Publicada el Jeudi, 13 de septembre de 2012

Ebazpena onetsi dute zeinaren bidez Parlamentuak 'Decidir nos hace libres' adierazpena positiboki balioetsi duen eta Nazioko Gobernuari exijitzen dion Sexu- eta ugalketa-osasunari eta haurdunaldiaren borondatezko etendurari buruzko martxoaren 3ko 2/2010 L

Parlamentuaren Osoko Bilkurak, SNk, Nabai-k, Bildu-k eta I-Ek alde emandako botoekin eta UPNk eta PPNk kontra emandakoekin, ebazpena onetsi du gaur zeinaren bidez Ganberak “’Decidir nos hace libres’ adierazpena positiboki balioesten duen, zeina Sexu- eta Ugalketa-eskubiden Defentsarako Plataforma Estatalak, taxutu baitu eta emakumeen amatasunaren inguruan erabakitzeari dagokionean eskuratutako eskubideak galtzearen kontra dagoen”.

Lehenengo puntu hori Nabai, Bildu eta I-Ek in voce aurkeztu duten eta SNk, proposatu duen taldeak, onetsi duen ordezkatze zuzenketa baten ondorio da.

Onetsitako ebazpenak bigarren puntu bat du, non Nazioko Gobernuari “exijitzen” zaion “Sexu- eta ugalketa-osasunari eta haurdunaldiaren borondatezko etendurari buruzko martxoaren 3ko 2/2010 Legea manten dezan eta ziurta dezan emakumeek haurdunaldia borondatez eteteko eskubidea baliatu ahal izatea”.

Zioen azalpenean, Socialistas de Navarra taldea Sexu- eta ugalketa-osasunari eta haurdunaldiaren borondatezko etendurari buruzko 2/2010 Legearen erreformaren kontra agertzen da. Egun Espainian dagoen Gobernuak “mugatzailea den eta eskubideak murrizten dituen” erreforma aldarrikatzen du.

Horri dagokionez, Nazio Batuek ematen dituzten aholkuak bere egiten ditu, 2/2010 Lege Organikoaren “aplikazio osoa bermatzen” baitu nazio osoan eta “autonomia-komunitate guztientzat komuna den oinarrizko prozedura” hartzea ahalduntzen baitu.

Hori guztia helburu bikoitzarekin: haurdunaldiaren borondatezko etendurara “bidezko sarbidea” bermatzea eta egiaztatzea medikuek eta beste pertsonal sanitario batzuek kontzientzia eragozpena egitea “ez dadin oztopo izan” haurdunaldi bati amaiera eman nahi dioten emakumeentzat.

· www.parlamentodenavarra.es
· Mozioaren argitalpena (NPAO, 60. zk., 2012-06-22koa)