Los Parlamentarios Forales

Adolfo Araiz Flamarique
Araiz Flamarique, Adolfo
Grupo Parlamentario EH Bildu Nafarroa

Tafalla, 1961. Zuzenbidean lizentziaduna Zaragozako Unibertsitatean (1983), eta ikertzeko gaitasuna gainditu du Nafarroako Unibertsitate Publikoan.

Tafallako Udalean zinegotzi (1987-1991) Nafarroako Parlamentuko kide hautatua lehenbiziko aldiz 1991n. 1998ra arte izan zen parlamentari.

202an Sakanako Mankomunitateko kudeatzaile lanpostua eskuratu zuen eta 2005ean bertako kontu-hartzaile izateko gaitu zuten. Egun, toki entitate horretan zerbitzu berezietako egoeran dago.

2015ean berriro hautatu zuten foru parlamentari, eta 2019ko eta 2023ko hauteskundetan berriz ere hautatu zuten.

1986az geroztik Tafallako Abokatuen Elkargoan abokatu gisa agertzen da; lanbidean 2015era arte jardun du, une horretan, bateraezintasun zioak direla-eta, “jardunean ez dagoen abokatu” izatera iragan zen.

Parlamentario egon den legegintzaldietan Estatuarekiko Hitzarmen Ekonomikoa Negoziatzeko Batzordeko eta Transferentzien Batzarreko ordezkari izendatu dute.

Ondasun- eta jarduera-aitorpenak, Parlamentuko Erregelamenduaren 27.4 artikulua betez aurkeztuak, gerora berretsiak webgunean argitaratze aldera. Ikus jarduerak. Ikus ondasunak.