Publicada el Donnerstag, 12 de Dezember de 2013

Nafarroako Jauregiaren fatxadako armarrian gurutze erramuduna mantentzen jarraitzea gaitzesten duen ebazpena onetsi dute

Deitoratzen dute gobernuak legeei edo gehiengoaren babesa duten jarrerei men egiteko "borondaterik ez" duela, baldin eta bere konbikzioen aurkakoak badira

Parlamentuko Osoko Bilkurak, SNk, Bildu-k, Aralar-Nabaik, I-Ek eta atxiki gabekoek haren alde emandako botoekin eta UPNk eta PPNk haren aurka emandako botoekin, ebazpen bat onetsi du gaur zeinaren bidez Parlamentuak “gaitzetsi” egiten duen “Nafarroako Gobernua tematzea Nafarroako Jauregiko armarriko gurutze erramuduna, San Ignazio etorbideko fatxadako frontoikoa, mantentzen, eta gehienez ere bi hilabeteko epean erretira dezan exijitzen” duen.

Onetsi den ebazpenak bigarren idatz-zati bat du non, halaber, Nafarroako Gobernuari eskatzen zaion “Nafarroan oraindik dauden sinbolo frankisten katalogo bat egin dezan, horien kokalekua zehaztuta. Katalogoak hiru hilabeteko epean egon beharko du eginda eta Nafarroako Parlamentuaren esku”.

Era berean eta hirugarren idatz-zati batean, Nafarroako Gobernuari eskatzen zaio “hurrengo hiru hilabeteetan, aipatu katalogoan jasotako sinbolo guztiak ken” ditzan.

Zioen azalpenean, Bildu-k bultzatu duen ebazpenak agerian uzten du Nafarroako Gobernuak “legeei edo gehiengoaren babesa duten jarrerei men egiteko” “borondaterik ez” duela, “baldin eta 1936ko kolpe militarrarekiko eta ondoren heldu zen diktadura frankistarekiko dauzkaten defentsa- eta solidaritate-sentimenduen aurka baldin badoaz”.

Horren harira, proposatu duen taldeak bere egiten ditu Parlamentuak behin baino gehiagotan “sinbolo frankistak ken daitezen” eskatzeko egin dituen adierazpenak, izan Nafarroako sinboloei buruzko Foru Legearen bidez, izan 2011ko martxoaren 25ean gehiengo osoz onetsitako ebazpenen bidez.

www.parlamento-navarra.es
• Mozioaren argitalpena (NPAO, 128. zk., 2013-11-08koa)