Los Parlamentarios Forales

Laura Lucía Pérez Ruano
Pérez Ruano, Laura Lucía
Grupo Parlamentario Podemos-Ahal Dugu

LAURA LUCIA PÉREZ RUANO Bilbon (Bizkaia) jaio zen 1980ko abenduaren 23an. Ama Bilbokoa du eta aita, berriz, Tuterakoa.

Sanduzelaiko Ikastetxe Publikoko Lehen Hezkuntzako eta Iturramako Institutuko Bigarren Hezkuntzako ikasketekin batera musika- eta arte-prestakuntza ere jaso zuen, eta euskal dantzak eta txistua ikasi zituen eta solfeoko 5. maila eta pianoko 4.a Iruñeko “Joaquín Maya” kontserbatorioan (1988-1993). Prestakuntza akademikoaz gain, hiru hizkuntza erabiltzeko gai da: euskara, frantsesa eta alemana.

Zuzenbidean lizentziaduna da Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP) (1998-2003). 2000-2001 ikasturtean karrerako 3. maila egin zuen Zuzenbidean espezializatutako Halleko Martin Luther Unibertsitatean, Alemanian, Erasmus beka batekin.

Bekaduna izan da Nafarroako Unibertsitate Publikoko Liburutegian, 2002ko irailetik 2003ko ekainera, eta Eraldaturen izenean ikasleen ordezkari NUPeko Eskola Kontseiluan. Nafarroako Unibertsitate Publikoko Klaustroko kide izan zen 2002-2003 ikasturtean.

2011-2012 ikasturtean, Profesionaltasun ziurtagiria eskuratu zuen “E. Aranzadi” Praktika Juridikoko Eskolan. Prestakuntza- eta espezializazio-ikastaro ugari egin ditu; honako hauek, besteak beste: Espetxe Zuzenbide ikastaroa (2011ko azaroa), Epaiketa azkarrei buruzko jardunaldia (2011ko urria), Atzerritartasun Zuzenbideko ikastaroa (2012ko ekaina), Adingabeen Jurisdikzioko ikastaroa, Iruñeko Abokatuen Elkargoan (2012ko martxoa).

Iruñeko Espetxeko Laguntza Juridikoan lan egin du (2003); Aholkularitza Juridikoko praktikak egin ditu hainbat abokatu-bulegotan. Horretaz gainera, Aranzadi argitaletxeko laguntzailea izan da, zigor arloko epaien analista moduan (2010), eta CGTren lan-aholkularitzan (2013tik 2015era).

Irakasle aritu da Bigarren Hezkuntzan, irakaskuntza publikoan, 2010-1011 ikasturtetik 2014-2015 ikasturtera. Etika, Alor Soziolinguistikoa eta Hezkuntza Laguntzaz gain, gehienbat Euskara eta Euskal Literatura irakasle gisa Tafallako Sancho III el Mayor BHIn, Zarrakazteluko Valle de Aragón DBHIn, Altsasuko BHIn, Caro Baroja BHIn, Plaza de la Cruz BHIn, Iruñeko Pedro de Ursúa BHIn eta Lizarraldea BHIn.

Memoria Historikoaren alorreko aktibista soziala Ezkerreko Junta Errepublikanoan, Memoriaren Autobusean. Kolaboratzailea euskarazko irratsaioetan eta komunikabideetan. Aktibista feminista eta errepublikanoa.

Podemos-Ahal Dugu Nafarroa alderdiaren idazkari nagusia “Nafarroa Aldatu” hautagaitzarekin, Nafarroako Ahal Dugu alderdiaren hastapenetatik 2017ko maiatzera arte. Gaur egun, PODEMOS-AHAL DUGU talde parlamentarioko kidea da.