Publicada el Jueves, 17 de Septiembre de 2015

Nafarroako Gobernua PAIren moratoria ez gauzatzera premiatzen zuten hiru mozioak bazter utzi dira

UPNk, PSNk eta PPNk diote ezen programa horrek hezkuntzaren kalitatea, aukeren berdintasuna eta ikasleen enplegagarritasuna bultzatzen dituela

Parlamentuko Osoko Bilkurak, Geroa Bai-k, Bildu-k, Podemos-Ahal Duguk eta I-Ek haren aurka eman dituzten botoekin eta UPNk, PSNk eta PPNk haren alde eman dituzten botoekin, mozio bat bazter utzi du gaur zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen zen “PAI programaren aldeko apustua manten dezan eta, horrenbestez, programa horren zabalkundeari ez diezaion moratoriarik ezar, eta, halaber, baliabide nahikoak bidera ditzan eredu horren egungo eta etorkizuneko garapenerako”.

Zioen azalpenean, PSNk bultzatu zuen mozioak adierazten zuenez, bat dator ebaluazio bat egiteko beharrarekin, baina ez Gobernuak Haur eta Lehen Hezkuntzako programa honi aplikatu nahi dion gutxienez urte beteko moratoriarekin, izan ere, “hezkuntzaren kalitatea larriki kaltetu dezake, baita aukera berdintasunak, enplegagarritasuna eta produktibitatea”.

Ildo horretan eta “planifikazioan zein gauzatzean gabeziak” dituela azpimarratu ondoren, mozioa proposatu duen taldeak ziurtatzen zuenez, horrek “ez d justifikatzen milaka familiak eskatzen duten eredu baten zabalkundea etetea; izan ere, eredu horrek bermatzen du, ingelesa menperatzearen bitartez, Nafarroako ikasleek bikaintasun handiagoko maila izatea lehiarako”.

Hezkuntza Departamentuak emandako azken datuen arabera, 1997-98 ikasturtean ezartzen hasi zen Ingelesez Ikasteko Programa (PAI) egun Foru Erkidegoko 208 ikastetxeetatik 107n ematen da, 2015/16 ikasturtean estreinakoz eskainiko duten 16ak barne.

Geroa Bai-k, EH Bildu-k, Podemos-Ahal Duguk eta I-Ek ordezkatze-zuzenketa bat aurkeztu dute, ekimenaren titular den PSNk onetsi ez duena, zertarako eta eskatzeko “PAIren moratorioa gutxienez urte betez luza dadin, era horretan indarrean dagoen programa ebaluatzeko eta hizkuntzen trataera bateraturako plan berri bat diseinatzeko eta curriculuan txertatu ahal izateko”.

PPNk EBren irizpideei erreferentzia egin die

Parlamentuko Osoko Bilkurak, Geroa Bai-k, Bildu-k, Podemos-Ahal Duguk eta I-Ek haren aurka eman dituzten botoekin eta UPNk, PSNk eta PPNk haren alde eman dituzten botoekin, mozio bat bazter utzi du gaur zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen zen “gobernu berriaren akordio programatikoan aurreikusitako Ingelesez Ikasteko Programaren (PAI) moratoria eta, beraz, programa hori bere horretan manten dezan”.

Bazter geratu den testuak zioenez, “beharrezkoa da ingelesaren irakaskuntzaren aldeko apustua egiten jarraitzea, halako moduz non ahalbidetuko baita hizkuntza hori txikitatik ikastea eta, hala, Nafarroako ikasle guztiek aukera berdinak izatea etorkizunean, haien gurasoen baliabide ekonomikoak zenbatekoak diren ere”.

Zioen azalpenean, PPNk bultzatu duen mozioak ohartarazten zuenez, “Nafarroako ikasleen heziketa gizarteak eskatzen dituen beharretara” egokitzeaz gain, “ingeleseko hizkuntza-murgiltzea bat dator Europar Batasunaren irizpideekin, txikitatik atzerriko hizkuntza bate do gehiago ikasi eta erraztasunez erabiltzeari dagokionez”.

Ikuspegi sozialari dagokionez, proposatu duen taldeak azpimarratu duenez PAIri moratoria ezartzea zorigaitzekoa da, izan ere, “soilik baliabide gehien duten familiek eskaini ahal izanen diete heziketa eleanitz hori haien seme-alabei; eta hala, gutxien dutenak zigortzen dira gutxien dakitenak eta lan-etorkizun duina izateko aukera gutxien dutenak ere izatera”.

UPN irizpide politikoez jardun da

Parlamentuko Osoko Bilkurak, Geroa Bai-k, Bildu-k, Podemos-Ahal Duguk eta I-Ek haren aurka eman dituzten botoekin eta UPNk, PSNk eta PPNk haren alde eman dituzten botoekin, mozio bat bazter utzi du gaur zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen zen “ez diezaion ezar inongo moratoriarik Ingelesez Ikasteko Programaren hedapenari dagokionez”.

Bazter utzi den mozioak bigarren idatz-zati bat zuen non, halaber, Nafarroako Gobernuri exijitzen zitzaion “beharrezko baliabideak jar ditzan, programa hori garatzen eta Foru Komunitateko ikastetxe guztietan ezartzen jarraitzeko”.

Era berean eta hirugarren idatz-zati batean, Parlamentua gonbidatzen zen adieraztera “bere nahia dela halako hezkuntza bat sustatzen jarraitzea non Nafarroako familia guztiei ahalbidetuko baitie haien seme-alabei etorkizun onena eta prestakuntza onena eskaintzea, haien diru-sarrerak eta bizitokia direnak direla ere; eta ingelesa funtsezko elementu bat da horretarako”.

Zioen azalpenean, UPNk bultzatu duen mozioak aukeratzeko eskubidea eta aukeren berdintasuna aipatu ditu PAI programa indarrean egotea justifikatzeko, izan ere, “parekotasunean eta bikaintasunean oinarritutako hezkuntza finkatzera lagundu du”, hein batean “ehunka irakaslek egindako birziklatze-lan gogoangarriari” esker.
Proposatu duen taldeak ziurtatu duenez, PAI “irizpide politikoengatik, ez teknikoengatik” geldiarazi da. Are gehiago, “Nafarroako hezkuntza sistemako hizkuntza maila baloratzen duten hizkuntza-gaitasunari buruzko azterlan eta txosten guztietan horren kontrakoa esaten da”.


www.parlamentodenavarra.es
• PSNren eta PPNren mozioen argitalpena (NPAO, 5. zk., 2015-08-04koa)
• UPNren mozioaren argitalpena (NPAO, 9. zk., 2015-09-15ekoa)