Noiz argitaratua Astelehena, 2018.eko Abenduak 10

2018ko abenduaren 10eko bilkura

NAFARROAKO PARLAMENTUKO MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR, ASTELEHENA, ABENDUAK 10, EGINIKO BILKURAN HARTUTAKO ERABAKIAK

 

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura egin dute gaur –astelehena, abenduak 10–, 10:00etan, eta honako erabaki hauek hartu dituzte:

 

Izapidetzeko onartu diren gaiak eta hartu diren erabakiak:

 

FORU LEGE PROIEKTUAK:

- 2018ko gastuen aurrekontuan 35.546.085 euroko kreditu berezia ematekoa, urriaren 10eko 19/2018 Foru Legean aurreikusitako inbertsio finantzarioki jasangarriak egiteko.

Foru Lege proiektua irakurketa bakarreko prozeduraren bidez izapidetuko da heldu den abenduaren 13rako aurreikusi den Osoko Bilkuran.

- Nafarroako administrazio publikoen montepioetako funtzionarioen eskubide pasiboen araubide iragankorrari buruzko martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legea aldatzen duena.

- Nafarroako Kontseiluaren irizpena, Memoria Historikoaren Tokiei buruzko Foru Lege proiektua Estatuko ordenamendu juridikoaren eta oinarrizko araudiaren araberakoa ote den argitzen duena.

- Gai zerrendatik at, Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Gobernuaren iritzia, 2019rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Lege proiektuari aurkeztutako zuzenketa batzuk onartzeari eta beste batzuk ez onartzeari buruz Ogasuneko eta Finantza Politikako Batzordeko Mahaiak hartutako erabakiaren gainekoa.

 

FORU LEGE PROPOSAMENAK:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Gobernuaren iritzia, zeinaren bidez adierazi baitu ez dagoela ados Emakumeen kontrako indarkeriari aurre egiteko apirilaren 10eko 14/2015 Foru Legea aldatzeko Foru Lege proposamena aintzat hartu izanarekin.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Gobernuaren erabakia, zeinaren bidez adierazi baitu ados dagoela abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru-dekretuaren bidez onetsitako Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileen Estatutuaren testu bategina aldatzen duen Foru Lege proposamena aintzat hartzearekin.

- Nafarroako Babes Zibilari eta Larrialdien Kudeaketari buruzko uztailaren 1eko 8/2005 Foru Legea aldatzen duena. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

Foru lege proiektua presako prozeduraren bidez izapidetuko da, horren aurka agertu badira ere UPN, PSN eta PPN.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute erretiratu egin dela Taxiari buruzko uztailaren 6ko 9/2005 Foru Legea aldatzen duen foru lege proposamena. EH Bildu Nafarroa eta Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioek aurkeztu dute.

 

AGERRALDIAK:

- Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariarena, azalpenak eman ditzan Frantziako Gobernuak Erronkariko mugatik hurbil hartzak askatu izanaren ondorioz egindako prozesuari, Nafarroako Gobernuaren jarrerari, ukitutako ibarrekin eta abeltzainekin izandako komunikazioari eta kudeaketa-neurriei buruz, bai eta abeltzainen erreibindikazioei buruz ere. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Luis Casado Oliver jaunak aurkeztu du.

- Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariarena, Inbertsio finantzarioki jasangarrien Plana dela-eta Kontratazioaren Plataforma Digitala ematen ari den arazoei buruz informatzeko eta horrek ekar ditzakeen ondorioak eta konponbiderako proposamenak azal ditzan. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Nafarroako Gobernuko lehendakariarena, 2017rako gastu-araua bete ez izanaren ondorioak azal ditzan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko José Javier Esparza Abaurrea jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Gobernuaren erabakia, 2018ko azaroaren 28koa, zeinaren bidez foru erkidegoaren intereseko inbertsio deklaratzen baita lau eguzki-planta fotovoltaiko abian jarri eta ustiatzeko enpresa-proiektua, Enhol taldeak sustatua.

