Noiz argitaratua Astelehena, 2018.eko Azaroak 26

2018ko azaroaren 26ko bilkura

NAFARROAKO PARLAMENTUKO MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR, ASTELEHENA, AZAROAK 26, LESAKAKO UDALETXEAN EGINIKO BILKURAN HARTUTAKO ERABAKIAK

 

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura egin dute gaur –astelehena, azaorak 26–, 10:00etan, Lesakako Udaletxean, eta honako erabaki hauek hartu dituzte:

 

 

Izapidetzeko onartu diren gaiak eta hartu diren erabakiak:

 

FORU LEGE PROIEKTUAK:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako 2017ko Kontu Orokorrei buruzko Foru Lege proiektuari buruz Nafarroako Kontuen Ganberak eginiko txostena. Kontuen Ganberako lehendakariak agerraldia eginen du batzordean abenduaren 19an txostena azaltzeko.

 

FORU LEGE PROPOSAMENAK:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Gobernuaren erabakia, zeinaren bidez adierazi baitu ez dagoela ados Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergaren Testu Bategina, zeina apirilaren 26ko 129/1999 Legegintzako Foru-dekretuaren bidez onetsi baitzen, hein batean aldatzen duen Foru Lege proposamena aintzat hartzearekin.

Erretiratu egin da Foru Lege proposamena.

- Hauteskunde Araubide Orokorrari buruzko Lege Organikoa eta Alderdi Politikoen Finantzaketari buruzko Lege Organikoa hein batean aldatzen dituena. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

 

AGERRALDIAK:

- Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren menpeko erakunde autonomoetako Mahai Orokorrean soldatak hobetzeari dagokionez sindikatuei helarazitako proposamena azaltzeko eta zehazteko Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak egin beharreko agerraldia erretiratzea. Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai talde parlamentarioko Rubén Velasco Fraile jaunak aurkeztu du.

- Erretiratu egin da Kontuen Ganberako lehendakariak Nafarroako 2017ko Kontu Orokorrei buruzko txostena aurkezteko egin beharreko agerraldia. Geroa Bai talde parlamentarioko Koldo Martínez Urionabarrenetxea jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Gobernuko lehendakariarena, azal dezan ea Gobernuak zer dela-eta uko egin dion erkidego honi enplegu plan eztabaidatu, adostu eta langileen nahiz enpresaburuen ordezkariekin hitzartutako bat emateari. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Eskubide Sozialetako kontseilariarena, Arreta Goiztiarreko Batzorde Administratibo Teknikoak eginiko lana azal dezan. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko María Asunción Fernández de Garayalde Lazkano Sala andreak aurkeztu du.

- Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektorearena, Medikuntzako Graduaren Ikasketa Planaren memoriari buruz informa dezan. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

AHOZKO GALDERAK:

- Nafarroako Gobernuaren 2019rako aurrekontuetan lankidetzara bideratutako diru-kopuruari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Nuria Medina Santos andreak aurkeztu du.

- Erripagaineko udalez gaindiko plan sektorialari buruzkoa. Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai talde parlamentarioko Rubén Velasco Fraile jaunak aurkeztu du.

- Ingurumenaren babesari buruzko legeari buruzkoa. Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioko Tere Sáez Barrao andreak aurkeztu du.

- Etxebizitzarako eskubide subjektiboari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Luis Zarraluqui Ortigosa jaunak aurkeztu du.

- PA-30 errepidearen gainean pasabide bat eraikitzeko Nafarroako Gobernua Iruñeko eta Orkoiengo udalekiko akordio bat susta zezan premiatzen zuen mozioari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Luis Zarraluqui Ortigosa jaunak aurkeztu du.

 

GALDERA IDATZIAK:

- Bizi-testamentuari buruzkoa. Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai talde parlamentarioko Tere Sáez Barrao andreak aurkeztu du.

- Nafarroako Ospitaleguneko zainketa aringarrien zerbitzuari buruzkoa. Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai talde parlamentarioko María Teresa Sáez Barrao andreak aurkeztu du.

- Adingabe transexualak dauzkaten familiei zuzendutako laguntzako plan integral baten premiari buruzkoa. Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai talde parlamentarioko María Teresa Sáez Barrao andreak aurkeztu du.

- Cascanteko Santa Vicenta María Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

- Portugalen, Marokoren eta Espainiaren artean futboleko munduko txapelketa antolatzeko aukerari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

Brexitak Nafarroako ekonomian izan litzakeen ondorioei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

 

ADIERAZPEN INSTITUZIONALETARAKO PROPOSAMENAK:

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak Giza Immunoeskasiaren Sindromearen alorrean diharduten GKEak aintzatetsi, babestu eta diruz laguntzeko konpromisoa hartzen baitu. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

 

Geroa Baik, EH Bildu Nafarroak, Podemos-Ahal Dugu-Orain Baik, Nafarroako Alderdi Sozialistak eta Izquierda-Ezquerrak adierazpenaren alde bozkatu dute; Unión del Pueblo Navarrok eta Nafarroako Alderdi Popularrak lehenengo eta hirugarren puntuaren alde eta bigarrenaren, laugarrenaren, bosgarrenaren eta seigarrenaren aurka bozkatu dute.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

“1. Nafarroako Parlamentuak konpromisoa hartzen du Hiesaren Plan Nazionalaren alorrean diharduten GKEak aintzatetsi, babestu eta diruz laguntzeko.

