Publicada el Jeudi, 10 de octobre de 2013

Sistema elektrikoaren finantza-egonkortasuna bermatzeko premiazko neurriak hartzen dituen uztailaren 12ko 9/2013 Errege Lege Dekretuaren kontra konstituziokontrakotasun helegite bat jartzea onetsi dute

Zergatik eta uste dutelako Konstituzioaren 86.1. artikulua eta norbanakoaren eskubideei buruzko arauen segurtasun juridikoaren eta atzeraeraginik ezaren printzipioak urratzen dituela

Parlamentuko Osoko Bilkurak UPNk, SNk, Bildu-k, Aralar-Nabaik, I-Ek eta atxiki gabekoek haren alde emandako botoekin eta PPNk haren aurka emandako botoarekin, Sistema elektrikoaren finantza-egonkortasuna bermatzeko premiazko neurriak hartzen dituen uztailaren 12ko 9/2013 Errege Lege Dekretuaren kontra konstituziokontrakotasun helegite bat jartzeari buruzko Foru Legea onetsi du gaur.

Socialistas de Navarra parlamentu-taldearen ekimenez adostu den helegitea parlamentuko zerbitzu juridikoek helarazitako txostenean oinarritzen da, zeinak irizten duen 9/2013 Errege Lege Dekretuak Espainiako Konstituzioaren 86.1. artikuluan xedatzen diren mugak urratzen dituen egiturazko neurri legislatibo bat duela, hain zuzen, 1. artikuluaren 2. atalean, bigarren azken xedapenarekin lotuta dagoena.

Konstituzioaren 86.1. artikuluak honela dio: “Aparteko eta presazko beharrizana dagoenetan, Gobernuak behin-behineko lege-xedapenak eman ditzake, lege-dekretuen forma hartuz; horiek ezingo dute eraginik sortu estatuaren oinarrizko erakundeei buruzko antolamenduan, 1. tituluak arautzen dituen herritarren eskubide, eginbehar eta askatasunetan, autonomia-erkidegoen araubidean, ezta hauteskundeei buruzko zuzenbide orokorrean ere”.

Gainera, txosten juridikoak aipatzen du hirugarren xedapen iragankorrak, lehenengo xedapen gehigarriarekin eta bigarren azken xedapenarekin lotuta dagoenak, norbanakoaren eskubideei buruzko arauen segurtasun juridikoaren eta atzeraeraginik ezaren printzipioak urratzen dituela, zeinak Espainiako Konstituzioaren 9.3. artikuluak bermatzen dituen. Agindu horiek, ziurtatzen denez, Nafarroako Foru Komunitatearen autonomiaren alorrean eragiten dute, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobeagotzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 44.6. artikuluan jasotzen dena.