 

LAN-BILKURAK ETA BISITAK:

- ELA sindikatuarekin, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileen arloko neurriak onesten dituen urriaren 24ko 1/2018 Foru Lege-dekretuaren aplikazioak eragin ditzakeen egoerak eta distortsioak azal ditzan. Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai talde parlamentarioko Carlos Couso Chamarro jaunak aurkeztu du.

- Médicos del Mundo elkartearen ordezkariekin, Emakumeen aurkako indarkeriari aurre egiteko apirilaren 10eko 14/2015 Legearen garapenari buruz egiten dituzten eskariak azal ditzaten. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Nuria Medina Santos andreak aurkeztu du.

 

AHOZKO GALDERAK:

- 2018-2019 ikasturterako eskola-garraioaren esleipenari buruzkoa. Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai talde parlamentarioko María Teresa Sáez Barrao andreak aurkeztu du.

- Guardia Zibila Nafarroatik desagertzearen aldeko balizko negoziazioei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Sergio Sayas López jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako automozioaren sektoreari merkatuaren eskariari nahiz Europako eta nazioarteko araudiari egokitzen laguntzearren legegintzaldi honetan hartutako neurriei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Guzmán Miguel Garmendia Pérez jaunak aurkeztu du.

 

GOBERNUAREN BESTELAKO EKIMENAK (HITZARMENAK, FORU DEKRETUAK, KOMUNIKAZIOAK, PLANAK ETA PROGRAMAK):

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak erabaki dute Foru Araubideko Batzordeari helaraztea Natural Climate Systema SL (Miyabi) sozietatea, zeinaren bazkide bakarra Navarra de Suelo y Vivienda SA baita, likidatzeari eta desegiteari ekiteko baimen-eskaria.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Tributu-harmonizazioko 2/2018 Legegintzako Foru-dekretua, azaroaren 28koa, zeinaren bidez aldatzen baitira Zerga Bereziei buruzko abenduaren 30eko 20/1992 Foru Legea eta Energia elektrikoaren ekoizpenaren balioaren gaineko zerga, berotegi-efektuko gas fluordunen gaineko zerga eta kreditu-erakundeetako gordailuen gaineko zerga arautzen dituen martxoaren 18ko 11/2015 Foru Legea.

 

KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Kontuen Ganberako lehendakariaren idazkia, zeinaren bidez adierazten baitu Ganberak jada erantzuna eman ziola 2018ko azaroaren 12ko eskariari, Nafarroako toki entitateek historian zehar unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzako ikastetxe pribatuei emandako tratamenduari eta gaurko egoerari buruzko txosten bat egitekoari, 2018ko maiatzaren 30ean unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzako ikastetxe pribatu itunduen finantzaketa publikoari buruz emandako txostenean.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako toki sektore publikoari buruzko 2016ko fiskalizazio-txostena.

 

ADIERAZPEN INSTITUZIONALAK:

 

- Nafarroako Parlamentuko Eledunen Batzarrak aho batez onetsi du adierazpen instituzional bat. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak bere babesa adierazten die Cabelte Incasa SAko langileei eta bat egiten du enpresa batzordeak aurreikusitako mobilizazioekin. Unión del Pueblo Navarro, Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioek eta Nafarroako Alderdi Popularreko eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteek aurkeztu dute.

 

Onetsitako adierazpenak honako hau dio:

 

“1. Nafarroako Parlamentuak bere babesa eta elkartasuna adierazten die Cabelte Incasa SAko langileei, enplegu-erregulazioko espediente baten eraginpean baitaude eta horren ondorioz 81 langileetatik 24 kaleratuak izan baitaitezke.

2. Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Enpresa Batzordeak egin nahi dituen mobilizazioekin.

3. Nafarroako Parlamentuak lan eginen du Nafarroako Gobernuarekin batera, eskura dituen baliabide guztiekin, Cabelte Incasa Sako enplegu-erregulazioko espedientea modu egokian ebatzi dadin, lanpostuak mantentzeko eta industria plan bat bermatzeko xedearekin, enpresa horren produkzio- eta merkataritza-jarduerak gure Foru Komunitatean jarraitze aldera”.

