Publicada el Donnerstag, 25 de Oktober de 2012

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen Testu Bategina aldatzen duen Foru Lege proposamena aintzat hartzea onetsi dute

Parlamentuko Osoko Bilkurak, SNk, Bildu-k, Nabai-k, I-Ek eta atxiki gabeko bi parlamentariek alde emandako botoekin eta UPNren eta PPNren abstentzioekin, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen Testu Bategina aldatzen duen Foru Lege proposamena aintzat hartzea onetsi du gaur.

Socialistas de Navarra parlamentu-taldeak aurkeztu duen Foru Lege proposamenaren xedea da zergaren “gehikortasuna hobetzea”; hartara, errenta handienen eta 24.000 eurotik gorako errendimenduen ordainketa igoz, inolaz ere Estatuan agintzen diren tarteen gainetik, Foru Ogasunaren diru-bilketa igotzeko eta “ekonomia sustatzeko eta enplegua sortzeko politikak egin ahalbidetzeko”.

· www.parlamentodenavarra.es
· Foru Lege proposamenaren argitalpena (NPAO, 72. zk., 2012-09-17koa)