Berriak

RSS-2.0

Ganberak zalantzan jartzen du 2020ko martxotik urrira bitartean AP-15ean trafikoa murrizteagatik emakidadunari eman beharreko konpentsazioa kalkulatzeko erabilitako formularen interpretazioa

[2021/04/15]

Unai Hualdek Pobreziaren eta Desberdinkeriaren aurkako Nafarroako Itunean hartutako konpromisoak azpimarratu ditu, eta aurki eztabaidatuko den klima-aldaketari eta trantsizio energetikoari buruzko Foru Legeari heldu dio

[2021/04/15]

Zehazten da eguzki-energiaren autokontsumorako instalazioak sartzea erantzukizunpeko adierazpena edo aurretiazko jakinarazpena egin behartzen duten kasuetan

[2021/04/15]

Nafarroan jaiotako haur guztien eskubide gisa arautzen da, eta zenbait gaixotasun arraroen bilakaera aldatzea eta bizi kalitatea nabarmen hobetzea du helburu

[2021/04/15]

Proposatu da ikastetxe berri bat eraikitzea ikasle guztiak hartu ahal izateko, zonako ikastetxe izendatu eta D eredua ezarri ondoren bikoiztu egin baita ikasle kopurua eta gora jarraituko duela aurreikusten baita

[2021/04/14]

Apirilaren 17an ospatzen den Nekazari Borroken Nazioarteko Eguna dela eta, ekitaldi bat eginen da ostegun honetan, hilak 15, Nafarroako Parlamentuan.

 

Ekitaldia atalondoan (12:00) izanen da eta Unai Hualdek, Nafarroako Parlamentuko lehendakariak emango dio hasiera.

 

Jarraian, Nafarroako Elikadura Burujabetzarako Asanblada osatzen duten elkarteen ordezkariek manifestu bat irakurriko dute.

[2021/04/14]

Unai Hualdek azpimarratu egin du Aspacek eta nafar gizarteak 50 urtean izandako lotura eta elkarri emandako sostengua ikusarazten dituen efemeride baten garrantzia

[2021/04/14]

Aspace Nafarroak bere 50. urteurrena ospatuko du asteazken honetan, apirilak 14, Nafarroako Parlamentuan.

 

Ekitaldia atalondoan (11:00) izanen da eta Unai Hualdek, Nafarroako Parlamentuko lehendakariak emanen dio hasiera.

 

Jarraian, David Erice Aspace Nafarroako lehendakariak hartuko du hitza, eta María Chivite Nafarroako Gobernuko lehendakariak itxiko du ekitaldia.

 

[2021/04/13]

Nafarroako Parlamentuko lehendakariak, Unai Hualdek, Legebiltzarraren izenean bere dolumina eta atsekabea helarazten dizkie Xabier Antoñana Chascoren senitarteko eta lagunei. Antoñana foru parlamentaria izan zen (Amaiur) Foru Parlamentuaren legegintzaldian (1979-1983).

 

Era berean, Legebiltzarreko lehendakariak bere “aitortza” adierazten die “Aldekoa jaunak erakunde honetan Nafarroako herriaren ordezkari gisa egindako lanagatik”.

[2021/04/12]

Nafarroako Parlamentuak Navarra se vacuna-Nafarroa txertatze bidean kanpainarekin bat egitea erabaki du gaur, Nafarroako Gobernuak Covid-19aren aurkako txertaketa prozesuan parte hartzea sustatzeko asmoz martxan jarritakoa.

 

Horretarako, eta herritarren txertaketa masiboa bultzatzeko asmoz, Foru Komunitateko eraikin publiko nagusiek, orain segurtasun-distantzia mantentzeko deia luzatzen duten kartelez gain kanpainaren leloa izanen duen olana bat jarriko dute fatxadetan.

 

[2021/04/12]