 

 

- Nafarroako Parlamentuko Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak bere babesa adierazi nahi dio Jorge Glas Espinel lehendakariordeari, egun preso politikoa dena Ekuadorgo Estatuan. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

 

Adierazpenaren aldeko botoa eman dute Geroa Baik, EH Bildu Nafarroak, Podemos-Ahal Dugu-Orain Baik, Nafarroako Alderdi Sozialistak eta Izquierda-Ezkerrak. Unión del Pueblo Navarro abstenitu egin da eta Nafarroako Alderdi Popularrak ez du bozketan parte hartu.

 

Onetsitako adierazpenak honako hau dio:

 

“Nafarroako Parlamentuak:

1. Errefusatu egiten du jazarpen politiko eta giza eskubideen bortxaketa eta urraketa oro, eta bere babesa eta bere elkartasuna adierazi nahi dizkio Jorge Glas Espinel lehendakariordeari, egun preso politikoa dena Ekuadorgo Estatuan.

2. Dei egiten die giza eskubideak aldezten dituzten nazioarteko nahiz erregioetako erakundeei –Nazio Batuen Erakundea, Amerikako Estatuen Erakundea eta Nazioarteko Gorte Penala, kasu– Ekuadorren gertatzen ari den egoera –giza eskubideen bortxaketa eta jazarpen politikoa– azter dezaten –bereziki, demokratikoki hautatutako Jorge Glas Espinel lehendakariordearen egoera–, eta gisa horretako egoerak ekiditeko esku har dezaten.

3. Adierazpen instituzional hau Ekuadorren Espainiako enbaxadari helarazio zaio”.

 

 

- Nafarroako Parlamentuko Eledunen Batzarrak aho batez onetsi du adierazpen instituzional bat. Horren bidez, Zigor Kodea gizonen eta emakumeen arteko berdintasunari buruzko gizarte-eskariei doitzearen alde egiten du Nafarroako Parlamentuak. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

 

Onetsitako adierazpenak honako hau dio:

 

“Nafarroako Parlamentuak Zigor Kodea gizonen eta emakumeen arteko berdintasunari buruzko gizarte-eskariei doitzearen alde egiten du, bai eta emakumeak genero-indarkeriazko erakustaldi ororen aitzinean behar adina babestearen alde ere.

 

 

- Nafarroako Parlamentuko Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak bere babesa eta elkartasuna adierazten dizkie CABELTE INCASA SAko langileei. Unión del Pueblo Navarro, Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

 

Adierazpenaren alde bozkatu dute UPNk, Geroa Baik, EH Bildu Nafarroak, Podemos-Ahal Dugu-Orain Baik, Nafarroako Alderdi Sozialistak eta Izquierda-Ezquerrak; PPNk 1., 2., 3. eta 5. puntuen alde bozkatu du eta 4. puntuan abstenitu egin da.

 

Onetsitako adierazpenak honako hau dio:

 

“Nafarroako Parlamentuak:

1. Nafarroako Parlamentuak bere babesa eta elkartasuna adierazten dizkie CABELTE INCASA SAko langileei, produkzio-plana ixteko enplegu-erregulazioko espedienteak 81 kaleratze eragin baititzake.

2. Bat egiten du Enpresa Batzordeak aurreikusitako mobilizazioekin.

3. Dio beharrezkoa dela Nafarroako Gobernuak ahal den baliabide guztiekin lagundu dezan, sindikatuen ordezkaritzarekin koordinatuta, CABELTE INCASA SAko enplegu-erregulazioko espedientea onik ebatz dadin, lanpostu guztiak eta enpresaren jarduna mantentzen direla bermatzeko.

4. Errefusatu egiten du enpresak deslokalizatzea enpresa-etekinak areagotzea lortzeko bide gisa eta langileen eskubideen kaltetan enpresa handien interes ekonomikoak babesteko bide gisa.

