Noiz argitaratua Astelehena, 2018.eko Martxoak 5

Adierazpen instituzional bat onetsi da, zeinaren bidez, Nafarroako Parlamentuak dio beharrezkoa dela Nafarroako Gobernuak eta Gobernu zentralak neurriak hartzea indarkeria-mota ezberdinen biktima guztien errekonde las distintas violencias

Mahaia eta Eledunen Batzarrean onartua. 2018ko martxoaren 5ean

Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak dio beharrezkoa dela Nafarroako Gobernuak eta Gobernu zentralak neurriak hartzea indarkeria-mota ezberdinen biktima guztien errekonozimenduan eta erreparazioan aurrera egiteko. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

 

Aldeko botoa eman dute Geroa Baik, EH Bildu Nafarroak, Podemos-Ahal Duguk eta Izquierda-Ezkerrak; aurkakoa, berriz, Unión del Pueblo Navarrok, Nafarroako Alderdi Sozialistak eta Nafarroako Alderdi Popularrak.

 

Adierazpenak honako hau dio:

 

“Nafarroako Parlamentuak adierazten du beharrezkoa dela Nafarroako Gobernuak, gobernu zentralarekin batera, behar diren neurri guztiak har ditzaten honako helburu hauetarako:

 

1. Egiarako, justiziarako eta erreparaziorako sarbidea guztiz bermatzea ETAko bitimentzat eta beste talde armatu batzuetako biktimentzat, GALekoak barne.

 

2. Egiarako, justiziarako eta erreparaziorako sarbidea segurtatzea torturaren eta beste tratu txar batzuen biktima guztientzat, eta agintari nafarrei eta zentralei eskatzea terrorismoaren aurkako borrokaren testuinguruan torturak eta bestelako tratu txarrek eragindako kaltearen errekonozimendu publikoa egin dezaten.

 

3. Agintariek, bai zentralek bai autonomikoek (agintari judizialak barne) azken hamarkadetako abusu larrien eta giza eskubideen bortxaketen kasu argitu gabeei buruzko ikerketak egin ditzatela eta haien ikerketetan lagun dezatela, eta ahal den guztia egin dezatela justiziaren ekintzatik ihes egin dutenak auzipetzeko.

 

4. 1960tik 2011ra arte egindako giza eskubideen bortxaketei eta abusuei buruz eskura dagoen informazio guztia sistematizatzen jarraitzea. Eta gobernu zentralari eskatzea berak ere bildu eta argitara ditzala egindako bortxaketen eta abusuen datu ofizial zehatz eta xehakatuak.

 

5. Gobernu zentrala premiatzea terrorismoaren aurkako legedia berrikus dezan (Zigor Kodea eta Prozedura Kriminalaren Legea), giza eskubideen nazioarteko estandarretara egokitzeko; eta atxilotutakoentzako inkomunikazio-araubideari amaiera ematea.

 

6. Gobernu zentralak egungo espetxe-politika berrikustearen bitartez, bermatzea presoek zigorra bete ahal dezatela errotuta dauden tokitik hurbil, ahal den guztietan eta bakarka eskatzen dutenean, edozein motatako atxilotze edo espetxeratzea ezarria dutenen babeserako Nazio Batuen printzipioetan ezarri bezala”.