Noiz argitaratua Astelehena, 2018.eko Martxoak 5

Adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak Espainiako Gobernuari eskatzen baitio aparteko ekarpena egin diezaion Nazio Batuen Erakundeak Palestinako errefuxiatuentzat duen Agentziari

Mahaia eta Eledunen Batzarrean onetsia. 2018ko martxoaren 5ean

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du aho batez, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak Espainiako Gobernuari eskatzen baitio aparteko ekarpena egin diezaion Nazio Batuen Erakundeak Palestinako errefuxiatuentzat duen Agentziari. Unión del Pueblo Navarro, Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal Dugu eta Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioek eta Nafarroako Alderdi Popularreko eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteek aurkeztu dute.

 

Adierazpenak honako hau dio:

 

“1. Nafarroako Parlamentuak Espainiako Gobernuari eskatzen dio aparteko ekarpena egin diezaion Nazio Batuen Erakundeak Palestinako errefuxiatuentzat duen Agentziari Estatuko aurtengo aurrekontuetan.

 

2. Nafarroako Parlamentuak Espainiako Gobernuari eskatzen dio elkartze estrategikoko esparru bat ezar dezan Nazio Batuen Erakundeak Palestinako errefuxiatuentzat duen Agentziarekin, zeinean zehaztuko baitira Espainiako Lankidetzak agentziari laguntza emateko ildoak, bai eta urte anitzeko aurrekontua duen laguntza-esparru bat ere.

 

3. Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernuari eskatzen dio Nazio Batuen Erakundeak Palestinako errefuxiatuentzat duen Agentziarekin finantzaketarako tresna egonkor bat azter dezan, zeina 2019rako Nafarroako Aurrekontu Orokorretan gauzatuko baita.

 

4. Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernuari aditzera ematen dio Nazio Batuen Erakundeak Palestinako errefuxiatuentzat duen Agentziari laguntza berezi eta urgente bat emateko beharra dagoela 2018ko ekitaldian.

 

5. Nafarroako Parlamentuak adierazpen honetan onetsitako proposamen guztiak helaraziko dizkio Espainiako Gobernuko Kanpo Arazoetarako eta Lankidetzarako Ministerioari”.