Noiz argitaratua Astelehena, 2017.eko Azaroak 13

2017ko azaroaren 13ko bilkura

NAFARROAKO PARLAMENTUKO MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR, ASTELEHENA, AZAROAK 13, EGINIKO BILKURAN HARTUTAKO ERABAKIAK

 

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura egin dute gaur –astelehena, azaroak 13–, 10:00etan, eta honako erabaki hauek hartu dituzte:

 

Izapidetzeko onartu diren gaiak eta hartu diren erabakiak:

 

FORU LEGE PROIEKTUAK:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariaren idazkia, Zenbait zerga aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzeari buruzko Foru Lege proiektuaren izendapeneko akatsa zuzentzen duena.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak adostu dute Zenbait zerga aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzeari buruzko Foru Lege proiektua bereiztea Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Legearen aldaketatik.

 

MOZIOAK:

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da egiazko lanbide-karrera bat aurreratu eta proposatu dezan, helburuak betetzean oinarriturik. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Mónica Doménech Linde andreak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Adimen Artifiziala sar dezan Nafarroako ekonomia bultzatzeko funtsezko sektoreen artean, zeinak Espezializazio Adimendunerako Estrategian jasotzen baitira. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Farmazia Laguntzari buruzko 12/2000 Foru Legea alda dezan, halako moduan non Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua izanen baita titulartasun pribatuko zentro soziosanitarioetan farmazia laguntza eta osasunerako eskubidea bermatuko dituena bere giza baliabideen eta baliabide materialen bitartez. Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioko María Teresa Sáez Barrao andreak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da osasun-kostuen eta egoitzen erabiltzaileek ordaintzen dituzten tarifen arteko harremanari buruzko txosten bat aurkez dezan. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko María Asunción Fernández de Garayalde Lazkano Sala andreak aurkeztu du.

- Horren bidez, Espainiako Gobernua premiatzen da energia fotovoltaikoa ekoizten duten elkarte nazionalekiko negoziazio-mahai bat abiaraz dezan. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

AGERRALDIAK:

- Nafarroako Gobernuko lehendakariarena, balora dezan foruzain bati diziplina-prozedura bat irekitzean egindako bitartekaritzan Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak izandako jokabidea. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko José Javier Esparza Abaurrea jaunak aurkeztu du.

Mahaiak ez du agerraldi hori premiaz egiteko eskaria onartu. Aurkako botoa eman dute Ainhoa Aznárez Igarza lehendakariak, Unai Iglesias Hualde lehen lehendakariordeak eta Maiorga Ramírez Erro lehen idazkariak; aldeko botoa, berriz, Alberto Catalán Higueras bigarren lehendakariordeak eta Oscar Arizcuren Pola bigarren idazkariak.

- Erretiratu egin da Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteak aurkeztutako agerraldi-eskaera, Nafarroako Gobernuko lehendakariak azal zezan Nafarroa Euskal Herrian sartu izana EAEren eta Quebecen arteko akordioaren karietara.

- Nafarroako Gobernuko lehendakariarena, Nafarroaren 2017ko Urrezko Dominari buruzko azalpenak eman ditzan. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteak aurkeztu du.

Mahaiak ez du agerraldi hori premiaz egiteko eskaria onartu. Aurkako botoa eman dute Ainhoa Aznárez Igarza lehendakariak, Unai Iglesias Hualde lehen lehendakariordeak eta Maiorga Ramírez Erro lehen idazkariak; aldeko botoa, berriz, Alberto Catalán Higueras bigarren lehendakariordeak eta Oscar Arizcuren Pola bigarren idazkariak.

- Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetarako kontseilariarena, Memoriaren Institutuaren edukia, xedea eta helburuak azal ditzan, bai eta institutura bideratutako aurrekontu-partidak ere. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Inmaculada Jurío Macaya andreak aurkeztu du.

 

LAN-BILKURAK ETA BISITAK:

- Ricardo Baroja Eskola Publikoko jantokia kudeatzen duen guraso-kooperatibaren ordezkaritza batekin, eskola-jantokiaren kudeaketa eta funtzionamendua azal ditzan. Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioko María Teresa Sáez Barrao andreak aurkeztu du.

- AFAPNA sindikatuaren ordezkaritza batekin, azal dezan zein iritzi duten Haur eta Lehen Hezkuntzako oposizio deialdiari buruz. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

- CERMINen ordezkaritza batekin, Gizarte Zerbitzuen Zorroa aldatzeko proposamena aurkez dezan. Unión del Pueblo Navarro, Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal Dugu eta Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioek eta Nafarroako Alderdi Popularreko eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteek aurkeztu dute.

