietate publikoek zer mugatatik beheiti egin ditzaketen operazio horiek Parlamentuaren baimenik izan gabe, eta bestetik, foru lege berri baten bidez berariaz onestera aipatu operazio horiek, baldin eta aurrekontu-araudiak ezarritako gehieneko arrisku biziaren % 5 gainditzen badute”.

 

Txosten juridikoaren ondorioetan honako hau ere adierazten da: “hipotesi gisa planteatzen bada gobernuak parlamentuaren baimenik gabe egitea edo baimentzea Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko Foru Legearen 75.3 eta 82 ter artikuluetan jasotako negozio juridikoak, bere jokabidea eskumengabetasunak akastuta egonen litzateke, eta horrek berekin ekar lezake emandako abalak edo maileguak baliogabeak izatea. Halere, horrek muga izanen lituzte segurtasuna juridikoa eta hirugarrenen eskubideen babesa”.

 

Txostenak orobat dioenez, “legebiltzarrera igorriz gero foru lege proiektu bat, parlamentuaren kasuko baimenik gabe emandako balizko abalak eta maileguak jasoko lituzkeena, egindako operazioen gaineko parlamentu-kontroloa berrezar liteke, eta, beste alde batetik, segurtasun juridikoa eman liezaieke Foru Gobernuak abiarazitako sustapen-ekintzaren onuradunekin jada formalizatutako kontratu pribatuei”.

 

Bukatzeko, txostenak honako hau dio: “Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko Foru Legearen 75.3 eta 82 ter artikuluetan jasotako berariazko baimena, zeinaren bidez Nafarroako Gobernuak abalak eta bermeak eratzen ahalko bailituzke gehieneko arrisku bizia % 5etik goitikoa denean, bai eta 82 ter artikuluaren 3., 4. eta 5. apartatuetan maileguetarako aurreikusitako kasuetan ere, foru lege bat onestearen bidez gauzatzen da, eta ekimen hori Nafarroako Gobernuari mugatuta dago (Nafarroako Parlamentuaren Erregelamenduaren 126.2 eta 164.2 artikuluak)”.

 

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du aho batez. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak elkartasuna adierazten die Afrin-en (Siria) hildakoei eta zauritutakoei. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

 

Adierazpenak honako hau dio:

 

“1. Nafarroako Parlamentuak elkartasuna adierazten die Afrin-en hildakoei eta zauritutakoei, bai eta haien familiei ere, beren herrien aurkako bonbardaketa indiskriminatuak pairatu baitituzte.

 

2. Nafarroako Parlamentuak Espainiako Gobernuari, Europar Batasunari eta Nazio Batuen Erakundeari eskatzen die eraso hau berehala geldiaraz dezaten, eta hartara, elkarrizketa urgentziaz berrabiaraz dezaten Siriari buruzko Genevako elkarrizketen esparruan, alde guztiak –kurduen erakundeak barne– bertan sartuz.

 

3. Nafarroako Parlamentuak Turkiako enbaxadari, Kanpo Arazoetarako Ministerioari eta Europar Batasuneko nahiz Nazio Batuen Erakundeko organo eskudunei igorriko die adierazpen hau”.

 

- Nafarroako Parlamentuko Eledunen Batzarrak baztertu egin du Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteak aurkeztutako adierazpen instituzionalaren proposamena, zeinean proposatzen baitzen Nafarroako Parlamentuak Nafarroaren errealitate soziolinguistikoa errespeta dadila onetsiko duela. Geroa Baik, EH Bildu Nafarroak, Podemos-Ahal Duguk eta I-Ek aurkako botoa eman dute, eta UPNk, PSNk eta PPNk, aldiz, baiezkoa.

 

Baztertutako proposamenak honako hau zioen:

 

“- Nafarroako Parlamentuak erabaki du Nafarroaren errealitate soziolinguistikoa errespeta dadila eta 1986an Euskarari buruzko Legea onetsi zenetik indarrean dagoen zonifikazioa manten dadila.

 

- Nafarroako Parlamentuak eskatzen du Euskarari buruzko Legea aldatzeko batzorde berezia erretira dadila”.

 

 

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak bere erabateko kezka adierazten du adierazpen askatasunerako eskubideak Espainian bizi dituen mugak direla-eta. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

 

Adierazpenaren alde bozkatu dute Geroa Baik, EH Bildu Nafarroak, Podemos-Ahal Duguk, Nafarroako Alderdi Sozialistak eta Izquierda-Ezquerrak; Unión del Pueblo Navarrok eta Nafarroako Alderdi Popularrak bigarren puntuaren alde eta lehenengo eta hirugarren puntuen aurka bozkatu dute.

 

Adierazpenak honako hau dio:

 

“1. Nafarroako Parlamentuak bere erabateko kezka adierazten du adierazpen askatasunerako eskubideak Espainian bizi dituen mugak direla-eta.

 

2. Nafarroako Parlamentuak berretsi egiten du adierazpen askatasunerako eskubidea dela demokraziaren giltzarrietako bat.

 

3. Nafarroako Parlamentuaren ustez, beharrezkoa da Nafarroako Gobernua horren alde azaltzea eta bere jarrera Espainiako Gobernuari helaraztea, bertan behera utz ditzan adierazpen askatasuna mugatzen duten eta narriadura soziala eragiten duten presioak eta jokabideak”.

 

- Mahaiak erabaki du beste epe bat abiaraztea Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoaren administrazio kontseiluko kide izateko hautagaiak aurkezteko. Epea martxoaren 12an bukatuko da, 09:30ean.