Publicada el Vendredi, 9 de novembre de 2007

Erabakia. Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da beharrezkoa den prozedura berriro abiaraz dezan Ezkabako Gotorlekua eta bere lurrak eskuratzeko, Defentsa Ministerioaren lagapenaren bidez

"1. Gehienez ere hiru hilabeteko epean, Nafarroako Gobernuari eskatzea beharrezkoa den prozedura berriro abiaraz dezan, Ezkabako Gotorlekua eta bere lurrak eskuratzeko, Defentsa Ministerioaren lagapenaren bidez.

2. Nafarroako Gobernuari eskatzea mahai bat osa dezan, Ezkaba mendiko eta Alfontso XII.a gotorlekuko inguruarentzat izan daitezkeen aukerak aztertzeko. Mahai horrek gizartearen eta ingurumenaren arloko eragileez eta udalez osatua egon beharko luke, eta kontuan hartu beharko lirateke, halaber, Nafarroan gerra zibileko oroimen historikoa gordetzearen alde eta, zehazki, eremu horren oroimen tragikoa gordetzearen alde lan egiten duten elkarteak."