Noiz argitaratua Astelehena, 2018.eko Martxoak 19

Adierazpen instituzional bat onetsi da, zeinaren bidez, Nafarroako Parlamentuak babesa erakusten baitie giza papilomaren birusak eragindako gaixotasunak dituzten pertsonei

Mahaia eta Eledunen Batzarrean onetsia. 2018ko martxoaren 19an

- Eledunen Batzarrak aho batez onetsi du (PPN ez da gaur bilkuran egon) adierazpen instituzional bat, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak babesa erakusten baitie giza papilomaren birusak eragindako gaixotasunak dituzten pertsonei. UPN talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

Adierazpenak honako hau dio:

 

“Nafarroako Parlamentuak:

 

1.- Babesa adierazten die minbizi-mota horrek ukitutako pertsonei, bai eta haien familiei ere.

 

2.- Nafarroako gizarteari, eta bereziki gazteenen belaunaldiei, dei egiten die gaixotasun horren kontzientzia har dezaten”.