- Nafarroako sare publikoko bitarteko irakasleen ordezkaritza batekin, Haur eta Lehen Hezkuntzako 2018ko lan-eskaintza publikorako deialdi murriztuari buruzko iritzia eman dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

 

AHOZKO GALDERAK:

- Honako galdera hauek erretiratzea: idatzizko toki-hedabide batean argitaraturiko Nafarroako Gobernuko lehendakariarekiko elkarrizketari buruzkoa (9-17/POR-00306); UNATI-Genero Identitatearen Nahasmenduak Artatzeko Unitatea desagertzeari buruzkoa, eta lokalizazioari eta deslokalizazioari dagokienez 2017ko bigarren seihilekoan Nafarroan izandako enpresa-mugimenduari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Eskaria, batzordean izapidetu daitezen honako galdera hauek: antzerki amateurrari buruzkoa; museo-jarduketetarako diru-laguntzen deialdiak daraman atzerapenari buruzkoa, eta museotarako inbertsioen partidari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Eskaria, Foru Administrazioak software librerako migrazioa egiteko planari buruzko galderaren hartzailea alda dadin. Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioko Rubén Velasco Fraile jaunak aurkeztu du.

- Euskadiren eta Quebecen arteko akordioaren karietara Nafarroa Euskadin sartzeari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteko Ana María Beltrán Villalba andreak aurkeztu du.

- Zeliakoen elikadurarako laguntzei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

- Navarra Biomed-en eraikinetik Laborategia ateratzeari begira Gobernuak dituen planei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Sergio Sayas López jaunak aurkeztu du.

- Genero-indarkeriaren aurkako estatu-ituna betetzearen ondorioz Nafarroan emakumeen aurkako indarkeria prebenitzeko eta jarduteko politikak hobetzeari eta baliabideak areagotzeari buruzkoa. Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioko María Teresa Sáez Barrao andreak aurkeztu du.

- Jakitekoa zertan den negoziazio-prozesua Hezkuntzako Mahai Sektorialean, Hezkuntza Publikoaren Sistemaren kalitatea hobetzeko itun berri bat lortze aldera. Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteko María Luisa De Simón Caballero andreak aurkeztu du.

- Erreforma fiskal berria dela-eta Nafarroako Gobernuko lehendakariak daukan jarrerari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteko Ana Beltrán Villalba andreak aurkeztu du.

- Nafarroako 2018rako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Lege proiektuan aurrekontua igotzearen ondorioz Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan aurreikusitako hobekuntzari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Nuria Medina Santos andreak aurkeztu du.

- Zenbait zerga aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzeari buruzko Foru Lege proiektuan 2018ari begira jasotzen den erreforma fiskalari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Victoria Chivite Navascués andreak aurkeztu du.

- AHTaren aurkako udalen, sindikatuen eta alderdien erreibindikazioei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Carlos García Adanero jaunak aurkeztu du.

- Zerga-igoera berriaren ondorioei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko José Javier Esparza Abaurrea jaunak aurkeztu du.

 

GALDERA IDATZIAK:

- Zenbait delitu dela-eta atxilotutako pertsonek jasotzen zituzten gizarte-laguntzei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Mónica Domenech Linde andreak aurkeztu du.

- Nafarroako Kutxa Fundazioak euskarari ematen dion erabilera dela-eta Nafarroako Gobernuak egiten duen balorazioari buruzkoa. EH Bildu-Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

 

KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA:

- Eledunen Batzarrak onetsi du Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Carlos Gimeno Gurpegui jaunak aurkeztutako eskaria, Baztan Ikastolaren eraikinean Baztango Udalak bere gain hartutako inbertsioei eta gastuei buruzko fiskalizazio-txostena eskatzekoa.

- Eledunen Batzarrak onetsi du Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Carlos Gimeno Gurpegui jaunak aurkeztutako eskaria, Iñigo Aritza Ikastolaren eraikinean Altsasuko Udalak bere gain hartutako inbertsioei eta gastuei buruzko fiskalizazio-txostena eskatzekoa.

- Eledunen Batzarrak onetsi du Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Carlos Gimeno Gurpegui jaunak aurkeztutako eskaria, Vianako Udalak Erentzun Ikastolari eta Erentzun Patronatuari emandako laguntza ekonomikoei buruzko fiskalizazio-txostena eskatzekoa.

