Lehendakariaren Biografia

Unai Hualde Iglesias (Altsasu, 1976-7-25). Zuzenbidean lizentziatua (Deustuko Unibertsitatea), Zuzenbide Publikoaren esparruan aholkulari juridiko gisa lan egin du. Bere jaioterriarekin lotura estua izanik, Altsasuko zinegotzia izan da 2003tik 2015era, eta Altsasuko alkatea (2007 eta 2011), Nafarroa Bairekin. Nafarroan EAJko lehendakaria da 2015 geroztik, afiliatua 1999tik eta NBBko kidea 2004tik. Parlamentaria eta Nafarroako Parlamentuko Mahaiaren Lehendakariordea izan da IX. Legegintzaldian (2015/2019).