Berriak

RSS-2.0

Legebiltzarrak nabarmendu du erabaki horiek indarrean daudela, eta Espainiako Gobernuari eskatu dio dokumentazio ofizial guztia desklasifika dezan eta Sekretu Ofizialei buruzko Legea indargabetu dezan

[2021/09/07]

Ganberako organoen bilkurak beren ohiko tokietan eginen dira berriz ere, eta bertaratze telematikoa baja medikorik behar ez duten konfinamendu-egoeretara mugatuko da.

[2021/09/06]

Ganberak ez du zalantzan jartzen Rotxapeako Gaztetxea uztean poliziak egindako lana, eta bat egiten du Suizidioa Prebenitzeko Nazioarteko Egunarekin eta Gazteriaren Nazioarteko Egunarekin

[2021/09/06]

Uztailaren hasieratik eraildako hamaika emakumeen memoria ohoratuz ireki du Ganberak bilkuraldi berria

[2021/09/06]

Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko lehendakaria Juanje Soria eta Teresa Toda Motibazio politikoko euskal presoei aplikatutako espetxe politikaren Behatokiako ordezkariekin bilduko da astearte honetan, irailak 7.

 

Bilkura lehendakaritza bulegoan izanen da 10:00etan.

[2021/09/06]

Nafarroako Parlamentuko lehendakari Unai Hualde Nafarroako Unibertsitate Publikoaren ikasturte-hasierako ekitaldi instituzionalean egon da. Bertan, talde parlamentario batzuen ordezkariak eta arlo guztietako agintari ugari egon dira; besteak beste, María Chivite, Nafarroako lehendakaria.

 

[2021/09/03]

Unai Hualdek azpimarratu egin du Legebiltzarrak eskubide-berdintasunaren alde duen konpromisoa, eta CERMINen azterlana aipatu du aurrera jarraitzeko bide-orri gisara

[2021/09/03]

Nafarroako Parlamentuak ekitaldi instituzional bat egingo du ostiral honetan, hilak 3, Desgaitasuna duten pertsonei beren gaitasun juridikoa egikaritzen laguntzeko legedi zibila eta prozesala erreformatzeko 8/2021 Legeak indarra hartzearen kariaz.

 

[2021/09/02]

Erakusketa, Emakumeen Udal Kontseiluak sustatua, zabalik egonen da Legebiltzarraren egoitzako atalondoan, irailaren 30era bitarte, eta asmoa du emakumeek zaintzen eta etxeko lanen esparruetan egindako ekarpen historikoaren aitorpena egitea

[2021/09/01]

Nafarroako Parlamentuak asteazken honetan, hilak 1, inauguratuko du Emakumeak eta zaintzak. Iruñeko beste argazki-memoria bat erakusketa. Iruñeko Udalak sustatutako erakusketa da, Emakumeen Udal Kontseiluaren ekimenez, eta asmoa du kontzientziatzea genero desberdinkeriak proiektatutako irudiarekin duen loturari buruz.

 

[2021/08/31]