Noiz argitaratua Astelehena, 2018.eko Irailak 10

2018ko irailaren 10eko bilkura

NAFARROAKO PARLAMENTUKO MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR, ASTELEHENA, IRAILAK 10, EGINIKO BILKURAN HARTUTAKO ERABAKIAK

 

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura egin dute gaur –astelehena, irailak 10–, 10:00etan, eta honako erabaki hauek hartu dituzte:

 

Izapidetzeko onartu diren gaiak eta hartu diren erabakiak:

 

FORU LEGE PROPOSAMENAK:

- Nafarroako Polizia Kidegoei buruzkoa. Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute.

 

- Nafarroako Gobernuaren iritzia, Nafarroako Foru Komunitatean familia gurasobakarrak egiaztatzeari buruzko Foru Lege proposamenaren gainekoa.

 

- Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen Legegintzako Foru Dekretuaren aldaketa.

 

MOZIOAK:

- Honako espediente-zenbakiko mozioak erretiratzea: (9-16/MOC-00173), (9-17/MOC-00017), (9-17/MOC-00051), (9-17/MOC-00068), (9-17/MOC-00087), (9-17/MOC-00089), (9-17/MOC-00127), (9-17/MOC-00153), (9-17/MOC-00157), (9-18/MOC-00046), (9-18/MOC-00078). Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

- Horren bidez, Hezkuntza Departamentua premiatzen da Nafarroako ikastetxeetako irakasleen eta langileen aurkako erasoei aurre egiteko Jarduketa Plan bat abian jar dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

 

AGERRALDIAK:

- Gobernuko lehendakariorde eta Garapen Ekonomikorako kontseilariarena, azal dezan zergatik ari den murrizten “Bide segurtasuna: bideune arriskutsuak eta istripu ugariko tarteak” kontusaila eta Belateko eta Almandozko tuneletarako 233.000 euro murriztu izana. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Guzmán Miguel Garmendia Pérez jaunak aurkeztu du.

 

- Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearena, kontrataziorako pizgarri-sortari buruz informa dezan. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.

 

- Eskubide Sozialetako kontseilariarena, iraupen luzeko langabetuentzako programak azal ditzan. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.

 

- Eskubide Sozialetako kontseilariarena, errenta bermatuaren kudaketa zertan den azal dezan. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.

 

- Sodenako zuzendari kudeatzailearena, Davalor dela-eta enpresa publikoak egindako azken jarduketak azal ditzan. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteko Ana María Beltrán Villalba andreak aurkeztu du.

 

- Nafarroako Auzitegi Nagusiko lehendakariarena, auztegiaren 2017ko jarduerari eta funtzionamenduari buruzko oroitidazkia azal dezan. Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai talde parlamentarioko Laura Lucía Pérez Ruano andreak aurkeztu du.

 

LAN-BILKURAK ETA BISITAK:

- Dantzalekuen ordezkariekin, 16 urtetik beheitikoei 2/1989 Foru Legeari jarraikiz kontzertuetara sartzea debekatzeak dakartzan arazoei buruz informa dezaten. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

 

- Maputxeen Herrriaren eskubideen aldeko ekintzaile batekin, bere herriak bizi duen egoeraren eta pairatu dituen errepresalia pertsonalen berri eman dezan. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Miren Aranoa Astigarraga andreak aurkeztu du. Hedabideak bertan direla eta ikus-entzunezko baliabideen bidez erretransmititua.

 

- Rozalejoko Markesaren Jauregira, nola dagoen egiaztatzeko. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteak aurkeztu du.

 

- Iruñeko espetxera bisitan joateko eskaria berrestea. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal Dugu eta Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

 

- Garesko Erminetako zentral hidroelektrikora. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

 

BATZORDE BEREZIAK ETA PONENTZIAK:

- Sodena enpresa publikoak Davalor Salud SL enpresa publikoari hainbat mailegu emateko prozedurari buruzko Ikerketa Batzordea sortzeko proposamena izapidetzeko onartzea erabaki da. Proposamena UPN eta PSN talde parlamentarioek eta PPN foru parlamentarioen elkarteak aurkeztu dute. Heldu den irailaren 20ko Osoko Bilkura arrunteko gai-zerrendan sartzea aurreikusten da.

