Noiz argitaratua Astelehena, 2018.eko Martxoak 5

Adierazpen instituzional bat onetsi da, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak bat egiten baitu Minority SafePack ekimenarekin

Mahaian eta Eledunen Batzarrean onetsia. 2018ko martxoaren 5ean

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak bat egiten baitu Minority SafePack ekimenarekin. Adierazpena Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

 

Adierazpenaren aldeko botoa eman dute Geroa Baik, EH Bildu Nafarroak, Podemos-Ahal Duguk, Nafarroako Alderdi Sozialistak eta Izquierda-Ezkerrak, eta aurkako botoa, berriz, Unión del Pueblo Navarrok eta Nafarroako Alderdi Popularrak.

 

Adierazpenak honako hau dio:

 

“Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Minority SafePack ekimenarekin, eta herritarrak bultzatu nahi ditu beren sinadurarekin hura babes dezaten.

 

Nafarroako Parlamentuak Europar Batasunari eskatzen dio ardura har dezan eta Europa osoan kultura- eta hizkuntza-aniztasunaren berezko sustatzaile bat izan dadin.

 

Nafarroako Parlamentuak Europar Batasuneko kide diren estatuei eskatzen die gutxiengoen eskubideak babesten dituzten Kopenhageko irizpideak bete ditzaten (demokrazia, zuzenbideko Estatua, giza eskubideekiko errespetua eta gutxiengoekiko errespetua eta haien babesa)”.