Publicada el Jeudi, 14 de juin de 2012

Diru-sarrera publikoak handitzeko zenbait tributu-neurri ezartzen dituen Foru Legea onetsi dute

Parlamentuko Osoko Bilkurak, UPNk, SNk eta PPNk alde emandako botoekin eta Nabai-k Bildu-k eta I-Ek kontra emandako botoekin, diru-sarrera publikoak handitzeko zenbait tributu-neurri ezartzen dituen Foru Legea onetsi du gaur.


Arauren helburua da diru-sarreren betetzeari dagokionez gertatutako desbideratze nabarmenak zuzentzea, Estatuarekin adostutakoarekin bat eta egonkortasunerako plan nazionalaren barruan, diru-sarrera publikoak handitzea laguntzeko (25 milioi inguru) eta 2012rako defizit helburua “betetzen” laguntze aldera.
 

Aipatu xedeak erdiesteko eta egungo atzeraldi testuinguruari begira, Legeak Foru Komunitateko legeriari diru-sarrera publikoak handitzeko lagungarri izanen diren zenbait tributu-neurri eransten dizkio. Neurriek esparru anitzetan dute eragina eta “ekonomiaren hazkunderako eta enplegua sortzeko” “lehen pausutzat” aurrekontu egonkortasuna jartzen du.
 

Zehazki, Legeak osasun-zentimo deritzona ezartzea, Nafarroako Zerga Ogasunarekin zorretan dauden zergadunentzako zerga betebeharrak beren borondatez egunean jartzeko pizgarri bat ezartzea eta Sozietateen gaineko Zerga aldatzea jasotzen ditu.

Osasun-zentimoa
Zenbait Hidrokarburoren Txikizkako Salmenten Gaineko Zergarako karga-tasa autonomikoari dagokionez, Foru Komunitatean aplikatuko den tasa legeak agintzen duen gehiengoaren erdia izango da. Era horretan, gasolinetan, erabilera orokorreko gasolioan eta kerosenoan mila litroko 24 euro inguruan dago. Erabilera berezietako gasolioan eta berokuntzan mila litroko 6 eurokoa izango da, eta fuel-olioan tonako euro bat izateraino iritsiko da.


Era berean, legeak agintzen du Nafarroan ez zaiola karga-tasa autonomiko hori aplikatuko erabilera profesionaleko gasolioari, hau da, ibilgailu motordun hauen titularrei: errepideko salgaien garraioan baizik aritzen ez direnak, bidaiarien garraioan aritzen direnak, eta bidaiarien zerbitzu publikoan udal lizentziarekin eta taximetroa jarrita aritzen diren taxiak.


Ez aplikatze hori garraiatzaileek eta gidari profesionalek aipatu zergaren kuotak itzuliz egingo da; betiere, aldez aurretik kuotak ordaindu badituzte. Modu horretan Gobernuak 8 milioi euro jasotzea espero du (40 euro erregaiko 70 zentimo).
 

Borondatezko epez kanpoko aitorpenak
Bestalde, Nafarroako Zerga Ogasunarekin zorretan dauden zergadunek zerga betebeharrak beren borondatez egunean jartzeko pizgarri bat ezartze aldera, Tributuei buruzko Foru Lege Orokorrari xedapen gehigarri bat eransten zaio, ordaindu beharko lituzketen errekarguetan eta berandutza interesetan zenbait murriztapen ezartzeko, aldi baterako.


Horrela, 2012ko apirilaren 1a baino lehen aurkezpen epea bukatu zitzaien aitorpen osagarriek eta ordezkapen aitorpenek eta xedapena indarrean jartzen den egunaren eta 2012ko apirilaren 31a artean aurkezten direnek, errekarguan %90eko murrizketa izan ahalko dute eta aitorpena epez kanpo aurkezteagatik ordaindu beharko zen berandutza interesen %20ekoa.
 

Alabaina, ez da inolaz ere araututako zorraren zenbatekoa murriztuko. Gainera, egiaztapenak egiteko edo ikuskatze prozedura bat hasteko Tributu Administrazioaren errekerimendua jaso duten tributudunek ezingo dute ez errekarguaren ez berandutza interesen murriztapenik jaso.
 

Horrez gain eta beren zerga betebeharrak lehenbailehen egunean jartzen ez dituzten iruzurgileentzako ohar gisa, diruzko isunak askoz handiagoak izanen dira zerga arloko arau-hauste larriei ezarri beharreko zehapenetan; izan ere, ordaindu ez diren zenbatekoen %75etik 180ra bitartekoak izanen dira. Foru Legeak indarra hartzen duenetik aurrera egindako zerga arloko arau-hausteei aplikatuko zaizkie.
 

Neurria edozein zergari aplikatuko zaio eta zergadun guztientzako irekita dago. Neurri horren aplikazioarekin Gobernuak 14 milioi euroko zerga bilketa aurreikusten du.