 

BESTELAKO GAIAK:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Gobernuaren 2017ko urriaren 31eko Erabakia, zeinaren bidez izendatzen baitira Estatuarekiko Hitzarmen Ekonomikoa negoziatzeko batzordean Nafarroako Foru Komunitateak izanen dituen ordezkariak eta aholku-emaile iraunkorrak: Mikel Aramburu (Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilaria), José Javier Esparza (UPN), Koldo Martínez (Geroa Bai), Mikel Buil (Podemos-Ahal Dugu), María Chivite (Nafarroako Alderdi Sozialista), Ana Beltrán (PPN), José Miguel Nuin (I-E).

- Mahaiak erabaki du “Te Estamos Buscando” bortxaz desagerrarazitako haurren kasuen biktimen nazioarteko plataformako koordinatzaile nagusi María Mercedes Bueno Morales andrearen eskari-idazkia jaso izanaren berri ematea, Espainian bortxaz desagerrarazitako haurren errekonozimenduari eta erreparazioari buruzko lege proposamen bati buruzkoa.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak erabaki dute heldu den azaroaren 27ko bilkura Agoitzen egitea.

 

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak arbuiatu egiten baitu Nafarroako Gobernuak Urrezko Domina Arturo Campióni emateko erabakia. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

 

Adierazpena UPN, PSN, PPN eta I-Eren botoekin onetsi da; Geroa Baik, EH Bildu Nafarroak eta Podemos Ahal Duguk aurkako botoa eman dute.

 

Adierazpenak honako hau dio:

 

“1. Parlamentuak Nafarroako Gobernuaren erabakia errefusatzen du, Urrezko Domina Arturo Campiónen figurari ematekoa.

 

2. Parlamentuak Gobernua premiatzen du birpentsa dezan erabaki horri sostengua ematen dion foru agindua”.

 

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du aho batez. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak uste du diabeteserako botika eta teknologiak eskuratu ahal izatea ezinbestekoa dela emaitzak lortzeko. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

Adierazpenak honako hau dio:

 

“1. Nafarroako Parlamentuak uste du diabetesaren alorrean emaitzarik onenak lortzeko ezinbestekoa dela diabeteserako funtsezkoak diren botika eta teknologiak eskuratu ahal izatea, bai eta autokontrolerako heziketa eta informazioa ere.

 

2. Nafarroako Parlamentuaren ustez, haurdunaldiaren aurreko eta ondorengo osasuna eta elikadura, bai eta haurtzaroaren lehen urteetakoa ere, 2. motako diabetesaren prebentziorako estrategien barruan sartu beharrekoak dira.

 

3. Nafarroako Parlamentuak adierazten du beharrezkoa dela osasuna eta diabetesaren nahiz haurdunaldiko diabetesaren diagnosi goiztiarrak sustatzea, eta diagnosi horiek sartu behar direla jaio aurreko arretako bisita guztietan.

 

4. Nafarroako Parlamentuak adierazten du beharrezkoa dela osasun alorreko langileek prestakuntza jasotzea, haurdunaldian zehar diabetesa identifikatu, tratatu, kontrolatu eta horren jarraipena egin ahal izateko.

 

5. Nafarroako Parlamentuak uste du garrantzitsua dela bizitza estiloari buruzko programa integralak aurrera eramatea, elikadura eta jarduera fisikoa hobetzekoak”.

 

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak bat egiten baitu sexuagatiko soldata-diskriminazioaren aurkako “Nik doan lan egiten dut” kanpainarekin. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

Aldeko botoa eman dute talde parlamentario eta foru parlamentarien elkarte guztiek, EH Bildu Nafarroak salbu, abstenitu egin baita lehenengo puntuan.

 

Adierazpenak honako hau dio:

 

1.- Nafarroako Parlamentuak bat egiten du “Nik doan lan egiten dut” kanpainarekin.

 

2.- Nafarroako Parlamentuak adierazten du beharrezkoa dela Espainiako Gobernuak emakumeen eta gizonen arteko soldata-berdintasunerako lege bat lehenbailehen gara dezan, ordainsari-desberdintasuna desagerraraziko duena eta etxeko nahiz zaintzako lanetan emakumezkoek jasaten duten gainkargari amaiera emanen diona, Kongresuak aurtengo otsailean premiatu zuen moduan.

 

3.- Nafarroako Parlamentuak adierazten du beharrezkoa dela Espainiako Gobernuak bete ditzan Europako Batzordeak soldata-berdintasunaren alorrean emandako gomendioak eta, zehazki, gure legedian jasotzea “balio bereko lana” kontzeptuaren definizioa.

 

4.- Nafarroako Parlamentuak adierazten du beharrezkoa dela Nafarroako Gobernuak baliabide gehiago jartzea soldata-arraila murrizteko, justiziari eta ekitateari dagokien arazo bat baita”.