5. Adierazpen honen kopia bat enpresaren zuzendaritzari helaraziko zaio”.

 

 

- Nafarroako Parlamentuko Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak zeharo errefesutazen ditu genero-berdintasunaren eta sexu-bestelakotasunaren aldeko zenbait sinboloren aurka Nafarroako hainbat herritan egindako pintadak. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

 

Alde bozkatu dute Geroa Baik, EH Bildu Nafarroak, Podemos-Ahal Dugu-Orain Baik eta Izquierda-Ezkerrak; Unión del Pueblo Navarrok eta Nafarroako Alderdi Popularrak 1. eta 2. puntuen alde eta 3. puntuaren aurka bozkatu dute; Nafarroako Alderdi Sozialistak, berriz, 1. eta 2. puntuen alde bozkatu du, eta 3. puntuan abstenitu egin da.

 

Onetsitako adierazpenak honako hau dio:

 

“1. Nafarroako Parlamentuak zeharo errefusatzen ditu genero-berdintasunaren eta sexu-bestelakotasunaren aldeko zenbait sinboloren aurka Nafarroako hainbat herritan (Antsoainen, Uharten, Atarrabian, Noainen, Ollaranen, Oltza Zendean eta Barañainen, kasu) egindako pintadak, bai eta Nafarroako Gobernuko Hezkuntzako konseilariak eta Skolae programa ezartzeaz departamentu horretan arduratzen direnek jasotako mehatxuak ere.

2. Nafarroako Parlamentuak berretsi egiten du gure erkidegoan, edo beste edozeinetan, gertatzen den eraso, indarkeria edo jarrera LGTBIfobiko ororekiko arbuioa, eta lan egiteko konpromisoa hartzen du pertsona bakoitza modu oso, berdintasunezko eta askean bizi ahal izanen duen gizarte bat eraikitzeko.

3. Nafarroako Parlamentuak dio Skolae hezkidetza-programa zeharo babesten duela, eta Nafarroako Gobernuak Nafarroako ikastetxe guztietan –publikoetan nahiz itunduetan– hezkidetzaren eta hezkuntza afektibo-sexualaren aldeko apustu irmoa egiten jarraitzearen garrantzia nabarmentzen du”.

 

 

- Nafarroako Parlamentuko Eledunen Batzarrak aho batez onetsi du adierazpen politiko bat. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak bere arbuio etiko eta politiko sendoena adierazi nahi du, EHUko ikasle batek bere ideia politikoengatik jasandako erasoa dela eta. Geroa Bai talde parlamentarioak eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

 

Hona onetsitako adierazpenaren testua:

 

“1.- Nafarroako Parlamentuak bere arbuio etiko eta politiko sendoena adierazi nahi du, EHUko ikasle batek bere ideia politikoengatik jasandako erasoa dela-eta, gure herrian zorionez gainditutzat jotzen genituen garaietara baikaramatza horrek.

2.- Nafarroako Parlamentuak zeharo gaitzesten du erasoa, bere babes eta elkartasun osoa adierazi nahi dizkio kaltetuari, eta laster sendatzea opa dio.

3.- Nafarroako Parlamentuak dio kultura demokratiko sakon bat, guztion giza eskubideak errespetatzen dituena, sendotzea eta sustatzea dela modurik onena pertsonak beren jatorriagatik, etniagatik, kulturagatik, sexu-orientazioagatik, genero-identitateagatik edo ideia politikoengatik diskriminatzea eta gorrotatzea sustatzen duten mugimenduen eta ideologien aitzinean immunizatzeko eta mugimendu eta ideologia horiek borrokatzeko.

4.- Nafarroako Parlamentua, Giza Eskubideen Nazioarteko Egunaren karietara –abenduaren 10ean ospatzen da–, konprometitu egiten da gizarte justu, demokratiko eta solidario bat lortzeko lan egiten jarraitzera, guztion eskubideak salbuespenik gabe babestuko dituena eta zeinetan pertsonak, alde batera utzita beren jatorria, kultura, sexu-orientazioa, genero-identitatea edo ideia politikoak, libreki azaldu ahal izanen baitira, halako moduan non printzipio demokratikoak eta giza eskubideak izanen baitira muga bakarra”.