Aldaketak sozietateen gaineko zergan
Foru Legeak, halaber, hainbat aldaketa ezartzen ditu Sozietateen gaineko Zergan.


Lehengo eta behin, finantza-gastuen kenkarirako mugak ezartzen dira, bi esparru berariazkotan. Alde batetik, ez dira kenkariaren xede izanen sozietate talde baten barruan sortutako finantza-gastuak, enpresa talde bereko entitateekin operazio zehatz batzuk egiteko erabiltzen direnean: zehazki, edozein entitate motaren kapitalaren edo funts berekien partaidetzak erosteko beste entitate batzuen kapitalari edo funts berekiei ekarpenak egitea. Nolanahi ere, finantza-gastu horiek kengarriak izan ahalko dira baldin eta subjektu pasiboak frogatzen badu operazio horiek egiteko arrazoi ekonomiko onargarriak daudela.
 

Bestalde eta aplikatzekoa den kasuetan, finantza-gastu garbiak kengarriak izanen dira, ekitaldiko mozkin operatiboaren %30eko mugarekin, betiere, gehienez ere milioi bat euroko zenbatekoari aplikatuko zaio.
Sozietateen gaineko Zergaren esparruan ere mugak ezartzen dira zerga-oinarrian aplikatzen diren kenkarietan, 2012 eta 2013 urteetarako, enpresak birmoldatzeko operazioen ondorioz: bat-egiteak, zatiketak eta antzeko ondorioak dituzten operazioak. Halatan, merkataritza-funtsari dagokion kenkariak, %2ko gehieneko muga izanen du urtean %10aren ordez; bat-egitearen diferentzia deritzonean gertatzen den era berean, hau da, entitate eskuratzaileak partaidetza eskuratzean ordaindutako prezioaren eta entitate eskualdatzailearen funts berekien arteko aldean.
 

Azkenik, %8ko karga berezi bat ezartzen da Espainiako lurraldean egoiliarrak ez diren entitateen funts berekiak ordezkatzen dituzten baloreak eskualdatzetik datozen atzerriko dibidendu eta errenten gainean, betiere dibidendu edo errenta horiek 2012an sorraraziak badira.


Karga horri esker, sozietate partizipatuetako bat tributazio apaleko herrialde batean egoteagatik, atzerriko dibidendu eta errentetarako aurreikusitako salbuespenaz baliatzerik izan ez duten entitateei funtsak kostu txikian aberriratzea errazagoa eginen zaiela espero da. Gobernuak Sozietateen gaineko Zergan aldaketak egiteagatik 3 milioi euro gehiago bilduko direla espero du.


Hiru in voce zuzenketa Osoko Bilkuran
Gaur Osoko Bilkuran eman den eztabaidan UPNk eta SNk hiru in voce zuzenketa atera dituzte aurrera, bi Foru Komunitateko Ogasunak eskuduntza duen Administrazio zentralaren organoari beharrezko datu guztiak igor diezazkion abenduaren 20ko 16/2012 Errege Dekretu-legea aplikatzeko, koa. Biak UPNren, SNren eta PPNren aldeko botoekin eta Nabai-ren, Bildu-ren eta I-Eren kontrako botoekin onetsi dira.

Gaur Osoko Bilkuran eman den eztabaidan UPNk eta SNk hiru in voce zuzenketa atera dituzte aurrera, bi Foru Komunitateko Ogasunak eskuduntza duen Administrazio zentralaren organoari apirilaren 20ko 16/2012 Errege Dekretu-legea, Estatuko Osasun Sistemaren jasangarritasunerako presako neurriei buruzkoa, aplikatzeko beharrezko diren datuak bidaltze aldera. Izan ere, onuradunei farmazia-prestazio anbulatorioaren finantziazioan etekinak emateko irizpideak aldatzen ditu, aurrerantzean “PFEZaren deklarazioan esleitutako errenta mailarekiko proportzionala” izango dena. Biak UPNk, SNk eta PPNk haien alde emandako botoekin eta Nabai-k, Bildu-k eta I-Ek kontra emandakoekin onetsi dira.

Hirugarren zuzenketak, ahobatez onetsi denak, PFEZri buruzko Foru Legearen Testu Bategina aldatzen du, lan-erretei eta langabezi-prestazioei atxikitze berdina aplikatze aldera. Asmoa langabezi-prestazioek beste lan etekin batzuek baino atxikitze gehiago izatea da, zenbait kasutan, seme-alabak dituzten irakasleekin gertatzen zen moduan.
Nabai-k (3), Bildu-k (4) eta I-Ek (2) aurkeztutako zuzenketek ez dute aurrera egin.

· www.parlamentodenavarra.es
· Foru Lege Proiektuaren argitalpena (NPAO, 51. zk., 2012-05-23koa)