Noiz argitaratua Asteartea, 2018.eko Martxoak 20

Nafarroako Gobernua atzerrian espetxeratuta dauden preso nafarrentzako laguntza indartu dezan premiatzen duen ebazpena

Lehendakaritza, Barnea eta Justizia Batzordean onetsia. 2018ko martxoaren 20an

1.- Nafarroako Gobernua premiatzen da indartu dezan atzerrian preso dauden nafarrendako laguntza, premia bereziko egoeran badaude higiene baldintzak txarrengatik, informazio, aholkularitza juridiko edo interprete ezagatik, edo laguntza mediko urria edukitzeagatik, askatasunaz gabetzearen araubidean. Halaber, lankidetza esparruak ezar ditzan, beste autonomia erkidego batzuk egin duten bezala, elkarte humanitarioekin, zeinen jarduna funtsezkotzat aitortzen baita kolektibo horrekiko tratamendu eta laguntzarako.

 

2.- Foru Exekutiboa premiatzen da Espainiako Gobernua premia dezan Ararteko andrearen azken txostenean jasotako gomendioak betetzera, atzerrian preso dauden espainiarren egoerari dagokionez.

 

Zehazki, Nafarroako Gobernuari eskatzen zaio “atzerrian atxilo eta preso dauden espainiarren kopuruak gora egin duenez, oraingo egoera horretara egokitzea atzerrian atxilo eta preso dauden espainiarrei buruzko 2003ko uztailaren 15ko 3252 Agindu Zirkularra, jasotzen dituen jarraibideak ez direlako aski gaur egungo beharrizanei erantzuteko”.

 

Era berean, Gobernua premiatzen da “erregelamenduz garatu dezan, abenduaren 14ko 40/2006 Legearen 5. artikuluak ezartzen duen moduan, zer kasutan izan dezaketen doako laguntza juridikoa atzerrian bizi eta baliabide ekonomikorik ez duten espainiarrek”.

 

Hala, Foru Exekutiboari eskatzen zaio “baliabide pertsonalak eta materialak indartu ditzan presoen kopuru handiena duten barruti kontsularretan, zenbait herrialdetan ezin delako bete 2003ko uztailaren 15eko 3252 Agindu Zirkularraren bosgarren jarraibidea, Espainiako funtzionario kontsularren aldetik bisita egitearen gainekoa”.

 

Horrez gain, eskatzen da “agintari kontsularrek duten betebeharra arautzea, lau hilabetetan behin informazioa eman behar baitiote Atzerrian dauden Espainiarren Zuzendaritza Nagusiari heriotza zigorra edo biziarteko espetxe zigorra duten espainiarren egoeraz, egoera bereziki zaurgarrian daudelako”.

 

Gainera, Gobernuari aholkatzen zaio “laguntzarako mekanismoak ezartzea zigorreko herrialdeetan baldintzapeko askatasuneko edo behin-behineko askatasuneko araubidean egon eta lurralde horretatik, erantzukizun penalak dituzten bitartean, atera ezin diren espainiarrentzat”.

 

Testuinguru honetan, Gobernua premiatzen da “familiarren eta agintari kontsularren artean egun diren komunikazioak hobe ditzan, kontuan hartuz distantzia, hizkuntza eta baliabide ekonomikoen urritasuna direla medio, familia askok duten informazio bakarra kontsuletxeetatik iritsitakoa dela. Modu zehatzean arautuko dira komunikazio horiek emateko betebeharra eta maiztasuna, betiere askatasunaz gabeturiko espainiarrak baimena eman badu”.

 

Gainera, eskatzen da “ahalegin gehiago egitea lekuz aldatzeko espedienteen betearazpenerako tramitazioaren denbora laburtzeko, zigorreko Estatuko agintariek eta Estatu hartzailekoek espedienteak onetsi eta gero”.

 

Azkenik, eskatzen da “Europar Batasuneko herrialdeetan kondena betetzen ari diren espainiarren zerrenda eguneratua prestatzea, Europar Batasunean zigor-arloko ebazpenak elkarri aitortzeari buruzko azaroaren 20ko 23/2014 Legea presako izaerarekin betetzeko”.

 

3.- Nafarroako Gobernua premiatzen da Gobernu zentralari eska diezaion aurrera eraman ditzala behar diren ekintzak, alde biko akordioek ezartzen duten esparruan, preso nafarrei ahalbidetzeko zigorraren gainerakoa Espainiako espetxeetan betetzea, Foru Erkidegoan ahal bada.

 

UPN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu, PSN eta Izquierda-Ezkerrak aurkeztua

 

1. eta 2. puntuak aho batez onetsi dira.

 

2. puntua UPN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu, PSN eta Izquierda-Ezkerraren aldeko botoekin eta PPNren aurkakoarekin onetsi da..