 

2. Nafarroako Parlamentuak babestu egiten du sexu- eta ugalketa-osasunari buruzko dekretua esparru sozio-sanitarioan eta hezkuntzaren esparruan modu orokorrean eta urgentziaz aplikatze aldera giza baliabidez eta baliabide materialez zuzkitzea Skolae programaren bidez nahiz gizarte-ongizatearen beste esparru batzuetan.

 

3. Nafarroako Parlamentuak sustatuko du GIBari buruzko prestakuntza berezia irakasleentzat eta esparru soziosanitarioko profesionalentzat; bereziki, oinarrizko osasun laguntzakoentzat.

 

4. Nafarroako Parlamentuak GIBak “gaixotasun infekzioso-kutsakor” gisa duen katalogazioa erretiratzea defendatzeko konpromisoa hartzen du.

 

5. Nafarroako Parlamentuak 16/2012 Errege Lege-dekretua indargabetu dadin eskatzeko konpromisoa hartzen du.

 

6. Nafarroako Parlamentuak GIB-HIESA kontrolatzeko programa berreskuratzeko konpromisoa hartzen du, erreferentea izan baita herritarrentzat, eta funtsezkoa manifestu honen erreibindikazio guztiak taxutzeko, koordinatzeko, sustatzeko eta bultzatzeko”.

 

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak bere babesa ematen baitio Ameriketako Estatu Batuetako Gobernuak Kuban mantentzen duen blokeo politiko, ekonomiko, komertzial eta finantzarioa altxatzeari. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

 

Adierazpena talde guztien aldeko botoarekin onetsi da, salbu eta PPNrenarekin, ez baitu bozketan parte hartu.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

“1. Nafarroako Parlamentuak bere babesa ematen dio Ameriketako Estatu Batuetako Gobernuak Kuban mantentzen duen blokeo politiko, ekonomiko, komertzial eta finantzarioa altxatzeari, eta nazioarteko legezkotasunarekiko, bakearekiko, nazio-subiranotasunarekiko, askatasunarekiko eta bi herrien arteko lankidetzarekiko errespetuan oinarritutako harremanen alde ageri da.

 

2. Nafarroako Parlamentuak Kubako Errepublikaren Espainiako enbaxadari helaraziko dio adierazpen hau”.

 

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak arbuiatu egiten baitu manifestazio baketsurako eskubidea mugatzen edo erreprimitzen duen jarduketa oro. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

 

Alde bozkatu dute Geroa Baik, EH Bildu Nafarroak, Podemos-Ahal Dugu-Orain Baik eta Izquierda-Ezkerrak; Unión del Pueblo Navarrok eta Nafarroako Alderdi Sozialistak lehenengo eta laugarren puntuen alde bozkatu dute, eta abstenitu egin dira bigarrenean eta hirugarrenean; Nafarroako Alderdi Popularrak ez du bozketan parte hartu.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

“Nafarroako Parlamentuak, giza eskubideen defentsarekin konprometituta dagoen aldetik:

 

- Arbuiatu egiten du manifestazio baketsurako eskubidea –Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsaletik eta Eskubide Zibil eta Politikoen Nazioarteko Itunetik heldu dena– mugatzen edo erreprimitzen duen jarduketa oro.

 

- Amnistia Internazionalaren Ekialde Hurbilerako eta Afrika Iparralderako zuzendaritzaren adierazpenekin bat, arbuiatu egiten du Casablancako Apelazio Epaitegiak iragan ekainaren 26an –asteartea– Rif-eko (Hirak) herri-mugimenduko 53 ekintzaileren kasuan egindako epaiketa eta emandako epai zeharo bidegabeak.

 

- Espainiako bere Enbaxadaren bitartez Marokoko agintariei eskatzen die kondenak baliogabetu daitezen, Hirak-eko ekintzaileak aska ditzaten, Rif-eko jarduketa guztietan giza eskubideak zorrotz errespeta ditzaten eta gatazkak negoziazioaren eta elkarrizketaren bidez konpon ditzaten.

 

- Adierazpen hau Nafarroako Gobernuari, Diputatuen Kongresuari, Espainiako Gobernuari, Espainiako bere Enbaxadaren bitartez Marokoko agintariei eta giza eskubideen defentsan konprometitutako Europako erakundeei helaraziko zaie”.

 

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak zeharo arbuiatzen baititu Uharteko Aniztasunaren Harresian egindako pintaketak. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

Adierazpenaren lehenengo eta bigarren puntuak aho batez onetsi dira. Hirugarren EH Bildu Nafarroaren, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bairen, Nafarroako Alderdi Sozialistaren eta Izquierda-Ezkerraren aldeko botoarekin onetsi da, Geroa Bai abstenitu egin baita eta Unión del Pueblo Navarrok eta Nafarroako Alderdi Popularrak aurka bozkatu baitute.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

“1. Nafarroako Parlamentuak zeharo arbuiatzen ditu Uharteko Aniztasunaren Harresian egindako pintaketak.

 

2. Nafarroako Parlamentuak berretsi egiten du gure erkidegoan gertatzen den eraso, indarkeria edo jarrera LGTBIfobiko ororekiko arbuioa, eta lan egiteko konpromisoa hartzen du pertsona bakoitza modu oso, berdintasunezko eta askean bizi ahal izanen duen gizarte bat eraikitzeko.

 

3. Nafarroako Parlamentuak Skolae hezkidetza-programa zeharo babesten duela berresten du, eta Nafarroako Gobernuak Nafarroako ikastetxe guztietan –publikoetan nahiz itunduetan– hezkidetzaren eta hezkuntza afektibo-sexualaren aldeko apustu irmoa egin behar duela dio; hartara, legez ezarri beharko luke programa hori derrigorrezkoa dela”.