Berriak

RSS-2.0

Nafarroako Parlamentuko lehendakari Unai Hualde NUPeko Gizarte Kontseiluko kide Antonio Antoñanzasekin biltzekoa da ostegun honetan, hilaren 16an.

[2021/12/15]

Nafarroako Parlamentuak ostegunean –hilak 16– aurkeztuko du Pandemia Nafarroan: kronika grafikoa liburua, zeina Nafarroako Berriemaile Grafikoen Elkarteak argitaratu baitu, Parlamentuarekin lankidetzan.

 

Ekitaldia Erabilera Anitzeko Aretoan eginen da, 11:00etan, eta bertan parte hartuko dute Parlamentuko lehendakari Unai Hualdek eta Nafarroako Berriemaile Grafikoen Elkarteko lehendakari José Luis Larriónek.

[2021/12/15]

Jarraian, talde parlamentarioekin elkartuko da, eta arratsaldean, 19:30ean, jendaurreko solasaldia eskainiko du Legebiltzarreko erabilera anitzeko aretoan

[2021/12/14]

Unai Hualde izan da gaur eguerdian Nafarroako Parlamentuaren sarreran egindako elkarretaratzearen buru, genero-indarkeriagatiko azken hilketa gaitzesteko..

 

Bertaratu direnek minutu bateko gorde dute hilaren 10ean Granadan  hildako 39 urteko emakumearen oroimenean..

 

39 dira aurten beren bikotekideek edo bikotekide ohiek 2021 urtean eraildako emakumeak, eta estatistikak biltzen hasi zirenetik 1.121. biktima da honakoa.

[2021/12/14]

Legebiltzarrak behar diren neurriak eskatu ditu ondasun publikoetan kalteak konpondu eta normaltasuna berreskuratzeko, behar izanez gero kreditu bereziekin

[2021/12/13]

Unai Hualdek Nazio Batuen aldarrikapenaren "artikulu guztiak gogoratzeko eta aplikatzeko" deia egin du, "egoera bidegabeak murrizteko”

[2021/12/10]

Navarra Sumak, babesik gabe, 2019ko ebazpen bat gogora ekarri du, “interes orokorreko” azpiegitura honen obrak bizkor daitezen eskatzeko, Europarekiko eta Espainiarekiko konektibitatea hobetzeko

[2021/12/09]

2018ko Nafarroako gaixo kroniko eta pluripatologikoentzako Arreta Integratuko Estrategian jasotako prestazio eta konpromiso guztiak berehala bete daitezen eskatzen da

[2021/12/09]

Ganberak sare publikoko plazen urritasunaz ohartarazi du, eta 2018an handitu eta berritutako Iruñeko Xabierko San Frantzisko Zentroaren etorkizuna bermatzera deitu du

[2021/12/09]

Nafarroako Parlamentuak Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala irakurtzeko ekitaldi instituzional bat ospatuko du ostiral honetan, abenduak 10, eta gizarte eragile eta erakunde desberdinetako ordezkariek parte hartuko dute.

 

[2021/12/09]