 

AHOZKO GALDERAK:

- Honako espediente-zenbakiko galderak erretiratzea: (9-17/POR-00319), (9-17/POR-00334), (9-17/POR-00382), (9-17/POR-00393), (9-17/POR-00427), (9-18/POR-00029), (9-18/POR-00045), (9-18/POR-00076), (9-18/POR-00083), (9-18/POR-00143), (9-18/POR-00179), (9-18/POR-00183), (9-18/POR-00237). Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

- Turismo-gidarien sektorea arautzeari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Guzmán Miguel Garmendia Pérez jaunak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilaria.

 

- Jakiteko ea zertan den Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoaren malgutze aldera Nafarroako Gobernua eta Estatuko Gobernua egiten ari diren negoziazioa. Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu du. Osoko Bilkura.

 

- Jakiteko ea Nafarroako Gobernuak ba al duen asmorik Sustapeneko ministroarekin biltzeko, AP-15a doakoa izan dadin. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko foru parlamentari Carlos García Adanero jaunak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Garapen Ekonomikorako kontseilaria.

 

- Sexu- eta ugalketa-osasunari buruzko 103/2016 Foru Dekretuan jasotako helburuak eta edukiak eskola-curriculumean sartu, garatu eta tratatzearren egindako arau-aldaketei eta ekintzei buruzkoa. Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteko María Luisa De Simón Caballero andreak aurkeztu du. Osoko Bilkura.

- Eremu ez-euskalduneko lanpostuetarako hizkuntzak jakitea baloratzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Dabid Anaut Peña jaunak aurkeztu du. Osoko Bilkura.

 

- Balio erantsiaren gaineko zerga itzultzeko legezko epeak ez betetzeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Juan Luis Sánchez de Muniáin Lacasia jaunak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilaria.

 

- Zorraren amortizazioaren esparruan ordaindutako gehiegizko zenbatekoen itzulketa –2018ko urrirako aurreikusia– Caixarekin negoziatzeari buruzkoa. Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai talde parlamentarioko Laura Lucía Pérez Ruano andreak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Gobernuko lehendakaria

 

GALDERA IDATZIAK:

- IAT egin behar duten ibilgailuek pairatzen dituzten ilarei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Carlos García Adanero jaunak aurkeztu du.

 

- Haur eta Lehen Hezkuntzan 2018-2019 ikasturterako kontratatutako irakasle-kopuruari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

 

- Jakiteko ea ikastetxeetako zuzendariei ikasturte hasierako ohiko deialdirako deituko zaien. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

 

- 2019rako aurreikusitako lan-eskaintza publikoaren deialdian sartuko diren haur eta lehen hezkuntzako maisu-maistren lanpostuei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

 

- Arkitektura eta Gizartea Fundazioak antolatutako ekitaldien kostuari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

 

- Eskubide Sozialetako Departamentuak edo haren menpeko enpresa publikoek sinatutako hitzarmenetan exigitutako dokumentazio ekonomikoari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

 

 

GOBERNUAREN BESTELAKO EKIMENAK (HITZARMENAK, FORU DEKRETUAK, KOMUNIKAZIOAK, PLANAK ETA PROGRAMAK):

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Lanbide Heziketaren 2017tik 2020 bitarteko Plan Estrategikoa.

 

- Erkidegoaren egoerari buruzko politika orokorreko eztabaida. Baliteke urriaren 18an eta 19an edo urriaren 25ean eta 26an egitea.

 

 

KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko 13/2007 Foru Legea aldatzen duen 10/2014 Foru Legea bete ez izanari buruzko txostena, eta txostena argitaratzea erabaki dute. Txostena Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteak eskatu zuen.

 

GAI EKONOMIKOAK, BARNE ANTOLAMENDUKOAK ETA KONTRATAZIOARI BURUZKOAK:

 

- PPN foru parlamentarien elkarteko Ana Beltránek Nafarroako Parlamentuko hizkuntza-kudeaketa hobetzeko Planari buruz egindako eskaria dela-eta, Mahaiak erabaki du eskaria jasotzat ematea eta “xedatzea taldeen eta foru parlamentarien elkarteen hizkuntza eskubideak, baita eskatzailearenak ere, bermatuta daudela aldi bereko itzulpen-sistemaren bidez”.

- Mahaiak erabaki du gaurkotu eginen direla Legebiltzarreko organoen bilkuren eta Legebiltzarraren egoitzan egiten diren parlamentuz kanpoko jardueren publizitateari buruzko xedapenak.